Austria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
159. lerroa: 159. lerroa:
Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia [[1920]]ko [[konstituzio]]a da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (''Bundespräsident'') da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernu burua Kantzelari Federala (''Bundeskanzler'') da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.
Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia [[1920]]ko [[konstituzio]]a da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (''Bundespräsident'') da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernu burua Kantzelari Federala (''Bundeskanzler'') da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.


Botere legegilea bi ganbaratan banatuta dago: Goi Ganbara edo ''[[Austriako Bundesrat|Bundesrat]]'' (64 kide) eta Behe Ganbera edo ''[[Nationalrat]]'' (183 kide). Behe Ganbera organo legegile erabakitzailea da, eta kideak lau urterako hautatzen dituzte. Kontseilu Federal edo Goi Ganbarako kideak, aldiz, estatu bakoitzeko parlamentuak hautatzen ditu, eta berritu egiten dira eskualdeko parlamentua aldatzen denean. Hori dela eta, alderdi bakoitzaren pisua aldatuz joaten da, eskualdeko hauteskundeetako emaitzen arabera. Kontseilu Federalak [[betoa]] jar diezaieke Kontseilu Nazionalaren erabakiei. Beti ere, azken erabakia Kontseilu Nazionalaren esku dago, ''beharrungsbeschluss'' edo «boto iraunkorra»-ren bitartez.
Botere legegilea bi ganberatan banatuta dago: Goi Ganbera edo ''[[Austriako Bundesrat|Bundesrat]]'' (64 kide) eta Behe Ganbera edo ''[[Nationalrat]]'' (183 kide). Behe Ganbera organo legegile erabakitzailea da, eta kideak lau urterako hautatzen dituzte. Kontseilu Federal edo Goi Ganberako kideak, aldiz, estatu bakoitzeko parlamentuak hautatzen ditu, eta berritu egiten dira eskualdeko legebiltzarra aldatzen denean. Hori dela eta, alderdi bakoitzaren pisua aldatuz joaten da, eskualde hauteskundeetako emaitzen arabera. Kontseilu Federalak [[betoa]] jar diezaieke Kontseilu Nazionalaren erabakiei. Beti ere, azken erabakia Kontseilu Nazionalaren esku dago, ''beharrungsbeschluss'' edo «boto iraunkorra»-ren bitartez.


=== Banaketa administratiboa ===
=== Banaketa administratiboa ===

00:57, 26 urria 2016ko berrikusketa

Austriako Errepublika
Republik Österreich
Ereserkia: Land der Berge, Land am Strome

Austriako bandera

Austriako armarria
EU-Austria.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Viena
48°12′30″N 16°22′21″E
Azalera83.879 (115.)
Ura %1,7
Punturik altuenaGrossglockner (3.798 m)
Punturik sakonenaNeusiedl (115 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakItalia, Liechtenstein, Suitza, Txekia, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia eta Alemania
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika parlamentario federala
Presidentea-
Austriako kantzeler federalaKarl Nehammer
LegebiltzarraAustriako Parlamentua
Epai autoritateaConstitutional Court of Austria (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria8.979.894 (2022) (94.)
170.682 (2017)
Dentsitatea107,06 bizt/km² (78.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,48 (2018)
Alfabetizazioa% 99 (2014)
Bizi-itxaropena80,89024 (2016)
Giniren koefizientea30,2 (2019)
Giza garapen indizea0,916 (2021)
Ekonomia
MonetaEuro ()
BPG nominala447.033.100.107 $ (2019)
48.351.100.107 (2019)
BPG per capita44.920 € (2019)
−2.460 (2017)
BPG erosketa botere paritarioa474.006.678.908 nazioarteko dolar (2017)
22.709.698.048 (2016)
BPG per capita EAPn53.879,298 nazioarteko dolar (2017)
2.223,795 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala1,5 % (2016)
Erreserbak21.565.331.649 $ (2017)
−1.690.157.522 (2016)
Inflazioa1,5 % (2016)
0,5 (2015)
Historia
Sorrera data: 1918ko azaroaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+43
ISO 3166-1 alpha-2AT
ISO 3166-1 alpha-3AUT
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.at

Austria[1] (alemanez: Österreich, ˈøːstɐˌʁaɪç ahoskatua), ofizialki Austriako Errepublika (alemanez: Republik Österreich) Erdialdeko Europako estatu itsasgabea da. Iparraldean Alemania eta Txekiarekin du muga, ekialdean Eslovakia eta Hungariarekin, hegoaldean Eslovenia eta Italiarekin eta mendebaldean Suitza eta Liechtensteinekin. 83.879 kilometro koadroko eremua du eta 8,4 milioi biztanle. Oso herrialde menditsua da, Alpeek azaleraren %62 hartzen baitute. 1995etik Europar Batasuneko kidea da eta 1999tik Eurogunekoa. Hiriburua Viena da.

Austria-Hungariako Inperioaren botere zentrua izan zen, baina Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean Austria errepublika federal bilakatu zen. Bederatzi estatuk osatzen dute: Burgenland, Karintia, Austria Beherea, Austria Garaia, Salzburg, Estiria, Tirol, Vorarlberg eta Viena. Munduko herrialde aberatsenetako bat da, 41.700 dolarreko per capita errentarekin (2011ko zenbatespena). Alemaniera da hizkuntza ofiziala, baina zenbait eskualdetan kroaziera, esloveniera eta hungarierak ere dute estatus hori[2].

Geografia

Austriako mapa topografikoa
Austriako klimak, Köppen klima sailkapenaren arabera

Mugak

Austriak zortzi herrialderekin du muga: iparraldean Alemania eta Txekiarekin, ekialdean Eslovakia eta Hungariarekin, hegoaldean Eslovenia eta Italiarekin eta mendebaldean Suitza eta Liechtensteinekin.

Eskualde naturalak

Funtsean, hiru eskualde natural daude Austrian[3]:

  • Alpeak, herrialdearen %70 hartzen dutenak. Haran zabalek zeharkatzen dute mendialdea: Inn, Drava, Enns, Mur eta Salzach.
  • Bohemiako mendigunea, Danubioren iparraldean hedatzen dena, Txekiaren mugaraino. Muino eta mendi apalak dira, basoz estaliak.
  • Ekialde eta hego-ekialdeko ordoki zabalak, garrantzi handiko nekazaritza-eskualdeak. Beste ordoki txikiago bat dago Konstantzako aintziraren ertzean, Suitzako mugatik hurbil.

Erliebea

Mendirik garaienak Alpeetan daude. Handienak hauek dira:

Izena Garaiera Mendigunea
&0000000000000001.0000001 Großglockner 3.798 m Hohe Tauern
&0000000000000002.0000002 Wildspitze 3.772 m Ötztaler Alpen
&0000000000000003.0000003 Kleinglockner 3.770 m Hohe Tauern
&0000000000000004.0000004 Weißkugel 3.739 m Ötztaler Alpen
&0000000000000005.0000005 Pöschlturm 3.721 m Hohe Tauern
&0000000000000006.0000006 Hörtnagelturm 3.719 m Hohe Tauern

Hidrografia

Danubio da Austriako ibai nagusia. Iturburua Alemanian duen ibai hau Passautik barrena sartzen da herrialdean; gero, Linz eta Vienatik igaro, eta Eslovakian barneratzen da. Danubioren austriar ibaiadar nagusiak ditugu Inn, Innsbrucketik pasatzen dena, eta Salzach, Salzburgo bainatzen duena. Bodensee da herrialdeko aintzirarik handiena, Alemania eta Suitzarekin muga egiten duena.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Austriako historia»

Historiaurrea eta Erdi Aroa

Goi Brontze Aroan eta Burdin Aro goiztiarrean Hallstatt kultura garatu zen. Erromatarrek Norika zeltiar erreinua menderatu eta izen bereko probintzia sortu zuten. Erromako Inperioaren bukaeran, bavariar, eslaviar eta avaroek inbaditu zuten Danubioren hegoaldean zegoen lurraldea. 788an frankoen errege Carolus Handiak lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (Marchia Orientalis) sortu zuen[4].

IX. mendearen amaieran, magyarrek Enns ibairainoko herbehereak inbaditu zituzten, baina 955etik aurrera, Oto I.aren agintaldian, egotziak izan ziren. X. eta XIII. mendeen artean Babenberg familiak gobernatu zuen Ekialdeko Marka[5]. 1156ko Privilegium Minusek Austria dukerri bihurtu zuen. 1192an Babenbergtarrek Estiriako dukerriaz (Steiermark) ere jabetu ziren. 1253tik aurrera, Bohemiako Otakar II.ak agindu zuen. 1278ko Dürnkruteko porrotaren ostean, Habsburgo dinastia alemaniarrak boterea hartu eta agintean jarraitu zuen Lehen Mundu Gerra arte.

Habsburgotarren Aroa

XIV. eta XV. mendeetan zehar, Habsburgotarrek Austriako dukerriaren inguruko eskualdeak mendean hartu zituzten. Hori zela eta, 1438an Alberto II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadore hautatu zuten. Koroatua izan baino lehen hil zen arren, handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar batekin.

Habsburgotarrek, konkistaz ez ezik, oinordetzaz ere lortu zituzten lurraldeak. Maximiliano I.a Habsburgokoak, 1477an Burgundiako dukerriko oinordekoarekin ezkondu eta gero, Herbehereak bereganatu zituen. Maximilianoren seme Felipe Ederrak, Joana, Gaztela eta Aragoiko oinordekoarekin ezkondu zenez gero, Karlos Habsburgokoa, Filiperen seme eta Maximilianoren ilobak Habsburgotarren lurraldeak, Burgundia, Gaztela eta Aragoi ez ezik, Italiako zati bat, Afrikako lurraldeak eta Amerikako lurrak ere jaso zituen. Karlosek 1555-56an abdikatu zuen. Espainia eta Herbehereak Filipe II.a semeari utzi zizkion eta Austria Fernando I.a anaiari[4].

Fernando I.a Habsburgokoa Ana, Bohemiako eta Hungariako erregearen alabarekin ezkondu zen. 1526an Mohácseko guduan Luis II.a Hungariakoa hil ostean, Fernando eta Anak bi erresuma horiek jarauntsi zituzten. Hala ere, 1533ko Konstantinoplako Itunak hiru zatitan banatu zituen Hungariako erresumako lurrak: iparraldea eta mendebaldea Habsburgotarrentzat, erdialdea Otomandar Inperioarentzat eta Transilvania Joan Zapolya eta honen oinordekoentzat[5].

Fernando II.a, Bohemiako erregea 1617tik eta Hungariakoa 1618tik, kontrarreforma bultzatzen eta katolizismoa inposatzen saiatu zen. Baina Bohemiako protestanteek Fernando kargutik kendu zuten eta, bere ordez, Federiko V.a aukeratu zuten errege. Hau izan zen Hogeita Hamar Urteko Gerraren hasiera[6].

Austria Europako boterea

Habsburgo etxeko enperadorearen armarria (1605).

Leopoldo I.aren erreinaldian (16571705) Austriak Otomandar Inperioaren eta Frantziaren aurkako gatazkak izan zituen. 1683an Viena setiatu zuten arren, otomandarrak garaituak izan ziren, eta 1699ko Karlowitzeko Itunaren ondorioz, ia Hungaria osoa Austriaren menpean gelditu zen. Frantziaren aurka Bederatzi Urteko Gerran eta Espainiako Ondorengotza Gerran borrokatu zen[7].

1792an, Frantziako Iraultza zela medio, 1797 arte iraun zuen Austria eta Frantziaren arteko guda hasi zen. Napoleonen garaipenak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren desagerpena ekarri zuen (1806). Baina Habsburgotarrek Austriako Inperioa eratu zuten (1804), hirurogei urte geroago Austria-Hungariako Inperioa izena hartuko zuena. 1814an Austriak, Errusia eta Prusiarekin batera, Frantzia menperatu zuen. 1815eko Vienako Batzarrean garaileek Europako egoera berria adostu zuten. Batzarrean, besteak beste, Germaniar Konfederazioa osatu zen, Austria buru zela baina Prusiaren laguntzarekin.

Austria-Hungariako hizkuntza banaketa (1910).

1848ko iraultzak alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak nabarmendu zituen. Lurraldetasun auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk Alemania Handia (Großdeutschland) sortzearen aldekoak ziren, alemaneraz mintzatzen zen Austriako lurraldeekin batera, eta beste batzuk Alemania Txikia (Kleindeutschland) sortzearen aldekoak. Austriak bere izaera ez galtzeko agertu zuen jarrera tinkoak Kleindeutschlanden garaipena ekarri zuen.

1864an Austria eta Prusiak Schleswig eta Holstein dukerriak defendatu zituzten Danimarkaren aurka. Garaipenaren ondoren, bi aliatuek ezin izan zuten adostu dukerrien administrazio berria. Hain zen gogorra auzia, non Austriak, Alemaniako estatu batzuekin batera, Prusiaren aurkako guda egin baitzuen: 1866ko Austria-Prusia Gerra, hain zuzen ere. Austriaren porrotak Sadowako guduan Germaniar Konfederazioaren desagerpena ekarri zuen (Pragako bakea).

Hungariar nazionalismoa baretzeko asmoz, Frantzisko Josef I.a Austriakoak Austria-Hungariako Inperioa eratu zuen: 1867ko Austriar-Hungariar konpromisoaren arabera boterea bitan banatu zen, Austriako Inperioa eta Hungariako Erreinua, biak Frantzisko Josef I.aren agindupean. Baina lurraldean bizi ziren gutxiengoek ere (poloniarrek, ukraniarrek, txekiarrek, eslovakiarrek, esloveniarrek, serbiarrek, kroaziarrek, italiarrek eta errumaniarrek) Inperioren oinarriak azpijan zituzten.

Lehen Mundu Gerra

Franz Ferdinand artxidukea familiarekin.

1914ko ekainaren 28an Gavrilo Principek (Esku Beltza serbiar taldeko kidea) Franz Ferdinand artxidukea hil zuen Sarajevon. Gertaera hau Lehen Mundu Gerraren lehergaia izan zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkien Erdialdeko Potentziei (Austria-Hungaria, Bulgariako Erresuma, Alemania eta Turkia) eta Austria-Hungariako Inperioaren bukaera eragin zuen.

1919ko irailean garaileek eta Austriak sinatutako Saint-Germaingo Itunak Habsburgotar monarkiaren amaiera ekarri zuen. Hungariaren burujabetasuna onartu zen, Txekoslovakia, eta Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma (aurrerago Jugoslaviako Erresuma deitua) sortu ziren eta beste lurralde batzuk Polonia eta Italiako Erresumari eman zitzaizkien[8]. Austria errepublika bilakatu zen (Austriako Lehenengo Errepublika) baina Inperioko eskualde aleman-hiztun batzuk (Hego Tirol, Sudeteak) kanpo gelditu ziren. Horrez gain, Alemaniarekin bat egitea debekatu zitzaion. 1920an konstituzio berria promulgatu zen.

Gerraren ostean Austriako egoera oso larria zen. Hondamen ekonomikoa bukatu zedin, 1922an nazioarteko mailegua lortu zuen, Nazioen Ligak gainbegiraturik. Finantzak egonkortu ziren arren, langabeziak oso handia izaten jarraitu zuen. 1929tik aurrera Depresio Handiak gogor astindu zuen herrialdea[9].

Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha

Arazo ekonomikoez gain, 1920ko hamarkadan alderdi nagusien armada paramilitarren arteko gerra zibil isila izan zen. Sozial Kristauen laguntza zuen Heimwehr talde erreakzionarioaren eta Sozial Demokraten aldeko Republikanischer Schutzbunden artean liskar ugari gertatu zen[10].

Anschluss: Alemaniako indarrak Vienan sartzen (1938ko martxoaren 15).
Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparruaren askapena (1945ko maiatzaren 6a).

Austriako Lehenengo Errepublikak 1933 arte iraun zuen. Urte hartan, Engelbert Dollfuss kantzilerrak parlamentua desegin eta Italiako faxismoaren pareko erregimen autokratikoa (austrofaxismoa) ezarri zuen. Ordurako (1933ko udaberria) Alemanian Hitler zegoen agintean, eta naziek Alemania eta Austria batzearen aldeko propaganda egiten zuten. Hori eragozteko Dollfussek Hungaria eta Italiaren laguntza bilatu zuen. Sozial Demokratak jazarriak izan ziren eta 1934ko otsailean armak hartu zituzten. Lau egun iraun zuten borroketan Heimwehr taldea eta Dollfuss garaile irten ziren. Urte berean alderdi politiko guztiak, Dollfussen Fronte Patriotikoa izan ezik, legez kanpo gelditu ziren eta maiatzeko konstituzio berriak kantzillerraren boterea indartu zuen. Baina 1934ko uztailaren 25ean nazi talde batek Engelbert Dollfuss hil zuen[10].

Kurt Schuschnigg, Dollfussen ondorengoak herrialdearen independentziari eusten saiatu zen, baina 1936an Mussolinik Hitlerrekin elkar hartu zuenetik Austria erabat bakarturik gelditu zen. 1938ko martxoaren 12an Alemaniako armada Austrian sartu zen eta biharamunean Hitlerrek herrialdearen Anschluss edo anexioa aldarrikatu zuen.

Alemania naziak arras beretu zuen Austria eta Ostmark izena eman zion (Alpen- und Donau-Reichsgaue 1942tik aurrera). Kristal hautsien gaueko gertakariek erakutsi zuten bezala, antisemitismoa oso bortitza zen Austrian. Juduen erdiek (100.000 inguru) Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago ihes egin zuten herrialdetik. Gerra amaitzerako 65.000 judu austriar baino gehiago erailak izan ziren, hauetako asko sarraski-esparruetan, ijito, aurkari politiko eta ahalmen urriko pertsona askorekin batera. Ehunka mila austriar Wehrmachten borrokatu ziren, eta ez gutxi SSetan. Borroketan 250.000 inguru hil ziren, eta beste asko preso eraman zituzten. Nazien aurkako erresistentzia, bai ezkerrekoa (sozialistak eta komunistak), bai kontserbadorea (sozial kristauak eta monarkikoak) haintzat hartzekoa izan zen. Hamarka mila pertsona motibo politikoengatik atxilotu zituzten, eta asko sarraski-esparru edo espetxeetan hil ziren[10].

Aliatuen okupazioa

1945eko apirilean, Hirugarren Reicha bukatzear zegoela, Karl Rennerek behin-behineko gobernua osatu zuen Vienan, Sozial Demokrata, Soziak Kristau eta komunisten parte hartzeaz eta Sobietar Batasunaren isilbidezko onarpenaz. Aliatuek 1945eko maiatzaren 9an okupatu zuten herrialdea eta uztailean lau okupazio eremutan banatu zuten, Sobiet Batasuna, AEB, Frantzia eta Britainia Handiak administraturik. Viena ere, Berlin bezala, lau zatitan banandu zuten. 1945eko azaroko hauteskundeetan Karl Renner bigarren errepublikako presidente aukeratu zuten. Gerraren ondoren ekonomia lur jota zegoen, baina 1948tik aurrera Marshall Planak suspertzen lagundu zuen[11].

1955eko maiatzaren 15ean Austriak lau indar okupatzaileekin sinatu zuen itunaren ondorioz, independentzia osoa berreskuratu zuen. Urte bereko urriaren 26an parlamentuak Austriaren "betirako neutraltasuna" onartu zuen. Neutraltasun horrek gaurdaino jarraitzen du.

Azken urteak

Austriako Bigarren Errepublikaren sistema politikoaren berezitasun nagusietako bat Proporz sistema izan da, hots, gai politiko garrantzitsuenak Kontserbadoreek eta Sozial Demokratek elkarrekin adosten zituztela. Beste berezitasun nagusia kontsentsua zen, hau da, legegintza prozesuetan talde interesatuak kontsultatuak izaten ziren. Proporz eta kontsentsuak herrialdearen egonkortasuna mantendu zuten, baina gaur egun sistema hau historiaren zati bat baino ez da.

Austriak gaur egun bost alderdi nagusi ditu: SPÖ (Sozial Demokratak), ÖVP (Kontserbadoreak), Berdeak (ekologistak) eta FPÖ eta BZÖ (biak ultraeskuindarrak). SPÖ eta ÖVP botoen %75 lortzen dute eta beste %25 besteen artean banatzen da.

1995ean Austria Europar Batasuneko kide bihurtu zen, baina bere neutraltasuna gordez. Dena dela, alderdi nagusiek iritsi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk egungo sistema atxiki nahi du, baina ÖVPk nahiago luke Austriak Europako seguritate politikan parte hartzea, eta baita NATOren barruan egotea ere. Konstituzioa aldatzeko bi hereneko gehiengoa beharrezkoa denez, "betirako neutraltasuna" mantentzea espero da.

2000ko otsaileko hauteskundetan, Austriako Partidu Popularra eta Askatasun Partidua eztabaidatuak gobernuko koalizioa osatu zuten. Aldi berean, Europar Batasunako hamalau kideek (baina ez Europar Batasuna bera) koalizio berria gaitzetsi zuten. Baina Austriako Partidu Popularra mantendu ere mantendu zuen koalizioa 2003ko otsaileko hauteskundetan. 2006ko urriko hauteskundetan, Austriako Sozial Demokratak garaipena lortu zuten baina ez zen nahikoa izan bakardadean gobernatzeko. Hori dela eta, 2007ko urtarrilean bi partidu nagusiak, koalizio handia osatu zuten, Alfred Gusenbauer Kantzelari Federala izanik.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Vienako parlamentua, Bundesrat eta Nationalraten egoitza.

Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia 1920ko konstituzioa da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (Bundespräsident) da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernu burua Kantzelari Federala (Bundeskanzler) da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.

Botere legegilea bi ganberatan banatuta dago: Goi Ganbera edo Bundesrat (64 kide) eta Behe Ganbera edo Nationalrat (183 kide). Behe Ganbera organo legegile erabakitzailea da, eta kideak lau urterako hautatzen dituzte. Kontseilu Federal edo Goi Ganberako kideak, aldiz, estatu bakoitzeko parlamentuak hautatzen ditu, eta berritu egiten dira eskualdeko legebiltzarra aldatzen denean. Hori dela eta, alderdi bakoitzaren pisua aldatuz joaten da, eskualde hauteskundeetako emaitzen arabera. Kontseilu Federalak betoa jar diezaieke Kontseilu Nazionalaren erabakiei. Beti ere, azken erabakia Kontseilu Nazionalaren esku dago, beharrungsbeschluss edo «boto iraunkorra»-ren bitartez.

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Austriaren banaketa administratiboa»

Herrialdea 9 estatutan (bundesland) banaturik dago:

Estatua Hiriburua Biztanleria
(2015)[12]
Eremua (km2) Dentsitatea
(bizt./km2)
1 Viena (Wien) 1.794.770 414,87 4.326,1
2 Austria Beherea (Niederösterreich) Sankt Pölten 1.636.287 19.178 85,3
3 Austria Garaia (Oberösterreich) Linz 1.436.791 11.982 119,9
4 Estiria (Steiermark) Graz 1.221.014 16.401 74,4
5 Tirol Innsbruck 728.537 12.648 57,6
6 Karintia (Kärnten) Klagenfurt 557.371 9.536 58,4
7 Salzburg Salzburgo 538.258 7.154 75,2
8 Vorarlberg Bregenz 378.490 2.601 145,5
9 Burgenland Eisenstadt 288.229 3.965 72,7

Ekonomia

Vienako finantza eta administrazio gunea

Lehen Mundu Gerraren ondoren, industria eskualderik gabe gelditu zen Austria. 1929ko krisiak, Alemaniaren batasunak eta Bigarren Mundu Gerrak areagotu baizik ez zuten egin egoera latz hori. Azken gerraren ondoren, oreka ekonomiko berria lortu zuten, Marshall Planatik abiatuta. Gaur egun, biztanleko barne produktu gordina munduko garaienetakoa da (47.300 dolarrekoa 2015ean, munduko 27.a[2]). Inbertsioei eman zaien garrantziari esker (barne produktu gordinaren % 20-25), lortu da emaitza hori. 1946. urteaz geroztik, ekonomia jarduera nagusiak nazionalizatu egin ziren (petrolioa, merkataritza banku handienak, ibai eta aire garraio nagusiak, burdinbiderako gaien fabrikak, gas naturalaren ekoizpena, elektrizitatea, besteak beste), baina azken urteetan pribatizazioa bultzatu da. Austria eredutzat har daiteke ekonomia dinamikoa eta askotarikoa gauzatzen jakin duen estatu menditsua den aldetik.

Lehen sektorea

Nekazaritzak eta basozaintzak barne produktu gordinari egiten dioten ekarpena txikia bada ere(%1,3 2015ean[2]), oso sektore garatua da. Nekazari asko jarduera batean baino gehiagotan aritzen dira, mendialdean batez ere; inguru horietan turismoa, eskulangintza eta industria jarduera osagarriak baitira. Austriaren orografia egokia ez bada ere nekazaritzarako, produkzioa askotarikoa izatea lortu da: garia, garagarra, oloa, artoa, azukre erremolatxa. Mahastiak eta fruitu arbolak ordokietan landatzen dira. Belardi eta larreak ugari dira (eremuaren %28). Behi aziendak garrantzi handia du: Austria esne, gazta eta gurin ekoizle handia da. Fruituak, barazkiak eta, batez ere, olioak, ordea, inportatu egin behar dira.

Industria

Karintiako Kölnbrein urtegia

Biztanle aktiboen %25,3 industrian ari da lanean (2015[2]). Bertako lehengaietan eta energian oinarritzen da industria (burdina, kobrea, beruna, grafitoa; kaolina, talkoa eta magnesita). 1990. urtea arte Austriako industriak gorakada izugarria izan zuen: bertako baliabideak ekoizteko malgutasuna izan da gorakada horren arrazoi nagusia. Horrezaz gainera, esku lanaren maila hartu behar da kontuan. Hala, enpresa txikiez eta erdi mailakoez osatutako industria sare bat eratu da. Bestalde, Austriak emaitza ezinhobeak izan ditu ingeniaritzaren alorrean. Industria sektore nagusia eraikuntza metalikoek, mekanikoek eta elektrikoek osatua da; horren atzetik daude janari industria, kimika, ehungintza, beirak eta portzelana. Austrian debekatuta dago energia nuklearra ekoiztea (1978ko erreferenduma), eta energia balantza defizitarioa da, nahiz eta ahalegin handiak egin diren hidroelektrizitatearen alde: 1.300 zentral hidraulikok energia elektrikoaren %56 sortzen dute (2014[2]).

Turismoa

Turismoak garrantzi handia du hirugarren sektorean, mendiari eta mendiaren inguruko kirolei atera zaien etekinari esker. Horrez gainera, aipatzekoa da Austriak duen arkitektura ondarea. 1996an Austrian 17 milioi turista inguru izan ziren, batez beste 2 turista biztanleko.

Demografia

Biztanleria

2006ko urrian, Austria 8,292,322 biztanle zituen hau da 97 biztanle/km². Hiriburua da hiririk jendetsuena; herrialdeko biztanleen laurdena inguru bizi dira bertan, hango bizi mailak eta kultura eskaintzak erakarrita. Gainerako hiri nagusiak ez dira hain handiak. Munduko jaiotza tasa apalenetakoa du (1,4 haur emakumeko) eta heriotza tasa baino apalagoa; herrialdeak hazkunde negatiboa du, beraz.

Banaketa etnikoa

Austriako biztanle gehienek alemana erabiltzen dute, hala ere, austriar hiritartasuna duten sei gizatalde txikik (1976. urteaz geroztik, kroaziarrak, hungariarrak, txekiarrak, esloveniarrak, eslovakiarrak, eta 1994tik aurrera, ijitoak), talde etnikoa-ren estatusa lortu zuten eta hainbat hizkuntza eskubide aitortu zizkieten. Gaur egun, atzerritarrak dira biztanleen %10 inguru.

Hiri nagusiak

Azpiegiturak

Aireportuak

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Hezkuntza

Austriako hezkuntza-sistema maila handikoa da. Duela gutxi arte, unibertsitatearen sarbidea doakoa zen baina orain kuota txiki bat ordaindu behar da, beste herrialde askorekin konparatuta txikia izanda ere. Austrian 20 unibertsitate daude, 8 hiritan banatuak.

Austriar ospetsuak

Politika

Kultura

Zientzia

Kirolak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b c d e Austria The World Factbook
  3. Austria Geography. worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2016-10-25).
  4. a b Austria Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  5. a b Historia de Austria Guiadelmundo.org.uy
  6. Ferdinand II Encyclopædia Britannica
  7. Leopold I Encyclopædia Britannica
  8. Saint-Germaingo Ituna Puntubi.com
  9. Autriche Encyclopédie Universalis
  10. a b c Austria: First Republic and the Anschluss Encyclopædia Britannica
  11. Austria: Second Republic Encyclopædia Britannica
  12. Bevölkerungszahl Österreichs stieg auf fast 8,58 Mio. zu Jahresbeginn 2015. statistik.at (Noiz kontsultatua: 2016-10-25).
  13. Statistik Austria. statistik.at (Noiz kontsultatua: 2016-10-25).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Austria Aldatu lotura Wikidatan