Pavel Txerenkov: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
+jaiotza eta heriotza datak
t Marklar2007 wikilariak «Pavel Alekseievitx Txerenkov» orria «Pavel Txerenkov» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

13:00, 10 abendua 2016ko berrikusketa

Pavel Alekseievitx Txerenkov, (errusieraz Павел Алексеевич Черенков) (1904ko uztailaren 28agreg./uztailaren 15ajul. -1990eko urtarrilaren 6a), ospe handiko fisikari sobietar bat izan zen. 1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Txerenkov erradiazioa aurkitu eta interpretatzeagatik

Biografia

1904ko uztailak 28an jaio zen, Nizhniaya Chiglá errusiar herrian, Voronezh oblastean kokatua. Fisika eta matematiketan lizentziatua Voronezheko Unibertsitatean 1928an, jada 1930ean, Sobietar Batasuneko ospetsuenetako bat den Lebedeveko Fisika Institutuan ikertzaile bezala sartu zen.

Txerenkov, 1990eko urtarrilak 6an hil zen, Moskuko bere egoitzan.

Aurkikuntza zientifikoak

Sergei Ivanovitx Vavilov fisikariaren agindupean, bonbardaketa erradiaktibo baten mende jarritako ur botila baten argi urdin igorpena ikusi zuten. Fenomeno hau, argiaren abiadura baino azkarrago mugitzen diren partikula atomiko kargatuekin lotua, oso garrantzitsua izan zen fisika nuklearrari buruzko eta izpi kosmikoen azterketan, Txerenkoven erradiazioa deritzonari buruzko lan esperimentalean. 1953an, Institutuko fisika esperimentaleko irakasle bihurtu zen, non Lebedeven laborategia zuzendu zuen partikula azeleragailuei buruzko ikerketetan, baita fotoi eta mesoiei buruzkoetan ere.

1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Ilia Frank eta Igor Tammekin batera, Txerenkoven erradiazioa deritzonaren aurkikuntza eta interpretazioagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pavel Txerenkov Aldatu lotura Wikidatan