Harkaitz Cano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Literatur ibilbidea: Gramatika eta erredakzioa
24. lerroa: 24. lerroa:
== Literatur ibilbidea ==
== Literatur ibilbidea ==
[[Fitxategi:Harkaitz Cano lehen gutunak.ogv|thumb|Harkaitz Cano, ''Lehen Gutuna'' programari buruz hizketan (2015)]]
[[Fitxategi:Harkaitz Cano lehen gutunak.ogv|thumb|Harkaitz Cano, ''Lehen Gutuna'' programari buruz hizketan (2015)]]
Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan zegozkion kategoria eta urte ia guztietan izan zen saritua. Bere lehenengo lana, ''[[Kea behe-lainopean bezala]]'' poema-liburua izan zen eta [[1994]]ean kaleratu zuen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen bere hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren, eta hau ere, argitaletxe berarekin kaleratu zuen.
Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten. Haren lehenengo lana, ''[[Kea behe-lainopean bezala]]'' poema-liburua [[1994]]ean argitaratu zen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.


Lehen lana kaleratu ostean, hainbat generoz osaturiko lanak kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Hauen ondoren kaleratu zuen hurrengo lana, bere lehen eleberria izan zena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]. Ondoren, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.


Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira bere ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; ''[[Telefono kaiolatua]]'' eta ''[[Neguko zirkua]]''. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...
Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; ''[[Telefono kaiolatua]]'' eta ''[[Neguko zirkua]]''. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...


Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: ''Sorgin moderno bat/A modern witch'' (Baigorri, [[2002]]), ''Itsasoa etxe barruan'' (Elkar, [[2003]]), ''Omar dendaria'' (Elkar, [[2005]])... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta ''[[Xabiroi]]'' aldizkarian argitaratzen zen ''Piztia otzanak'' komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez eta telebista munduan ere lan egin izan du, bai telesailetako gidoiak idazten baita film labur (''[[Adar bakar]]'') baten gidoia idatziz ere.
Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: ''Sorgin moderno bat / A modern witch'' (Baigorri, [[2002]]), ''Itsasoa etxe barruan'' (Elkar, [[2003]]), ''Omar dendaria'' (Elkar, [[2005]])... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta ''[[Xabiroi]]'' aldizkarian argitaratzen zen ''Piztia otzanak'' komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (''[[Adar bakar]]'') baten gidoia idazten ere.


Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, [[Paul Auster]]-en ''[[Kristalezko hiria]]'' nobela grafikoa ([[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]], [[2006]]) eta [[Hanif Kureishi]]ren ''Intimitatea'' (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: ''Beluna jazz'' (''Jazz y Alaska en la misma frase'', Seix Barral, 2004), ''Zinema eta literatura'' (''Ojo y medio'', Mettok, 2010), ''Telefono kaiolatua'' (''Enseres de ortopedia inútil'', Hiru, 2002), ''Dardaren interpretazioa'' poema-antologia (''Interpretación de los temblores'', Atenea, 2004), ''Belarraren ahoa'' (''El filo de la hierba'', Alberdania, 2006) (''El puente desafinado'', Erein), ''Norbait dabil sute-eskaileran'' (''Alguien anda en la escalera de incendios'', El Gaviero, 2008). <ref>{{Cite web|url=http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=265|izenburua=Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> <ref>{{Cite web|url=http://www.harkaitzcano.com/|izenburua=Harkaitz Canoren web gune ofiziala|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, [[Paul Auster]]-en ''[[Kristalezko hiria]]'' nobela grafikoa ([[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]], [[2006]]) eta [[Hanif Kureishi]]ren ''Intimitatea'' (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: ''Beluna jazz'' (''Jazz y Alaska en la misma frase'', Seix Barral, 2004), ''Zinema eta literatura'' (''Ojo y medio'', Mettok, 2010), ''Telefono kaiolatua'' (''Enseres de ortopedia inútil'', Hiru, 2002), ''Dardaren interpretazioa'' poema-antologia (''Interpretación de los temblores'', Atenea, 2004), ''Belarraren ahoa'' (''El filo de la hierba'', Alberdania, 2006) (''El puente desafinado'', Erein), ''Norbait dabil sute-eskaileran'' (''Alguien anda en la escalera de incendios'', El Gaviero, 2008). <ref>{{Cite web|url=http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=265|izenburua=Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> <ref>{{Cite web|url=http://www.harkaitzcano.com/|izenburua=Harkaitz Canoren web gune ofiziala|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>

17:08, 18 urtarrila 2017ko berrikusketa

Harkaitz Cano
Harkaitz Cano
Harkaitz Cano
Datu pertsonalak
Izen osoa Harkaitz Cano Jauregi
Jaio 1975eko abuztuaren 4a (48 urte)
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Webgunea http://www.harkaitzcano.com/

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik telebista eta irratiko gidoilari moduan ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. [1]

Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, bai eta itzulpenak ere; Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak adibidez. New Yorken bolada bat igaro ondoren, hiri hori sarritan agertu da bere liburuetan.

1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria bi aldiz jaso ditu: 2005ean, Belarraren ahoa, eta 2012an, Twist eleberriengatik.[2] [3]


Literatur ibilbidea

Harkaitz Cano, Lehen Gutuna programari buruz hizketan (2015)

Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta Eusko Jaurlaritzak gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten. Haren lehenengo lana, Kea behe-lainopean bezala poema-liburua 1994ean argitaratu zen Susa argitaletxean. 2001ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (Norbait dabil sute-eskaileran) New Yorken egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.

Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, Pauloven txakurrak (Erein, 1994) eta Radiobiografiak (Elkar, 1995). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: Beluna jazz (Susa, 1996). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; Pasaia blues 1999an, Belarraren ahoa 2004. urtean eta Twist 2012an. Azken bi horiekin Euskadi Literatura Saria eskuratu du.

Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; Telefono kaiolatua eta Neguko zirkua. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...

Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: Sorgin moderno bat / A modern witch (Baigorri, 2002), Itsasoa etxe barruan (Elkar, 2003), Omar dendaria (Elkar, 2005)... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta Xabiroi aldizkarian argitaratzen zen Piztia otzanak komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (Adar bakar) baten gidoia idazten ere.

Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, Paul Auster-en Kristalezko hiria nobela grafikoa (Txalaparta, 2006) eta Hanif Kureishiren Intimitatea (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: Beluna jazz (Jazz y Alaska en la misma frase, Seix Barral, 2004), Zinema eta literatura (Ojo y medio, Mettok, 2010), Telefono kaiolatua (Enseres de ortopedia inútil, Hiru, 2002), Dardaren interpretazioa poema-antologia (Interpretación de los temblores, Atenea, 2004), Belarraren ahoa (El filo de la hierba, Alberdania, 2006) (El puente desafinado, Erein), Norbait dabil sute-eskaileran (Alguien anda en la escalera de incendios, El Gaviero, 2008). [4] [5]

Lanak

Sakontzeko, irakurri: «Harkaitz Canoren lanen zerrenda»

Luzea da Harkaitz Canoren lanen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan argitaratutakoak:

  • Itsasoa etxe barruan (2001, Baigorri)
  • Sorgin moderno bat (2002, Baigorri)
  • Aitona eta euria (2005, Baigorri)
  • Omar dendaria (2005, Elkar)
  • Lesterren Logika (2005, Elkar)
  • Orkestra lurtarra (2013, Elkar)

Sariak

Erreferentziak

  1. a b Ayerbe, Mikel. (2012). (PDF) Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat. Etxepare Institutua (Noiz kontsultatua: 2016-3-14).
  2. Olaziregi, Mari Jose. (2012). Harkaitz Cano. basqueliterature.com.
  3. a b Euskadi Literatura Sariak. Kultura.ejgv.euskadi.net.
  4. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua. .
  5. Harkaitz Canoren web gune ofiziala. .

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harkaitz Cano
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Harkaitz Cano