Balendin Enbeita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa: 33. lerroa:


* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00331.htm Balendin Enbeita literaturaren zubitegian]
* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00331.htm Balendin Enbeita literaturaren zubitegian]
* {{eu}} [http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/691-balendin-enbeita Bertsozale.com: Balendin Enbeita]



[[Kategoria:Bizkaiko bertsolariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko bertsolariak]]

21:18, 3 otsaila 2017ko berrikusketa

Balendin Enbeitaren irudia Bilboko Areatzako parkean.

Balendin Enbeita Goiria (Muxika, Bizkaia, 1906ko maiatzaren 20a - 1986ko azaroaren 20a) bertsolari eta euskal idazlea izan zen.

Biografia

Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian jaio zen Balendin Enbeita, Urretxindorraren semea.[1] Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. Hogeita hiru urte besterik ez zituela irabazi zuen bere lehen Bizkaiko Txapelketa, 1929an eta 36ko Gerraren ondorengo lehen bi txapelak ere beronek jantzi zituen.

Gerra garaian, Eusko Gudarostearen barnean, Bizkaiko frontean izan zen eta 1937ko abenduaren 1ean hamabi urteko espetxe zigorra eman zioten. 1941era arte kartzelan izan zen.[1]

Bertsolari eskolen mugimendua Balendinekin batera sortu zela esan liteke, beronek eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean Garriko bertso-eskola sortuz.

Baina plaza-gizona izateaz gain, idatziz ere eman zituen bertsoak. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.

Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zenean, "Bizitzaren Joanean" liburuaren bigarren partea prestatzen ari zen.

Gaur egun, Bilboko Areatzako parkean bere omenezko irudia dago.

Lorpenak

Lanak

Biografia

Bertsoa

Erreferentziak

  1. a b Arana Martija, Jose Antonio. Balendin Enbeita Goiria. Euskaltzaindia.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balendin Enbeita Aldatu lotura Wikidatan