Kroaziera: berrikuspenen arteko aldeak
172. lerroa: | 172. lerroa: | ||
[[Kategoria:Bosnia-Herzegovinako hizkuntzak]] |
[[Kategoria:Bosnia-Herzegovinako hizkuntzak]] |
||
[[Kategoria:Serbokroaziera]] |
[[Kategoria:Serbokroaziera]] |
||
[[Kategoria:Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak]] |
09:27, 16 azaroa 2016ko berrikusketa
Kroaziera eslaviar hizkuntza da, nagusiki Kroazia, Bosnia-Herzegovinako eta Montenegroko mintzatua. Historikoki, serbo-kroaziera hizkuntza batuaren aldaera da eta oraindik ere aditu batzuek haren barruan mantentzen dute.
Ahoskatzeko gida
Kroazierazko fonema gehienek euskarazko baliokidea dute, baina euskaraz ez daudenak ezagun zaizkigun beste hizkuntza batzuetan topa ditzakegu.
Bokalak
A, a: [a]
E, e: [e]
I, i: [i]
O, o: [o]
U, u: [u]
Kontsonanteak
Kroazierak 25 kontsonante ditu:
B, b: [b]
C, c: [ts] ts
Č, č : [ʧ] tx baina gogorra
Ć, ć : [ʨ] tx
D, d: [d]
DŽ, dž : [ʤ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina sabaira eramanik
Đ, đ : [ʥ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina goiko ebakortzen atzera eramanik
F, f: [f]
G, g: [g]
H, h: [x] gipuzkerazko j
J, j: [j] euskarazko bokal baten aurreko i bezalakoa (iaio)
K, k: [k]
L, l: [l]
LJ lj: [ʎ] gipuzkerazko eta bizkaierazko ll bezalakoa, l bustia (llabur, mutila)
M, m: [m]
N, n: [n]
NJ nj : [ɲ] ñ
P, p: [p]
R, r: [ɾ] r leuna, adibidez arotza hitzean bezalakoa; batzuetan, bokal modura jokatzen du
S, s: [s]
Š š : [ʃ] x
T, t: [t]
V, v: [ʋ] v eta u-ren arteko nahasketaren antzekoa
Z, z: [z] zubererazko s bezala, deusik hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko zoo, rose hitzetako txistukariak bezala
Ž ž: [ʒ] Lekeitiko hizkerako frantsesezko eta katalanezko j bezala (Jacques, Jordi).
Gramatika
Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Eslaviar hizkuntza gehienetan bezala, kroazieraz ez dago artikulurik. Sei deklinabide-kasu ditu: nominatiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa, instrumentala.
Esaldiaren ordena SAO da: subjektua, aditza eta objektuak.
Hiztegia
Egunak
Kroaziera | Euskara |
---|---|
ponedjeljak | astelehen |
utorak | astearte |
srijeda | asteazken |
četvrtak | ostiral |
petak | ostegun |
subota | larunbat |
nedjelja | igande |
Hilabeteak
Kroaziera | Euskara |
---|---|
siječanj | Urtarril |
veljača | Otsail |
ožujak | Martxo |
travanj | Apiril |
svibanj | Maiatz |
lipanj | Ekain |
srpanj | Uztail |
kolovoz | Abuztu |
rujan | Irail |
listopad | Urri |
studeni | Azaro |
prosinac | Abendu |
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kroaziera |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |