Arroka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t 83.213.202.198 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Beste erabilpen batzuk|TU MADRE (argipena)}}
{{Beste erabilpen batzuk|Harri (argipena)}}


[[Fitxategi:Deba Cote.jpg|thumb|350px|Euskal Herrian [[arroka sedimentario]]ak dira nagusi, irudian [[Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea]].]]
[[Fitxategi:Deba Cote.jpg|thumb|350px|Euskal Herrian [[arroka sedimentario]]ak dira nagusi, irudian [[Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea]].]]

11:17, 14 azaroa 2016ko berrikusketa

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Harri (argipena)»
Euskal Herrian arroka sedimentarioak dira nagusi, irudian Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea.

Geologian, harria edo arroka mineral bat edo gehiagoz osatutako agregatu naturala da. Agregatu horiek solido kohesionatuak dira. Harriak, oro har, hainbat mineralez osaturik daude, baina badira mineral bakarra dutenak ere.

Harrien sailkapena

Harriak euren osaera kimiko eta mineralaren arabera sailkatzen dira eta baita ere euren osagaiak diren partikulen testuragatik. Honen arabera harri igneo, harri sedimentario eta harri metamorfikoak bereizten dira. Harri mota bat beste batean eralda daiteke ziko geologikoaren barne.

Harri igneoak (edo magmatikoak)

Sakontzeko, irakurri: «Harri igneo»

Harri igneoak (harri magmatikoak ere deituak) magma likidotik sortutako harriak dira. Bi motatakoak dira: plutonikoak eta bolkanikoak. Plutonikoak intrusiboak dira, magmak oso geldo kristalizatzen da lurrazalen barruan, eta bolkanikoak edo estrusiboak gainazalera heltzen den magmatik sortzen dira, edo labaren aireko zatietatik. Harri intrusiboek milaka urte behar dituzte hozteko eta estrusiboek oso denbora gutxi, orduetatik asteetara.

Harri metamorfikoak

Sakontzeko, irakurri: «Harri metamorfiko»

Harri metamorfikoak edozein harri mota (aurretik harri metamorfikoak zirenak barne) sortu zireneko tenperatura eta presio kondizio ezberdinetan egoten direnean sortzen dira. Presio eta tenperatura hauek beti dira lurraren gainazalean daudenak baino altuagoak, eta nahiko altuak izan behar dute mineral originalak eraldatu eta birkristaltzeko.

Harri sedimentarioak

Sakontzeko, irakurri: «Harri sedimentario»

Harri sedimentarioak sedimentu, materia organiko edo prezipitazio kimikoaren metatzeaz sortzen diren harriak dira. Metatze honen ondoren konpaktazioa eta zementazioa gertatzen da diagenesian. Harri sedimentarioak Lurraren gainazalean sortzen dira. Higadurak sedimentuak bata bestearen gainean jartzen ditu eta zementuak elkartzen ditu.

Harrien zikloa

Harriek ziklo bat osatzen dute, litogenesia izenekoa, faktore fisiko, kimiko eta biologikoek parte hartzen dutena. Denbora geologikoak harriek aldaketak jasaten dituzte faktore eta prozesu ezberdinak direla eta, hala nola meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa lurrazalean. Hasierako harri horiek sedimentarioak, igneoak edo metamorfikoak izan daitezke.

Meteorizazioa atmosferak egiten duen ekintza geologikoa da, degradazioa, fragmentazioa eta oxidazioa eragiten du. Meteorizazioa jasandako harriek higadura eta garraioa jasan dezakete. Grabitateak mugiarazitako harri zatiek metakinak sortzen dituzte. Garraioa gelditzen denean arro sedimentarioetan metatzen dira estratu izeneko kapa horizontaletan.

Sedimentu horiek prozesu batzuk jasaten dituzte (diagenesia), eta horien bidez harri sedimentario bilakatzen dira. Harri horiek batez ere itsasoan sortzen dira. Trinkotzeak harriek dituzten hutsuneak deuseztatzen ditu, gainean dauden harrien pisua dela eta.

Harriek presio eta tenperatura aldaketa handia jasaten badute metamorfismoa jasango dute, eta harri metamorfiko bilakatuko dira. Harri metamorfikoak hasieran metamorfikoak edo igneoak ere izan daitezke.

Azkenik, plaken tektonika dela eta, harri horiek fusionatu daitezke eta berriro atera, harri igneotan bilakatuta.

Harrien erabilerak

Hominido desberdinek duela 2'5 milioi urtetatik hona erabili izan dituzte harriak. Dena dela aurrerapenik handiena meatzaritzak ekarri dio gizakiari, arrokek gordeta dituzten mea ateratzea baimendu baitio. Metalak, harri bitxiak, ikatza, uranioa, petrolioa eta karea lortu ditu horrela, besteak beste.

Harrobiak ere eraikitzen dira, marmola, granitoa, kareharria eta arbela lortzen dira horrela, gero eraikuntzan erabiliko direnak gehienbat.

Ikusi, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka Aldatu lotura Wikidatan