Frans Hals: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{NED|1}} → {{bandera|Herbehereak}} using AWB
39. lerroa: 39. lerroa:
[[Kategoria:1666ko heriotzak|Hals, Frans]]
[[Kategoria:1666ko heriotzak|Hals, Frans]]
[[Kategoria:Anberestarrak]]
[[Kategoria:Anberestarrak]]
[[Kategoria:Herbeheretako urrezko aroaren margolariak]]

17:01, 2 urtarrila 2017ko berrikusketa

Frans Hals
Frans Hals
Datu pertsonalak
Izen osoa Frans Hals
Jaio 1580 inguru
Anberes ( Belgika)
Hil 1666ko abuztuaren 26a
Haarlem ( Herbehereak)

Frans Hals (Anberes, Belgika, 1580 inguru - Haarlem, Herbehereak, 1666ko abuztuaren 26a) margolari nederlandarra zen. Margolaritza herbeheretarraren urrezko aroko erretratugile nabarmena izan zen.

Bizitza eta ibilbide artistikoa

Haren familia, espainiarrengandik ihesi, Haarlemera joan zen, eta Fransek han egin zuen bere lana. 1600etik 1603ra bitartean Karel van Manderen ikasle izan ondoren, 1610ean Haarlemgo Gilda elkartean sartu zen. Erretratuak egin zituen, hala burgesena nola herriko jende xumearena. Keinuak eta aurpegierak margotzerakoan trebetasun handia erakutsi zuen: Jacobius Zaffius (1611), Descartes, Pieter Cornelisz van der Mosch (1616), Edale alaia, Hille Bobe, Ijito neska. Halsen maisutza, alabaina, talde erretratuetan islatu zuen batez ere, eta ordu arteko moldeak eraberritu zituen, pertsonaia guztiak plano berean jarriz, maila ezberdintasunik gabe, bizitza eta mugimendua naturaltasunez jasorik: San Jorjeko ofizialen otordua (1616), San Jorjeko arkulari taldeko ofizialen afaria (1627), San Adriango ofizialen otordua (1632). 1625-1630 aldian Utrechteko eskolako Caravaggioren eragina bereganatu zuen. Geroago, 1640 inguruan edo, Rembrandten estiloak erakarri zuen. Harrezkero, Halsen obrek ordu arteko oparotasun eta alaitasuna galdu zuten, eta pertsonaien psikologian jarri zuen arreta: Elisabet santuaren erietxeko kudeatzaileak (1641). Azken urteetan erakundeen laguntzaz bizi behar izan zuen. Kolore beltza nagusitu zen bere lanetan: Zahar-etxeko kudeatzaileak (1664).

Lanak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frans Hals Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak