Albert Einstein: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa: 14. lerroa:


1952an [[Israel]]go lehendakaritza eskaini zioten, baina ez zuen onartu. Fisikan politikan baino ekarpen handiagoak ekar zitzakeela erantzun zuen. [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ko leherketen ondoren, gerra nuklearren erabat aurka azaldu zen, eta bakearen alde egin zuen beti. Bizimodu soila egiten zuen, eta arrantza eta musika zituen lanaz kanpoko zaletasun nagusiak.
1952an [[Israel]]go lehendakaritza eskaini zioten, baina ez zuen onartu. Fisikan politikan baino ekarpen handiagoak ekar zitzakeela erantzun zuen. [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ko leherketen ondoren, gerra nuklearren erabat aurka azaldu zen, eta bakearen alde egin zuen beti. Bizimodu soila egiten zuen, eta arrantza eta musika zituen lanaz kanpoko zaletasun nagusiak.

'''Albert Robert Einstein''' chiflatu makarra izan zen motorrak gustatzen zitzaizkion eta avioneta bat zuen. '''German Palomares''' bere anaia zen bere gurasoak oiloa bat eta behi bat izan ziren.


== Ekinbide zientifikoa ==
== Ekinbide zientifikoa ==
41. lerroa: 43. lerroa:
== Lanak ==
== Lanak ==


''[[Annalen der Physik]]'' aldizkarian egin zituen argitalpenez aparte, beste lan batzuk argitara eman zituen: ''Mugitzen diren gorputzen elektrodinamikaz'' (1925), ''Erlatibitate berezi eta orokorrari buruzko teoriaren oinarriak'' (1916), ''Eterra eta erlatibitatearen teoria'' (1921), ''Lau hitzaldi erlatibitatearen teoriaz'' (1921), ''Ideien garapena fisikan ''(1938) eta bi saiakera: ''Nola ikusten dudan mundua'' (1934) eta, Sigmund Freudekin batera, ''Zergatik gerra'' (1933).
''[[Annalen der Physik]]'' aldizkarian egin zituen argitalpenez aparte, beste lan batzuk argitara eman zituen: ''Mugitzen diren gorputzen elektrodinamikaz'' (1925), ''Erlatibitate berezi eta orokorrari buruzko teoriaren oinarriak'' (1916), ''Eterra eta erlatibitatearen teoria'' (1921), ''Lau hitzaldi erlatibitatearen teoriaz'' (1921), ''Ideien garapena fisikan ''(1938) eta bi saiakera: ''Nola ikusten dudan mundua'' (1934) eta, Sigmund Freudekin batera, ''Zergatik gerra'' (1933).


== Einsteinen esanak ==
== Einsteinen esanak ==
47. lerroa: 49. lerroa:
«Bi modutara bizi zaitezke: miraria ezertxo ere ez dela pentsatuz edota den-dena miraritzat hartuz.»
«Bi modutara bizi zaitezke: miraria ezertxo ere ez dela pentsatuz edota den-dena miraritzat hartuz.»


«Bi gauza bakarrik dira infinituak: unibertsoa eta giza ergeltasuna. Lehenengoaren inguruan zalantzak ditut; baina bigarrenari buruz ziurtasun osoa dut zer-nolako gogoa dagoen jendea gerretan hiltzeko, boterea lortzearren.»
«Bi gauza bakarrik dira infinituak: unibertsoa eta giza ergeltasuna. Lehenengoaren inguruan zalantzak ditut; baina bigarrenari buruz ziurtasun osoa dut zer-nolako gogoa dagoen jendea gerretan hiltzeko, boterea lortzearren.»" NI TONTOA NAHIZ BAINA ZU GEHIAGO"


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

11:18, 12 abendua 2016ko berrikusketa

Albert Einstein

Ahotsa
katedradun

1911 -
Bizitza
JaiotzaUlm1879ko martxoaren 14a
Herrialdea Alemaniar Inperioa  (1879ko martxoaren 14a -  1896ko urtarrilaren 28a)
aberrigabea  (1896ko urtarrilaren 28a -  1901eko otsailaren 21a)
 Suitza  (1901eko otsailaren 21a -
Cisleithania  (1911ko apirilaren 1a -  1912ko irailaren 30a)
 Weimarko Errepublika  (1918 -  1933)
 Alemania  (1933ko urtarrilaren 30a -  1933ko martxoaren 28a)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1940ko urriaren 1a -
BizilekuaEinsteinhaus Caputh (en) Itzuli
Einsteinhaus (en) Itzuli
Munich
Princeton
Smíchov (en) Itzuli
Schaffhausen
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaPrinceton1955eko apirilaren 18a (76 urte)
Hobiratze lekuaNational Museum of Health and Medicine (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Aorta abdominaleko aneurisma
Familia
AitaHermann Einstein
AmaPauline Koch
Ezkontidea(k)Mileva Marić  (1903ko urtarrilaren 16a -  1919ko otsailaren 14a)
Elsa Einstein (en) Itzuli  (1919 -  1936ko abenduaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea 1905eko apirilaren 30a) doktoretza : fisika
Luitpold-Gymnasium (en) Itzuli
(1888 - 1894)
old Kantonsschule (Albert Einstein House) (en) Itzuli
(1895 - 1896ko iraila) matura (en) Itzuli
ETH Zürich
(1896 - 1900) Zientziatan graduatua : matematika-irakaskuntza
Hezkuntza-mailaFisikako doktoregoa
TesiaA New Determination of Molecular Dimensions (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAlfred Kleiner (en) Itzuli
Heinrich Burkhardt (en) Itzuli
Heinrich Friedrich Weber (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Leó Szilárd
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Irakaslea(k)Heinrich Friedrich Weber (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, fisikari teorikoa, zientziaren filosofoa, asmatzailea, zientzia idazlea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, filosofoa, idazlea, zientzialaria, matematikaria, patent examiner (en) Itzuli eta katedraduna
Lantokia(k)Berna
Praga
Zürich
Berlin
Caputh (en) Itzuli
Princeton eta Zürich
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua
Berna
Leidengo Unibertsitatea
Pragako Unibertsitate Karolina
Swiss Federal Institute of Intellectual Property (en) Itzuli  (1902ko ekainaren 16a -  1909)
Bernako Unibertsitatea  (1908 -  1909)
Zuricheko Unibertsitatea  (1909 -  1911)
German University in Prague (en) Itzuli  (1911ko urtarrila -  1912ko urria)
ETH Zürich  (1912ko urria -  1914)
Berlingo Humboldt Unibertsitatea  (1914 -  1933)
Prusiako Zientzien Akademia  (1914 -  1933)
Deutsche Physikalische Gesellschaft (en) Itzuli  (1916 -  1918)
Kaiser Wilhelm Society (en) Itzuli  (1917 -  1933)
Leidengo Unibertsitatea  (1920ko irailaren 21a -  1946ko uztailaren 13a)
Princetongo Unibertsitatea  (1933 -  1955)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakFiodor Dostoievski, Hermann Minkowski, Baruch Spinoza, Mohandas Karamchand Gandhi, Arthur Schopenhauer, Hendrik Lorentz, George Bernard Shaw, Isaac Newton, Riazuddin, David Hume, Thomas Young, Bernhard Riemann, Moritz Schlick, James Clerk Maxwell, Paul Valéry, Karl Pearson, Henry George eta Ernst Mach
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Linzeen Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Russian Academy of Sciences (1917–1925) (en) Itzuli
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Brazilian Academy of Sciences (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Centre international de synthèse (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioapanteismoa
agnostizismoa
judaismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Demokratikoa

IMDB: nm0251868 Allocine: 36179 Rottentomatoes: celebrity/albert_einstein TV.com: people/albert-einstein
Facebook: AlbertEinstein Musicbrainz: c98c325e-7277-46e8-8b44-e3517f3e041a Discogs: 430935 Find a Grave: 314 Edit the value on Wikidata

Albert Einstein (Ulm, Baden-Württemberg, Alemania, 1879ko martxoaren 14a - Princeton, New Jersey, AEB, 1955eko apirilaren 18a) alemaniar-suitzar-estatubatuar fisikari eta matematikari nabarmena izan zen. Askoren ustez, inoizko zientzialari handienetariko bat. Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du: alde batetik Kantek denborari eta espazioari buruz zituen iritziak zalantzan jarri zituen; bestetik, jakintzen arloan egiten diren lorpenak behin betikoak ez direla, aldiz jakindakoaren antolaketa berria etengabe egin behar dela erakutsi zuen.

1905ean erlatibitatearen teoria berezia argitaratu zuen, eta 1915ean erlatibitatearen teoria orokorra. Bi teoriek fisikan berebiziko iraultza ekarri zutenak, newtondar mekanika hautsi baitzuten; Einsteinek ordu arteko espazio eta denboraren kontzeptuak guztiz berritu zituen. 1921. urtean Fisikako Nobel Saria jaso zuen, baina ez bere ekarpen nagusiagatik, efektu fotoelektrikoa esplikatzeagatik baizik.

Bizitza

Einsteinen aita ingeniaria zen, eta, arazoak zituelarik negozioetan, familiak sarritan mugitu behar izan zuen herri batetik bestera. Matematiketan larri zebilela-eta, behar baino beranduago, 17 urterekin, sartu zen Züricheko Teknologia Institutu Federalean; graduatu zenean, Suitzako hiritar bihurtu zen, eta lan bila hasi zen unibertsitatean, eta baita eskoletan ere. Aurkitu ezinda, Suitzako Patente Bulegoan hasi zen lanean, Bernan. Ondo atera zitzaion: patente aztertzaile ona zen, eta aski denbora libre geratzen zitzaion bere ikerketak egiteko. 1903an, lankide bat, Mileva Maric fisikaria, esposatu zuen. Alaba bat izan zuten, eta bi seme gero. 1919an, ordea, dibortziatu egin ziren, eta Einstein bere lehengusu Elsarekin ezkondu zen; Elsak bi haur zituen bere aurreko senarrarengandik. Patente bulegoan zela, 1905ean, hiru artikulu argitaratu zituen, oso garrantzitsuak hirurak: mugimendu browndarra, efektu fotoelektrikoa eta erlatibitate berezia lantzen zituzten, hurrenez hurren.

Unibertsitateko aurreneko postua 1909an hartu zuen, Zuricheko Unibertsitateko irakasle laguntzaile gisa; ondoren, irakasle osoa izan zen Pragan (1910) eta Zurichen (1912). 1913an, Berlinen, Fisikako Institutuko Zuzendari izendatu zuten, Gilen Kaiser Institutuan. Lehen Mundu Gerraren urteetan osatu zuen erlatibitatearen teoria orokorra, eta argitaratu zuenean (1915), Fisikako Nobel saria eman zioten (1921), 1905ean egindako lanagatik.

Mundu guztian hitzaldiak ematen hasi zen, eta Kalifornian zen Hitler agintera iritsi zenean, 1933an. judua zenez, ez zen Alemaniara itzuli; Berlinen dimisioa eman ondoren, Princetonen hasi zen lanean. Einstein gogor saiatu zen grabitazio indarra eta indar elektromagnetikoa eta nuklearra ekuazio sail batean bateratzen, baina ez zuen lortu. Garai hartan politikan ere aritu zen, lehen bonba atomikoa prestatzen lagundu baitzien aliatuei (Manhattan proiektua), eta, 1939an, Roosevelt presidenteari jakinarazi zion, gutun baten bidez, horretan ari zirela alemaniarrak.

1952an Israelgo lehendakaritza eskaini zioten, baina ez zuen onartu. Fisikan politikan baino ekarpen handiagoak ekar zitzakeela erantzun zuen. Hiroshima eta Nagasakiko leherketen ondoren, gerra nuklearren erabat aurka azaldu zen, eta bakearen alde egin zuen beti. Bizimodu soila egiten zuen, eta arrantza eta musika zituen lanaz kanpoko zaletasun nagusiak.

Albert Robert Einstein chiflatu makarra izan zen motorrak gustatzen zitzaizkion eta avioneta bat zuen. German Palomares bere anaia zen bere gurasoak oiloa bat eta behi bat izan ziren.

Ekinbide zientifikoa

Besteak beste, argiaren ibilbidean grabitazioak duen efektua aztertu zuen Einsteinek.

1905eko lehen artikuluan, partikula txiki eskegien zorizko mugimendua aztertu zuen (Brownen higidura, 1828an aurkitua). Jariakari batean dagoen partikula txiki-txiki bat molekula inguratzaileez bonbardatzen baldin bada, norabide gabe mugitzen hasten da, eta Einsteinen kalkuluek molekulen existentziaren froga zuzenak eman zituen, Jean Perrinek esperimentu bidez baieztu zuenean (1908).

Einsteinen hurrengo artikuluak efektu fotoelektrikoa lantzen zuen, irradiazio fotoelektrikoa aztertuz, Maxwellen ekuazioen arabera normalean uhin gisara ulertzen zena. Einsteinen aburuz, argiaren energia sortetan bakarrik igor daiteke, alegia, Planckek erabilitako quantum direlakoetan.

Einstein orduan gai izan zen Lenarden teoria (1902) esplikatzeko: haren arabera, gainalde metaliko batetik egotzitako elektroien energia, hura jotzen duen argiaren uhin luzeraren araberakoa da, baina ez intentsitatearen araberakoa. Horren emaitza teoria kuantikoaren oinarriak jartzea izan zen, eta Max Plancken quantumak fisikako interpretazio batez osatzea.

Azkenik, erlatibitatearen teoria berezia osatu zuen Einsteinek (elkarri buruz abiadura uniformez mugitzen diren gorputzetara mugatua), hirugarren artikuluan. Maxwellen uhin elektromagnetikoaren argiaren teoriak adierazten zuen argi uhin baten abiadura ez dela iturburuaren edo behatzailearen lastertasunaren araberakoa, eta, era horretan, kontra egiten zion mekanika klasikoari. Lorentz, Fitzgerald eta Poincarék transformazio bat aurkitu zuten Maxwellen ekuazioko mugimendu uniformeko parte batean, zeinak argiaren abiadura bere horretan uzten baitzuen, espazioaren eta behatzailearen lastertasun erlatiboak aldatu gabe alegia (Lorentz transformazioa).

Einsteinek proposatu zuen, zuzen proposatu ere, argiaren abiadura berbera dela elkarri buruz mugitzen diren parametro guztietan; berak jakin gabe, Michelson-Morley esperimentuak agertu zuen hori (1881, 1887); erlatibitatearen printzipioa aurreratu zuen, hau da, lege fisiko guztiak berdinak direla elkarri buruz mugimendu uniformea duten parametro guztietan. Einsteinek ateratako beste ondorio bat da, ezen gorputz baten energia E kopuru batez aldatzen baldin bada, orduan haren masak E/c2 aldatu behar du (c argiaren lastertasuna izanik).

1907tik aurrera, erlatibitatearen teoria elkarri buruz azeleratzen ari diren parametroetara zabaltzen saiatu zen Einstein. Grabitazio azelerazioa eta mugimendutik datorrena, azeleratzen ari den parametro batean behatuz gero, guztiz baliokide direla zen hastapen nagusia (baliokidetasunaren hastapena). Hortik, iragarri zuen grabitazio erakarpenak argi izpiak makurraraziko zituela. 1911n iragarpen zehatz bat egin zuen: Eguzkia doi-doi ukitzen duen izar baten argiak arkuko 1,7'' desbideratu behar du. 1919. urtean eguzki eklipse oso bat izan zenean, Eddingtonek neurtu zuen fenomeno hori Afrika Mendebalean, Principén, eta aurkitu zuen arkuko 1,6''; zela. Froga ikusgarri horrek berehala famatu zuen Einstein mundu osoan, eta argi utzi zuen fisikaren oinarriak mugiarazi zituela.

1915ean osorik argitaratu zuen erlatibitatearen teoria, Riemannen geometria eta matematikako beste ideia batzuk erabiliz, hala Hermann Minkowski (1864-1909) (1907an), Riemann (1854) eta C. Riccirenak (1853-1925) (1887an). Masa hartu zuen espazio-denboraren ‘lautasuna’ itxuraldatzeko, eta espazioan elkarri buruzko bide makurretan zehar mugitzen diren gorputzak sorrarazteko. Hortik sortzen den ‘grabitazio’ erakarmena Newtonen legeak iragarritakoaren oso antzekoa bada ere, badira zuzenketa txiki batzuk. Einsteinek eta Marcel Grossmannek (1878-1936) egindako kalkuluen arabera, Merkuriok Eguzkiaren inguruan egindako elipseak arkuko 43´´ errotazio handiagoa behar zuen izan gizaldiko, Newtonen teoriak zioena baino. Hala esan zuen orduan Einsteinek: Nire onetatik aterea nengoen, estasiaren estasiz, garai hartan.

Erlatibitate orokorrak beste iragarpen harrigarri asko ekarri zituen, hala adibidez grabitazio eremu batetik bestera igarotzen den argiak aldaketa bat izango zuela bere uhin luzeran. Ortzian, 1925an aztertu zen hori, eta Lurrean, Robert Pound eta Glen Rebkak ikusi zuten, 23 metroko dorre batekin, Mossbauer efektua erabiliz, 1959an. Uhin luzera handiagoa zutela aurkitu zen dorreko behealdetik goraino mugitzen ziren gamma izpiek.

Era berean, munduaren eredu kosmologikoak erabat aldatu zituen erlatibitate orokorrak; hala, Friedmannek (1922), espantsioan ari den unibertso bat irudikatzen duen eredu bat proposatu zuen, Einsteinen ekuazioen araberakoa.

1920 eta 1930 ondoko hamarraldietan, teoria kuantikoari buruzko eztabaidetan jardun zuen Einsteinek, Bornen probabilitatearen kontzeptuari uko eginez (Jainkoa izan daiteke burutsua, baina maltzurra ez da). Grabitazio eta elektromagnetismo alorretako legeak eskema geometriko bakar batera bil zitzakeen teoria sortzen saiatu zen: ahalegin honetan erabat asmatu ez bazuen ere, gerora erabili diren matematika lan handiak egin zituen. Garai hartan, Otto Hahn eta Fritz Strassmann alemaniar kimikariek egin zituzten uranioaren fisioaz berak proposatutako teoriak (1939), eta Enrico Fermi italiar fisikariak metal honen deuseztatze etengabearen ondoko erreakzioek sortarazten duten energia kopuru gaitzaren erabileraren balizko ondorioak utzi zituen agerian. Hala esan zuen 1921ean: Munta handiko aurkikuntzak gazteen gauza dira…, eta, hortaz, horiek iraganeko kontuak dira niretzat.

Lanak

Annalen der Physik aldizkarian egin zituen argitalpenez aparte, beste lan batzuk argitara eman zituen: Mugitzen diren gorputzen elektrodinamikaz (1925), Erlatibitate berezi eta orokorrari buruzko teoriaren oinarriak (1916), Eterra eta erlatibitatearen teoria (1921), Lau hitzaldi erlatibitatearen teoriaz (1921), Ideien garapena fisikan (1938) eta bi saiakera: Nola ikusten dudan mundua (1934) eta, Sigmund Freudekin batera, Zergatik gerra (1933).

Einsteinen esanak

«Bi modutara bizi zaitezke: miraria ezertxo ere ez dela pentsatuz edota den-dena miraritzat hartuz.»

«Bi gauza bakarrik dira infinituak: unibertsoa eta giza ergeltasuna. Lehenengoaren inguruan zalantzak ditut; baina bigarrenari buruz ziurtasun osoa dut zer-nolako gogoa dagoen jendea gerretan hiltzeko, boterea lortzearren.»" NI TONTOA NAHIZ BAINA ZU GEHIAGO"

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Einstein Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Albert Einstein

Erreferentziak