Egutegi gregoriano: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
'''Gregoriotar egutegia'''<ref>'''''Gregoriotar''''' agertzen da |
'''Gregoriotar egutegia'''<ref>'''''Gregoriotar''''' agertzen da [http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp Elhuyar] hiztegietan eta [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskcont/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak] (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan '''''Gregoriar''''' agertzen da.</ref> nazioartean onartutako<ref>Datak eta denbora adierazteko nazioarteko estandarrak ([[ISO 8601]]) gregoriotar egutegia erabiltzen du (3.2.1. atala).</ref> [[egutegi]] zibila da. [[Aloysius Lilius]] doktore [[calabria]]rrak proposatu zuen lehen aldiz eta [[Gregorio XIII.a]] [[aita santu]]ak dekretatu zuen [[bulda]] batean [[1582]]ko [[otsailaren 24]]an. Horregatik darama haren izena. |
||
Gregorioren buldak ez zuen [[urte]]ak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemarekin jarraitu zuen, hau da, [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik urteak ematean ''Kristo ondoren'' (K. o.) eta ''Kristo aurretik'' (K. a.) erabiltzen da. |
Gregorioren buldak ez zuen [[urte]]ak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemarekin jarraitu zuen, hau da, [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik urteak ematean ''Kristo ondoren'' (K. o.) eta ''Kristo aurretik'' (K. a.) erabiltzen da. |
10:29, 4 urria 2016ko berrikusketa
Gregoriotar egutegia[1] nazioartean onartutako[2] egutegi zibila da. Aloysius Lilius doktore calabriarrak proposatu zuen lehen aldiz eta Gregorio XIII.a aita santuak dekretatu zuen bulda batean 1582ko otsailaren 24an. Horregatik darama haren izena.
Gregorioren buldak ez zuen urteak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemarekin jarraitu zuen, hau da, Jesukristoren tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik urteak ematean Kristo ondoren (K. o.) eta Kristo aurretik (K. a.) erabiltzen da.
Juliotar egutegiaren erreforma da, lau urteko ziklo erregularra ezarri baitzuen bisurteak erabiliz. Bisurteetan egun bat gehitzen da, otsailaren 29a, normalean 28 egun dituena. Hau da araua:
- Urte bat 4rekin zatigarria bada bisurtea da, 100ekin zatigarriak badira ez da bisurtea, baina 400ekin bai. Adibidez 1900 ez da bisurtea, baina 2000 bai
Ezaugarriak
Gregoriotar eguzki-egutegia aritmetikoa da. Oinarrizko banakoa eguna da, urteak eratzeko 365 edo 366 eguneko taldetan antolatuz. Egutegi sistema hau 146.097 urtero guztiz errepikatzen da, zazpi eguneko 20.871 aste edo 400 urte eratuz. 400 hauetatik 303 urtek 365 egun dituzte eta 97 urtek (bisurteek) 366 egun. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,2425 da, edo 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo.
Gregoriotar egutegia 12 hilabetetan banatzen da, iraupen irregularrekoak:
Zk. | Izena | Egunak |
---|---|---|
1 | Urtarrila | 31 |
2 | Otsaila | 28 edo 29 |
3 | Martxoa | 31 |
4 | Apirila | 30 |
5 | Maiatza | 31 |
6 | Ekaina | 30 |
7 | Uztaila | 31 |
8 | Abuztua | 31 |
9 | Iraila | 30 |
10 | Urria | 31 |
11 | Azaroa | 30 |
12 | Abendua | 31 |
Data bat guztiz definitzeko urtea, hilabetea eta eguna behar dira.
Egutegiaren ezarpena
Gregorioren aitasantutza hasieratik proposatua eta Ingalaterrak onartua kontzilio ekumeniko batean, Aita Santuak ezartzea erabaki zuenean egutegi honek gregoriotar izena hartu zuen. Hasiera batean hainbat herrialdek uko egin zioten arrazoi erlijioso edo politikoengatik (protestanteen eta katolikoen arteko gatazka, ortodoxoen oniritzia urteen kontaketan baina ez egunen lerratzean). Horregatik, indarrean gutxinaka ezartzen joan zen:
- 1582 (urria) : Italia, Portugal (Brasil koloniarekin) eta Espainian (kolonietan bi urtez)
- 1582 (amaiera) : Frantzia, Austria eta Polonian
- 1583-1590 : Erdialdeko Europa ez-luteranoan
- 1600 : Eskozian
- 1610 : Polonia iparraldean
- 1648 : Alsazian
- 1700 : Islandia eta Groenlandian
- 1752 : Erresuma Batuan
- 1753 : Suedian
- 1872 : Albanian
- 1873 : Japonian
- 1895 : Korean
- 1912 : Taiwanen
- 1915 : Lituania eta Estonian
- 1916 : Bulgarian
- 1918 : tsarren inperio ortodoxotik eratorritako herrialde gehienetan, Errusia, Bielorrusia, Moldavia, Ukraina, Georgia, Armenia, Azerbaijan, eta Erdialdeko Asiako herrialdeetan, Turkmenistan, Uzbekistan, Tadjikistan, Kirgizistan, Kazakhstanen
- 1919-1920 : Errumanian
- 1924 : Grezian
- 1927 : Turkian
- XX. mendean : Afrika mendebalde, erdialde eta hegoaldean
Gregoriotar egutegia beste egutegi batekin batera erabiltzen dituzten estatuak hauek dira:
- Afrika Iparraldekoak: Aljeria, Maroko, Tunisia, Mauritania, Libia, Egipto, Sudan, Eritrea,
- Ekialde Hurbilekoak: Palestina, Israel, Jordania, Siria, Irak, Kuwait, Oman, Yemen, Qatar,
- Asiako herrialde handiak: Vietnam, Txinako Herri Errepublika, Taiwan, India, Birmania, Thailandia, Kanputxea, Mongolia, Nepal.
Gregoriotar egutegia erabiltzen ez duten munduko estatu bakarrak dira Saudi Arabia, Iran, Afganistan, Pakistan eta Etiopia.
Gregoriotar eta Juliotar egutegien data harteko aldeak
Gregoriotar tartea | Juliotar tartea | Aldea |
---|---|---|
1582ko urriaren 15etik 1700eko otsailaren 28ra |
1582ko urriaren 5etik 1700eko otsailaren 18ra |
10 egun |
1700eko martxoaren 1etik 1800eko otsailaren 28ra |
1700eko otsailaren 19tik 1800eko otsailaren 17ra |
11 egun |
1800eko martxoaren 1etik 1900eko otsailaren 28ra |
1800eko otsailaren 18tik 1900eko otsailaren 16ra |
12 egun |
1900eko martxoaren 1etik 2100eko otsailaren 28ra |
1900eko otsailaren 17tik 2100eko otsailaren 15era |
13 egun |
2100eko martxoaren 1etik 2200eko otsailaren 28ra |
2100eko otsailaren 16tik 2200eko otsailaren 14ra |
14 egun |
Erreferentziak
- ↑ Gregoriotar agertzen da Elhuyar hiztegietan eta Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan Gregoriar agertzen da.
- ↑ Datak eta denbora adierazteko nazioarteko estandarrak (ISO 8601) gregoriotar egutegia erabiltzen du (3.2.1. atala).