Benvenuto Cellini: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa: 19. lerroa:
| datu gehigarriak =
| datu gehigarriak =
}}
}}
[[Fitxategi:Crucifix by Cellini (El Escorial). Detail. Iñaki Otsoa Etxeberria CC.Atribution-ShAlike.jpg|thumb|''Gurutzefika'', [[El Escorial monasterioa]].]]
[[Fitxategi:Crucifix by Cellini (El Escorial). Detail. Iñaki Otsoa Etxeberria CC.Atribution-ShAlike.jpg|thumb|''Gurutzefika'', [[El Escorial|El Escorial monasterioa]].]]
'''Benvenuto Cellini''' ([[Florentzia]], [[1500]]eko [[azaroaren 3]]a - [[1571]]ko [[otsailaren 13]]a) [[italia]]r eskultore trebea, zilargin handia eta idazle zorrotza izan zen, eta [[manierismo]]ko artistarik garrantzitsuenetakoa. Hala ere, artista dohainari baino, abenturaz betetako bizitzari eta bere izaerari zor dio ospea. Abenturaren, emakumeen eta parrandaren zalea zen Cellini, eta baita artista bikaina ere. Inork ez bezala jaso zituen [[Donatello]] eta [[Michelangelo]], bere aurreko eskultore bikainen oreka, grazia eta dohain handiak.
'''Benvenuto Cellini''' ([[Florentzia]], [[1500]]eko [[azaroaren 3]]a - [[1571]]ko [[otsailaren 13]]a) [[italia]]r eskultore trebea, zilargin handia eta idazle zorrotza izan zen, eta [[manierismo]]ko artistarik garrantzitsuenetakoa. Hala ere, artista dohainari baino, abenturaz betetako bizitzari eta bere izaerari zor dio ospea. Abenturaren, emakumeen eta parrandaren zalea zen Cellini, eta baita artista bikaina ere. Inork ez bezala jaso zituen [[Donatello]] eta [[Michelangelo]], bere aurreko eskultore bikainen oreka, grazia eta dohain handiak.


27. lerroa: 27. lerroa:
[[Florentzia]], [[Siena]], [[Pisa]] eta [[Erroma]]n ikasi zuen. Hemeretzi urterekin Erromara jo behar izan zuen, Florentzian izan zuen liskar baten ondoren. [[1529]]. urtean lantoki bat sortu zuen Erroman, [[Klemente VII.a]] Aita Santuaren laguntzaz, eta urregintzako lan bikainak egin zituen han ([[Leonardo da Vinci|Leonardo]], [[Rafael]], [[Michelangelo]] eta [[Filippino Lippi]]ren irudietan inspiraturiko diruak eta dominak).
[[Florentzia]], [[Siena]], [[Pisa]] eta [[Erroma]]n ikasi zuen. Hemeretzi urterekin Erromara jo behar izan zuen, Florentzian izan zuen liskar baten ondoren. [[1529]]. urtean lantoki bat sortu zuen Erroman, [[Klemente VII.a]] Aita Santuaren laguntzaz, eta urregintzako lan bikainak egin zituen han ([[Leonardo da Vinci|Leonardo]], [[Rafael]], [[Michelangelo]] eta [[Filippino Lippi]]ren irudietan inspiraturiko diruak eta dominak).


[[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.ak]] gonbidatuta, [[Frantzia]]ra aldatu zen, eta bertan bizi izan zen [[1540]]tik [[1545]]era. Frantzisko I.arentzat, ''Gatzontzia'' (Kunsthistorisches Museum, [[Viena]]), lan ospetsua, egin zuen, urre, zilar eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du eta bi irudi agertzen dira: batetik [[Neptuno (mitologia)|Neptuno]] -ontziaren babesle- eta bestetik, [[Ceres (mitologia)|Ceres]], [[piperbeltz]]aren zaindari. Lan hori Florentziako eskulturaren oroigarri da, eta [[Fontainebleauko eskola]]ko manierismoaren dotoretasunaren arabera egina da. Garai hartako obra nagusia, ordea, ''Fontainebleauko ninfa'' ([[1543]], [[Louvre museoa|Louvre]] Museoa) [[behe-erliebe]] bikaina izan zen. Hura izan zen tamaina handian egin zuen lehenengo saioa.
[[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.ak]] gonbidatuta, [[Frantzia]]ra aldatu zen, eta bertan bizi izan zen [[1540]]tik [[1545]]era. Frantzisko I.arentzat, ''Gatzontzia'' (Kunsthistorisches Museum, [[Viena]]), lan ospetsua, egin zuen, urre, zilar eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du eta bi irudi agertzen dira: batetik [[Neptuno (mitologia)|Neptuno]] -ontziaren babesle- eta bestetik, [[Zeres (mitologia)|Ceres]], [[piperbeltz]]aren zaindari. Lan hori Florentziako eskulturaren oroigarri da, eta [[Fontainebleauko eskola]]ko manierismoaren dotoretasunaren arabera egina da. Garai hartako obra nagusia, ordea, ''Fontainebleauko ninfa'' ([[1543]], [[Louvre museoa|Louvre]] Museoa) [[behe-erliebe]] bikaina izan zen. Hura izan zen tamaina handian egin zuen lehenengo saioa.


[[Fitxategi:Persee-florence.jpg|thumb|left|200px|''Perseo'', [[1545]]-[[1554]], Loggia dei Lanzi, [[Florentzia]]]]
[[Fitxategi:Persee-florence.jpg|thumb|left|200px|''Perseo'', [[1545]]-[[1554]], Loggia dei Lanzi, [[Florentzia]]]]
[[1545]]. urtean Florentziara itzuli eta, Mediciko [[Cosimo I.a Medici|Kosme I.aren]] babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: ''Cosme I.a'' (1545-[[1548]], [[Palazzo Bargello|Museo Nazionale del Bargello]], Florentzia), ''Narciso'' (1548) eta ''Perseo'' (1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia), bere eskultura ospetsuena. [[1555]]-[[1562]] bitartean ''Gurutzefika'' egin zuen, [[haitzurdin|marmolezko]] lana. [[Frantzisko I.a Medicikoa]]k Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ari]] eman zion opari, eta [[El Escorial monasterioa]]n dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira [[anatomia]]ren xehetasunak.
[[1545]]. urtean Florentziara itzuli eta, Mediciko [[Cosimo I.a Medici|Kosme I.aren]] babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: ''Cosme I.a'' (1545-[[1548]], [[Bargelloren jauregia|Museo Nazionale del Bargello]], Florentzia), ''Narciso'' (1548) eta ''Perseo'' (1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia), bere eskultura ospetsuena. [[1555]]-[[1562]] bitartean ''Gurutzefika'' egin zuen, [[haitzurdin|marmolezko]] lana. [[Frantzisko I.a Medicikoa]]k Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ari]] eman zion opari, eta [[El Escorial|El Escorial monasterioan]] dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira [[anatomia]]ren xehetasunak.


== Idazlanak ==
== Idazlanak ==

01:52, 13 martxoa 2017ko berrikusketa

Benvenuto Cellini
Benvenuto Cellini
Benvenuto Celliniren erretratua
Datu pertsonalak
Jaio 1500eko azaroaren 3a
Florentzia (Florentziako Errepublika)
Hil 1571ko otsailaren 13a
Florentzia (Toskanako Dukerri Handia)
Gurutzefika, El Escorial monasterioa.

Benvenuto Cellini (Florentzia, 1500eko azaroaren 3a - 1571ko otsailaren 13a) italiar eskultore trebea, zilargin handia eta idazle zorrotza izan zen, eta manierismoko artistarik garrantzitsuenetakoa. Hala ere, artista dohainari baino, abenturaz betetako bizitzari eta bere izaerari zor dio ospea. Abenturaren, emakumeen eta parrandaren zalea zen Cellini, eta baita artista bikaina ere. Inork ez bezala jaso zituen Donatello eta Michelangelo, bere aurreko eskultore bikainen oreka, grazia eta dohain handiak.

Celliniren lanetara zaletu ziren Mediciko Frantzisko I.a eta Cosimo I.a, eta baita Klemente VII.a eta Paulo III.a aita santuak ere.

Biografia

Florentzia, Siena, Pisa eta Erroman ikasi zuen. Hemeretzi urterekin Erromara jo behar izan zuen, Florentzian izan zuen liskar baten ondoren. 1529. urtean lantoki bat sortu zuen Erroman, Klemente VII.a Aita Santuaren laguntzaz, eta urregintzako lan bikainak egin zituen han (Leonardo, Rafael, Michelangelo eta Filippino Lippiren irudietan inspiraturiko diruak eta dominak).

Frantzisko I.ak gonbidatuta, Frantziara aldatu zen, eta bertan bizi izan zen 1540tik 1545era. Frantzisko I.arentzat, Gatzontzia (Kunsthistorisches Museum, Viena), lan ospetsua, egin zuen, urre, zilar eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du eta bi irudi agertzen dira: batetik Neptuno -ontziaren babesle- eta bestetik, Ceres, piperbeltzaren zaindari. Lan hori Florentziako eskulturaren oroigarri da, eta Fontainebleauko eskolako manierismoaren dotoretasunaren arabera egina da. Garai hartako obra nagusia, ordea, Fontainebleauko ninfa (1543, Louvre Museoa) behe-erliebe bikaina izan zen. Hura izan zen tamaina handian egin zuen lehenengo saioa.

Perseo, 1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia

1545. urtean Florentziara itzuli eta, Mediciko Kosme I.aren babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: Cosme I.a (1545-1548, Museo Nazionale del Bargello, Florentzia), Narciso (1548) eta Perseo (1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia), bere eskultura ospetsuena. 1555-1562 bitartean Gurutzefika egin zuen, marmolezko lana. Frantzisko I.a Medicikoak Espainiako Filipe II.ari eman zion opari, eta El Escorial monasterioan dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira anatomiaren xehetasunak.

Idazlanak

Cellinik idatzi zituen literatura lanak ez ziren teoriazkoak izan, praktikoak eta teknikoak baizik. Bi tratatuetan, Trattato dell'Oreficeria (1565) eta Trattato della Scultura (1565-1567), bere eskulturen deskribapen zehatzak eta bizkorrak egiten ditu batetik, eta, bestetik, bere garaiko artistei buruzko zenbait datu ematen ditu.

Bizitzaren azken urteetan bere oroitzapenak idatzi zituen (Vita di Benvenuto di Maestro Giovanni Cellini fiorentino, 1558-1566 bitartean idatzia gutxi gorabehera, eta 1728an Napolin argitaratua) garrantzizko literatura lana da, bai artistaren lana ezagutzeko bai manierismoaren kultura ulertzeko. Liburu biografiko horri esker ezagutzen dira haren joan-etorriak, eta baita brontzearen, zilarraren eta esmaltearen urtzeari buruzko, eta dominak eta gemak lantzeko arteari buruzko xehetasunak ere. Horrez gainera, pasarte bereziak ditu, hala nola, Sant'Angelo gazteluko ihesaldia edo Perseo lanaren urtzea. Vita oso lan famatua izan zen erromantizismoaren garaian.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benvenuto Cellini Aldatu lotura Wikidatan