Patxi Alonso: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa: 14. lerroa:
Denboraldi batez [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli eta [[Euskal Telebista|ETBen]] jardun izan du. Bestalde, [[2006]]an [[laSexta]] katean eta betiere [[kirol]]ari loturik lan egiten hasi zen: aurrena ''Una Noche Mundial'' (2006) aurkeztuz, gero kate berdinean [[Sport Center]] eta [[2007]]an [[Minuto y Resultado]] saioak aurkeztu zituelarik, azken honetan arratsaldean aireratu eta [[Espainiako futbol liga txapelketa]]ko asteroko jardunaldiaren partiduen jarraipena egiten delarik.

LaSexta kateak aireratu ohi dituen [[Bilboko Athletic Kluba|Athletic Club]] [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[futbol]] taldearen partiduak ere komentatu ohi ditu, talde honetako zaletua delarik.
LaSexta kateak aireratu ohi dituen [[Athletic|Athletic Club]] [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[futbol]] taldearen partiduak ere komentatu ohi ditu, talde honetako zaletua delarik.

Ondoren [[Marca TV]] telebista katean ''Futboleros'' saioa aurkezten ere aritu izan da.
Ondoren [[Marca TV]] telebista katean ''Futboleros'' saioa aurkezten ere aritu izan da.

13:49, 5 urtarrila 2017ko berrikusketa

Patxi Alonso (1963ko abuztuaren 19a, Bilbo, Euskal Herria) euskal herritar kazetari eta telebistako kirol saioen aurkezle bat da.

Ibilbidea

Bere hastapen profesionalean kirol albistegiei loturik egon zen, SER irrati katean 19 urterekin lehenbizikoz mikrofono baten aurrean ipini zen. Ondoren Radio Euskadira igaro eta bertako Kirol Albistegietako Erredaktore Naguzia izan zen. Portu horretan 1990eko Munduko Futbol Txapelketa eta 1996ko Udako Olinpiar Jokoen estalduraren ardura izan zuen.

Handik gutxira telebistara jauzi egin zuen, ETB2 katean Anne Igartibururekin batera La Gran Oportunidad lehiaketa aurkeztuz. 1996an Espainiako Telecinco kateak kontratatu eta El club de los listillos lehiaketa aurkeztu zuen.

1996-1997ko denboraldian Televisión Española katean Ramón García bizkaitarra eta Ana Obregónekin batera ¿Qué apostamos? aurkeztu zuen, 1997-1998. denboraldian Telecincora itzuli eta Belinda Washingtonekin batera De domingo a domingo magazine-saioa aurkeztuz.

Hurrengo urteetan TVEko Todo en familia (1999) de TVE eta Telecincon Ely del Vallekin batera Quédate conmigo (2000) saioak aurkeztu zituen.

2003an kameren atzean lan egin zuen, hain zuzen ere, Antena 3 La isla de los famosos saioko galak zuzenduaz.

Denboraldi batez Euskal Herrira itzuli eta ETBen jardun izan du. Bestalde, 2006an laSexta katean eta betiere kirolari loturik lan egiten hasi zen: aurrena Una Noche Mundial (2006) aurkeztuz, gero kate berdinean Sport Center eta 2007an Minuto y Resultado saioak aurkeztu zituelarik, azken honetan arratsaldean aireratu eta Espainiako futbol liga txapelketako asteroko jardunaldiaren partiduen jarraipena egiten delarik.

LaSexta kateak aireratu ohi dituen Athletic Club Euskal Herriko futbol taldearen partiduak ere komentatu ohi ditu, talde honetako zaletua delarik.

Ondoren Marca TV telebista katean Futboleros saioa aurkezten ere aritu izan da.

Kanpo loturak