Hipokrates Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa: 12. lerroa:
Herakleara heldu zenean, Agrigento errenditu eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen, zeinak 10.000 oinezkoekin eta 50 zaldunekin, erabaki zuen [[Akrillai]] ondoan kanpalekua jartzea<ref>Livio XXIV. 35,6,8.</ref>. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea<ref>Livio XXIV. 35.9.</ref>. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatu zituen. Infanteria babesik harrapatua izan zen, eta zalditeriak zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuenzen Hipokratesen kanpalekura<ref>Livio XXIV. 36,1</ref>. Gudu honi esker, Martzelok [[Epipolas]] kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikuloar askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten, honela Martzelo Sirakusara itzuli zen. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli eta zenbait egun beranduago, Hipokratesek eta Himilkonek haien kanpalekua Anapo ibaiaren ondoan kokatu zuten<ref>Livio XXIV. 36.2.</ref>.

Erromaterrek [[Enna|Ennan]] egindako sarraskiaren ondoren, Hipokrates eta Himilkon hiria laguntzera joan ziren, baina eta ikusi zzutenez ezin zutela ezer egin, lehenak [[Morgantina|Murgantian]] bilatu zuen babesa, Himilkon, berriz, Agrigenton.

Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelo ia Sirakusa osoaz jabetu zen (K. a. 212) [[Akradina]] eta [[Ortigia]] izan ezik<ref>Livio Xxv. 25.</ref>. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, saiatu ziren hiria salbatzen baina erromatarrek kanporatu zituzten. Anapo ibaiaren eskualde [[zingira]]tsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zutenez<ref>Livio XXIV, 36, 2.</ref>, izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidesek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K. a. 210 arte egon zen.
Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelo ia Sirakusa osoaz jabetu zen (K. a. 212) [[Akradina]] eta [[Ortigia]] izan ezik<ref>Livio XXV. 25.</ref>. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, saiatu ziren hiria salbatzen baina erromatarrek kanporatu zituzten. Anapo ibaiaren eskualde [[zingira]]tsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zutenez<ref>Livio XXIV, 36, 2.</ref>, izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidesek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K. a. 210 arte egon zen.

==Bibliografia==
==Bibliografia==

09:57, 25 urtarrila 2017ko berrikusketa

Hipokrates (Kartago, ...-Anapo ibaian K. a. 212) kartagotar militarra zen, Sirakusako tiranoa 214-212 bitartean Epidize anaiarekin.

Antzinako Sirakusaren mapa (Syrakousai).

Biografia

Ama kartagotar baten eta aita Agatoklesen agintaldian erbesteratutako sirakusar baten seme zaharrena zen. Gaztetan, anaiarekin batera, Hanibalen armadan borroka egin zuen Hispanian eta Italian non adorea frogatu zuen. Cannaeko gudua guduaren ostean, Hieronimo Sirakusakoak Hanibali enbaxadoreak bidali zizkion eta honek, haren partez, bi anaiak aukeratu zituen sirakusarrekin hitz egiteko K. a. 215ean[1]. Bion artean errege gaztea konbentzitu zuten Erromarekin aliantza apur zezan[2]. Tiranoaren erailketak K. a. 214an[3] eta jarraian gertatu zen matxinadak, planak bertan behera utzi zituzten eta enbaxadoreak izutu zituen, zeinek ibiltzeko baimenak eskatu baitzituzten Kartagora itzultzeko. Geroago, ulertu zuten onura atera lezaketela egoera horretatik. Adranodororen hiltzailea botereaz jabetu zenean[4], Sirakusan berriro Erromaren aldeko alderdiak agindu zuen eta biak Lentinin babesa bilatu zuten[5]. Han egonda, Marko Klaudio Martzelok eraso zituen[6], baina sirakusarrek berriro etsaitu ziren erromatarrekin hauek hiri honetan egindako ustezko sarraski batengatik. Horren ostean, sirakusarrek Hipokrates eta Epizide tirano berriak aldarrikatu zituzten[7];[8]. Martzelok Sirakusa setiatu zuen[9] baina bi anaiek elkarrekin gogor defendatu zuten hiria geroago, bakarrik Epizidek, Hipokrates joan zelako Agrigentora Himilkon laguntzera, zeina Heraklea Minoan lehorreratu zen kartagotar armadarekin[10]. Hau 25.000 soldadu, 3.000 zaldun eta 12 elefantez osatuta zegoen, Pachino muinoan izan zuten baino handiagoa.

Herakleara heldu zenean, Agrigento errenditu eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen, zeinak 10.000 oinezkoekin eta 50 zaldunekin, erabaki zuen Akrillai ondoan kanpalekua jartzea[11]. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea[12]. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatu zituen. Infanteria babesik harrapatua izan zen, eta zalditeriak zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuenzen Hipokratesen kanpalekura[13]. Gudu honi esker, Martzelok Epipolas kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikuloar askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten, honela Martzelo Sirakusara itzuli zen. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli eta zenbait egun beranduago, Hipokratesek eta Himilkonek haien kanpalekua Anapo ibaiaren ondoan kokatu zuten[14]. Erromaterrek Ennan egindako sarraskiaren ondoren, Hipokrates eta Himilkon hiria laguntzera joan ziren, baina eta ikusi zzutenez ezin zutela ezer egin, lehenak Murgantian bilatu zuen babesa, Himilkon, berriz, Agrigenton. Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelo ia Sirakusa osoaz jabetu zen (K. a. 212) Akradina eta Ortigia izan ezik[15]. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, saiatu ziren hiria salbatzen baina erromatarrek kanporatu zituzten. Anapo ibaiaren eskualde zingiratsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zutenez[16], izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidesek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K. a. 210 arte egon zen.

Bibliografia

Antzinako informazio iturriak

  • (GRC) Appiano di Alessandria, Historia Romana (Ῥωμαϊκά), VII e VIII. Versione in inglese qui.
  • (LA) Eutropio, Breviarium ab Urbe condita, III.
  • (LA) Orosio, Historiarum adversos paganos libri VII.
  • (GRC) Plutarco, Vite Parallele: Marcello.
  • (GRC) Polibio, Storie (Ἰστορίαι), VIII. Versioni in inglese disponibili qui e qui.
  • (GRC) Strabone, Geografia, V. Versione in inglese disponibile qui.
  • (LA) Tito Livio, Ab Urbe condita libri.
  • (LA) Tito Livio, Periochae, vol. 24.

Informazio iturri garaikideak

  • BRIZZI, Giovanni: Storia di Roma. 1. Dalle origini ad Azio, Bologna, Patron, 1997, ISBN 978-88-555-2419-3.
  • PIGANIOL, André: Le conquiste dei romani, Milano, Il Saggiatore, 1989.
  • SCULLARD, Howard H.: Storia del mondo romano. Dalla fondazione di Roma alla distruzione di Cartagine, vol.I, Milano, BUR, 1992, ISBN 9788817119030.

Erreferentziak

  1. Polibio, Historiak VIII. 2, 3.
  2. Polibio, VII, 4, 4-9.
  3. Polibio, VII, 7, 3.
  4. Livio, XXIV, 27.1-3.
  5. Livio, XXIV, 29.6-11.
  6. Livio, XXIV, 30.1-2.
  7. Polibio, VIII, 3, 1
  8. Livio, XXIV, 31-32.
  9. Livio , XXIV, 33.
  10. Livio, XXIV, 35.
  11. Livio XXIV. 35,6,8.
  12. Livio XXIV. 35.9.
  13. Livio XXIV. 36,1
  14. Livio XXIV. 36.2.
  15. Livio XXV. 25.
  16. Livio XXIV, 36, 2.

Ikusi, gainera

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Adranodoro
K. a. 213-212 Epizides anairekin
Erromatar kontsulak Pulcro eta Flaco