Dave Grohl: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
1. lerroa: 1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''David Eric Grohl''' ([[Warren]], [[Ohio]], [[1969]]ko [[urtarrilaren 14]]a - ) estatubatuar rock musikaria da. 1990 eta 1994 urteen bitartean [[Nirvana]] taldearen bateria-jotzailea izan zen. [[Kurt Cobain]] gitarra-jotzaile eta abeslariaren heriotzaren ostean, Nirvana utzi eta [[Foo Fighters]] taldea sortu zuen [[1995]]ean. Grohlek zenbait banden partaide izan zen 80. hamarkadan ([[Scream]] da aipagarriena), eta beranduago [[Queens of the Stone Age]], [[Garbage]], [[Tenacious D]] eta [[Killing Joke]] bezalako taldeen grabaketetan aktiboki hartu zuen parte. 2004an Probot izeneko diskoa editatu zuen, non gustukoen zituen [[heavy metal]]eko abeslariak agertzen ziren.
'''David Eric Grohl''' ([[Warren (Ohio)|Warren]], [[Ohio]], [[1969]]ko [[urtarrilaren 14]]a - ) estatubatuar rock musikaria da. 1990 eta 1994 urteen bitartean [[Nirvana]] taldearen bateria-jotzailea izan zen. [[Kurt Cobain]] gitarra-jotzaile eta abeslariaren heriotzaren ostean, Nirvana utzi eta [[Foo Fighters]] taldea sortu zuen [[1995]]ean. Grohlek zenbait banden partaide izan zen 80. hamarkadan ([[Scream]] da aipagarriena), eta beranduago [[Queens of the Stone Age]], [[Garbage]], [[Tenacious D]] eta [[Killing Joke]] bezalako taldeen grabaketetan aktiboki hartu zuen parte. 2004an Probot izeneko diskoa editatu zuen, non gustukoen zituen [[heavy metal]]eko abeslariak agertzen ziren.


== Biografia ==
== Biografia ==
31. lerroa: 31. lerroa:
{{commonskat}}
{{commonskat}}


{{DEFAULTSORT:Grohl, Dave}}
{{bizialdia|1969ko||Grohl, Dave}}
[[Kategoria:1969ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako rock abeslariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako rock abeslariak]]

13:14, 16 urtarrila 2017ko berrikusketa

Dave Grohl

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Eric Grohl
JaiotzaWarren (Ohio)1969ko urtarrilaren 14a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaEncino (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBishop Ireton High School (en) Itzuli
Thomas Jefferson High School (en) Itzuli
Annandale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, film-zuzendaria, egile abeslaria, bateria-jotzailea eta abeslaria
Jasotako sariak
KidetzaNirvana
Foo Fighters
Them Crooked Vultures
The Backbeat Band
Scream
Izengoitia(k)Late!
Genero artistikoarock
rock alternatiboa
heavy metala
sludge metal (en) Itzuli
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
bateria
DiskoetxeaGeffen Records
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0342970 Allocine: 81442 Allmovie: p221883 TV.com: people/dave-grohl
Twitter: foofightersdave Youtube: UCi2KNss4Yx73NG0JARSFe0A Spotify: 7mRVAzlt1fAAR9Cut6Rq8c Last fm: Dave+Grohl Musicbrainz: 4d5f891d-9bce-45ae-ad86-912dd27252fa Songkick: 318156 Discogs: 203017 Allmusic: mn0000180516 Edit the value on Wikidata

David Eric Grohl (Warren, Ohio, 1969ko urtarrilaren 14a - ) estatubatuar rock musikaria da. 1990 eta 1994 urteen bitartean Nirvana taldearen bateria-jotzailea izan zen. Kurt Cobain gitarra-jotzaile eta abeslariaren heriotzaren ostean, Nirvana utzi eta Foo Fighters taldea sortu zuen 1995ean. Grohlek zenbait banden partaide izan zen 80. hamarkadan (Scream da aipagarriena), eta beranduago Queens of the Stone Age, Garbage, Tenacious D eta Killing Joke bezalako taldeen grabaketetan aktiboki hartu zuen parte. 2004an Probot izeneko diskoa editatu zuen, non gustukoen zituen heavy metaleko abeslariak agertzen ziren.

Biografia

Lehenengoko urteak

Grohl txikia zela, bere familiarekin batera Ohio utzi eta Alexandriara, Virginian, joan ziren bizitzera, hots Washington DC-tik gertu dagoen eremu batera. Hiru urte beranduago, bere gurasoak banandu eta Dave amarekin geratu zen. Grohl abizenak Alemanian de jatorria.

12 urterekin gitarra klaseak jasotzen hasi zen 15 urte zituenean utzi zuelarik. Geroztik lagunekin jotzen hasi zen eta urte bat beranduago punk rockarekiko interesa piztu zitzaion. Izan ere, uda hartan bere lehengusu Tracyri bisita egitean, azken honek Grohl zenbait kontzertutara eraman zuen.

Hurrengo urteetan, Dave bere hiriko zenbait taldetako gitarra-jotzailea izan zen, Frek Baby aipagarriena delarik. Azken hau banandu zenean Mission Impossible hardcore punk, Scream hardcore eta Dain Bramage hardcore/post-punk taldeen partaide izan zen. Bateria-jotzaile moduan hasi zen urteetan Queen-eko Roger Taylor eta Led Zeppelin-eko John Bonhamen eragina jaso zuen batipat. Hau dela eta, Bonhamen irudia zen hiru zirkuluko logoa tatuatu zuen eskumuturrean.

Nirvana

Dave Grohl Nirvanarekin bateria jotzen, 1991.

1990ean, Scream-ekin egindako biraren ostean, Grohl Nirvana-n bateria jotzen hasi zen. Talde honekin Nevermind, In Utero eta MTV Unplugged in New York albumak grabatu zituen. 1994an Davek bere lagun zen Greg Dullirekin batera disko bat grabatu zuen, aste bat beranduago Foo Fighters-en debut albumean bilakatuko zelarik.

Late!

Nirvana-rekin lan egiten zuen bitartean, Grohlek taldearen estilotik at zeuden zenbait abesti konposatu zituen. Horregatik, Late! izenarekin Poketwatch demoa sortu zuen. Ehun bat ale editatu ziren soilik, Davek eremu pertsonalean banatu zituenak. Bertan Color Pictures of a Marigold abestia ageri da, beranduago Kurt Cobainekin batera Heart-Shaped Box Singlean berreditatu zena. Azkenik, 1997ko martxoaren 11n Touch izeneko albuma editatu zuen Late!-ek. Honek Touch izena ere zeukan filmearen soinu-bandan agertzen da.

Foo Fighters

Foo Fighters zuzenean, 2007. Ezkerretik eskubira: Chris Shiflett, Dave Grohl, Taylor Hawkins eta Nate Mendel.

Aste batean Grohlek “Foo Fighters” izeneko albuma grabatu zuen, abesti guztiak berak konposatu zituelarik. Hau promozionatzeko, Pat Smear (gitarra, Nirvanarekin jo zuena), Nate Mendel (baxua) eta William Goldsmithekin (bateria) bira bat egin zuten. Geroago "The Colour and the Shape", "There's Nothing Left to Lose" eta "One by One" diskoak grabatu zituzten eta hris Shifflet taldearen gitarra-jotzaile eta Taylor Hawkins bateria-jotzaile bilakatu ziren. Horretaz gain, Dave Grohlek Probot albuma editatu zuen, non zenbait abeslarirekin (Motörhead-eko Lemmy Kilmister edo King Diamond aipagarrienak) heavy metal abestiak agertzen ziren, eta Garbage, Queens of the Stone Age eta The Prodigy taldeen zenbait diskotan bateria jo zuen. Bere bizitza pribatuari dagokionean, 2003an Jordyn Blumekin ezkondu zen eta bi alaba izan dituzte: Violet Maye Grohl (2006-4-15) eta Harper Willow Grohl (2009-4-17). 2009an Dave Grohl, John Paul Jones (Led Zeppelin) eta Josh Hommek (Queens of the Stonage) talde berri bat sortu behar zutela esan zuen, Them Crooked Vultures deitua. Urte berean Slash-en Slash albumaren Watch This/Watch This Dave abestia grabatu zuen. "Wasting Light" Foo Fighters-en album berria izango da, 2011n argitaratuko dena. Momentuz White Limo eta Rope abestiak ezagutzen dira soilik.

Jasotako eraginak

Grohlek publikoki onartu du gustukoen duen musika taldea Led Zeppelin dela, eta talde horretako John Bonhamen eragina jaso duel batez ere baita ere. Davek bere burua eskaini zuen 2007an Londresko O2 Arenan Led Zeppelin-en bateria jotzeko, baina azkenean Bonhamen semeak hartu zuen lan hau. John Paul Jones eta Jimmy Pagek Grohl eta Taylor Hawkinsekin batera Led Zeppelinen bi abesti jo zituzten 2008an Wembley Stadiumean Foo Fighters-en kontzertu batean. Talde moduan Queen-ek ere eragin handia izan du Grohlengan. Davek talde honekin VH1 Rock Honors saria jaso zutenean eta 2001ean jo zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dave Grohl Aldatu lotura Wikidatan