Ainhoa Arteta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
27. lerroa: 27. lerroa:


* {{es}}{{en}} [http://www.iberkonzert.com/ainhoa_arteta.html Ainhoa Artetaz Iberkonzert webgunean]
* {{es}}{{en}} [http://www.iberkonzert.com/ainhoa_arteta.html Ainhoa Artetaz Iberkonzert webgunean]

{{Euskal Herritar Unibertsala Saria}}


{{bizialdia|1964ko||Arteta, Ainhoa}}
{{bizialdia|1964ko||Arteta, Ainhoa}}

16:58, 28 abendua 2016ko berrikusketa

Ainhoa Arteta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinhoa Arteta Ibarrolaburu
JaiotzaTolosa1964ko irailaren 24a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJosé Ramón Arteta
Ezkontidea(k)Dwayne Croft  (1998 -  2003)
Jesus Garmendia  (2013 -  2016)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
italiera
ingelesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, aktorea eta performancelaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

ainhoaarteta.es
IMDB: nm1658205 Allmovie: p600301
Twitter: Ainhoarteta Musicbrainz: 5d22fe40-c8ed-4ea2-a2a4-e7026e33ef9c Songkick: 145576 Discogs: 3870813 Edit the value on Wikidata

Ainhoa Arteta Ibarrolaburu (Tolosa, Gipuzkoa, 1964ko irailaren 24a) sopranoa da. Munduko aretorik ezagunenetan abestu izan du, eta hainbat diskotan parte hartu du. Halaber, sari garrantzitsuak jaso ditu, adibidez: New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions lehiaketakoa eta Parisko Concours International de Voix d'Opera Plácido Domingo lehiaketakoa.

Opera arloan bere estreinako emanaldia Estatu Batuetako Palm Beachen eskaini zuen 1990ean. 1993an New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions saria eta Parisko Concours International de Voix de Opera Placido Domingo sariak irabazi zituen. La Traviatako Violeta, La Canción del Olvido-ko Doña Elvira eta Rigoletto-ko Gilda paperak egin ditu, besteak beste, munduko antzokirik garrantzitsuenetan. Espainian, Estatu Batuetan, Brasilen, Frantzian, Turkian, Alemanian eta Austrian eskaini ditu gehienbat bere emanaldiak. Michael Tilson Thomas eta New World Synphonyrekin abestu izan du, eta Carnegie Hallen Dolora Zajick eta Plácido Domingorekin batera aritu da. 1993-94 denboraldian, Austrian, Mexicon eta Estatu Batuetan egon ondoren, Metropolitan Opera House delakoan, La Bohème-ko Mimi paper protagonista egin zuen. RTVE Orkestrarekin Zarzuela diskoa, Música Renacentista izenekoa eta José María Canoren Ópera Luna diskoak grabatu ditu. Bere bakarkako diskoa 2000. urtean kaleratu zuen; Recital du izena, eta bertan azken bost mendeetako abestiak biltzen ditu Ainhoa Artetak. 1999an Donostiako Udalak hiriko Urrezko Danborra eskaini zio Donostiaren irudia zabaltze aldera egin duen lanagatik, eta 2000. urtean Hispanic Society of America elkarteak arteari eginiko ekarpenak eskertzeko eman ohi duen saria ere eskuratu du, besteak beste.

New Yorken bizi izan da 17 urtez. 1998an, Dwayne Croft estatubatuar baritonoarekin ezkondu zen, eta bikotearen alaba, Sarah, Bilbon jaio zen, 2000. urteko udazkenean; hiru urte geroago, Arteta eta Croft banandu egin ziren. 2010eko urtarrilean, berriz, Iker izeneko semea izan zuen Ainhoa Artetak, bere oraingo bikotearekin, Jesus Garmendiarekin.

Diskografia

  • Recital (RBA música, ?).
  • Zarzuela (1996) (RTVE-música, 1997).
  • Ainhoa Arteta y Dwayne Croft en Concierto (1999) (RTVE-música, 2000).
  • Entrañable (2001) (RTVE-música, 2003).
  • Romeo eta Julieta. Teatro Campoamor (2002) (RTVE-música, 2002).
  • Turandot. Palacio Euskalduna de Bilbao (2002) (RTVE-música, 2004).
  • Damas del Canto (RTVE-música, ?).
  • Doña Francisquita (Sony, ?).
  • Música Renacentista (Helicon, ?).

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ainhoa Arteta Aldatu lotura Wikidatan