Bearnoko Bizkonderria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: Info berrantolatu
9. lerroa: 9. lerroa:
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.


[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere herrialdeak Frantziako koroari lotu. Hala ere, bere seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bati egin behar izan zion aurre 1616an: bere menpeko lurralde guztiak Frantziari lotzea. Errege gazteak ere hala agindu zuen, baina Bearno-Nafarroak muzin egin zion aginduari. Puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia eta, [[1620]]an, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.ak (Nafarroako II.ak)]] ondare hori Elizari itzul zekion agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, eta Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan agertu zen Pauera. Bearnoko hiriburura sartu, eta bere tronutik, Frantziako koroapean batzea agindu zuen bai Bearnoko bizkonderria bai [[Nafarroa Beherea]].
[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere lurraldeak Frantziako koroari lotu. Hala ere, haren seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bat jaso zuen 1616an: bere koroaren pean zeuden lurralde guztiak Frantziari lot zekizkiola. Aurrez aurre izan zuten Bearnoko estatuak edo batzarrak, printzerriaren subiranotasuna defendatzearen aldekoak. Bestalde, puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia. Luis XIII.a errege gazteak Frantziako estatuen eskaerari kasu egin zien, Bearno-Nafarroaren nahiaren kontra eta, [[1620]]an, [[Luis XIII.a Frantziakoa|LuisXIII.ak (Nafarroako II.ak)]] Elizaren ondareak itzultzea agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, baina horren aitzakian Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan sartu zen Pauera. Bearnoko hiriburura helduta, bere tronutik, bai Bearnoko printzerria bai [[Nafarroa Beherea]] Frantziako koroaren pean batzea agindu zuen.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

13:03, 1 urria 2016ko berrikusketa

Bearnoko bizkonderriaren armarria.

Bearnoko bizkonderria (gaskoieraz: vescomtat de Bearn edo vescomtat de Biarn) Erdi Aroan Bearnon garatu zuten aginte sistema izan zen.

Historia

Nahiz eta 843an Verdungo Hitzarmenak Frantziako erresuman kokatu, 852z geroztik ez dago Frankoen Erresumari men egin ziola adierazten duen probarik, eta bai, ordea, Baskoniako dukerriaren baitan tokiko agintarien menpe izan zela.

Bere lehendabiziko legebiltzarra, Cour Major izenekoa, 1080. urtean sortu zuten, hau da Ingalaterrakoa baino 185 urte aurrerago. Bearno, Gaskoinia bihurtzen ari zen Baskoniako dukerrian zegoen 1053. urte arte, baina orduan Akitaniako dukerriak bere hegalpean hartu zuen Gaskoinia, eta Leonor Akitaniakoaren bitartez Ingalaterrako Erresumari lotuta egon zen mende batez (1242-1347). Aldiz,1290ean Bearno Foix konderriaren eskuetan geratu zen, eta 1347an ingelesak Akitaniatik joan zirenean, Gaston III.a Febusek bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta Paue bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).

1479tik aurrera Foix etxeko familia Nafarroako errege-erregin ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, printzerri izena lehenetsiz, bizkonderri baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko lurraldeak menpean hartu ondoren, Nafarroa Behereak eta Bearnok burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.

Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako errege bilakatu zenean, ez zizkion bere lurraldeak Frantziako koroari lotu. Hala ere, haren seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bat jaso zuen 1616an: bere koroaren pean zeuden lurralde guztiak Frantziari lot zekizkiola. Aurrez aurre izan zuten Bearnoko estatuak edo batzarrak, printzerriaren subiranotasuna defendatzearen aldekoak. Bestalde, puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia. Luis XIII.a errege gazteak Frantziako estatuen eskaerari kasu egin zien, Bearno-Nafarroaren nahiaren kontra eta, 1620an, LuisXIII.ak (Nafarroako II.ak) Elizaren ondareak itzultzea agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, baina horren aitzakian Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan sartu zen Pauera. Bearnoko hiriburura helduta, bere tronutik, bai Bearnoko printzerria bai Nafarroa Beherea Frantziako koroaren pean batzea agindu zuen.

Ikus, gainera


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.