Jump to content

«Arkeobakterio»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
1990 urtera arte arkeobakterioak beste bakterioekin batera sailkatzen ziren. Urte hartan, baina, mikrobiologoek beste Domeinu bat sortu zuten talde honentzat. Gaur egun, beraz, bizidun guztiak hiru domeinutan sailkatzen dira: ''Arkeobakterioak'', ''Bakterioak'' eta ''Eukarioto''ak. Lehenengo biek [[Prokarioto]]a eremua osatzen dute.
 
[[Fitxategi:Grand prismatic spring.jpg|thumb|right|300px|Arkeobakterioak gune termaletan aurkitu zituzten lehenengoz]]
 
''Arkeobakterioak'' eta ''Eubakterioak'' (azken hauek, [[bakterio]] izenarekin deituak) Moneroen erreinuan sailkatzen ziren 1990 arte. Biak organismo prokariotoak direnez, ontzat jo da urte askotan sailkapen hori. Arkeobakterioak maila molekularrean hobeto ezagutzen direnetik banandu egin dira bakterioengandik, talde propio bat sortuz.
 
== Ezaugarriak ==
 
[[Fitxategi:Grand prismatic spring.jpg|thumb|right|300px|Arkeobakterioak gune termaletan aurkitu zituzten lehenengoz]]
 
[[Mikroskopio]] optikoan aztertuta arkeobakterioek antz handia dute bakterioekin, ezin dira bereizi. Morfologia zein itxuraren aldetik ia berdinak dira. Maila genetikoa eta biokimikoan, ordea, alde handia dago talde batetik bestera <ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: ''Introducción a la microbiología'' Vol. 1, Ed. Reverte (1998), 267-268 orr. </ref>
11.207

edits