Eleberrigile: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
6. lerroa: 6. lerroa:
Generoaren ikuspuntutik genero eta estilo asko daude baina hori ez da kontutan hartzen pertsona bat eleberrigiletzat hartzeko, ezta haren lanen kalitatea ere.
Generoaren ikuspuntutik genero eta estilo asko daude baina hori ez da kontutan hartzen pertsona bat eleberrigiletzat hartzeko, ezta haren lanen kalitatea ere.


Gaur egin ere ohikoa da eleberrigile baten izenaren atzean lan-talde bat egotea. Horrelako joera batez ere literatura komertzialaren munduan ematen da, [[best-seller]] izango diren eleberrien ekoizpenean.
Gaur egin ere ohikoa da eleberrigile baten izenaren atzean lan-talde bat egotea. Horrelako joera batez ere literatura komertzialaren munduan ematen da, [[best-seller]] izango diren eleberrien ekoizpenean, hain zuzen.


== Eleberrigileak Euskal Herrian ==
== Eleberrigileak Euskal Herrian ==

16:31, 26 otsaila 2017ko berrikusketa

William Faulkner eleberrigilearen idazteko makina Oxforden.

Eleberrigilea edo Nobelagilea eleberriak edo nobelak idazten dituen idazlea da. Horrek ez du esanahi beste motatako generoetan aritzen ez duenik, baina onartzen da eleberriena bere arlo nagusietariko bat dela. Etimologikoki "eleberri" hitzatik dator eta hau eletik, bestetik; eleberrigilea neologismoa da, euskaraz lehen aldiz 1950.urtean erabilia.[1] Eleberri hitza elezaharraren oposizioan sortu zen, nobela burgesiaren arrakastarekin lotutako genero berria baitzen.

Askotan eleberrigileentzat lehenengo nobela argitaratzea zailena izaten da. Muga hori gainditutua, batzuk obra luzea jorratzea lortzen dute eta, batzutan, ospe handia lortuez gero, hori haien ogibide bihurtzea. Dena dela, generalean lan desberdinak konpaginatzen dituzten pertsonak dira.

Generoaren ikuspuntutik genero eta estilo asko daude baina hori ez da kontutan hartzen pertsona bat eleberrigiletzat hartzeko, ezta haren lanen kalitatea ere.

Gaur egin ere ohikoa da eleberrigile baten izenaren atzean lan-talde bat egotea. Horrelako joera batez ere literatura komertzialaren munduan ematen da, best-seller izango diren eleberrien ekoizpenean, hain zuzen.

Eleberrigileak Euskal Herrian

Espezialista askoren ustez Joan Antonio Mogel bere Peru Abarka (1802) lanarekin, euskarazko lehen eleberrigilea izan zen.[2]

Peru Abarka, gure lehen eleberria.

Izan ere, eleberrigilearen irudia, literatura txikia eta gutxi landua izateagatik, euskal literaturan dezente geroago zabaldu zen. Esan daiteke euskal eleberrigileak XX. mendeko fenomenoa dela, batez ere 60.hamarkadaren ondorengoa; aurretik izen solte batzuk besterik ez ditugu eta guztiak profesionaltasunetatik at: Txomin Agirre, Joan Batista Elizanburu, Juan Antonio Irazusta... Larogeigarren hamarkada arte ez ditugu eleberrigile ia profesionalak aurkitzen: Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi.

Erreferentziak

  1. Ibon Sarasola: Euskal Hiztegia, Donostia:Kutxa, 1996.
  2. www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50934.pdf

Ikus, baita ere