Maria Antonia Eskibel Navarrete: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t +biografia infotaula automatikoa
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Maria Antonia Eskibel Navarrete
| irudia =
| zabalera =
| oina =
| izen osoa =
| jatorrizko izena =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1778]]ko [[otsailaren 2]]a
| jaiotza hiria = [[Gasteiz]]
| jaiotza herrialdea =
| heriotza data = [[1849]]a {{adina|1778|2|2|1849|1|1}}
| heriotza hiria = [[Gasteiz]]
| heriotza herrialdea =
| etnia =
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak =
}}


Maria Antonia Eskibel Navarrete ([[Gasteiz]], [[1778]]ko [[otsailaren 2]]a – [[Gasteiz]], [[1849]]) liberal sutsua eta [[frantsestu|frantsestua]] izan zen [[Espainiako Independentzia Gerra]] garaian. Ospe handia izan zuten berak Gasteizen antolatu ohi zituen tertuliek.
Maria Antonia Eskibel Navarrete ([[Gasteiz]], [[1778]]ko [[otsailaren 2]]a – [[Gasteiz]], [[1849]]) liberal sutsua eta [[frantsestu|frantsestua]] izan zen [[Espainiako Independentzia Gerra]] garaian. Ospe handia izan zuten berak Gasteizen antolatu ohi zituen tertuliek.

20:55, 25 martxoa 2017ko berrikusketa

Maria Antonia Eskibel Navarrete
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Antonia Esquivel y Navarrete
JaiotzaGasteiz1778ko otsailaren 2a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1849 (70/71 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Maria Antonia Eskibel Navarrete (Gasteiz, 1778ko otsailaren 2aGasteiz, 1849) liberal sutsua eta frantsestua izan zen Espainiako Independentzia Gerra garaian. Ospe handia izan zuten berak Gasteizen antolatu ohi zituen tertuliek.

Biografia

Maria Antonia Eskibel Navarrete Gasteizen jaio zen 1778ko otsailaren 2an. Gasteizko familia noble batean, gurasoak Legardako markesak izan zituen, Ignacio Vicente Eskibel eta Peralta eta Manuela Isidra Navarrete eta Lisón Tejadakoa. Legarda sendiaren jauregia Zapateria kalean kokatuta zegoen, Santo Domingo plazuelaren iskinean.

Espainiako Independentzia Gerran ezaguna egin zen Miguel Ricardo Alaba Eskibel, Alaba Jenerala, lehengusua zuen.

Maria Antonia 1798ko abenduaren 29an ezkondu zen Antonio Fernández Navarrete eta Ximenez Tejadarekin[1]. 20 urte zituen eta senarrak, berriz, 39. Antonio familia liberal eta ilustratu batetik zetorren eta 1776tik 1793ra bitartean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Benito, Dean eta kanonigo Zaragozako Seoan, eta Demetria, 1819an bere lehengusu propio zuen Antonio Gervasio Fernandez Navarreterekin ezkonduko zena.

Senarra Ábalosekoa (Errioxa) bazen ere, Maria Antonia ez zen normalean Gasteiztik urrundu eta bertan jaio ziren bi seme-alabak ere.

Familia liberalismo moderatuan kokatu zen, baina Maria Antonia erredikalago bilakatzen joan zen. 1814ko otsailean, frantsesak joanak ziren, jada, eta atxilo hartu zuten, frantsestua zelakoan. Paradero bera izan zuten beste hainbat gasteiztarrek, Genaro Maria Gamiz, Inozentzio Santa Maria apaiza, Casimiro Javier eta Ramon Maria de Urretxu Díaz del Carpio (aita-semeak), Narrosko markesa zen Joakin Maria Egia Agirre, Valentín González Echávarri eta abarrek.

1830eko apirilaren 30ean, Maria Antonia alargun geratu zen, Antonio Ábalosen hil zenean. Gasteizen bizitzen jarraitu zuen eta ospe handia zuen bere etxean antolatzen zuen tertuliak, hiriko burgesia liberalak gustuko zituenak.

1849an hil zen Gasteizen[2].

Erreferentziak