Novalis: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa: 5. lerroa:
Novalis familia [[erreforma protestantea|protestante]] batean jaio zen; aita lurjabe txikia zuen, eta [[pietismo]]ari jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta ahula zen, eta horrek eragin handia izan zuen haren bizitzan eta obran, heriotzari eman zion garrantzian batez ere.
Novalis familia [[erreforma protestantea|protestante]] batean jaio zen; aita lurjabe txikia zuen, eta [[pietismo]]ari jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta ahula zen, eta horrek eragin handia izan zuen haren bizitzan eta obran, heriotzari eman zion garrantzian batez ere.


Lehenengo ikasketak irakasle pribatu batekin egin zituen. Ondoren, zuzenbide eta filosofiako ikasketak hasi zituen [[Jena]]ko Unibertsitatean (1790), eta [[Fichte]] eta [[Friedrich Schiller|Schiller]] izan zituen irakasle. [[Leipzig]]era joan zen, gero, natura-zientziak ikastera, eta han [[August Wilhelm Schlegel|Schlegel]] ezagutu zuen; harenlehen olerkiek hiruren eragina dute. [[Immanuel Kant|Kanten]] eta Fichteren filosofiaren oinarriak ezagutu zituen Leipzigen. Azkenik, [[Wittenberg]]era joan zen 1793an, ikasketak osatzera.
Lehenengo ikasketak irakasle pribatu batekin egin zituen. Ondoren, zuzenbide eta filosofiako ikasketak hasi zituen [[Jena]]ko Unibertsitatean (1790), eta [[Johann Gottlieb Fichte|Fichte]] eta [[Friedrich Schiller|Schiller]] izan zituen irakasle. [[Leipzig]]era joan zen, gero, natura-zientziak ikastera, eta han [[August Wilhelm Schlegel|Schlegel]] ezagutu zuen; harenlehen olerkiek hiruren eragina dute. [[Immanuel Kant|Kanten]] eta Fichteren filosofiaren oinarriak ezagutu zituen Leipzigen. Azkenik, [[Wittenberg]]era joan zen 1793an, ikasketak osatzera.


1794-1795 bitartean 14 urteko neska gazte batekin (Sophie von Kühn) maitemindu zen, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia hil egin zitzaion. Maitea oso gaixorik zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan. Lehen emaztegai haren heriotzak are eragin erabakigarriagoa izan zuen Novalisen obran: emakume ezin hobearen iruditzat hartu zuen, eta melankoliaz kutsatu zuen bere obra.
1794-1795 bitartean 14 urteko neska gazte batekin (Sophie von Kühn) maitemindu zen, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia hil egin zitzaion. Maitea oso gaixorik zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan. Lehen emaztegai haren heriotzak are eragin erabakigarriagoa izan zuen Novalisen obran: emakume ezin hobearen iruditzat hartu zuen, eta melankoliaz kutsatu zuen bere obra.

23:36, 12 martxoa 2017ko berrikusketa

Novalis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorg Friedrich Philipp von Hardenberg
JaiotzaWiederstedt (en) Itzuli1772ko maiatzaren 2a
Herrialdea Saxoniako hauteslerria
HeriotzaWeißenfels1801eko martxoaren 25a (28 urte)
Hobiratze lekuaAlter Friedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Odoljarioa
Familia
AitaHeinrich Ulrich Erasmus von Hardenberg
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
LeinuaHardenberg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea baliorik ez
University of Wittenberg (en) Itzuli
Jenako Unibertsitatea
(1790 - 1794ko ekaina) : legal science (en) Itzuli
Freiberg University of Mining and Technology (en) Itzuli
(1797 - : mining engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Carl Christian Erhard Schmid (en) Itzuli
Wilhelm August Lampadius (en) Itzuli
Abraham Werner
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kanta-idazlea, filosofoa, ingeniaria, literary theorist (en) Itzuli eta idazlea
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Romanticism (en) Itzuli
erromantizismoa
Romantic literature (en) Itzuli
Izengoitia(k)Novalis
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 74bfae64-2ea3-479f-9cb1-1eda2a24e103 Songkick: 515645 Discogs: 1272669 IMSLP: Category:Hardenberg,_Friedrich_von Find a Grave: 24306014 Edit the value on Wikidata

Novalis —jaiotza izenez Georg Philipp Friedrich Freiherr von Hardenberg— (Oberwiederstedt, Frankonia, Alemania, 1772ko maiatzaren 2a - Weissenfels, Halle, Alemania, 1801eko martxoaren 25a) olerkaria, eleberrigilea eta filosofoa izan zen. Alemaniako lehen erromantizismoaren olerkari eta kontalari garrantzitsuena da. Mistizismo eta indibidualismorako joera zuen.

Bizitza

Novalis familia protestante batean jaio zen; aita lurjabe txikia zuen, eta pietismoari jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta ahula zen, eta horrek eragin handia izan zuen haren bizitzan eta obran, heriotzari eman zion garrantzian batez ere.

Lehenengo ikasketak irakasle pribatu batekin egin zituen. Ondoren, zuzenbide eta filosofiako ikasketak hasi zituen Jenako Unibertsitatean (1790), eta Fichte eta Schiller izan zituen irakasle. Leipzigera joan zen, gero, natura-zientziak ikastera, eta han Schlegel ezagutu zuen; harenlehen olerkiek hiruren eragina dute. Kanten eta Fichteren filosofiaren oinarriak ezagutu zituen Leipzigen. Azkenik, Wittenbergera joan zen 1793an, ikasketak osatzera.

1794-1795 bitartean 14 urteko neska gazte batekin (Sophie von Kühn) maitemindu zen, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia hil egin zitzaion. Maitea oso gaixorik zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan. Lehen emaztegai haren heriotzak are eragin erabakigarriagoa izan zuen Novalisen obran: emakume ezin hobearen iruditzat hartu zuen, eta melankoliaz kutsatu zuen bere obra.

1798an berriro maitemindu zen, eta 1799an meategietako ikuskatzaile gisa hasi zen lanean. Bizimodu erosoa izateko moduko postua zen, baina tuberkulosiak jo zuen berehala, eta ezkontzaren eguna baino lehen hil zen, 1801ean.

Literatura-lanak

Novalisen sorkuntzaren garai oparoena bere bizitzako azken bost urteetakoa izan zen.

Hymmen an die Nacht (1800, «Gauaren ereserkiak») maisulana osatzen duten sei olerkiak bertso librekoak dira. Gauaren gorazarrea egin zuen lan erromantiko handi hartan; gauari, heriotzari eta bizitza gorenago bati eskainitako pasarteak idatzi zituen, eta bere maitalearekin eta unibertsoarekin bat egite mistiko eta maitasunezko bat iragarri zuen.

Lan horren ondoren Geistliche Lieder (1799, «Kantu espiritualak») eta Marienlieder («Mariaren kantuak») idatzi zituen. Herri-poesiaren kutsu nabarmena dute bi obra horiek.

Bukatu gabe utzitako Heinrich von Ofterdingen (1802) eleberria Erdi Aro idealizatu batean kokatu zuen; han, ikus daitekeenaren eta ikusezina denaren batasun magikoa kantatu zuen: obra horren idealismoa Goethek Wilhelm Meister lanaren errealismoari kontrajartzen dio.

Novalis protestantea zen, baina bazuen katolizismoarekiko lotura ere. Hori adierazi zuen, hain zuzen ere, Die Christenheit oder Europa (1799, «Kritautasuna edo Europa») saiakeran. Lan filosofiko-erlijioso horretan, Mendebaldearen fede-batasuna proposatu zuen, betiere Erdi Aroko espirituan oinarriturik. Eliza kristau unibertsal batuaren alde egin zuen Novalisek, Erreformak hondatu zuen batasun kultural, sozial eta intelektuala berreskuratzeko bide gisa harturik batasuna.

Ikuspegi unibertsalista antzematen zaio, orobat, Blutenstaub (1798, «Pasarteak») erlijio, olerkigintza, filosofia, zientzia, musika eta abarri buruzko gogoeta-bilduman.

Azkenik, 1798-1801 bitartean Heinrich von Ofterdingen eleberri autobiografikoa idatzi zuen. Amaitu gahe utzi zuen, haina 1802an argitara eman zen, eta hari esker izan du Novalisek ospe gehien. Bertan egileak bizitako esperientziak eta olerkigile erromantikoari buruz zuen iritzia azaltzen dira; olerkigintzak ikusgai denari eta ikusezin denari ematen dion batasun magikoa goretsi zuen lan horretan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Novalis Aldatu lotura Wikidatan