Cristina Garmendia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa: 35. lerroa:


Aldi berean, berrikuntza teknologikoaren [[transferentzia]] eskatzea bere ustez, etorkizuna eraikitzen ez zuen eskari bat egitea zen. Nahiz eta transferentziari buruz hau esan, lau hilabete beranduago, [[EAJ]] eta [[PSOE]]ren arteko negoziaketen ondorioz, Euskadik, [[Gernikako Estatutua]]n idatzita zegoen transferentzia jaso zuen 2008ko urrian.
Aldi berean, berrikuntza teknologikoaren [[transferentzia]] eskatzea bere ustez, etorkizuna eraikitzen ez zuen eskari bat egitea zen. Nahiz eta transferentziari buruz hau esan, lau hilabete beranduago, [[EAJ]] eta [[PSOE]]ren arteko negoziaketen ondorioz, Euskadik, [[Gernikako Estatutua]]n idatzita zegoen transferentzia jaso zuen 2008ko urrian.
<ref>= En Euskadi la ciencia es competencia. El Diario Vasco.|http://www.diariovasco.com/20081027/al-dia-sociedad/euskadi-ciencia-competencia-20081027.htm </ref>
<ref> En Euskadi la ciencia es competencia. El Diario Vasco.|http://www.diariovasco.com/20081027/al-dia-sociedad/euskadi-ciencia-competencia-20081027.htm </ref>


==Sariak eta errekonozimenduak==
==Sariak eta errekonozimenduak==

14:08, 8 azaroa 2016ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula


Cristina Garmendia Mendizabal (Donostia, 1962ko otsailaren 21) espainiar biologoa eta enpresaria da. Militantzia politiko ezagunik gabekoa, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministro izendatu zuten, 2008ko apirilean, IX. Legealdian, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuan.[1]  2015etik aurrera,  Berrikuntzarako Cotec Fundazioko presidentea da. 

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko biologian doktorea da. Ministro izendatu aurretik, Inbiomed Fundazioko eta Bioenpresen Espainiako Elkarteko presidentea izan zen. 2000 urtean  Genetrix, bioteknologia sektoreko enpresa  eta YSIOS arrisku-kapitaleko osasun eta bioteknologian espezializatutako enpresa sortu zituen. Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioko kidea ere zen. Gobernua utzi eta gero, Cristina Garmendiak bere enpresa-jarduerari ekin dio berriz ere, YSIOS eta Genetrix-eko akziodun bezala, baita aholkulari kontseilu publiko eta pribatuetako kide bezala, besteak beste, Kolonbiako Gobernuarentzat.   

Bizitza

1962 jaio zen Donostian (Euskal Herria). 18 urte zituela Biologia ikasketak hasi zituen Sevillako Unibertsitatean, Genetika espezializazioan lizentziatu zen. Ondoren, Madrilera joan zen, eta 1980ko hamarkadatik aurrera bertan bizi da. Madrilen CSICen doktoretza ikasketak burutzen zituen bitartean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan irakasle laguntzaile bezala aritu zen, Genetika eta Biologia Molekularra Sailetan. Biologia molekularrean doktoratu zen, Margarita Salasen zuzendaritzapean 1989an , Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Bere formakuntza akademikoa, 1992an osatu zuen, Nafarroako Unibertsitateko IESEn Executive MBA burutu ondoren.

Ideologia

PSEekoa ez dela aitortu arren, Patxi Lopezen gobernuaren aldekoa izan zen. Ibarretxe Plana, bere iritziz astakeri bat zen, ez zen konponbidea eta euskal herritarrak banatzeko baino ez zuen balio. Beharrezkoa ez zen gauza bat izateaz gainera kaltegarria zen.[2] Bere iritziz, Euskadik berrikuntza teknologikoa izateko biderik errazena EAJ oposiziora bidaltzea zen.[3]

Aldi berean, berrikuntza teknologikoaren transferentzia eskatzea bere ustez, etorkizuna eraikitzen ez zuen eskari bat egitea zen. Nahiz eta transferentziari buruz hau esan, lau hilabete beranduago, EAJ eta PSOEren arteko negoziaketen ondorioz, Euskadik, Gernikako Estatutuan idatzita zegoen transferentzia jaso zuen 2008ko urrian. [4]

Sariak eta errekonozimenduak

  • Karlos III. Ordenaren Gurutze Handia (2011ko abenduraren 30a). [5].
  • Donostiako Urrezko Danborra. (2008ko urtarrilaren 20a)[6]
  • Ohorezko Kolegiatua Andaluziako Biologoen Elkargo Ofiziala.-www.cobandalucia.org- (17 de diciembre de 2010)

Erreferentziak

  1. ELPAÍS.com (11 de abril).
  2. Garmendia dice que el empeño de Ibarretxe en la consulta divide al País Vasco. Público. 5/09/2008 http://especiales.publico.es/hemeroteca/148834/garmendia-dice-que-el-empeno-de-ibarretxe-en-la-consulta-divide-al-pais-vasco
  3. La mayor innovación pasa también por una sana alternancia en Euskadi. El Correo http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080608/sociedad/mayor-innovacion-pasa-tambien-20080608.html
  4. En Euskadi la ciencia es competencia. El Diario Vasco.|http://www.diariovasco.com/20081027/al-dia-sociedad/euskadi-ciencia-competencia-20081027.htm
  5. Real Decreto 2095/2011, de 30 de diciembre, por el que se concede la Gran Cruz de la Real y Distinguida Orden Española de Carlos III a doña Cristina Garmendia Mendizábal
  6. La científica Cristina Garmendia, Tambor de Oro 2008. El Diario Vasco. http://www.diariovasco.com/20071203/local/san-sebastian/cientifica-cristina-garmendia-tambor-200712032020.html