Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
irudia aldatu
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Hou_Yifan_4_September_2012.jpg|right|thumb|240px|[[Hou Yifan]] txinatarra da emakumezkoen egungo xake txapelduna.]]
[[Fitxategi:Tan Zhongyi receives her medal (29774252366).jpg|right|thumb|240px|[[Tan Zhongyi]] txinatarra da emakumezkoen egungo xake txapelduna.]]
'''Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa''' 1927tik [[FIDE]]k antolatzen duen txapelketa da. [[Munduko Xake Txapelketa]] ez bezala, non gizon-emakumeek har dezaketen parte, Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa emakumeentzat mugatutako txapelketa da. Badira txapelketa hau jokatzeari uko egin dioten emakumeak; [[Judit Polgár]] hungariar xake jokalariak, adibidez, urte luzez emakumezko xakelari onena izan arren ez du inoiz jokatu emakumezkoen txapelketa.
'''Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa''' 1927tik [[FIDE]]k antolatzen duen txapelketa da. [[Munduko Xake Txapelketa]] ez bezala, non gizon-emakumeek har dezaketen parte, Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa emakumeentzat mugatutako txapelketa da. Badira txapelketa hau jokatzeari uko egin dioten emakumeak; [[Judit Polgár]] hungariar xake jokalariak, adibidez, urte luzez emakumezko xakelari onena izan arren ez du inoiz jokatu emakumezkoen txapelketa.


Gaur egun, urtero jokatzen den txapelketa da eta [[Hou Yifan]] da egungo txapelduna.
Gaur egun, urtero jokatzen den txapelketa da eta [[Tan Zhongyi]] da egungo txapelduna.


==Historia==
==Historia==

19:22, 19 martxoa 2017ko berrikusketa

Tan Zhongyi txinatarra da emakumezkoen egungo xake txapelduna.

Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa 1927tik FIDEk antolatzen duen txapelketa da. Munduko Xake Txapelketa ez bezala, non gizon-emakumeek har dezaketen parte, Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa emakumeentzat mugatutako txapelketa da. Badira txapelketa hau jokatzeari uko egin dioten emakumeak; Judit Polgár hungariar xake jokalariak, adibidez, urte luzez emakumezko xakelari onena izan arren ez du inoiz jokatu emakumezkoen txapelketa.

Gaur egun, urtero jokatzen den txapelketa da eta Tan Zhongyi da egungo txapelduna.

Historia

Bigarren Mundu Gerraren aurretik

Vera Mentxik, emakumezkoen lehenengo txapelduna.

Lehenengo Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa FIDEk antolatu zuen 1927an antolatu zuen, Xake Olimpiadarekin batera. Txapelketa hura Vera Mentxik errusiarrak irabazi zuen (Mentxikek gerora txekiar naziotasuna eta ondoren britainiar naziotasuna hartu zituen). Gizonezkoen Munduko Xake Txapelketan ez bezala, txapelketaren irabazleak ez zuen eskubide berezirik, eta titulua defendatu nahi bazuen hurrengo txapelketan gainerako parte hartzaileek bezala partida guztiak jokatu behar zituen zuzenean finala jokatu beharrean. Hala ere Vera Mentxikek arrakastaz defendatu zuen txapeldun titulua eta 1930, 1931, 1933, 1935, 1937 eta 1939ko txapelketak irabazi zituen, nagusitasun osoz irabazi ere. Ondorengo urteetan, Bigarren Mundu Gerra zela eta, txapelketa ez zen jokatu. Vera Mentxik 1944an hil zen, artean txapeldun zela.

Sobietarren nagusitasuna (1950–1991)

Gerrosteko lehenengo txapelketa 1949-1950 urteetan jokatu zen eta Liudmila Rudenko ukrainarrak irabazi zuen. Ondorengo txapelketek gizonezkoen txapelketaren atzeko formatua izan zuten, non txapeldunaren aurkaria Hautagaien Txapelketaren bidez erabakiko zen. Txapelketa hartatik 1991 arte, sobietarren nagusitasuna erabatekoa izan zen; txapeldun guztiak ez ezik final guztietan aurkariak ere sobietarrak izan ziren. Tarte horretan, jokalari onenak Nona Gaprindaxvili (1962–1978 artean txapeldun) eta Maia Txiburdanidze (1978–1991 artean txapeldun) georgiarrak izan ziren, bosna txapelketa irabazita. Hain zuzen ere bi jokalari hauek izan ziren Maisu Handi titulua eskuratzen lehenengo emakumeak.

Aro post-sobietarra (1991–2010)

1991ko txapelketan Xie Jun txinatarrak 8½ eta 6½ irabazi zion Txiburdanidzeri, eta sobietarren nagusitasunari amaiera eman zion. Xie Junek beste hiru txapelketa ere irabazi zituen.

Garai hartan Polgar ahizpak (Zsuzsa, Zsófia eta Judit) nabarmendu ziren besteen gainetik, baina gizonezkoen txapelketetan jokatzeko joera zuten, emakumezkoenak alde batera utzita. Hala ere, Zsuzsak 1993ko eta 1996ko txapelketan parte hartu zuen. 1993ko Hautagaien Txapelketan Nana Ioseliani georgiarraren aurka finala berdindu ostean zozketaz erabaki zen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako matchera nor pasatuko zen, eta Ioselianiri egokitu zitzaion (gero Ioselianik Xie Junen aurka galdu zuen). 1996an, ordea, Polgárrek txapeldun titulua eskuratu zuen Xie Junen aurka 8½ eta 4½ irabazita.

Hurrengo txapeldunak Zhu Chen, Antoaneta Stefanova, Xu Yuhua, Aleksandra Kosteniuk eta Hou Yifan izan ziren. Aipagarria da Zsuzsa Polgárrek eta Zhu Chenek ezin izan zutela beren txapeldun titulua defendatu haurdun zirelako. Aldiz, Xu Yuhua haurdun zen 2006ko txapelketa irabazi zuenean.

2010etik aurrera

2010etik aurrera Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa urtero jokatzen da, baina bi formatu desberdin txandakatuz: urte batean 64 jokalariz osatutako kanporaketa bidezko txapelketa, eta hurrengoan txapeldunaren eta hautagaiaren arteko zuzeneko lehia bat (hautagaia FIDE Women's Grand Prix txapelketaren irabazlea da). 2011ko Emakumezkoen Munduko Txapelketa, Hou Yifan, 2010eko txapeldunaren eta FIDE Women's Grand Prix-eko irabazlearen artean jokatzekoa zen, baina hori ere Houy Yifanek irabazia zuenez, hautagaia Grand Prix-eko bigarren sailkatua izan zen, Koneru Humpy. Lehia Hou Yifanek irabazi zuen.

2012ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Anna Uxeninak irabazi zuen, finalean Antoaneta Stefanova (2004ko txapelduna) mendean hartzean, 3½ eta 2½.

2013ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Anna Uxenina eta Hou Yifanen arteko 10 partidako lehia izan zen (Yifanek 2011-2012ko Gran Prix-a irabazia zuen). Hou Yifanek irabazi zuen, 5½ eta 1½.

Hou Yifanek titulua defendatzeari uko egin zion, eta 2015eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Maria Muzitxukek irabazi zuen finalean Natalia Pogonina garaitzean, 2½ eta 1½.

2016ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan Hou Yifanek txapeldun titulua berreskuratu zuen, Muzitxuki 6 eta 3 irabazita. FIDErekin eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketaren formatuarekin desadostasunak direla eta, Hou Yifanek 2017ko txapelketan parte hartzeari uko egin dio, eta, txapelketaren formatua aldatu ezean, datozen urteetan ere ez duela parte hartuko adierazi du.[1]

Emakumezkoen munduko xake txapeldunak

Txapelduna Urteak Herrialdea
Vera Mentxik 1927–1944 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB / Txekoslovakia Txekoslobakia / Erresuma Batua Erresuma Batua
inor ez 1944–1950 Ez zen jokatu II. Mundu Gerra zela eta.
Liudmila Rudenko 1950–1953 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB (Ukrainako SES)
Elizaveta Bykova 1953–1956 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB (Errusiako SESF)
Olga Rubtsova 1956–1958 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB (Errusiako SESF)
Elizaveta Bykova 1958–1962 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB (Errusiako SESF)
Nona Gaprindaxvili 1962–1978 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB (Georgiako SES)
Maia Txiburdanidze 1978–1991 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna SESB (Georgiako SSR)
Xie Jun 1991–1996 Txinako Herri Errepublika Txina
Zsuzsa Polgár 1996–1999 Hungaria Hungaria
Xie Jun 1999–2001 Txinako Herri Errepublika Txina
Zhu Chen 2001–2004 Txinako Herri Errepublika Txina
Antoaneta Stefanova 2004–2006 Bulgaria Bulgaria
Xu Yuhua 2006–2008 Txinako Herri Errepublika Txina
Aleksandra Kosteniuk 2008–2010 Errusia Errusia
Hou Yifan 2010–2012 Txinako Herri Errepublika Txina
Anna Uxenina 2012–2013 Ukraina Ukraina
Hou Yifan 2013–2015 Txinako Herri Errepublika Txina
Maria Muzitxuk 2015–2016 Ukraina Ukraina
Hou Yifan 2016–2017 Txinako Herri Errepublika Txina
Tan Zhongyi 2017– Txinako Herri Errepublika Txina

Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketen zerrenda

Urtea Herrialdea Hiria Munduko Xake Txapelduna Txapeldunordea Irabazi (+) Galdu (−) Berdindu (=) Formatua
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1927–1944)
1927  Erresuma Batua Londres Errusiar Inperioa Vera Mentxik Suedia Katarina Beskow 10 0 1 12 jokalariko round robin ligaxka
1930  Alemania Hamburgo Txekoslovakia Vera Mentxik Austria Paula Wolf-Kalmar 6 1 1 5 jokalariko round robin ligaxka
1931  Txekoslovakia Praga Txekoslovakia Vera Mentxik Austria Paula Wolf-Kalmar 8 0 0 5 jokalariko round robin ligaxka
1933  Erresuma Batua Folkestone Txekoslovakia Vera Mentxik Ingalaterra Edith Charlotte Price 14 0 0 8 jokalariko round robin ligaxka
1934  Herbehereak Rotterdam Txekoslovakia Vera Mentxik Sonja Graf 3 1 0 4 partidako matcha
1935  Polonia Varsovia Txekoslovakia Vera Mentxik Polonia Regina Gerlecka 9 0 0 10 jokalariko round robin ligaxka
1937  Suedia Stockholm Txekoslovakia Vera Mentxik Clarice Benini 14 0 0 26 jokalariko suitzar sistemako txapelketa
1937  Austria Semmering Txekoslovakia Vera Mentxik Sonja Graf 9 2 5 16 partidako matcha
1939  Argentina Buenos Aires Txekoslovakia Vera Mentxik Sonja Graf (banderarik gabe) 17 0 2 20 jokalariko round robin ligaxka
Vera Mentxik 1944an hil zen, Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun zela.
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1944–1950)
Interregno
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1950–1999)
1950  SESB Mosku Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Liudmila Rudenko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Olga Rubtsova 11½ points out of 15 16 jokalariko round robin ligaxka
1953  SESB Mosku Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Elizaveta Bykova Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Liudmila Rudenko 7 5 2 14 partidako matcha
1956  SESB Mosku Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Olga Rubtsova Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Elizaveta Bykova 10 puntu 16tik Hiru jokalari (Rubtsova, Bykova, Rudenko) eta zortzi itzuliko ligaxka
1958  SESB Mosku Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Elizaveta Bykova Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Olga Rubtsova 7 4 3 14 partidako matcha
1959  SESB Mosku Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Elizaveta Bykova Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Kira Zvorykina 6 2 5 13 partidako matcha
1962  SESB Mosku Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nona Gaprindaxvili Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Elizaveta Bykova 7 0 4 11 partidako matcha
1965  SESB Riga Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nona Gaprindaxvili Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Alla Kuxnir 7 3 3 13 partidako matcha
1969  SESB Tbilisi
Mosku
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nona Gaprindaxvili Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Alla Kuxnir 6 2 5 14 partidako matcha
1972  SESB Riga Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nona Gaprindaxvili Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Alla Kuxnir 5 4 7 16 partidako matcha
1975  SESB Pitsunda
Tbilisi
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nona Gaprindaxvili Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nana Aleksandria 8 3 1 12 partidako matcha
1978  SESB Tbilisi Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Maia Txiburdanidze Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nona Gaprindaxvili 4 2 9 15 partidako matcha
1981  SESB Borjomi
Tbilisi
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Maia Txiburdanidze Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nana Aleksandria 4 4 8 16 partidako matcha (berdinketa)
1984  SESB Volgograd Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Maia Txiburdanidze Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Irina Levitina 5 2 7 14 partidako matcha
1986  Bulgaria Sofia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Maia Txiburdanidze Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Elena Akhmilovskaia 4 1 9 14 partidako matcha
1988  SESB Telavi Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Maia Txiburdanidze Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Nana Ioseliani 3 2 11 16 partidako matcha
1991  Filipinak Manila Txinako Herri Errepublika Xie Jun Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Maia Txiburdanidze 4 2 9 15 partidako matcha
1993  Monako Monako Txinako Herri Errepublika Xie Jun Georgia Nana Ioseliani 7 1 3 11 partidako matcha
1996  Espainia Jaen Hungaria Zsuzsa Polgár Txinako Herri Errepublika Xie Jun 6 2 5 13 partidako matcha
1996ko txapelketaren ondoren formatua aldatu zen: txapelduna ez zen zuzenean sailkatuko hurrengo txapelketako finalera.
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1999–gaur arte)
1999  Errusia
 Txina
Kazan
Shenyang
Txinako Herri Errepublika Xie Jun Errusia Alisa Galliamova 5 3 7 15 partidako matcha
2000  India New Delhi Txinako Herri Errepublika Xie Jun Txinako Herri Errepublika Qin Kanying 1 0 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2001  Errusia Mosku Txinako Herri Errepublika Zhu Chen Errusia Aleksandra Kosteniuk 5 3 0 64 jokalariko kanporaketa sistema
2004  Errusia Elista Bulgaria Antoaneta Stefanova Errusia Ekaterina Kovalevskaya 2 0 1 64 jokalariko kanporaketa sistema
2006  Errusia Jekaterinburg Txinako Herri Errepublika Xu Yuhua Errusia Alisa Galliamova 2 0 1 64 jokalariko kanporaketa sistema
2008  Errusia Naltxik Errusia Aleksandra Kosteniuk Txinako Herri Errepublika Hou Yifan 1 0 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2010  Turkia Hatay Txinako Herri Errepublika Hou Yifan Txinako Herri Errepublika Ruan Lufei 3 1 4 64 jokalariko kanporaketa sistema
2011  Albania Tirana Txinako Herri Errepublika Hou Yifan India Humpy Koneru 3 0 5 8 pardidako matcha
2012  Errusia Khanty-Mansisk Ukraina Anna Uxenina Bulgaria Antoaneta Stefanova 2 1 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2013  Txina Taizhou Txinako Herri Errepublika Hou Yifan Ukraina Anna Uxenina 4 0 3 7 partidako matcha
2015  Errusia Sotxi Ukraina Maria Muzitxuk Errusia Natalia Pogonina 1 0 3 64 jokalariko kanporaketa sistema
2016  Ukraina Lviv Txinako Herri Errepublika Hou Yifan Ukraina Maria Muzitxuk 3 0 6 9 partidako matcha
2017  Iran Teheran Txinako Herri Errepublika Tan Zhongyi Ukraina Anna Muzitxuk 2 1 3 64 jokalariko kanporaketa sistema

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)"Chessgames"
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa