Durangaldea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W / 43.2; -2.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa: 15. lerroa:
'''Durangaldea''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean [[Lea-Artibai]] dauka mugakide, hegoaldean [[Zuia-Gorbeialdea]] ([[Araba]]), mendebalean [[Arratia]] eta ekialdean [[Debagoiena]] ([[Gipuzkoa]]).
'''Durangaldea''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean [[Lea-Artibai]] dauka mugakide, hegoaldean [[Zuia-Gorbeialdea]] ([[Araba]]), mendebalean [[Arratia]] eta ekialdean [[Debagoiena]] ([[Gipuzkoa]]).


Hamalau udalerrik osatzen dute, 285,16 km karratu eta 95.013 biztanle edukiz ([[2015]]). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona [[Durango]] da, eta herririk txikiena [[Izurtza]] da.
Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.013 biztanle edukiz ([[2015]]). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona [[Durango]] da, eta herririk txikiena [[Izurtza]] da.


== Udalerriak ==
== Udalerriak ==

22:27, 30 azaroa 2016ko berrikusketa

Durangaldea
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAbadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano)
Herri handienaDurango
Geografia
Koordenatuak43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W / 43.2; -2.6
Azalera298,83 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).

Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.013 biztanle edukiz (2015). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.

Udalerriak

Durangaldeko mapa orokorra
Durangaldeko merindadea
Durangaldeko satelite irudia
Herria Biztanleria Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
Abadiño 7.516 36,26 Jose Luis Navarro Abadiñoko Independienteak
Atxondo 1.378 23,41 David Cobos EH BILDU
Berriz 4.778 29,95 Rolando Isoird EAJ-PNV
Durango 28.889 10,79 Aitziber Irigoras EAJ-PNV
Elorrio 7.271 37.40 Idoia Buruaga EH BILDU
Ermua 16.048 6,49 Carlos Totorika PSE-EE/PSOE
Garai 313 7,12 Gonzalo Sarrigoitia HT
Iurreta 3.753 18,84 Iñaki Totorikaguena EAJ-PNV
Izurtza 254 4,32 Luis Ballarín EH BILDU
Mallabia 1.215 23,79 Igor Agirre Barrientos EAJ-PNV
Mañaria 527 17,73 Endika Jaio EH BILDU
Otxandio 1.272 12,43 Santiago Uribe EH BILDU
Zaldibar 3.063 11,84 Arantza Baigorri EH BILDU
Zornotza 18.736 58,46 David Latxaga EAJ-PNV

Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.

Sarrerak

Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko aranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitzuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.

Historia

Lehenengo giza-aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu. Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu

Durangoko merindadea Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, Navas de Tolosako guduan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Merindadeko Biltzarrak mantentzea lortu zuen. Merindadean elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak bait ziren eta beraien foru-legeak izaten bait zituzten. Durangoko merindadetik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren. 1875eko abenduaren 27an Merindadearen azken batzarra egin zuten.

Sakontzeko, irakurri: «Durangoko merindadea»

Aipatzekoak dira, baita ere,lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Alonso de Mella fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro baselizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, Joan II.a Gaztelakoa erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen. Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.

Kultura

Kulturguneak

Literatura

Bertsolaritza

Musika

  • Ermua
    • alboka musika eskola
  • Durango
    • Durangoko musika kontserbatorioa

Beste batzuk

  • Durangoko Pasiñue.
  • Gerediaga Elkartea (Abadiño).
  • Berbalaguna egitasmoa (Durango).
  • Berbaro elkartea(Durango)
  • Ametx euskara eta kultur zerbitzua.(zornotza)
  • Euskal birusa (Ermua)

Ingurune naturala

Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako Parke Naturala: 5.958.3 hektarea-ko zabalera dauka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.

Mendiak

Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.

Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.

Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.

Hauexek dira tontorrik ezagunenak:

  1. Anboto (1.331 m).
  2. Udalaitz (1.117 m).
  3. Alluitz (1.040 m).
  4. Oiz (1.029 m.).
  5. Leungane (1.009 m).
  6. Mugarra (964 m).
  7. Untzillatx (934 m).
  8. Axtxiki (791 m).

Zerbitzuak

Elkarteak

Euskararen inguruan, tokian tokiko elkarteen artean Berbaro (Durango) dugu. Bestela, Euskal Herriko elkarteen federakundea den Topaguneak egoitza nagusia Durangon dauka.

Kultur arloan orokorrean, Gerediaga Elkartea (Abadiño) azpimarragarria da. Izan ere hauek dira Durangoko Azoka ezaguna antolatzen dutenak.

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea da Durangaldeko 13 udalerri hartzen dituen elkartea da. Bere helburua landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoakaz parekatzea da. Berrizko udaletxe zaharrean dauka bere egoitza.

Ekonomia

Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak