Hipokrates Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Hipokrates''' (Kartago, ...-Anapo ibaian K. a. 212) Sirakusako tiranoa 214-212 bitartean Epidize anaiarekin. ==Biografia== Ama kartagotar bate...»
(Ez dago alderik)

13:48, 21 urtarrila 2017ko berrikusketa

Hipokrates (Kartago, ...-Anapo ibaian K. a. 212) Sirakusako tiranoa 214-212 bitartean Epidize anaiarekin.

Biografia

Ama kartagotar baten eta aita Agatoklesen agintaldian erbesteratutako sirakusar baten seme zaharrena zen. Gaztetan, anaiarekin batera, Hanibalen armadan borroka egin zuen Hispanian eta Italian non adorea frogatu zuen. Cannaeko gudua guduaren ostean, Hieronimo Sirakusakoak Hanibali enbaxadoreak bidali zizkion eta honek, haren partez, bi anaiak aukeratu zituen sirakusiarrekin hitz egiteko K. a. 215ean[1]. Bion artean errege gaztea konbentzitu zuten Erromarekin aliantza apur zezan[2]. Tiranoaren erailketak K. a. 214an[3] eta jarraian gertatu zen matxinadak, planak bertan behera utzi zituzten eta enbaxadoreak izutu zituen, zeinek ibiltzeko baimenak eskatu baitzituzten Kartagora itzultzeko. Geroago, ulertu zuten onura atera lezaketela egoera horretatik. Adranodororen hiltzailea botereaz jabetu zenean[4], Sirakusan berriro Erromaren aldeko alderdiak agindu zuen eta biak Lentinin babesa bilatu zuten[5].


Han egonda, Marco Klaudio Martzelok eraso zituen (Livio, XXIV, 30.1-2.), baina sirakasarrek berriro etsaitu ziren erromatarrekin hauek hiri honetan egindako ustezko sarraski batengatik. Horren ostean, sirakusarrek Hipokrates eta Epizide tirano berriak aldarrikatu zituzten (Polibio, VIII, 3, 1; Livio, XXIV, 31-32. ). Martzelok Sirakusa setiatu zuen (Livio , XXIV, 33. ) baina bi anaiek elkarrekin gogor defendatu zuten, geroago bakarrik Epizidek, Hipokrates joan zelako Agrigentora Himilkon laguntzera, zeina Heraklea Minoan lehorreratu zen kartagotar armadarekin (Livio, XXIV, 35. ). Hau 25.000 soldadu, 3.000 zaldun eta 12 elefantez osatuta zegoen, Patxino muinoan izan zuten baino handiagoa. Hderakleara heldu zenean, Agrigento errenditu zen eta laster Hipokratesekin elkartu zen, zeinak 10,000 oinezkoekin eta 50 zaldunekin, erabaki zuen Akrillai ondoan kanpalekua jartzea (Livio XXIV. 35,6,8). Sirakusarrak haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zenak, jadanik etsaiek okupatuta, ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea (Livio XXIV. 35.9). Himilkonaren erasaoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuenustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasu hori baliatu zitzaion erromatarrari sirakusarrak hobeto kontrolatzeko. Izan ere, sirakusarrak ustekabean harrapatu zituen kanpaleku lanak prestatzen zituztenean. Infanteria babesik gabe eta zalditeria, zenbait borrokatxoren ostean Akrillaira joan zen Hipokratesen kanpalekura (Livio XXIV. 36,1). Gudu honi esker, Martzelok Epipolas kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikuluar askok erabaki zuten erromatarrekin jarraitzea eta honela Martzelo Sirakusara itzuli zen. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli eta zenbait egun beranduago, Hipokratesek eta Himilkonek haien kanpalekua Anapo ibaiaren ondoan kokatu zuten (Livio XXIV. 36.2). Erromaterrek Ennan egindako sarraskiaren ondoren, eta ikusi ondoren ezin zutela ezer egin, Hipokrates Murgantian bilatu zuen babesa, Himilkon, berriz, Agrigenton. Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelo ia Sirakusa osoaz jabetu zen (K. A. 212) Akradina eta Ortigia izan ezik (Livio Xxv. 25). Hipokrates eta Himilkon, bestalde, saiatu ziren hiria salbatzen baina erromatarrek kanporatu zituzten. Anapos ibaiaren eskualde zingiritsuan , hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zutenez, (Livio XXIV, 36, 2) izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizides zertxobait gehiago eutsi zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K. a. 210 arte egon zen.

Bibliografia

Antzinako informazio iturriak

(GRC) Appiano di Alessandria, Historia Romana (Ῥωμαϊκά), VII e VIII. Versione in inglese qui. (LA) Eutropio, Breviarium ab Urbe condita, III. (LA) Orosio, Historiarum adversos paganos libri VII. (GRC) Plutarco, Vite Parallele: Marcello. (GRC) Polibio, Storie (Ἰστορίαι), VIII. Versioni in inglese disponibili qui e qui. (GRC) Strabone, Geografia, V. Versione in inglese disponibile qui. (LA) Tito Livio, Ab Urbe condita libri. (LA) Tito Livio, Periochae, vol. 24.

Informazio iturri garaikideak

Giovanni Brizzi, Storia di Roma. 1. Dalle origini ad Azio, Bologna, Patron, 1997, ISBN 978-88-555-2419-3. André Piganiol, Le conquiste dei romani, Milano, Il Saggiatore, 1989. Howard H.Scullard, Storia del mondo romano. Dalla fondazione di Roma alla distruzione di Cartagine, vol.I, Milano, BUR, 1992, ISBN 9788817119030.

Erreferentziak

  1. Polibio, Historiak VIII. 2, 3.
  2. Polibio, VII, 4, 4-9.
  3. Polibio, VII, 7, 3.
  4. Livio, XXIV, 27.1-3.
  5. Livio, XXIV, 29.6-11.