Francisco Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: pl:Francisco Serrano
22. lerroa: 22. lerroa:
[[gl:Francisco Serrano Domínguez]]
[[gl:Francisco Serrano Domínguez]]
[[nl:Francisco Serrano y Domínguez]]
[[nl:Francisco Serrano y Domínguez]]
[[pl:Francisco Serrano]]
[[pt:Francisco Serrano y Domínguez]]
[[pt:Francisco Serrano y Domínguez]]

22:35, 24 urria 2007ko berrikusketa

Francisco Serrano y Domínguez, Dorreko Dukea (Leoneko Irla, San Fernando, Cadiz, 1810 - Madril, 1885ko azaroaren 25) militar eta politikari espainiarra, Ministro Kontseiluaren lehendakaria izan zen.

Bizitza eta bilakaera politikoa

Militar liberal baten semea, Cadiz-en jaio zen frantsesen setioan, Gorte Espainiarrak biltzen ziren lekuan alegia. 1882an armadan sartu eta Lehen Gerra Karlistan (1833-1840) eginiko merituak zirela gora egin zuen. 1839an brigadier zelarik, Esparteroren partidu progresistan sartu zen eta diputatu bezalaxe honen erregeordetzaren alde egin zuen; 1841 honek mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuelarik. Hala ere, Esparteroren politika pertsonalista zela eta Prim-ekin lan egin zuen 1842an uzkailtzeko.

1846-1848 urteetan Isabel II.aren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.

1854ko Iraultza progresistan hastean Esparterori lagundu zion eta Biurteko Progresistan artilleriako zuzendari nagusia izendatu zuten, O'Donnell-ek sortu berri zuen Unión Liberalean lerrokatuz. Parisen enbaxadore izan zen 1856an, Kubako Kapitain Nagusia (1859-1862) eta Estatu Ministro 1863an. Torreko duke izendatu zuen orduan erreginak, Urrezko Ardilarruzkoarekin eskertu ziolarik San Gil-eko Kasernako altxamenduaren zapalkuntzagatik erreginak.

Hurrengo urtean, O'Donnellen heriotza zela eta Unión Liberal alderdi politikoaren buru bihurtu zen eta progresisten eta demokraten tesi antidinastikoekin bat egin zuen, 1868an Isabel II.a tronutik bota zuen iraultzan parte hartuz eta Alcolean gobernu-armada garaituz. Aldibateko gobernuaren (1868-1869) buru izendatu zuten eta estatuaren buruzagitza (maiestate trataerarekin) eman zitzaion. Amadeo Saboyakoarekin monarkia demokratikoa ezarri zen eta bitan 1871 eta 1872an gobernu buru izateko deitu zitzaion. Hirugarren Karlistadan on Karlos VII.a garaitu zuen eta Amorebietako Akordioa sinatu zuen arazoa konpontzeko asmoz (1872), baina gorteek akordio honi emandako ezetzak bere gainbehera ekarri zuen eta Lehenengo Errepublika onartu bazuen ere 1873an atzerriratu egin behar izan zen azpikeriatan jardun baitzen.

1874ko Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondoren gorte errepublikarrak disolbatu egin ziren eta gobernuburu izendatu zuten berriro eta Botere Exekutiboaren buru baita ere, jarrera kontserbadoreko diktadura errepublikar bat instauratuz