Antso VI.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oliber (eztabaida | ekarpenak)
t bizialdia
128. lerroa: 128. lerroa:
{{Nafarroako errege-erreginen aurkibidea}}
{{Nafarroako errege-erreginen aurkibidea}}


{{bizialdia|1133ko|1194ko|Antso 06}}
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Semeno leinua]]
[[Kategoria:Semeno leinua]]
[[Kategoria:1133ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1194ko heriotzak]]
[[Kategoria:Amarapedia]]
[[Kategoria:Amarapedia]]

16:57, 20 martxoa 2017ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula

Antso VI.a, Jakituna[1] (ca. 1133 - 1194ko ekainaren 27) Iruñea/Nafarroako erregea (1150 - 1194) izan zen. Iruñeko erregea titulua erabiltzeari utzi zion lehendabiziko erregea zen Nafarroako erregea titulua erabiltzeko. Aita Gartzia V.a Berrezarlea eta ama Margarita l'Aiglekoa zituen.

Bere erreinaldian Gaztela eta Aragoiren aurka jarkiera ugari egon ziren. Hala ere, Antsok erresuma egonkortzea eta leinua tronuan finkatzea lortu zituen. Gainera, obra asko egin eta monasterio zistertar asko eratu zituen.

Erreinaldia

Erresuma ahula jarauntsi zuen aitatik, Gaztela eta Leongo erregea zen Alfontso VII.a enperadoreak eta Bartzelonako konde eta Aragoiko printze erregeordea zen Erramun Berenguer IV.ak jazarria. Hauek 1140an Iruñeko Erresuma banatzea adostu zuten Carriongo itunan. Gainera, Erromak ez zuen erregetzat hartzen, Alfontso I.aren testamentuaren arabera erresuma Tenpluko, Maltako eta Hilobi Sakratuaren ordenen artean banatu behar zelako. Hori zela eta, Erromarentzat Gartzia V.a eta Antso VI.a Dux Pampilonensium edo Dux Navarrorum (Irundarren dukea edo Nafarren dukea, hurrenez hurren) baino ez ziren, hau da, orduan herriak hautatutako gobernariek zuten titulua.

Antsok Erramun Berenguer IV.arengana hurbiltzea saiatu zuenez, Alfontso VII.ak erantzun eta Bartzelonako kondearekin Tudejengo ituna sinatu zuen (1151ko urtarrilaren 27) Nafarroa banatzeko. Hiru egun geroago, Antso bere menpekotza berritu zuen Alfontso enperadorearekin eta Blanka arreba Antso, Alfontso VII.aren lehensemearekin ezkondu zuen. Hala ere, 1157ko maiatzean, Gaztelakoa eta Aragoikoak Lleidako ituna sinatu zuten Nafarroa banatzeko. 1157ko abuztuaren 21ean enperadorea hil zen, Antsoren mesederako. Antsok bere menpekotza berritu zuen Antso III.a Gaztelakoarekin urte hartako azaroaren 11n.

Baina, Antso III.a ez zuen luzaroan iraun 1158ko abuztuaren 31n hil baitzen, tronua hiru urteko Alfontso VIII.aren eskuetan utzita. Errege umearen tutoretza lortzeko borrokak Gaztelako Erresuma ezegonkortu eta ahuldu zuen eta Antso VI.a menpekotzatik ateratzea lortu zuen.

1162ko abuztuaren 8an Erramun Berenguer IV.a hil zen, Aragoiko erresuma eta Bartzelonako konderria Petronila emaztearen eskuetan utzita. Honek 1164an abdikatu zuen Alfontso II.a errege berria izateko. Hau zazpi urte zituenez, tutoretza ere behar zuen. Errege-ume biez inguratua, Antsok tregoa bat adostu zuen Aragoiarekin Gaztelako Erresuma erasotzeko.

Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen. Antsok Pampilonensium Rex (Iruindarren erregea) titulua erabiltzeari utzi zion Rex Navarre (Nafarroako erregea) titulua erabiltzeko.

1162ko udazkenean Antsok Gaztelako Erresumako fronte guztiak eraso zuen eta Errioxaren zati bat lortu zuen.

1163an armada bidali zuen errege otsoa laguntzeko, almohadeak borrokatzen zituena.

Borrokatzeari utzita, diplomaziari ekin zion. 1165eko urtarrilaren 28 Fernando II.a Leongoarekin Tuterako Ituna sinatu zuen. 1167ko urrian Gaztelako Erresumarekin tregoa sinatu zuen eta 1168ko abenduaren 19an Alfontso II.arekin ituna sinatu zuen musulmanei irabazitako lurraldea banatzeko.

1169ko azaroaren 11an, Alfontso VIII.a Gaztelakoa hamalau urte bete zuen eta adin nagusi bihurtu zen. Tronuan finkatuta, berriro egonkortasunak nagusi zuen Gaztelako Erresuman.

1170eko ekainean, Gaztelako eta Aragoiko erregeek, Henrike II.a Ingalaterrakoaren bitartekaritzari esker, Sahagunen elkarrekiko laguntza adostu zuten etsai guztien kontra eta Tudejengo ituna berretsi zuten. Aliantza finkatzeko bi ezkontza adostu zuten: Alfontso VIII.a Gaztelakoak Leonor Plantagenetekoa Ingalaterrako erregearen alaba ezkonduko zuen, eta Alfontso II.a Aragoikoak Antsa, Gaztelako erregearen izeko (horrela 1157ko Lleidako itunean adostua bete zen).

Gaztela eta Aragoi arteko hurreratzeak Nafarroako Erresuma setiatu zuen. Gainera Ingalaterrako erregeak, Akitaniako dukea ere bazen, iparraldetik ere inguratzen zuen Nafarroa. Antso blokeatua izateak erresuma ezegonkortu zuen eta handiki batzuek erregea uztea erabaki zuten, inguruko erregeengan hurbiltzen.

Alfontso VIII.a Gaztelakoak laster berreskuratu zituen 1162an galdutako lurrak. Gaztelarren kanpainak 1173an egin ziren. Lehendabizikoa udaberrian egin zen: erregea urtarrilaren 27an Almazanen bazegoen ere, uztailaren 31n armada Nafarroako bidean zegoen Encisotik[2]. Bigarrena, bestea baino handiena zena, udazkenean burutu zen: irailean hasi eta urriaren 23an Iruñean zegoen. Abenduaren 10an armada berriro Burgosen zegoen.

1174ko udaberrian kanpaina berri bat antolatu zuten, Gaztela eta Aragoiko armada bateratua egina. Uztailean, Alfontso II.a Aragoikoak Milagroko gaztelua hartu zuen. Alfontso VIII.a Gaztelakoak, berriz, Urrotzetik gertu zegoen Legingo gaztelua hartu zuen. Antso VI.a azken gaztelu honetan zegoen baina ihes egitea lortu zuen. Abuztuaren 15ean armada gaztelarra Burgosen zegoen.

1175 eta 1176ko udetan beste bi espedizio egin zituzten. Lehendabizikoa berriro Gaztela eta Aragoiko armada bateratuak egin zuen. Bigarrenean, Gaztelako Erresuma bakarrik egina, Legingo gaztelua galtzea suposatu zuen. Ekintza honek armistizio bultzatu zuen.

Nafarroa eta Laudoaren ebazpena 1177an.


Antso VI.a eta Alfontso VIII.ak borroka bukatzea erabaki zuten 1176ko abuztuaren 25ean. Hori zela eta, zazpi urteko tregoa adostu zuten eta Henrike II.a Ingalaterrakoari laudo bat eskatzea bien arteko kontuak konpontzeko. 1177ko martxoaren 16an laudoaren ebazpena eman zuen. Errege biek konkistetan lortutako itzuli behar zuten eta 1158ko mugetara itzuli. Horrela, Antso VI.ak Logroño, Navarrete, Entrena eta Ausejo itzuli eta Zabalate eta Legin eta Godingo gazteluak berreskuratu zituen. Gainera, Alfontso VIII.ak Antsori hamar urtez urtero 3.000 marai eman behar zizkion.

1179ko apirilaren 15an Nafarroa eta Gaztelako erregeak Naiara eta Logroñon bildu ziren bake-ituna sinatzeko eta mugak behin betiko finkatzeko. Itun honetan ez da agertzen Nafarroaren menpekotza, de facto Antso III.a Gaztelakoa hil zenean desagertua. Ituna sinatu ondoren, laudoan adierazten ziren lekuak elkartrukatu zuten.

1180ko hamarkadan, Antsok barne politika antolatzeari ekin zion, kanpoan ezer gutxi egin zuelako. Errolda egin zuen zergak hobeto biltzeko, foruak eman zizkien zenbait hiribilduei eta merkataritza bultzatu zuen.

1190eko irailaren 7an Antso eta Alfontso II.a Aragoikoa (jadanik Alfontso VIII.a Gaztelakoarengandik urrundua) Borjan adiskidetasun eta elkarrekiko laguntza ituna sinatu zuten, Gaztelako Erresumako erasoz gero.

1191ko uztailean berriro elkartu ziren Tarazonan, elkarren adiskidetasuna bermatzeko. Hala ere, Gaztelako Erresumaren aurkako konpromiso behin betikoak ez hartzeko, Antsok ez zuen Huescako Liga izeneko aliantzan parte hartu (Alfontso II.a Aragoikoa, Alfontso IX.a Leongoa eta Antso I.a Portugalgoa Alfontso VIII.aren aurka egina).

Antso VI.a 1194ko ekainaren 27an hil zen eta Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

Eraikuntzak

Familia

Aitona
Ramiro
Monzoneko jauna
Amona
Kristina
Vivarrekoa
Aitona
Giselbert,
L'Aigleko jauna
Amona
Juliana
Perchekoa
Aita
Gartzia V.a
Nafarroako errege
Ama
Margarita
L'Aiglekoa
Antso VI.a
Nafarroako errege

Ezkontza eta seme-alabak

1157ko ekainaren 2an, Carrion de los Condesen Antso VI.ak Gaztelako Alfontso VII.a erregearen Antsa alaba ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Vicente Ángel Álvarez Palenzuela eta besteak "Historia general de España y América" (IV. liburukia), (1984)
  3. (Gaztelaniaz) Usin, C. eta Tajuelo, M. Miranda del Ebro y el Condado de Treviño 2000
  4. Gazteizeko Udaletxea Historia apur bat

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antso VI.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia

  • Angel J. Martín Duque "Sancho VI el Sabio y el Fuero de Vitoria", (Vianako Printze erakundea, 63. urtea, 227. zbk, 2002)
  • Vicente Ángel Álvarez Palenzuela eta besteak "Historia general de España y América" (IV. liburukia) Rialp argitaletxea (1984)


Aurrekoa:

Gartzia V.a


Antso VI.a
Nafarroako errege
(1150-1194)
Ondorengoa:

Antso VII.a