Pirinio Atlantikoak: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
'''Pirinio Atlantikoak''' ({{lang-fr|Pyrénées-Atlantiques}}; [[okzitaniera]]ren [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoi]] dialektoan: ''{{lang|oc|Pirenèus Atlantics}}'') [[Frantzia]]ko 64. [[Frantziako departamendu|departamendua]] da, [[Ipar Euskal Herria]]k eta [[Bearno]]k osatua. [[Metropolitar Frantzia]]ren hego-mendebaldean dago, [[Akitania Berria]] eskualdean. [[Prefektura]]k [[Paue]] hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak [[Baiona]] eta [[Oloroe-Donamaria]] dira. Guztira 7.645 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², [[2008]]). |
'''Pirinio Atlantikoak''' ({{lang-fr|Pyrénées-Atlantiques}}; [[okzitaniera]]ren [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoi]] dialektoan: ''{{lang|oc|Pirenèus Atlantics}}'') [[Frantzia]]ko 64. [[Frantziako departamendu|departamendua]] da, [[Ipar Euskal Herria]]k eta [[Bearno]]k osatua. [[Metropolitar Frantzia]]ren hego-mendebaldean dago, [[Akitania Berria]] eskualdean. [[Prefektura]]k [[Paue]] hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak [[Baiona]] eta [[Oloroe-Donamaria]] dira. Guztira 7.645 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², [[2008]]). |
||
[[Fitxategi: |
[[Fitxategi:Pyrenees-Atlantiques topographic map-eu.png|thumb|Euskarazko Pirinio Atlantikoak]] |
||
[[Fitxategi:Pays basque nord-Béarn.png|thumb|right|Pirinio Atlantikoen osaera:<br />[[Ipar Euskal Herria]] eta [[Bearno]].]] |
|||
== Mugakideak == |
== Mugakideak == |
08:24, 2 urtarrila 2017ko berrikusketa
Pirinio Atlantikoak (64) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Paue |
Prefeta | Georges Labazée (PS) |
Azpiprefeturak | Baiona Oloroe-Donamaria |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 52 |
Udalerriak | 547 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°15′00″N 0°50′00″W / 43.25°N 0.8333333°W |
Azalera | 7645 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 693027 |
Dentsitatea | 90,651013734467 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Pirinio Atlantikoak (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago, Akitania Berria eskualdean. Prefekturak Paue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645 km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).
Mugakideak
Mugakide ditu iparraldean Landak eta Gers departamenduak, ekialdean Pirinio Garaiak, hegoaldean Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Huescako probintzia, eta mendebaldean Kantauri itsasoa.
Historia
1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzaren ondorioz departamenduak sortu zituztenean, Ipar Euskal Herria osatzen zuten hiru herrialdeak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) eta Bearnoko bizkonderria Pirinio Apalak[1] izeneko departamenduan sartu zituzten.
1969ko urriaren 10ean, departamenduak izenaz aldatzea erabaki zuen, eta Pirinio Atlantikoak izena eman zioten.[2]
Demografia
1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
355.573 | 428.401 | 451.683 | 446.997 | 436.442 | 436.628 | 435.486 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
426.700 | 431.525 | 434.366 | 432.999 | 425.033 | 423.572 | 426.347 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
425.817 | 433.318 | 402.981 | 414.556 | 422.719 | 413.411 | 415.797 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
420.019 | 466.038 | 508.734 | 534.748 | 555.696 | 578.516 | 600.018 |
2006 | 2011 | |||||
636.849 | 656.608 |
1999ko erroldan, departamenduko hiririk jendetsuenak hauek dira:
- Paue: 78.732 biztanle; 181.413 aglomerazioan.
- Baiona: 40.078 biztanle; 178.965 aglomerazioan.
- Oloroe-Donamaria: 10.992 biztanle; 16.081 aglomerazioan.
Hizkuntzak
Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, eta tokiko hizkuntza dira euskara eta gaskoia.
Inguru naturala
Kontseilu Orokorra
Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoa Pauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.
Erreferentziak
- ↑ Orduko euskarazko dokumentuetan izen horrekin agertzen da. Ik. M. Rica (1975), “Traduction en Basque de termes politiques sous la Revolution”, ASJU 9, 3-172.
- ↑ www.senat.fr - Changements intervenus dans les appellations des circonscriptions
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinio Atlantikoak |