Unforgiven: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
| herrialdea = {{bandera|AEB}} |
| herrialdea = {{bandera|AEB}} |
||
| iraupena = 131 [[minutu|min.]] |
| iraupena = 131 [[minutu|min.]] |
||
| aurrekontua = |
| aurrekontua = 14,4 milioi dolar |
||
| banatzailea =[[Warner Bros.]] |
| banatzailea =[[Warner Bros.]] |
||
| zuzendaria =[[Clint Eastwood]] |
| zuzendaria =[[Clint Eastwood]] |
00:21, 8 urtarrila 2017ko berrikusketa
Unforgiven (euskaraz Barkamenik Gabe) 1992 urtean Clint Eastwoodek zuzendutako western film bat da. Clint Eastwood, Gene Hackman, Morgan Freeman eta Richard Harris aktoreek antzeztu zuten.
Film honek luzaroan lozorroan edo zokoratua egon zen Western generoa biziberritu zuen, Eatwood berak filma bere ibilbideko film asko zuzendu zituzten Don Siegel eta Sergio Leone zuzendariei eskeini zien.
Lau Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clint Eastwood), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Joel Cox). Gainera, Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Clint Eastwood) izendapena ere jazo zuen, nahiz eta azkenean saria Al Pacino aktoreak Scent of a Woman ("Emakumearen Esentzia") filmeko antzezpenarengatik irabazi.
Argumentua
William Munny (Clint Eastwood) pistolari erretiratua, alarguna eta ume batzuen aitak, bere semeak aurrera ateratzeko estuasun ekonomikoak pasatzen ari da. Bere irtenbide bakarra azken lantxo bat burutzea izango da. Gaztaroko Ned Logan (Morgan Freeman) adiskidea eta eskarmenturik gabeko Schofield Kid (Jaimz Woolvett) gazte ahoberoarekin batera, Little Bill Daggett (Gene Hackman) sheriffaren herrian emagaldu bati aurpegia ebaki dioten bi gizon hil beharko dituzte.
Pertsonaiak
- Clint Eastwood: William Munny
- Gene Hackman: Little Bill Daggett
- Morgan Freeman: Ned Logan
- Richard Harris: Bob "Ingelesa"
- Jaimz Woolvett: Schofield Kid
- Frances Fisher: Strawberry Alice
- Anna Thomson: Delilah Fitzgerald
- Saul Rubinek: W.W. Beauchamp
Kanpo loturak
- Unforgiven filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Clint Eastwoodek zuzendutako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Zahartzaroari buruzko filmak
- Prostituzioari buruzko filmak
- 1992ko filmak