Petrolio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:

•'''Petrolia:''' Nigeria(%7), Iraq(%7), Mexiko(%12), Venezuela(%13), Saudi Arabia(%14), Kanada(%15) eta beste batzuk (%32).
•'''Petrolia:''' Nigeria(%7), Iraq(%7), Mexiko(%12), Venezuela(%13), Saudi Arabia(%14), Kanada(%15) eta beste batzuk (%32).

Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta hare-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak [[2039]]an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, hare-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.Petrolio-eskaria eta ustiapena hirukoiztu egin da azken berrogeita hamar urteetan. Herrialde industrializatuak eta jendeztatuenak dira kontsumitzaile handienak: Estatu Batuak daude lehen postuan, eta, haien atzetik, Txina eta Japonia. Gas naturalaren kontsumoa, berriz, gora egin du 1973ko petrolioaren krisiaz geroztik, eta, gaur egun, munduko energia-kontsumoaren laurdena betetzen du.

01:58, 15 urtarrila 2017ko berrikusketa

Petrolio-zelaia Kalifornian (AEB), 1938an.

Petrolio (latinetik Petroleum, eta hau grezieratik πέτρα, "harri" + ἔλαιον, "olio") osaera ezberdineko hidrokarburoen (batez ere alkanoen) nahasketa likidoa da. Hidrokarbonoaren kate-luzera C5H12 eta C18H38 artean da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.

Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.

Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Leku berberean egoten dira petroliaren eta gas naturalaren hobiak, eta hori ustiapena errazten du. Petrolio-hobietatik petrolio gordina ateratzen da. Petrolio gordinetatik hainbat deribatu ateratzen dira, erregaiak deiturikoak: gasa, butanoa, ibilgailuentzako erregaia, kerosenoa, diesela, olio industriala, lubrikatailea eta asfaltoa, etab. Petrolio gordina erabiltzen da argindarra sortzeko eta industria-lehengai gisa erabiltzeko. Gas naturala ekonomiaren sektore guztietan erabiltze da, baita etxea eta kalean.

Petrolioaren erreserbak:

Petrolia: Nigeria(%7), Iraq(%7), Mexiko(%12), Venezuela(%13), Saudi Arabia(%14), Kanada(%15) eta beste batzuk (%32).

Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta hare-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak 2039an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, hare-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.Petrolio-eskaria eta ustiapena hirukoiztu egin da azken berrogeita hamar urteetan. Herrialde industrializatuak eta jendeztatuenak dira kontsumitzaile handienak: Estatu Batuak daude lehen postuan, eta, haien atzetik, Txina eta Japonia. Gas naturalaren kontsumoa, berriz, gora egin du 1973ko petrolioaren krisiaz geroztik, eta, gaur egun, munduko energia-kontsumoaren laurdena betetzen du.

Petrolioa eta gas naturala bi arazao dakartzate: ingurumen-aladaketak, batez ere, petrolioari lotutakoak(erretzean, partikula kutsagarriak isurtzen dira atmosferara; itsas isuriak gertatzen dira, eta honekin batera, ekositemen eta biosferaren suntsipena, etab.)-, eta herrialde industrializatuek herrialde ekoizleekiko duten energia-mendetasuna. Herrialde industrializtuak egoera ahulean daude; izan ere, herrialde ekoizleek zer erabakitzen duten(esaterako, petrolio gordinaren prezioa igotzea, etab.), horren mende daude.

Kimika

Oktanoa, petrolioan aurki daitekeen hidrokarburoa (marrak lotura bakoitiak, esfera beltzak karbono atomoak eta zuriak hidrogenokoak dira)

Petrolioaren egitura kimikoa luzera ezberdineko hidrokarburo katez osatua dago. Hidrokarburo ezberdun hauek distilazioz banantzen dira petrolio findegietan gasolina, fuela, kerosenoa eta beste hidrokarburo batzuk ekoizteko. Alkano hauen formula orokorra CnH2n+2.

Adibidez, 2,2,4-Trimetilpentanoa, gasolina ekoizteko oso erabilia, C8H18 formula du, oxigenoarekin erreakzioa duena exotermikoki:

Gasolina edo petrolioaren errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu, hala nola Karbono monoxidoa edo oxido nitrikoa. Adibidez:

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petrolio Aldatu lotura Wikidatan