«Jesus Maria Leizaola»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t (bizialdia)
[[1924]]tik María del Coro Loidi Zulaikarekin ezkonduta egon zen.
 
Gaztetandik [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiko kide izan zen, eta [[1931ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1931n Espainiako Gorteetako]] diputatua izan zen [[Gipuzkoa]]tik [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaiko lehen legegintzaldian. [[1933ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1933an diputatu hautatu zuten]] berriro, baina dimisioa eman eta [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Aldundiko]] idazkaritza hartu zuen. 1936an, [[Donostiako historia|Donostia]]ko burukide jeltzaleetako bat izan zen eskuindar matxinoen indarrek [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|hiria mendean hartu arte]]. [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|1936ko Autonomia Estatutua]] onartu zelarik, Zuzentza burukidea izendatu zuen [[Jose Antonio Agirre]] Lehendakariak. Frankistek Bilbo inguratua zutenean, behin-behineko Defentsarako Batzordeko lehendakari izendatu zuten.
 
[[1937]]an Agirre Lehendakariak [[Frantzia]]ra erbesteratzeko agindua eman zion Leizaolari. Frantzian euskal iheslariei laguntzen jardun zuen eta [[1946]]an Agirre lehendakariak ogasun burukidea izendatu zuen. [[1960]]an Agirre hil zenean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari hautatu zuten, erbestean. [[1979]]ko [[abenduaren 15]]a arte ez zen [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] itzuli<ref>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-contlehe/eu/contenidos/informacion/v2_sedes/eu_sedes/sedes.html Egoitzak. Lehendakaritza.] {{eu}}</ref> eta [[Carlos Garaikoetxea Urriza|Carlos Garaikoetxea]] lehendakariari zilegitasun osoa eman zion. 1980an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkide hautatu zuten. Handik urtebetera, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]]n sartu zen eta sarrera hitzaldian ''La euritmia en la poesía vasca y sus relaciones con otras Bellas Artes'' lana irakurri zuen. ''Euzkadi, Gipuzkoarra, Argia, El Día, Yakintza, Eusko-Enda. Euzko-Deia, Alderdi, Diario Oficial'' eta ''Gudari'' aldizkarietan eman zituen argitara artikuluak.

Nabigazio menua