Durangaldea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W / 43.2; -2.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
kokapen mapa aldatzea
3. lerroa: 3. lerroa:
| bandera =
| bandera =
| lurraldea = Bizkaia
| lurraldea = Bizkaia
| kokapena = Durangaldea Locator Map.png
| kokapena = Durangaldea Euskal Herrian.png
| azalera = 298,83
| azalera = 298,83
| biztanleria = 95013
| biztanleria = 95013

11:29, 1 abendua 2016ko berrikusketa

Durangaldea
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAbadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano)
Herri handienaDurango
Geografia
Koordenatuak43°12′N 2°36′W / 43.2°N 2.6°W / 43.2; -2.6
Azalera298,83 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).

Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.013 biztanle edukiz (2015). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.

Durangaldearen satelite irudia

Ingurune naturala

Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako natura parkea: 5.958.3 hektarea dauzka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.

Mendiak

Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.

Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.

Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.

Hauexek dira tontorrik ezagunenak:

  1. Anboto (1.331 m).
  2. Udalaitz (1.117 m).
  3. Alluitz (1.040 m).
  4. Oiz (1.029 m.).
  5. Leungane (1.009 m).
  6. Mugarra (964 m).
  7. Untzillatx (934 m).
  8. Axtxiki (791 m).

Udalerriak

Durangaldeko mapa orokorra
Herria Biztanleria Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
Abadiño 7.516 36,26 Jose Luis Navarro Abadiñoko Independienteak
Atxondo 1.378 23,41 David Cobos EH BILDU
Berriz 4.778 29,95 Rolando Isoird EAJ-PNV
Durango 28.889 10,79 Aitziber Irigoras EAJ-PNV
Elorrio 7.271 37.40 Idoia Buruaga EH BILDU
Ermua 16.048 6,49 Carlos Totorika PSE-EE/PSOE
Garai 313 7,12 Gonzalo Sarrigoitia HT
Iurreta 3.753 18,84 Iñaki Totorikaguena EAJ-PNV
Izurtza 254 4,32 Luis Ballarín EH BILDU
Mallabia 1.215 23,79 Igor Agirre Barrientos EAJ-PNV
Mañaria 527 17,73 Endika Jaio EH BILDU
Otxandio 1.272 12,43 Santiago Uribe EH BILDU
Zaldibar 3.063 11,84 Arantza Baigorri EH BILDU
Zornotza 18.736 58,46 David Latxaga EAJ-PNV

Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko 13 udalerri hartzen ditu. Haren helburua da landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoarekin parekatzea. Berrizko udaletxe zaharrean dauka egoitza.

Historia

Lehenengo giza aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu. Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu

Durangoko merindadea Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, Navas de Tolosako guduan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Merindadeko Biltzarrak mantentzea lortu zuen.

Merindadean elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak baitziren eta beraien foru-legeak izaten baitzituzten. Durangoko merindadetik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren.

1875eko abenduaren 27an Merindadearen azken batzarra egin zuten.

Sakontzeko, irakurri: «Durangoko merindadea»

Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Alonso de Mella fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro baselizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, Joan II.a Gaztelakoa erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen.

Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.

Azpiegiturak

Errepideak

Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko haranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitsuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.

Osasun arloko azpiegiturak

Kultura

Kultur arloan, aipagarria da Gerediaga Elkartea (Abadiño). Izan ere, haiek dira Durangoko Azoka ospetsua antolatzen dutenak.

Ikus, gainera

Kanpo loturak