Tordesillasko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa: 15. lerroa:
[[Kategoria:1494]]
[[Kategoria:1494]]
[[Kategoria:Nazioarteko itunak]]
[[Kategoria:Nazioarteko itunak]]
[[Kategoria:Aurkakotasun geopolitikoa]]

16:38, 31 urria 2016ko berrikusketa

Banaketa lerroa Cantinoren planisferioan (1502)

Tordesillasko Ituna Espainiako eta Portugalgo errege-erreginek sinatu zuten hitzarmena da, Ameriketako lurralde berriak konkistatzean muga-arazoak gerta ez zitezen. 1493an Alexandro VI.a Aita Santuak Inter caetera eta Eximiae devotionis buldak argitaratu zituen; konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: Cabo Verdetik mendebalera ehun legoaz harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio berriak eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494an beste hitzarmen bat izenpetu zuten Gaztelako Tordesillas herrian; horren arabera Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1506. urtean berretsi zuten Julio II.a Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak.

Ondorioak

Europarrek ezagutzen ez zuten mundu bat banatu zuten. Garai hartan oraindik ere Mundu Berriko kostalde kontinentalak, Brasil adibidez, europarrentzat ezezaguna zen. Beraz, hitzarmena onartzeko unean, sinatzaileek ez zituzten egintzaren garrantzia eta ondorioak ezagutzen. Besteak beste, Brasil banaketaren ekialdean geratu zenez, Portugalentzat izan zen.

Erreferentziak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tordesillasko Ituna