Kareem Abdul-Jabbar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
35. lerroa: 35. lerroa:
== Biografia ==
== Biografia ==
[[Fitxategi:Lew Alcindor Kareem Abdul-Jabbar UCLA.jpg|thumb|right|300px|Kareem Abdul-Jabbar [[1967]]an]]
[[Fitxategi:Lew Alcindor Kareem Abdul-Jabbar UCLA.jpg|thumb|right|300px|Kareem Abdul-Jabbar [[1967]]an]]
Ferdinand Lewis Alcindor Jr. [[New York]]en jaio zen, [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu eta bi urte geroago. Aita zorrotza izan zuen, Ferdinand, eta ama, berriz, Cora, erabateko babeslea. Bikotearen seme bakarra izan zen eta ia 6 kilo pisatu eta 57 cm neurtu zituen jaio zenean.
Ferdinand Lewis Alcindor Jr. [[New York]]en jaio zen, [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu eta bi urte geroago. Aita zorrotza izan zuen, Ferdinand, eta ama, berriz, Cora, erabateko babeslea. Bikotearen seme bakarra izan zen eta ia 6 kilo pisatu eta 57 cm neurtu zituen jaio zenean.


9 urteko haurrak 1,75 neurtzen zuen eta eta 14 urterekin 2,03 metrotaraino heldu zen.
9 urteko haurrak 1,75 neurtzen zuen eta eta 14 urterekin 2,03 metrotaraino heldu zen.
147. lerroa: 147. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Abdul-Jabbar, Kareem}}
{{DEFAULTSORT:Abdul-Jabbar, Kareem}}


[[Kategoria:Los Angeles Lakers-en jokalariak]]
[[Kategoria:Los Angeles Lakers-en jokalariak]]
[[Kategoria:Milwaukee Bucks-en jokalariak]]
[[Kategoria:Milwaukee Bucks-en jokalariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi jokalariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi jokalariak]]
[[Kategoria:Afroamerikarrak]]
[[Kategoria:Afro-amerikarrak]]
[[Kategoria:Newyorkarrak]]
[[Kategoria:Newyorkarrak]]
[[Kategoria:1947ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1947ko jaiotzak]]

14:18, 30 abendua 2016ko berrikusketa

Kareem Abdul Jabbar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFerdinand Lewis Alcindor, Jr.
JaiotzaNew York1947ko apirilaren 16a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Los Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
estatubatuar ingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Power Memorial Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, aktorea, zinema ekoizlea, autorea, gidoilaria eta telebista-aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
UCLA Bruins men's basketball (en) Itzuli1965-1969pibot33
Milwaukee Bucks1969-1975pibot33
Los Angeles Lakers1975-1989pibot33
UCLA Bruins men's basketball (en) Itzuli1966-1969
Draft NBA Milwaukee Bucks
 
Posizio edo espezialitateapibota
Lateralitateaeskuina
Pisua102 kilogramo
Altuera218 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

kareemabduljabbar.com
IMDB: nm0000717 Allocine: 35067 Allmovie: p89 TV.com: people/kareem-abdul-jabbar
Facebook: kaj Twitter: kaj33 Instagram: kareemabduljabbar_33 Youtube: UCxoI7PD1_nQu0AQzP6bBCsA Musicbrainz: 1426134c-73a9-41ae-9ee6-cc569e27ac02 Discogs: 1200111 Edit the value on Wikidata

Kareem Abdul-Jabbar, jaiotzez, Ferdinand Lewis Alcindor (Harlem, New York, 1947ko apirilaren 16a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko onenen artean txoko bat duelarik. 1969tik 1989ra bitartean, Milwaukee Bucks eta Los Angeles Lakers taldeetan ibilitakoa da. Lew Alcindor deitzen zioten eta, 1971n, Malcolm Xen autobiografia irakurri eta gero Islamara bihurtu ondoren, izena aldatu zuen.

Ezaguna egin zen oso bere Sky Hook edo zeruko gako saskiraketengatik geraezinak baitziren. Bi jokalarik bakarrik geratu ahal izan zuten jokaldi hori behin bakarrik: Hakeem Olajuwon eta Wilt Chamberlainek.

Abdul-Jabbarrek 42 urterekin utzi zuen saskibaloia, NBAren historiako puntugilerik eta txapelgilerik handiena izan zelarik. All-Star Game gehienak jokatu dituen jokalaria ere izan da. Inork baino arrakasta gehiago izan du lehian: urteko Rookie eta NBAko txapeldun 6 alditan Bucks eta Lakersekin, bi aldiz NBAko finaletan MVP, 19 aldiz All-Star eta bi aldiz ligako puntugilerik handiena.... Playoffseko 8 errekor eta All-Starreko 7 ere baditu.

Pistan arrakasta handia izan bazuen ere, ez zuen bere karreraren amaierara arte afizioaren estimua lortu. Gizon gordea izan zen, prentsarekin harremanik ez zuena eduki nahi. 1988-89 ko denboraldian, azkenekoa izango zuenean, ligako kantxa orok egin zion Abdul-Jabbarri omenaldia.

Biografia

Kareem Abdul-Jabbar 1967an

Ferdinand Lewis Alcindor Jr. New Yorken jaio zen, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta bi urte geroago. Aita zorrotza izan zuen, Ferdinand, eta ama, berriz, Cora, erabateko babeslea. Bikotearen seme bakarra izan zen eta ia 6 kilo pisatu eta 57 cm neurtu zituen jaio zenean.

9 urteko haurrak 1,75 neurtzen zuen eta eta 14 urterekin 2,03 metrotaraino heldu zen.

Heziketa katolikoa izan zuen eta, berehala izan zituen lehen lorpenak institutuan. Harlemeko gelan, bera zen mutikorik garaiena eta nabarmentzen hasi zen inguruan. 3 txapelketa eskuratu zituen, 71 garaipen jarraian, 2.067 puntu eta 2.002 errebote (New Yorkeko errekorra azken bi hauetan). UCLAn sartu zen eta John Woodenen Bruinsekin jokatu zuen.

Alcindorrek ranking eskolar guztiak hautsi zituen. NCAAko arauek ez zioten lehen urtean ekipo unibertsitario batean jokatzen uzten, baina 1967 eta 1969 urteetako jokalari aukeratu zuten The Sporting News, United Press International eta Associated Press aldizkariek.

1969an, Naismith College Player of the Year irabazi zuen lehena izan zen. Alcindor buru, Wooden eta UCLAk hiru titulu nazionalak lortu zituzten. Eragin handiko gizona, 1967tik aurrera, mateak debekatu zituzten unibertsitateko saskibaloian. UCLAn Historian graduatu zen eta, garai hartan izan zuen kornea lesio batek, betaurreko bereziak eramanaraziko zizkion betirako. Hiru denboraldietan zehar 26,4 puntu, 15,5 errebote eta 64%ko tiro portzentaia lortu zituen.

Profesionala

Milwaukee Bucks

1969an, Milwaukee Bucksek bere bigarren denboradia besterik ez zeraman Alcindor NBAko DRAFT aukeratu zutenean. Pibot berri batentzako garaia iritsi zen. Bill Russellek Boston Celtics taldea utzi berria zuen eta Wilt Chamberlain, ona bazen ere, 35 urtera hurbiltzen ari zen. Harlem Globetrotters taldeak milioi bat dolarreko kontratua eskaini zion, baina berak uko egin eta Bucksengana joan zen. 1969-70 denboraldian, Alcindorrekin, Bucks bigarren egin zuen Ekialdean. Alcindor bera izarra izan zen liga hartan eta bigarren egin zuen berak ere puntutan, (28,8) eta hirugarren errebotetan (14,5). Lasai asko irabazi zuen Urteko Rookie ere.

Denboraldiaren ondorenean, Bucksek zuzen-zuzen abiatu ziren garaipenera eta 66 aldil gailendu ziren 1970-71n. Alcindorrek denboraldiko MVPa irabazi zuen eta puntu gehien sartu zituena izan zen (31,7). Erreboteetan, berriz, laugarren egin zuen (16). Milwaukeek 12-2 egin zuen playoffetan eta Baltimore Bullets ere garaitu zuen. Alcindor MVP izan zen hemen ere.

1971-1972ko denboraldia baino lehen, Alcindor Katolizismotik Islamera pasatu zen eta Kareem Abdul-Jabbar (zerbitzari leial eta indartsua) izena hartu zuen. Islameko nazioaren liderretako bat zen Khalifah Hamaas Abdul Khaalisek bihurtu zuen Islamera. Giant Steps autobiografian kontatzen du prozesu osoa.

Urte onak zituen Milwaukeen. 1971-72an ere puntu gehienak egin zituen berak (34,8) eta NBAko MVP izan zen. Bucks taldeak berriro lortu zuen lider izatea (horrela 4 alditan!).

1973-74an, Abdul-Jabbarek bere hirugarren MVPa irabazi zuen eta 5 hoberenen artean kokatu zen 4 kategoriatan: 3.a puntuetan (27,0), 4.a erreboteetan (14,5), 2.a tapoietan (283) eta tiroen portzentaian bigarrena (.539).

1974an, Milwaukee NBAko finaletan zen berriro, baina Boston Celticsen aurka amore eman beharrean izan zen.

1974-75ean, azken postuan zegoen (38-44.11).

Milwaukeen arrakasta izugarria izan bazuen ere, Abdul-Jabbar ez zegoen gustura bertan, kultura eta erlijio beretsuko jenderik ez baitzuen ondoan. Horregatik eskatu zuen traspasoa. New York Knicks edo Los Angeles Lakersera joan nahi zuen eta horrelaxe bidali zuten Lakersera 1975ean.

Los Angeles Lakers

1975-1979: Chamberlain ahazten

Wilt Chamberlain bi urte lehenago erretiratuta zegoen. Horrela uler daiteke Lakersen 30-52 hura eta 1974-75eko azken postua. Abdul-Jabbarrek ondo lagundu zuen bere lehen denboraldian eta 10 garaipen gehiago erakarri zituen Los Angelesera. 27,7 puntu, 16,9 errebote eta berriro denboraldiko MVPa lortu zituen Kareemek.

Hurrengo denboraldian, Jerry West egin zuten Lakersen entrenatzaile eta lehen postura eraman zuen taldea (53-29). Abdul-Jabbarrek (26,2 puntu, 13,3 errebote, 57,9% tiro portzentaia eta 261 tapoi egin zituen eta denboraldiko MVP egin zuten. Hala ere, Portland Trail Blazers taldeak Lakers taldea etxera bidali zuen.

Hurrengo 2 urteetan, Abdul-Jabbarrek ezin izan zuen Lakers zulotik atera. Lorpen onak izan zituen, baina, 1977-78an, 20 partida huts egin zituen lehenengoan eskua hautsi zuelako.

1979-1985: Magic eta Showtimea

Kareem Abdul-Jabbar eta Magic

1979an, Lakers taldeak Michigan State unibertsitateko Earvin "Magic" Johnson, 2,06 metroko basea, hartu zuen. Abdul-Jabbarrentzako beste 5 denboraldi etorriko ziren horrela. Showtime izeneko kontraeraso itzelak, Lakersak 9 titulu lortzera eraman zituen Abdul-Jabbarren azken 10 urteetan.

1980ean Lakersekin egindako Johnsonen lehen denboraldian, 60 partida irabazi zituzten eta 16tik 4 besterik ez zituzten galdu NBAko txapeldun izateko bidean. 40 puntu egin eta Lakersak irabazten jarri ondoren, Abdul-Jabbarrek orkatila bihurritu zuen bosgarren partidan. 33 urteko pibotak ezin izango zuen seigarren partida jokatu eta 20 urteko nobatoak hartuko zuen bere lekua. 42 puntu, 15 errebote eta 7 asistentzia egin zituen eta Lakers taldeak garaipena lortu zuen (123-107). Denboraldian, Abdul-Jabbarrek (24,8 puntu, 10,8 errebote) bere seigarren MVPa lortu zuen.

Abdul-Jabbar 20 puntuko batezbestekoan egon zen hurrengo 6 denboraldietan. Gero jaisten joan zen, baina ia 40 urte zituenean ere 32-35 minutu jokatzeko gai izan zen. Yoga eta arte martzialak praktikatzen zituen forma fisikoari eusteko eta meditazioa egiten zuen partidaren hasieran tentsioa jaisteko. Bruce Lee bera izan zuen arte martzialetan maisu eta berarekin hartu zuen parte Game of Death filman.

1984ko apirilaren 5ean, Utah Jazzen aurka ari ziren Las Vegasen. Abdul-Jabbarrek Magic Johnsonen pase bat jaso zuen, buelta eman eta bere sky-hook madarikatu hura bota zuen uztairantz. Tiroa dotore sartu zen eta Abdul-Jabbarek bere 31.420. puntua lortu zuen, Wilt Chamberlain handia gaindituz.

1979-80 eta 1988-89 artean, Lakers taldea 10etik 8 alditan iritsi zen NBAko finaletara. 5 titulu irabazi zituzten, Boston eta Philadelphiari bina alditan eta behin Detroit Pistonsi. 38 urterekin, askok uste zuten pibot zaharra bukatuta zegoela, lehen partidan ez baitzuen 12 puntu eta 3 errebote besterik lortu. Celtics taldeak erabat garaitu zuen Lakers (148-114). Memorial Dayko sarraskia deitu zitzaion hari.

Hurrengo egunetan, Abdul-Jabbarek orduak eman zituen partidaren bideoa ikusten eta entrenamendu luzeetan parte hartzen. Pat Riley entrenatzailearen ahaleginak deskantsua hartzeko aholkatuz alferrikakoak izan ziren.

Bigarren partidan, Abdul-Jabbarek 30 puntu, 17 errebote, 8 asistentzia eta 3 tapoi egin zituen, Lakersen garaipenean lagunduz (109-102). 6 partidetatik 4 irabazi zituen taldeak eta 30,2 puntu, 11,3 errebote, 6,5 asistentzia eta 2 tapoi izan ziren Abdul-Jabbaren promedioak. Abdul-Jabbarek errebotea hartu, botea eman eta kantxa guztia zeharkarazi zion baloiari sky-hook bat sartu arte. Final haien MVPa izango zen berriro.

Azken urteak

Kareem Abdul-Jabbar 2006an

1986-87 denboraldian, Lakers taldeak berriro irabazi zion Bostoni NBAko finaletan. Abdul-Jabbar ondo aritu zen, baina MVPa Magic Johnsonen lortu zuen.

40 urterekin beste 2 urtez jokatu ahal izateko kontratua lortu zuen. 1988-89 izan zen azken denboraldia eta Lakersak Pistonsen aurka egin behar izan zuten berriro. Abdul-Jabbarek bere urteko marka hoberenak egin zituen, baina, Johnson eta Byron Scott lesionatuta, Lakersek ezin izan zuten ezer asko egin.

Abdul-Jabbaren erretiroak NBAko aro baten bukaera da: 38.387 puntu (24,6 partidako), 17.440 errebote (11,2 partidako), 3.189 taponi 55,9ko tiro portzentaia lortu zuen 20 urteko karreran jokatutako 1.560 partidetan.

Urte batzuk geroago, Abdul-Jabbarek horrela esan zion Orange County Registeri:

« 80ek 70eko gazi-gozo guztiak gainditzen lagundu zidaten. Kritiko guztiei aurre hartzea lortu nuen eta, erretiro garaian, denek ikusten ninduten preziatutako instituzio bat bezala. Gauzak aldatu egiten dira! »

.

Sky hook

Zerutik zetorren gantxoa. Oso goiz ikasi zuen mugimendua, 5. gradua egiten ari zenean. Aukera bakarra omen zen muturreko bat ez hartzeko.

Abdul-Jabbarek bere altura guztia aprobetxatzen zuen, besoa erabat luzatuta, kanastari perpendikular, eta tiroa goitik behera zetorren, izugarrizko indarrez eta tapoi egiteko aukerari ekidinez. Jokalari gutxik lortu dute hori (Wilt Chamberlain edo Hakeem Olajuwon). Horrela, portzentaia 55,9%ekoa zen, NBAko historian bederatzigarrena.

Urteak geroago, bere kidea zen Magic Johnsonek lagunaren mugimendu hura kopiatu zuen eta Baby Hook edo Junior Sky Hook izena eman zitzaion.

NBAren ondorena

Erretiroaren ondoren, Abdul-Jabbar entrenatzailea izan da, komentarista eta abar. Analfabetismo eta gosearen aurkako ahaleginetan egon da. 1995ean, Abdul-Jabbar aukeratu zuten Naismith Memorial Basketball Hall of Famerako.

Bazirudien Abdul-Jabbarek ez zuela entrenatzaile lanerako oztoporik izango, baina ospe txarra hartuta zuen, prentsarekin hitz egin nahi ez... Berak aitortu duen bezala, hori izan daiteke aukera faltaren arrazoia. Los Angeles Clippers eta Seattle Supersonicsekin egin zuen lan, Michael Olowokandi eta Jerome James pibot gazteen garapenean lagunduz.

2002an, Oklahoma Storm eraman zuen USBL lehiaketara, baina hurrengo urtean, ez zuen Columbia unibertsitateko entrenatzaile postua lortu. Knicksekin egon zen ojeadore bezala eta, 2005ean, Lakersera itzuli zen, Andrew Bynum pibot gaztearen garapenean laguntzeko.

2009ko azaroaren 10ean, Abdul-Jabbarek leuzemia zuela jakinarazi zuen eta tratamentua ari zela. 2011ko otsailaren 5ean, horrela idatzi zuen Twitterren:

« I am 100% cancer free!! »

.

Kirol ibilbidea

Lorpenak

  • 1968ko Oscar Robertson saria
  • 1969 urteko unibertsitarioa
  • 6 NBA Txapelketa
  • 6 aldiz denboraldi erregularreko jokalari onena
  • 2 aldiz NBA Finaletako jokalari onena
  • 1970. urteko hasiberri onena
  • 10 aldiz bosteko onenean
  • 19 aldiz NBAko Izarren partidan

Bitxikeriak

  • Habiba Abdul-Jabbarekin (Janice Brown) ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituzten: Habiba, Sultana eta Kareem. 1978an banandu ziren. Jabbarek beste seme bat izan zuen Cheryl Pistonorekin, Amir. Amir txikia Full House telesailean agertu zen bere aitarekin batera. Jabbarek Pam Grier aktorearekin ere izan du harremana.
  • Kareem Abdul-Jabbarrek medikuaren agindu bat dauka Kaliforniako estatuan, jasaten dituen buruko minengatik marihuana erre ahal izateko.
  • Abdul-Jabbarek Miami Dolphins Kareem Abdul-Jabbaren aurkako pleito irabazi zuen, izena eta 33 zenbakia Dolphinsen kamisetan jarriz, bere ospeaz aprobetxatzen ari zirela-eta. Horren ondorioz, Abdul-Jabbar gazteak izena aldatu eta Abdul erabili behar izan zuen Dolphinsekin jokatzen zuen bitartean.
  • Red Hot Chili Peppers bandak omenaldia egin zion Salute to Kareem abesti instrumentalarekin.
  • Pearl Jameko Jeff Amentek Sweet Lew abestia idatzi zuen eta jende garaientzako hoteletan dirua inbertituz, porrot ekonomikoan erori zela esan zuen. Lost Dogs albumaren B aldean dago.
  • Abdul Hakim, Cowboy Bebop animeko pertsonaia, Kareemen oinarritu zen.
  • Sutea izan zuen Kaliforniako etxean eta ezagutzen den binilo bilduma handienetako bat suntsitu zen han.
  • Los Simpsons-en kapitulu batean bere izena aipatzen dute. Homero eta Margek elkarri lehen musua ematekoan Margek izena galdetzen dio eta Homerok erantzuna asmatu egiten du, bereak lotsatu egiten duelako. Elvis Jagger Abdul Jabbar izena esaten du.
  • Bruce Lee-ren filme batean parte hartu zuen, Kung-Fu borroka-artearen maisuaren aurkako borroka arrakastatsua izanik (Game of death - 1973. 1978an estreinatua). Baita 1980. urteko Airplane! komedian, hegazkin batean gidarikide izanda ume batek saskibaloi jokalaria dela ohartzen delarik. 1994ko The Stand telefilmean ere kameoa egin zuen.
  • Dozena erdi liburu idatzi ditu, haien artean Brothers In Arms: The Epic Story of the 761st Tank Battalion, WWII's Forgotten Heroes best-seller-a, 2004an idatzia.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kareem Abdul-Jabbar Aldatu lotura Wikidatan