Pablo Berasaluze: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:
|heriotza herria =
|heriotza herria =
|heriotza herrialdea =
|heriotza herrialdea =
|banderatxoa = {{banderaikur|Euskal Herria}} {{EH-NA}}
|enpresa = erretiratua
|enpresa = erretiratua
|postua = aurrelaria
|postua = aurrelaria

16:49, 6 urria 2016ko berrikusketa

Berasaluze II.a
2013 arte, Berasaluze VIII.a

Pablo Berasaluze, 2013an
Izen osoa: Pablo Berasaluze Zabala
Jaiotza data: 1977ko irailaren 15a (46 urte)
Jaioterria: Berriz (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,74 m
Pisua: 79 kg
Debutatze data: 1998ko otsailaren 28a
Debutatze pilotalekua: Bergarako udal pilotalekua
Erretiratze data: 2016ko urriaren 1a
Erretiratze pilotalekua: Bizkaia pilotalekua

Pablo Berasaluze Zabala, pilota arloan Berasaluze II.a deituraz ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1977ko irailaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Asegarce enpresarekin. Estreinako partida 1998ko otsailaren 28an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan; azkena, berriz, 2016ko urriaren 1ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, omenaldi handi batekin.[1][2] Pilotari profesionaltzat egindako 18 urte eta erdiko ibilbidearen zatirik handienean, Berasaluze VIII.a kirol izenaz izan da ezaguna, eta 2013ko martxoan bihurtu zen Berasaluze II.a, Asegarcerekiko kontratua 2016 arte luzatzearekin batera.[3] Ordurako hila zen aita omendu nahi izan zuen, haren kirol izena hartuta. Horrez gainera, Pablito goitizenaz ere ezaguna da.[4] Egiten zituen erasoko jokaldi ikusgarriengatik eta beti onena ematen saiatzeagatik zaleek oso maitatua, bereziki Bizkaian. Izan ere, erreferente bat da herrialde horretan.[5] Ez du txapelketa nagusirik irabazi, baina beti aritu da onenekin lehian.[6][7]

Binakako txapelketako hiru final jokatu ditu, eta hirurak galdu:[8]

Erreferentziak

  1. Ibai Maruri Bilbao: «Pablo Berasaluze: “Maitagarria izan da”», Berria, 2016-10-02.
  2. (Gaztelaniaz) «Berasaluze II:"No tengo palabras para agraceder a toda la gente que me ha apoyado"», Asegarce.com, 2016-10-01.
  3. «Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a izango da hemendik aurrera», Asegarceren webgunea, 2013-03-14.
  4. Mikel GARCIA IDIAKEZ: «Pablo Berasaluze: "Sakrifizio eta lan askorekin, lehen mailara bueltatzea lortu nuen"», Argia, 2365. zenbakia, 2013-04-21.
  5. Imanol Magro Eizmendi: «Urrian gordeko du pintzela», Berria, 2016-02-25.
  6. «Pablo Berasaluzek bere agurra iragarri du», EITB.com, 2016-02-24.
  7. Imanol Magro Eizmendi: «Pablo Berasaluze, Asegarceko pilotaria: “Gauzak polit egiten saiatu naiz”», Berria, 2016-09-27.
  8. (Gaztelaniaz) «Pablo Berasaluze anuncia su adiós», EITB.com, 2016-02-24.

Kanpo loturak