Herodoto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
[[Fitxategi:AGMA Hérodote.jpg|thumb|250px|Herodotoren aurpegia eskultura batean]]
| izena = Herodoto
'''Herodoto Halikarnasokoa''' ([[Halikarnaso]], [[Persiar Inperioa]], [[K. a. 484]] - [[K. a. 425]]) [[Antzinako Grezia|greziar]] historialaria izan zen. ''Historiaren aita'' dela jotzen da. Jende eta lur berriak ezagutzeko irrikak hainbat herritatik bidaiatzera bultzatu zuen: [[Egipto]], [[Persia]], [[Libia]], [[Grezia]] handia.... Bi urtez, [[Perikles]]ek gonbidatuta, [[Atenas]] hirian bizi izan zen. Han zela, [[Sofokles]] ezagutu eta lagun minak egin ziren.
| irudia = Herodotos_Met_91.8.jpg
| oina =
| izen osoa =
| jatorrizko izena = Ἡρόδοτος Ἁλικαρνᾱσσεύς
| ezizena =
| jaiotza data = [[K. a. 484]]
| erlijioa =
| jaiotza hiria = [[Halikarnaso]]
| jaiotza herrialdea = [[Persiar Inperioa]]
| heriotza data = [[K. a. 425]]
| heriotza hiria = [[Turios]], ([[Calabria]]) edo [[Pella (Grezia)|Pella]]
| heriotza herrialdea = [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedonia]]
| etnia =
| lanbidea = historialaria, geografoa
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak =
}}
'''Herodoto Halikarnasokoa''' ([[Halikarnaso]], [[Persiar Inperioa]], [[K. a. 484]] - [[Turios]] edo [[Pella (Grezia)|Pella]], [[K. a. 425]]) [[Antzinako Grezia|greziar]] historialaria izan zen. ''Historiaren aita'' deitu ohi zaio.


== Bizitza eta lanak ==
== Bizitza ==
Herodoto [[Halikarnaso]]n, [[Anatolia|Asia Txikiko]] hego-ekialdeko hirian, jaio zen [[K. a. 484]]. urte inguruan, [[Ligdamis]] [[tirano]]aren aurkakoa zen familia batean. [[Samos]]era erbesteratu behar izan zuen harekin batean. [[Halikarnaso]]ra itzulirik, tirania egozteko matxinadan parte hartu zuen ([[K. a. 454]] inguruan). Denbora batez [[Atenas]]en bizi izan zen ([[K. a. 446]] inguruan), eta [[Perikles]] eta [[Sofokles]] ezagutu zituen. Periklesek [[Grezia Handia]]n sorturiko Turios hirira kolono joan zen [[K. a. 444]]an. Greziak eta Persiak bakea izenpetu zutenetik aurrera, Samos, Atenas eta Turios abiagune harturik, bidaia handiak egin zituen [[Asia]], [[Afrika]] eta [[Europa]]ko lurraldeetan zehar: [[Asia Txikia]], [[Babilonia]], [[Eszitia]] ([[Olbia]], [[Krimeako penintsula]]), [[Zirene]], Goi eta Behe Egipto, [[Kreta]], [[Egeoko uharteak]], ia Grezia kontinental osoa eta Grezia Handia.
Herodotoren lanik ezagunena ''Historia'' da; bederatzi liburutan banatuta dago, eta [[Mediar Gerrak|Mediar Gerren]] jatorriari buruz Herodotok egin zituen galdeketak biltzen ditu. Grekoz, "galdeketak" esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da "historia" hitzaren sorburua.


== Lanak ==
Herodoto kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan [[prosa]]z idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua. Herodoto [[Halikarnaso]]n -[[Anatolia|Asia Txikiko]] hego-ekialdeko hiria- jaio zen K.a. 484. urte inguruan. Oso gazte zela jaioterria utzi behar izan zuen matxinada baten ondorioz. Halikarnasotik [[Samos]]era joan zen, eta [[K. a. 449]]. urtean, Greziak eta [[Persia]]k bakea izenpetu zutenean, bidaia bat egin zuen [[Egipto]] eta [[Anatolia|Asia Txikian]] barrena. Atenasen egon zen urteetan garai hartako idazle ospetsuenak ezagutu zituen, [[Sofokles]] besteak beste.
Herodotoren lanik ezagunena ''Historia'' da; bederatzi liburutan banatuta dago, eta [[Mediar Gerrak|Mediar Gerren]] jatorriari buruz Herodotok egin zituen galdeketak biltzen ditu. Grekoz, "galdeketak" esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da "historia" hitzaren sorburua. Herodoto kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan [[prosa]]z idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua.


Herodotoren lanak gertaera historiko handi bat kontatu nahi du: [[Persiar Inperioa]]ren eta Greziaren arteko gerra. Gerra horren azken gertaerak gaztea zela bizi izan zituen Herodotok. Lan horretan ''ikerketa'' esanahiaz erabiltzen du Herodotok historia hitza. Herodotoren lan handia Historiak izenburuarekin ezagutzen da, eta bederatzi liburutan banatzen da, bakoitzak musa baten izena duelarik. Lan horren helburu nagusia greziarren eta pertsiarren arteko gerrak kontatzea da, Mendebalaren eta Ekialdearen arteko borroka alegia. Kontaera hori osatzeko bi bide erabili zituen egileak. Alde batetik, logografoen idatzietatik, mitologiatik eta zenbait poetarengandik hartu zituen datuak, baina bide horrek ez zion iturri sendo edo ziurrik eman. Beste alde batetik, Herodoto bere bidaiez baliatu zen, lurralde ezagunetara, [[Afrika]] iparraldera, Asia Txikira eta itsaso Beltzeko kostaldera egindako bidaiez oro har.
444. urtean Turiosen hartu zuen bizilekua, eta hantxe idatzi zuen bere liburu handia.

Herodotoren lanak gertaera historiko handi bat kontatu nahi du : [[Persiar Inperioa|Persiako inperioa]]ren eta Greziaren arteko gerra. Gerra horren azken gertaerak gaztea zela bizi izan zituen Herodotok. Lan horretan ''ikerketa'' esanahiaz erabiltzen du Herodotok historia hitza. Herodotoren lan handia Historiak izenburuarekin ezagutzen da, eta bederatzi liburutan banatzen da, bakoitzak musa baten izena duelarik. Lan horren helburu nagusia greziarren eta pertsiarren arteko gerrak kontatzea da, Mendebalaren eta Ekialdearen arteko borroka alegia. Kontaera hori osatzeko bi bide erabili zituen egileak. Alde batetik, logografoen idatzietatik, mitologiatik eta zenbait poetarengandik hartu zituen datuak, baina bide horrek ez zion iturri sendo edo ziurrik eman. Beste alde batetik, Herodoto bere bidaiez baliatu zen, lurralde ezagunetara, [[Afrika]] iparraldera, Asia Txikira eta itsaso Beltzeko kostaldera egindako bidaiez oro har.
[[Fitxategi:Herodotus world map-eu.svg|thumb|250px|Mundua Herodotoren arabera]]
[[Fitxategi:Herodotus world map-eu.svg|thumb|250px|Mundua Herodotoren arabera]]
Herodotoren ustez, gerra haien testuingurua osatzeko bide bakarra, Greziaren eta Persiaren arteko gerrek arrastoa utzi zuten lurraldeak ezagutzea zen, eta behin lurralde haietara joanez gero, bertako monumentuak, oroitzapenak eta tradizioak ikertzea zen egin beharreko bigarren urratsa -ezin ahantz daiteke, esan bezala, Herodotorentzat historia hitzak ikerketa esan nahi zuela-. Herodotok, bestalde, ez du ez poesia ez [[filosofia]] egiten, nahiz eta genero baten zein bestearen osagaiak aurki daitezkeen bere lanean ; aldiz, Herodoto kontalari handia zen, gauzak soiltasunez kontatzen zituena. Ildo nagusi bat hartzen zuen -Persiaren historia-, eta behin baino gehiagotan, ildo hori alde batera utzi eta beste herrietako gertaerak sartzen zituen, baina beti itzultzen zen hari nagusira. Tarteki horiek batzuetan besteetan baino luzeagoak dira, eta horrela, bigarren liburua esate baterako, Egiptori buruzkoa da oso-osorik.
Herodotoren ustez, gerra haien testuingurua osatzeko bide bakarra, Greziaren eta Persiaren arteko gerrek arrastoa utzi zuten lurraldeak ezagutzea zen, eta behin lurralde haietara joanez gero, bertako monumentuak, oroitzapenak eta tradizioak ikertzea zen egin beharreko bigarren urratsa -ezin ahantz daiteke, esan bezala, Herodotorentzat historia hitzak ikerketa esan nahi zuela-. Herodotok, bestalde, ez du ez poesia ez [[filosofia]] egiten, nahiz eta genero baten zein bestearen osagaiak aurki daitezkeen bere lanean ; aldiz, Herodoto kontalari handia zen, gauzak soiltasunez kontatzen zituena. Ildo nagusi bat hartzen zuen -Persiaren historia-, eta behin baino gehiagotan, ildo hori alde batera utzi eta beste herrietako gertaerak sartzen zituen, baina beti itzultzen zen hari nagusira. Tarteki horiek batzuetan besteetan baino luzeagoak dira, eta horrela, bigarren liburua esate baterako, Egiptori buruzkoa da oso-osorik.
18. lerroa: 37. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}


{{commonskat}}
[[Kategoria:K. a. V. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:K. a. V. mendeko idazleak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako historialariak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako historialariak]]

23:00, 26 otsaila 2017ko berrikusketa

Herodoto
Herodoto
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Ἡρόδοτος Ἁλικαρνᾱσσεύς
Jaio K. a. 484
Halikarnaso (Persiar Inperioa)
Hil K. a. 425
Turios, (Calabria) edo Pella (Mazedonia)
Lanbidea historialaria, geografoa

Herodoto Halikarnasokoa (Halikarnaso, Persiar Inperioa, K. a. 484 - Turios edo Pella, K. a. 425) greziar historialaria izan zen. Historiaren aita deitu ohi zaio.

Bizitza

Herodoto Halikarnason, Asia Txikiko hego-ekialdeko hirian, jaio zen K. a. 484. urte inguruan, Ligdamis tiranoaren aurkakoa zen familia batean. Samosera erbesteratu behar izan zuen harekin batean. Halikarnasora itzulirik, tirania egozteko matxinadan parte hartu zuen (K. a. 454 inguruan). Denbora batez Atenasen bizi izan zen (K. a. 446 inguruan), eta Perikles eta Sofokles ezagutu zituen. Periklesek Grezia Handian sorturiko Turios hirira kolono joan zen K. a. 444an. Greziak eta Persiak bakea izenpetu zutenetik aurrera, Samos, Atenas eta Turios abiagune harturik, bidaia handiak egin zituen Asia, Afrika eta Europako lurraldeetan zehar: Asia Txikia, Babilonia, Eszitia (Olbia, Krimeako penintsula), Zirene, Goi eta Behe Egipto, Kreta, Egeoko uharteak, ia Grezia kontinental osoa eta Grezia Handia.

Lanak

Herodotoren lanik ezagunena Historia da; bederatzi liburutan banatuta dago, eta Mediar Gerren jatorriari buruz Herodotok egin zituen galdeketak biltzen ditu. Grekoz, "galdeketak" esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da "historia" hitzaren sorburua. Herodoto kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan prosaz idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua.

Herodotoren lanak gertaera historiko handi bat kontatu nahi du: Persiar Inperioaren eta Greziaren arteko gerra. Gerra horren azken gertaerak gaztea zela bizi izan zituen Herodotok. Lan horretan ikerketa esanahiaz erabiltzen du Herodotok historia hitza. Herodotoren lan handia Historiak izenburuarekin ezagutzen da, eta bederatzi liburutan banatzen da, bakoitzak musa baten izena duelarik. Lan horren helburu nagusia greziarren eta pertsiarren arteko gerrak kontatzea da, Mendebalaren eta Ekialdearen arteko borroka alegia. Kontaera hori osatzeko bi bide erabili zituen egileak. Alde batetik, logografoen idatzietatik, mitologiatik eta zenbait poetarengandik hartu zituen datuak, baina bide horrek ez zion iturri sendo edo ziurrik eman. Beste alde batetik, Herodoto bere bidaiez baliatu zen, lurralde ezagunetara, Afrika iparraldera, Asia Txikira eta itsaso Beltzeko kostaldera egindako bidaiez oro har.

Mundua Herodotoren arabera

Herodotoren ustez, gerra haien testuingurua osatzeko bide bakarra, Greziaren eta Persiaren arteko gerrek arrastoa utzi zuten lurraldeak ezagutzea zen, eta behin lurralde haietara joanez gero, bertako monumentuak, oroitzapenak eta tradizioak ikertzea zen egin beharreko bigarren urratsa -ezin ahantz daiteke, esan bezala, Herodotorentzat historia hitzak ikerketa esan nahi zuela-. Herodotok, bestalde, ez du ez poesia ez filosofia egiten, nahiz eta genero baten zein bestearen osagaiak aurki daitezkeen bere lanean ; aldiz, Herodoto kontalari handia zen, gauzak soiltasunez kontatzen zituena. Ildo nagusi bat hartzen zuen -Persiaren historia-, eta behin baino gehiagotan, ildo hori alde batera utzi eta beste herrietako gertaerak sartzen zituen, baina beti itzultzen zen hari nagusira. Tarteki horiek batzuetan besteetan baino luzeagoak dira, eta horrela, bigarren liburua esate baterako, Egiptori buruzkoa da oso-osorik.

Herodotok ez du bere bidaietan jasotako informaziorik bazterrean utzi nahi, eta horregatik txertatzen ditu bere testuetan tarteki horiek guztiak.

Zehaztasun handiz deskribatzen ditu beretzat arrotzak ziren herrietako ohiturak, egiptoarrenak, babiloniarrenak edo eszitenak ; arreta handia jartzen zuen herri haien gurtzetan eta sinesmenetan, eta horregatik balio handikoa da haren lana erlijioak ikertzeko. Gaur egun existitzen ez diren baina garai hartan garrantzi handikoak izan ziren hiriak ere deskribatu zituen bere lanean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herodoto Aldatu lotura Wikidatan