Gerhard Bähr: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t bizialdia
14. lerroa: 14. lerroa:
{{biografia zirriborroa|Alemania}}
{{biografia zirriborroa|Alemania}}


{{DEFAULTSORT:Bähr, Gerhard}}
{{bizialdia|1900eko|1945eko|Bähr, Gerhard}}
[[Kategoria:Alemaniako hizkuntzalariak]]
[[Kategoria:Alemaniako hizkuntzalariak]]
[[Kategoria:Alemaniako militarrak]]
[[Kategoria:Alemaniako militarrak]]
22. lerroa: 22. lerroa:
[[Kategoria:Naziak]]
[[Kategoria:Naziak]]
[[Kategoria:Legazpiarrak]]
[[Kategoria:Legazpiarrak]]
[[Kategoria:1900eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1945eko heriotzak]]

22:00, 24 otsaila 2017ko berrikusketa

Gerhard Bähr
Bizitza
JaiotzaLegazpi1900eko maiatzaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBerlin1945eko apirilaren 27a (44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, hizkuntzalaria eta kimikaria

Gerhard Bähr (Legazpi, Gipuzkoa, 1900eko maiatzaren 6a - Berlin, 1945eko apirilaren 27a) euskalaria eta euskaltzain urgazlea izan zen, alemaniar jatorrikoa. Gipuzkerako aditza aztertu zuen bereziki; bai eta euskararen eta iberieraren arteko ustezko ahaidetasuna, eta hizkuntzakoak nahiz etnografiakoak diren zenbait gai ere (intsektuen izenak eta haiei buruzko sineskerak, konparazione). Euskaltzalea, frankista eta alemaniar abertzalea zen.

Bizitza

Udanako meatzetako alemaniar kudeatzaile baten semea zen. Euskara ikasi zuen, eta gaztetandik ekin zion hizkuntza horren ikerketari. Euskal Esnalea, Euskera eta Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria aldizkarien lankide izan zen. 1929an Hugo Schuchardt zana artikulua idatzi zuen, maisu haren nortasuna eta lanak euskaltzaleen artean zabaltzearren.

Familiarekin batean Alemaniara itzulirik, Alemaniako armadako gudari izan zen Lehen Mundu Gerran. Gero, euskarari buruz egin zuen doktoretzako tesia, Baskisch und Iberisch, Göttingengo unibertsitatean 1940an aurkeztu zuena; Karl Bouda irakasleak eman zuen argitara Eusko Jakintza aldizkarian (1948).

Bigarren Mundu Gerran, berriz ere Alemaniako armadako gudari, Berlinen desagertu zen, 1945ean, gerra bukatzear zela, Berlingo guduan. Ordurako, ikasiak zituen hamabost hizkuntza (azkena, letoniera).

Erreferentziak


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.