Migel Gallastegi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
|erretiratze pilotalekua =
|erretiratze pilotalekua =
}}
}}
'''Migel Gallastegi Ariznabarreta''' ([[Eibar]], [[Gipuzkoa]], [[1918]]ko [[otsailaren 25]]) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. [[1936]]ko [[ekainaren 29]]an, hamazazpi urte zituela, [[Eibar]]ko [[Astelena pilotalekua]]n debutatu zuen. [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|Buruz buruko txapelduna]] izan zen [[1948]], [[1950]] eta [[1951]]. urteetan.
'''Migel Gallastegi Ariznabarreta''' ([[Eibar]], [[Gipuzkoa]], [[1918]]ko [[otsailaren 25]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. [[1936]]ko [[ekainaren 29]]an, hamazazpi urte zituela, [[Eibar]]ko [[Astelena pilotalekua]]n debutatu zuen. [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|Buruz buruko txapelduna]] izan zen [[1948]], [[1950]] eta [[1951]]. urteetan.


== Bizitza ==
== Bizitza ==

16:24, 2 otsaila 2017ko berrikusketa

Gallastegi
Migel Gallastegi 1942an
Migel Gallastegi 1942an
Izen osoa: Migel Gallastegi Ariznabarreta
Jaiotza data: 1918ko otsailaren 25a (106 urte)
Jaioterria: Eibar (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Erretiratua
Postua: Atzelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 92 kg
Debutatze data: 1936ko ekainaren 29a
Debutatze pilotalekua: Astelena, Eibar
Erretiratze data: 1960

Migel Gallastegi Ariznabarreta (Eibar, Gipuzkoa, 1918ko otsailaren 25a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. 1936ko ekainaren 29an, hamazazpi urte zituela, Eibarko Astelena pilotalekuan debutatu zuen. Buruz buruko txapelduna izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan.

Bizitza

Eibarko Asola-Igartza baserrian jaio zen, Amaña auzoan. Bere garaiko umerik gehienak bezala, txiki-txikitatik hasi zen pilotan jokatzen, baina berehala ikusi zen profesional izateko gaitasun apartak zituela. 14-15 urte zituela, Isasi kaleko Kiputxanekua pilotalekuan hasi zen jokatzen eta entrenatzen; berehala, Astelenan ere hasi zen entrenatzen. Hemezortzi urte zituela debutatu zuen 1936. urtean, baina gerrak harrapatu zuen. Gerra amaituta eta sasoi betean, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan nagusi izan zen Euskal Herri osoan. Buruz buruko hiru txapelketa nagusi irabazi zituen (1948, 1950 eta 1951) eta dozenaka partida jokatu (eta irabazi) zituen bikoteen eta hirukoteen aurka.[1]

Buruz buruko finalak

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1948 Gallastegi Atano III.a 22-06 Bergarako pilotalekua
1950 Gallastegi Akarregi 22-15 Astelena
1951 Gallastegi Akarregi 22-14 Bergarako pilotalekua
1953 Barberito I.a Gallastegi (1) - -

(1) Jokatzeari uko egin zion.

Erreferentziak

Kanpo loturak