Faustin Bentaberri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Kategoria:Izpurarrak gehitua HotCat bitartez
17. lerroa: 17. lerroa:


[[Kategoria:Euskal Herriko musikariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko musikariak]]
[[Kategoria:Izpurarrak]]
{{bizialdia|1869ko|1936ko|Bentaberri, Faustin}}
{{bizialdia|1869ko|1936ko|Bentaberri, Faustin}}

20:38, 12 abendua 2016ko berrikusketa

Faustin Bentaberri
Bizitza
JaiotzaIzpura1869ko abuztuaren 16a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaAntignac1936ko otsailaren 21a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, dantzaria eta koreografoa
Jasotako sariak

Faustin Bentaberri (Izpura, Behe Nafarroa, 1869 - ibid., 1936) euskal musikaria, dantzaria eta koreografoa izan zen.

Bizitza

Errementari baten semea eta musika familia bateko kide izanik, 17 urterekin hasiko da betean musikaren munduan «Faustin» izenarekin. Seguruen Faustin Calverie, biolinista sonatu eta haren aita pontearekin arituko zen).

Ola lana bazterrean utzi zuen hatzak musika tresnarako ahalik eta hobekien kontserbatzeko. Halako zen musikarako zuen grina ezen inguruan jasotzen zen guztiaz informatu eta apuntatzen hasi baitzen: jauziei lotutako doinuak eta dantza pausoak; orkestra txiki bat sortzea (Faustin Orkestra) zeinen emanaldiak ezagunak izango ziren Iparraldeko barnealdean. Deitu izaten zen ezkontzetan eta tankerako jaialdietan jotzeko. Jotzen zuen errepertorioa aski zabala izaten zen, polka, scottish, mazurka, balsa, fandangoa eta kuadrillak. Bestalde, jauziak (aldaera guztietan: Millafrankarrak, Baztandarrak, Ainhoarrak, Alemanak etab.) arraitarekin joatzen dituen pausoa erraz iragartzeko moduan. Hezkuntzaren aldera jo zuen eta haren Izpurako etxea (gaur egun, Faustinenea) jauzietarako ikastoki bilakatu zuen.

Oroitzapena

  • Garaztarrak dantza taldeak (1955ean sortua) bere omenez 1979an "Faustin eguna" antolatu zuen.
  • Izpurako arteo balioanitzak haren izena darama egun.

Bibliografia

  • Pierre Bidart, Le Pays de Cize, éditions Izpegi.
  • Jean-Michel Guilcher, La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français.