Joxe Ulibarrena: berrikuspenen arteko aldeak
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
* ''[[Adoaingo Aita Estebanen monumentua]]'', [[Iruñea]]n (1980). |
* ''[[Adoaingo Aita Estebanen monumentua]]'', [[Iruñea]]n (1980). |
||
*''Intxaurrondoa'', [[Altsasu]]ko plazan. |
*''Intxaurrondoa'', [[Altsasu]]ko plazan. |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
* '' [[Noaingo gudua]]ren oroitarria'', [[Getze]]n (1996). |
* '' [[Noaingo gudua]]ren oroitarria'', [[Getze]]n (1996). |
||
*''Iturriberri'', [[Berriogoiti]]n (1998). |
*''Iturriberri'', [[Berriogoiti]]n (1998). |
||
*''Arrano Beltza'', [[Ziordia]]n (2001). |
*''Arrano Beltza'', [[Ziordia]]n (2001). |
||
⚫ | |||
* ''Anaitasuna'', [[Azkoien]]en. |
* ''Anaitasuna'', [[Azkoien]]en. |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
* ''Gurutzada Santuan tiroz hildakoak'', [[Sartaguda]]ko ''[[Memoriaren Parkea]]'' (2006). |
* ''Gurutzada Santuan tiroz hildakoak'', [[Sartaguda]]ko ''[[Memoriaren Parkea]]'' (2006). |
||
⚫ | |||
== Idazlanak == |
== Idazlanak == |
20:53, 27 azaroa 2016ko berrikusketa
Joxe Ulibarrena Arellano (Azkoien, 1924 - ) euskal herritar eskultore, etnografo eta sustatzaile kulturala da[1].
Biografia
Gerra zibilaren hasieran hamaika urte besterik ez zituela, matxinoek 46 urtezko aita eta 15 urtezko lehengusina erail zituzten. Gudak zeharo markatu zuen bere bizitza[2].
Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan eskulturagintza ikasi ondoren, 1945 eta 1947 artean Burgosen Valeriano Martínez eta Eulogio Valladolidekin batera lan egin zuen. 1950ean beka lortu eta Parisera joan zen Arte Ederretako Eskolan ikastera, Marcel Gimond irakaslea izanik.
Frankismoaren aurkako bere jarrera zela eta, Venezuelan eman zituen zazpi urte, non lan erlijiosoak lantzeaz gain Caracasko Euskal Etxean sustatzaile aritu zuen. Etxera itzuli eta Piarres Nafarroakoa Mariskala Fundazioa sortu zuen, 1964an hasieran Berriobeitin eta Artetan (Ollaran) Nafarroako Etnografia Museoa sortu zuena.
Lan nagusiak
- Kristo gurutzearekin lana eraberritzea (1949).
- Coromotoko Ama Birjina, Guanaren, Venezuela.
- Joan Bataitzailea San Juan Xarren.
- Adoaingo Aita Estebanen monumentua, Iruñean (1980).
- Intxaurrondoa, Altsasuko plazan.
- Pirinioetako zentauroak, Félix Urabaienen oroitarria, Ollaranen.
- Garinoaingo haritza, Vianako Printzearen omenez, Garinoainen.
- Noaingo guduaren oroitarria, Getzen (1996).
- Iturriberri, Berriogoitin (1998).
- Arrano Beltza, Ziordian (2001).
- Anaitasuna, Azkoienen.
- Gurutzada Santuan tiroz hildakoak, Sartagudako Memoriaren Parkea (2006).
- Erretratuak (Aita Barandiaran, Manuel de Irujo, Cesare Borgia, Labrit, Belasko, Joanes Jatsukoa, Piarres Nafarroakoa edo Piarres Peraltakoa).
Idazlanak
- Escultura, pintura, tapiz (1976)
- La puerta principal (1978)
- Museo Etnográfico del Reino de Pamplona (1990)
- Plástica étnica euskariana (1992)
- La escultura magistral de Lumbier (1993).
Kanpo loturak
Erreferentziak
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |