Edukira joan

«Pierre Choderlos de Laclos»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (→‎Idazlanak: clean up, replaced: |FRA}} → |Frantzia}} using AWB)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Laclos.jpg|thumb|right|300px|Pierre Ambroise François Choderlos de Laclos]]
'''Pierre Ambroise François Choderlos de Laclos''' ([[Amiens]], [[Frantzia]], [[1741]]eko [[urriaren 18]]a - [[Tarento]], [[Italia]], [[1803]]ko [[irailaren 5]]a) [[frantzia]]r idazle eta militar frantsesamilitarra izan zen. [[1782]]. urtean ''[[Harreman arriskutsuak]]'' eleberrianobela idazteagatikezaguna, denboraeleberri luzean,psikologikoen [[Sadekoobra markesa]]rekinaitzindaria, etaeman [[Nicolaszuen Edmeargitara. Restif de la Bretonne|Restif de la Bretonne]]rekin konparatua izan zen.
 
== Bizitza ==
Pierre Choderlos de Laclos [[1741]]eko urriaren 18an jaio zen [[Amiens]]en. Aita erregearen administrazioko idazkaria zuen. [[1759]]an militar ikasketak hasi zituen. [[1778]]an, Frantziak [[Atlantiko]]ko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko; Laclos kapitaina deitu zuten [[1779]]an [[Île-d'Aix]]eko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Baina itsasoan ingeles ontzirik ageri ez, Laclos gogotik aspertu bide zen eta idazten eman zituen hango ordu luzeak; han izan zuten beraz sorrera ''[[Harreman arriskutsuak]]'' (''Les liaisons dangereuses'') liburuko lehenengo gutunek.
 
[[1788]]an gudarostea aldi baterako utzi zuen eta politikari lotu zitzaion. Orleanseko dukearen zerbitzura hasi zen lanean idazkari gisa, eta haren gerizan parte hartu zuen [[Frantziako Iraultza]]n. [[1789]]an Londresen erbesteratu behar izan zuen Orleanseko dukearekin eta [[1790]]ean, [[Paris]]a itzulirik, [[jakobino]]en klubean sartu zen. [[1792]]an, gudarostean sartu zen berriz, Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten eta Valmyko guduan borrokatu zen. 1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten baina, monarkia berriro aginpidean jarri eta bera errege izateko asmotan zebilela egotzirik, [[1793]]ko azaroan hil zuten. Laclos ere arriskuan egon zen, 1793an bi aldiz atxilotu zuten, Orleanseko dukearen alde azpijokoan ari izan zelakoan; heriotza zigorraren beldur izan zen hura ere, baina [[1794]]an askatu egin zuten.
 
Gudarostean berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Hipoteken idazkari nagusi izendatu zuten eta lanpostu horretan jardun zuen gudarostean berriz onartu zuten arte. [[1800]]ean, [[Napoleon Bonaparte]]k artileriako jeneral izendatu zuen eta [[Rhin]]eko gudarostera bidali. Gero Italian borrokatu zen, eta [[1803]]ko irailaren 5ean hil zen [[Tarento (hiria)|Tarenton]], [[Napoli]] inguruan, [[disenteria]]k eta [[malaria]]k jota.
== Idazlanak ==
* ''Ernestine'' (1776)
* ''[[Harreman arriskutsuak]]'' (1782)<ref name="harreman">{{erreferentzia|abizena=Choderlos de Laclos |izena=Pierre |izenburua=''Harreman arriskutsuak'' |url=http://www.armiarma.eus/unibertsala/laclos/ |argitaletxea=armiarma.eus| sartze data=2017-3-2}}</ref>
* ''[[Harreman arriskutsuak]]'' (1782)
* ''De l'éducation des femmes'' (1783)
* ''Intructions aux assemblées de bailliage'' (1789)
* ''De la guerre et de la paix'' (1795)
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2017/3/2}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://ekarriak.armiarma.eus/?i=72 Euskarari ekarriak: Pierre Choderlos de Laclos], ekarriak.armiarma.eus
{{biografia zirriborroa|Frantzia}}
* Choderlos de Laclos, Pierre, [http://www.armiarma.eus/unibertsala/laclos/ ''Harreman arriskutsuak''], itzultzailea: Jon Muñoz, Ibaizabal, 1997, armiarma.eus
 
{{Bizialdia|1741eko|1803ko|Choderlos de Laclos, Pierre}}
 
[[Kategoria:Frantziako idazleak]]
[[Kategoria:Literatura erotikoa]]
35.644

edits