Pirritx, Porrotx eta MariMotots: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
33. lerroa: 33. lerroa:
* ''Txo, Mikmak txikia'', [[2014]]
* ''Txo, Mikmak txikia'', [[2014]]
* ''Amalur/Euri tanta banintz'', [[2015]]
* ''Amalur/Euri tanta banintz'', [[2015]]
* ''Tipi-Tapa, korrika!/Haizearen herrira'', [[2016]]


== Filmografia ==
== Filmografia ==

23:55, 12 azaroa 2016ko berrikusketa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukoteko Porrotx (Joxe Mari Agirretxe).
Porrotx 2009ko Aberri Egunean.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez aktoreek osaturiko euskal pailazoen hirukotea da. 1987 urtean Lasarte-Orian sortu zen, Takolo, Pirritx eta Porrotx izenarekin (Takolorena Agustin Mujika aktoreak egiten zuelarik). Pirrutx pailazoa taldetik joan zen, eta Pirritx izeneko pailazo bat sartzea erabaki zuten. 2000ko hamarkadan Mujikak taldea utzi eta denbora batez Pirritx eta Porrotx izenarekin jardun ondoren, Marimotots bildu zitzaien. Ezagunak dira Euskal Herri osoan egin dituzten emanaldiak, herriko jai nahiz ikastetxeetan. Bere emanaldietan euskara eta euskal kultura sustatu, euskal presoen eskubideen aldeko adierazpenak egin eta Zulaika eta Agirretxe ezker abertzaleko kideak izateagatik, kritika gogorrak pairatu dituzte espainiar hedabide nazionalisten aldetik eta beraien aurkako boikot kanpaina bati ere ekin zitzaion.

Beraien ereduari jarraiki, Katalunian Pitx, Potx i Mari Cuetes pailazo hirukotea sortu zen 2011 urtean. Kataluniako Lax'n'Busto‎ rock musika taldearen batera heuren Maite zaitut abestiaren katalanezko bertsioa (T'estimo molt) abestu izan ohi dute.

Pailazo-taldearen inguruan Irrien Lagunak ekimena sortu da, pailazoen merchandising produktuak saltzeko.

Diskoak

  • Hau umorea, 1992, Elkar
  • Beti Martxan, 1993, Elkar
  • Ongi Bizi, 1994, Elkar
  • Kili Kili, 1995, Matxinsalto (Elkar)
  • Tantaka Yotanka, 1996, Matxinsalto (Elkar)
  • Makarroiak, 1997, Matxinsalto (Elkar)
  • Baserrian, 1998, Matxinsalto (Elkar)
  • Plisti Plasta, 1999, Matxinsalto (Elkar)
  • Parrandan, 2000, Matxinsalto (Elkar)
  • Aupa, Kintxo!, 2001, Matxinsalto (Elkar)
  • Beti zuekin... Katxiporreta!, 2002, Matxinsalto (Elkar)
  • Poxpolin Marisorgin, 2003, Matxinsalto (Elkar)
  • Patata-Patata!, 2004
  • Maite zaitut, 2005
  • Mari Motots, 2006
  • Eskerrik asko!, 2007
  • Piratak, 2008
  • Irrien Lagunak, 2009
  • Ongi etorri Pupu eta Lore, 2010
  • Zazpikoloroa, 2011
  • Sentitu, pentsatu, ekin!, 2012
  • Bizipoza, 2013
  • Txo, Mikmak txikia, 2014
  • Amalur/Euri tanta banintz, 2015
  • Tipi-Tapa, korrika!/Haizearen herrira, 2016

Filmografia

Grabatutako antzezlanak.

  • Txiztil, 1995.ko irailean, Anoetako polikiroldegian grabatua
  • Baserrian, 1999.ko martxoan, Irungo Amaia antzokian grabatua
  • Plisti Plasta, 2000.ko ekainean, Irungo Amaia antzokian grabatua
  • Parrandan, 2001.ko maiatzean, Tolosako Leidor Antzokian grabatua
  • Aupa, Kintxo!, 2002.ko urtarrilean, Tolosako Leidor Antzokian grabatua
  • Beti zuekin... Katxiporreta!, 2003.ko apirilean, Tolosako Leidor Antzokian grabatua. 15. urteurrena ospatuaz
  • Poxpolin Marisorgin, 2004.ko maiatzean, Tolosako Leidor Antzokian grabatua. Takolok taldearekin eginiko azken antzerkia
  • Patata-Patata!, 2005.ko apirilean, Tolosako Leidor Antzokian grabatua
  • Maite zaitut, 2006.ko apirilean, Andoaingo Bastero Antzokian grabatua
  • Mari Motots, 2007.ko urtarrilean, Andoaingo Bastero Antzokian grabatua
  • Eskerrik asko!, 2008.ko martxoan, Andoaingo Bastero Antzokian grabatua
  • Piratak, 2009.ko martxoan, Andoaingo Bastero Antzokian grabatua. Taldea Pirritx, Porrotx eta Mari Motots bihurtuko da
  • Irrien Lagunak, 2010.ko maiatzean, Urnietako Sarobe Antzokian grabatua
  • Ongi etorri Pupu eta Lore, 2011.ko martxoan, Urnietako Sarobe Antzokian grabatua
  • Zazpikoloroa, 2012.ko martxoan, Andoaingo Bastero Antzokian grabatua
  • Sentitu, pentsatu, ekin!, 2013.ko martxoan, Tolosako Leidor Antzokian grabatua
  • Txo, Mikmak txikia, 2015.ko martxoan, Tolosako Leidor Antzokian grabatua
  • Amalur, 2016.ko urtarrilean, Andoaingo Bastero Antzokian grabatua