David Helfgott: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa: 8. lerroa:


{{Bizialdia|1947ko||Helfgott, David}}
{{Bizialdia|1947ko||Helfgott, David}}
[[Kategoria:1947ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Juduak]]
[[Kategoria:Juduak]]
[[Kategoria:Australiako musikariak]]
[[Kategoria:Australiako musikariak]]

21:24, 7 abendua 2016ko berrikusketa

David Helfgott (Melbourne, 1947ko maiatzaren 19a) australiar piano-jotzailea da. Lau urterekin hasi zen pianoa jotzen, aitaren gidaritzapean. Aitak semea piano-jotzaile handia izatea nahi zuen kosta ahala kosta, eta lehentasun osoa eman zion pianoa ikasteari, nahiz eta familia ia pobrezian bizi. Bederatzi urte zituela eman zuen bere lehen kontzertua. Hamabi urterekin, Estatu Batuetara ikastera joateko aukera sortu zitzaion herritarrek eskainitako diruari esker, baina aitak ez zion baimenik eman, familia deseginda geratuko zelakoan. David lur jota gelditu zen. 1966an, eta aitaren nahiaren kontra, Londresko Royal College of Musicen ikasketak sakontzeko diru-laguntza onartu zuen. 1970eko hamarraldian nerbioetatik gaixotu zen, eta denboraldi luzeak egin zituen erietxean. 1983an jatetxe batean jotzen hasi zen, arrakasta handiz. Jotzen hasi aurretik, igerian ibili ohi zen luzaro, lasaitzearren. 1984an ezkondu egin zen, eta urte hartan bertan itzulerako kontzertua eskaini zuen Octagon Antzokian, Australiako Unibertsitatean. Eritasuna sendagaien bidez tratatu zuen, baina sintometako batzuk ez zitzaizkion sekula desagertu: azkarregi eta ilunegi hitz egiten zuen, eta berehala galtzen zuen arreta.

Zinema

1996an Scott Hicksek zuzendutako Shine filman Hefgotten bizitza pantailaratu zen..

Erreferentziak