Peggy Guggenheim: berrikuspenen arteko aldeak
t clean up, replaced: |USA}} → |AEB}} using AWB |
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
|||
{{Biografia infotaula oinarria |
|||
| izena = Peggy Guggenheim |
|||
| irudia = Peggy, Marseille37.JPG |
|||
| zabalera = 150 |
|||
| oina = |
|||
| izen osoa = Marguerite Guggenheim |
|||
| ezizena = Peggy |
|||
| jaiotza data = [[1898]]ko [[abuztuaren 26]]a |
|||
| jaiotza hiria = [[New York]] |
|||
| jaiotza herrialdea = {{bandera|AEB}} |
|||
| heriotza data = [[1979]]ko [[abenduaren 23]]a |
|||
| heriotza hiria = [[Padua]] |
|||
| heriotza herrialdea = {{bandera|Italia}} |
|||
| bikote kidea = [[Max Ernst]] izan zen haietako bat |
|||
| webgunea = |
|||
}} |
|||
'''Peggy Guggenheim''' ([[New York]], [[1898]]ko [[abuztuaren 26]]a - [[Padua]], [[1979]]ko [[abenduaren 23]]a) bildumazale eta mezenas estatubatuarra, eta [[Max Ernst]] margolari surrealistaren hirugarren emaztea izan zen. |
'''Peggy Guggenheim''' ([[New York]], [[1898]]ko [[abuztuaren 26]]a - [[Padua]], [[1979]]ko [[abenduaren 23]]a) bildumazale eta mezenas estatubatuarra, eta [[Max Ernst]] margolari surrealistaren hirugarren emaztea izan zen. |
||
51. lerroa: | 36. lerroa: | ||
{{commons|Guggenheim, Peggy}} |
{{commons|Guggenheim, Peggy}} |
||
{{ |
{{bizialdia|1898ko|1979ko|Guggenheim, Peggy}} |
||
[[Kategoria:1898ko jaiotzak]] |
|||
[[Kategoria:1979ko heriotzak]] |
|||
[[Kategoria:Arte bildumagileak]] |
[[Kategoria:Arte bildumagileak]] |
||
[[Kategoria:Newyorkarrak]] |
[[Kategoria:Newyorkarrak]] |
11:53, 18 otsaila 2017ko berrikusketa
Peggy Guggenheim | |
---|---|
(1937) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1898ko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Venezia |
Heriotza | Camposampiero, 1979ko abenduaren 23a (81 urte) |
Familia | |
Aita | Benjamin Guggenheim |
Ama | Floretta Seligman |
Ezkontidea(k) | Laurence Vail (en) Max Ernst (1942 - 1946) |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Guggenheim family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Calhoun School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea, mezenasa, arte-merkataria eta Socialitea |
Lantokia(k) | Venezia |
Peggy Guggenheim (New York, 1898ko abuztuaren 26a - Padua, 1979ko abenduaren 23a) bildumazale eta mezenas estatubatuarra, eta Max Ernst margolari surrealistaren hirugarren emaztea izan zen.
Biografia
Peggy 1898ko abuztuaren 26a jaio zen New Yorken. Marguerite Guggenheim izenarekin jaio zen handiki familia ezagun batean, adar aberatsenetakoa ez bazen ere. Aita Benjamin Guggenheim negozio gizona izan zen eta ama, berriz, Florette Seligman. Benjamin Titanicen zihoan bere amorantearekin batera ontzia hondoratu zenean eta hantxe hil zen. Solomon R. Guggenheim, Guggenheim fundazioaren sortzailea, Benjaminen anaia eta Peggyren osaba zen.
Hasiera batean, arte liburu-denda batean egin zuen lan, eta dirutza txiki bat oinordetu ondoren, 1920an Ameriketako Estatu Batuak utzi eta Parisera joan zen bizitzera. Bertan Brancusi bezalako artistak ezagutu zituen eta Laurence Vail eskultore dadaistarekin ezkondu zen. Dibortziatu aurretik, bikoteak bi seme-alaba izan zituen.
Bildumaren hasiera
1938an, arte galeria bat ireki zuen Londresen, Guggenheim Jeune, Kandinski pintorea Erresuma Batuan lehen aldiz erakutsi zuena. Galeria honetatik artista asko pasa ziren: Jean Cocteau, Henry Moore..., baina ez zion errentagarritasun handirik atera (urtebetean 600 libra galdu zituen) eta Peggyk itxi egin behar izan zuen. Arte modernoari lagundu nahi bazion, beste eraren bat bilatu beharko zuen eta, osaba Solomonen eredua jarraituz, museo bat irekitzea pentsatu zuen.
Hasiera batean, Peggyk Londresen arte abangoardistarentzako zentro bat eraikitzea pentsatu zuen, 40.000 dolarreko kapitala inbertituz. Arte lanak behar zituen inaguraziorako eta, 1939ko udan, Parisera joan zen. Herbert Read historialariak eginiko zerrenda bat jarraituz, Paul Klee, Picasso, Dalí eta beste askoren lanak eskuratu zituen eta ospea emango zion ohitura bihurtu zen: egunero arte lan bat erostea.
Parisen egon zen bitartean, Peggyk ideia aldatu zuen. Ez zuen museoa Londresen irekiko, Frantziako hiriburuan baizik, Vendôme enparantzan aurkitu zuen areto handi batean. Baina nazien okupazioa iritsi zen eta emakumea ihes egin beharrean izan zen, berak ere odol judua baitzuen. Bilduma ondo gorde eta, 1941ean, New Yorkera itzuli zen.
Gerra ondorena
1942an, Peggy Guggenheimek The Art of This Century Gallery izeneko museoa ireki zuen New Yorken; Kubismoa eta Surrealismoari dedikatutako espazio ez berdinak zituen eta salmenta ere egiten zuten bertan.
Garai hartan, Peggyk Jackson Pollock artista gaztea euskarritu zuen eta Max Ernstekin ezkondu zen.
Ernst-Guggenheim bikoteak 4 urte iraun zuen batera (1942-46) eta, ondoren, Bigarren Mundu Gerra bukatuta, 1947an, Peggyk New Yorkeko museoa desmuntatu eta Veneziara joan zen. Hurrengo urtean, hango Bienalean erakutsi zuen bere bilduma eta, gero, Palazzo Venier dei Leoni palazio zaharrean instalatu zen.
60ko hamarkadaren hasieran, erakusketetan lanak aurkezten bazituen ere, bilduma egiteari utzi zion. Venezian geratu zen bizitzen, baina Paduan hil zen.
Etxea eta bilduma Guggenheim Fundazioari utzi zizkion, beti ere, batera eta Venezian erakutsi behar ziren baldintza betez gero. Horregatik, Peggyren arte lanak noizean behin joan dira New Yorkera, baina berriro Veneziara itzultzen dira, jabearen etxera. Hantxe dago lurperatuta, asko maite zituen txakurrekin batera.
Idatziak
- Confessions of an Art Addict, Ecco Press, Hopewel, N.J. 1997.
- Memorias de una "Femme Fatale" del arte, Bastei-Lübbe, Bergisch Gladbach, 1988
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peggy Guggenheim |