Bearnoko Bizkonderria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
Bere lehendabiziko legebiltzarra, ''Cour Major'' izenekoa, [[1080]]. urtean sortu zuten, hau da [[Ingalaterra]]koa baino 185 urte aurrerago. Bearno, Gaskoinia bihurtzen ari zen Baskoniako dukerrian zegoen 1053. urte arte, baina orduan [[Akitaniako dukerria]]k bere hegalpean hartu zuen Gaskoinia, eta [[Leonor Akitaniakoa]]ren bitartez [[Ingalaterrako Erresuma]]ri lotuta egon zen mende batez (1242-1347). Aldiz,[[1290]]ean Bearno [[Foixko konderria|Foix konderriaren]] eskuetan geratu zen, eta [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Foix-Biarnokoa|Gaston III.a Febusek]] bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).
Bere lehendabiziko legebiltzarra, ''Cour Major'' izenekoa, [[1080]]. urtean sortu zuten, hau da [[Ingalaterra]]koa baino 185 urte aurrerago. Bearno, Gaskoinia bihurtzen ari zen Baskoniako dukerrian zegoen 1053. urte arte, baina orduan [[Akitaniako dukerria]]k bere hegalpean hartu zuen Gaskoinia, eta [[Leonor Akitaniakoa]]ren bitartez [[Ingalaterrako Erresuma]]ri lotuta egon zen mende batez (1242-1347). Aldiz,[[1290]]ean Bearno [[Foixko konderria|Foix konderriaren]] eskuetan geratu zen, eta [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Foix-Biarnokoa|Gaston III.a Febusek]] bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).


1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino, baita frantsesaren agiri ofizialetan bearnesaren erabilera berretsiz eta defendatuz ere. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.


[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere lurraldeak Frantziako koroari lotu. Hala ere, haren seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bat jaso zuen 1616an: bere koroaren pean zeuden lurralde guztiak Frantziari lot zekizkiola. Aurrez aurre izan zuten Bearnoko estatuak edo batzarrak, printzerriaren subiranotasuna defendatzearen aldekoak. Bestalde, puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia. Luis XIII.a errege gazteak Frantziako estatuen eskaerari kasu egin zien, Bearno-Nafarroaren nahiaren kontra; [[1620]]an, aldiz, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.ak (Nafarroako II.ak)]] Elizaren ondareak itzultzea agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, baina horren aitzakian Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan sartu zen Pauera. Bearnoko hiriburura helduta, bere tronutik, bai Bearnoko printzerria bai [[Nafarroa Beherea]] Frantziako koroaren pean batzea agindu zuen.
[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere lurraldeak Frantziako koroari lotu. 1596ko abenduan, berretsi egin zuen [[Rouen]]en Frantzia eta Nafarroa-Bearno bereizita jarraitu beharra, baita 1607an ere Parisen.<ref>Honela dio: ''"[...] que nostre domaine ancien tant en nostre royaume de Navarre, souverainetéz de Béarn et de Donezan, pais bas de Flandres, que nos duchés, comtés, viscontés, terres et seigneuries enclavées en ce roiaume feust et demeurassent désuny, distraict et séparé de celuy de nostre maison et couronne de France sans y pouvoir estre aucunement comprins ni meslés [...]"''.</ref> Hala ere, haren seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bat jaso zuen 1616an: bere koroaren pean zeuden lurralde guztiak Frantziari lot zekizkiola. Aurrez aurre izan zuten Bearnoko estatuak edo batzarrak, printzerriaren subiranotasuna defendatzearen aldekoak.<ref>1617ko urtarril-otsailean, Bearnoko Estatu Nagusiek erantzun egin zuten: ''"[...] que atendut per lo For deu présent páys demore establit, que lodit for est la ley fondamentalle et contractuelle deu souviràn ab los habitans deudit pays, sons subjectz, l'observation de laquoalle lodit souvirain a son nabet adveniment est viengut jurar; attendut aussy per lo dit For résulte que lo dit pays es un segnorie souvirane distincte et separade de toute autre souviranetat et royaume et que los díts habitans qui au commencement se regiben per Fors et coustumes en eslegit lors segnors.</ref> Bestalde, puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia. Luis XIII.a errege gazteak Frantziako estatuen eskaerari kasu egin zien, Bearno-Nafarroaren nahiaren kontra; [[1620]]an, aldiz, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.ak (Nafarroako II.ak)]] Elizaren ondareak itzultzea agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, baina horren aitzakian Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan sartu zen Pauera. Bearnoko hiriburura helduta, bere tronutik, bai Bearnoko printzerria bai [[Nafarroa Beherea]] Frantziako koroaren pean batzea agindu zuen.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Bearno]]
* [[Bearno]]
* [[Bearnoko bizkonde-bizkondesen zerrenda|Bearnoko bizkondeen zerrenda]]
* [[Bearnoko bizkonde-bizkondesen zerrenda|Bearnoko bizkondeen zerrenda]]



{{Historia zirriborroa|Frantzia}}
{{Historia zirriborroa|Frantzia}}

01:17, 2 urria 2016ko berrikusketa

Bearnoko bizkonderria (gaskoieraz: vescomtat de Bearn edo vescomtat de Biarn) Erdi Aroan Bearnon garatu zuten aginte sistema izan zen.

Historia

Bearnoko bizkonderriaren armarria

Nahiz eta 843an Verdungo Hitzarmenak Frantziako erresuman kokatu, 852z geroztik ez dago Frankoen Erresumari men egin ziola adierazten duen probarik, eta bai, ordea, Baskoniako dukerriaren baitan tokiko agintarien menpe izan zela.

Bere lehendabiziko legebiltzarra, Cour Major izenekoa, 1080. urtean sortu zuten, hau da Ingalaterrakoa baino 185 urte aurrerago. Bearno, Gaskoinia bihurtzen ari zen Baskoniako dukerrian zegoen 1053. urte arte, baina orduan Akitaniako dukerriak bere hegalpean hartu zuen Gaskoinia, eta Leonor Akitaniakoaren bitartez Ingalaterrako Erresumari lotuta egon zen mende batez (1242-1347). Aldiz,1290ean Bearno Foix konderriaren eskuetan geratu zen, eta 1347an ingelesak Akitaniatik joan zirenean, Gaston III.a Febusek bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta Paue bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).

1479tik aurrera Foix etxeko familia Nafarroako errege-erregin ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, printzerri izena lehenetsiz, bizkonderri baino, baita frantsesaren agiri ofizialetan bearnesaren erabilera berretsiz eta defendatuz ere. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko lurraldeak menpean hartu ondoren, Nafarroa Behereak eta Bearnok burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.

Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako errege bilakatu zenean, ez zizkion bere lurraldeak Frantziako koroari lotu. 1596ko abenduan, berretsi egin zuen Rouenen Frantzia eta Nafarroa-Bearno bereizita jarraitu beharra, baita 1607an ere Parisen.[1] Hala ere, haren seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bat jaso zuen 1616an: bere koroaren pean zeuden lurralde guztiak Frantziari lot zekizkiola. Aurrez aurre izan zuten Bearnoko estatuak edo batzarrak, printzerriaren subiranotasuna defendatzearen aldekoak.[2] Bestalde, puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako jabetzen auzia. Luis XIII.a errege gazteak Frantziako estatuen eskaerari kasu egin zien, Bearno-Nafarroaren nahiaren kontra; 1620an, aldiz, Luis XIII.ak (Nafarroako II.ak) Elizaren ondareak itzultzea agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, baina horren aitzakian Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan sartu zen Pauera. Bearnoko hiriburura helduta, bere tronutik, bai Bearnoko printzerria bai Nafarroa Beherea Frantziako koroaren pean batzea agindu zuen.

Ikus, gainera


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Honela dio: "[...] que nostre domaine ancien tant en nostre royaume de Navarre, souverainetéz de Béarn et de Donezan, pais bas de Flandres, que nos duchés, comtés, viscontés, terres et seigneuries enclavées en ce roiaume feust et demeurassent désuny, distraict et séparé de celuy de nostre maison et couronne de France sans y pouvoir estre aucunement comprins ni meslés [...]".
  2. 1617ko urtarril-otsailean, Bearnoko Estatu Nagusiek erantzun egin zuten: "[...] que atendut per lo For deu présent páys demore establit, que lodit for est la ley fondamentalle et contractuelle deu souviràn ab los habitans deudit pays, sons subjectz, l'observation de laquoalle lodit souvirain a son nabet adveniment est viengut jurar; attendut aussy per lo dit For résulte que lo dit pays es un segnorie souvirane distincte et separade de toute autre souviranetat et royaume et que los díts habitans qui au commencement se regiben per Fors et coustumes en eslegit lors segnors.