Wikipedia:Estrategia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
|
|
=== [[:meta:Strategy/Wikimedia movement/2017/Process/Briefing|Zer jakin behar dugu eztabaida informatua izateko?]] ===
=== [[:meta:Strategy/Wikimedia movement/2017/Process/Briefing|Zer jakin behar dugu eztabaida informatua izateko?]] ===
Dokumentu honek gure mugimenduaren eta etorkizunaren inguruko estrategia hizketaldi ezberdinetan eztabaidatu daitezkeen hainbat gai jasotzen ditu. Gaurkota eta hobetuko da gure hizketaldien eta ikerketaren ondorioz jasotzen den informazioarekin. Horrela gehiago jakingo duzu gai hauen inguruan:
Dokumentu honek gure mugimenduaren eta etorkizunaren inguruko estrategia hizketaldi ezberdinetan eztabaidatu daitezkeen hainbat gai jasotzen ditu. Gaurkotu eta hobetuko da gure hizketaldien eta ikerketaren ondorioz jasotzen den informazioarekin. Horrela gehiago jakingo duzu gai hauen inguruan:


* Biztanleria, hezkuntza eta teknologiari buruzko etorkizuneko joerak.
* Biztanleria, hezkuntza eta teknologiari buruzko etorkizuneko joerak.

11:26, 22 martxoa 2017ko berrikusketa


1. urratsa: hasi aurretik, ikasi

Zer jakin behar dugu eztabaida informatua izateko?

Dokumentu honek gure mugimenduaren eta etorkizunaren inguruko estrategia hizketaldi ezberdinetan eztabaidatu daitezkeen hainbat gai jasotzen ditu. Gaurkotu eta hobetuko da gure hizketaldien eta ikerketaren ondorioz jasotzen den informazioarekin. Horrela gehiago jakingo duzu gai hauen inguruan:

  • Biztanleria, hezkuntza eta teknologiari buruzko etorkizuneko joerak.
  • Gure mugimendua eta bere ekosistema: nortzuk garen gaur.
  • Nola ari garen eboluzionatzen mugimendu gisa (joerak kontribuzioan, edukian eta irakurtzeko moduetan).

2. urratsa: etorkizuna pentsatu

Galdera handi bat

Gure helburua, mugimendu gisa 2030. urterako bidean guztiok inspiratu eta konprometituko gaituen norabide bat identifikatzea da. Honek lagunduko digu antolakuntza hobetzen eta mugimenduaren barneko jarduerak lehenesten. Helburua nahikoa malgua izan behar da denboran aurreran joan ahala oraindik gaurkotasunezkoa izateko.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?

Eztabaida zazpi galderen arabera antolatuko dugu:

Zeintzuk dira euskal wikilari gisa definitzen gaituzten elementuak? Eta Wikimedia mugimendu gisa? Zeintzuk izan beharko lirateke elementu horiek 2030. urtean? eztabaidatuirakurri
Zeintzuk dira 2030. urterako munduan aldatuko zenituzkeen gauzak eta nola lagundu dezake Wikimediak horretan? eztabaidatuirakurri
Zeintzuk dira aurrean ditugun arriskuak? Zeintzuk dira aurrera egiteko sendotu behar ditugun puntuak? eztabaidatuirakurri
Hezkuntza, jendartea eta teknologia eremuetan 2030rako emango diren aldaketetatik, zeintzuk uste duzu garrantzitsu izango direla guretzat? eztabaidatuirakurri
Gure leloa "munduko jakintza guztia mundu guztiarentzat eskuragarri" jartzea esaten du. Zer hartu beharko genuke kontuan hau lortzeko? eztabaidatuirakurri
Zeintzuk dira Euskal Wikilarien Elkarteak mugimendu globalaren parte egin ditzakeen gauzak? eztabaidatuirakurri
Zer da prozesu hau elkarrekin egiteko batzen gaituena? eztabaidatuirakurri

Edo bestela...

Hurrengo urratsak: sintesia eta eztabaida zikloak

(Ingelesez) Laburpenak eta informazio banaketa

Eztabaidak etengabe laburbiduko dira eta gaiaren arabera sailkatu. Eztabaidako puntu nagusiak partekatuak izango dira wiki ezberdinen artean, mugimenduaren osotasunak garatzen dituen iritziak modu errazean izateko.


(Ingelesez) Kronologia eta prozesua

Oraindik eztabaidaren lehen zikloan gaude. Beste bi ziklo egongo dira, irekiak. Hurrengo zikloetan helburuetan bateratzen saiatuko gara eta hainbat eremu zehaztu, beti ere 2017ko abuztuaren aurretik.



Ikonoen kreditoak: Copyright © 2011–2017 OOjs UI Team and other contributors, Expat license