Epitalamio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Epitalamioa''' ezkontza-[[kantu]] liriko bat da [[Antzinako Grezia]]n sortua eta ondoren [[Antzinako Erroma]]n imitatua. Epitalamio hitza [[antzinako greziera]]tik dator, {{lang|grc|ἐπι}} (''epi'', «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (''thalamos'', «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako [[Safo]] eta [[Kalimako]], eta Erromako [[Katulo]] daude.
'''Epitalamioa''' ezkontza-[[kantu]] liriko bat da, [[Antzinako Grezia]]n sortua eta ondoren [[Antzinako Erroma]]n imitatua. Epitalamio hitza [[antzinako greziera]]tik dator, {{lang|grc|ἐπι}} (''epi'', «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (''thalamos'', «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako [[Safo]] eta [[Kalimako]], eta Erromako [[Katulo]] daude.


==Historia==
==Historia==

08:51, 28 martxoa 2017ko berrikusketa

Epitalamioa ezkontza-kantu liriko bat da, Antzinako Grezian sortua eta ondoren Antzinako Erroman imitatua. Epitalamio hitza antzinako grezieratik dator, ἐπι (epi, «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (thalamos, «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako Safo eta Kalimako, eta Erromako Katulo daude.

Historia

Epitalamioen jatorria oso antzinakoa da. Esaterako, hebrearren artean, Biblian, David erregeak konposatutako eztei-kantuak biltzen dira. Zenbait egilek epitalamioen sorkuntza Stesichoreri egotzi diote, 42ko Olinpiadan; tesi honek ez du oinarri handirik zeren eta Hesiodoren garaietan generoa ezaguna baitzen, esaterako Tetis eta Peleoren ezkontzan kantatu zirenak.

Pizkundean

Erdi Aroa ondoren, generoa, beste genero klasikoen artean, poeta desberdinen eskutik berpiztua izan zen: Giovanni Pontano, Juan Segundo, Antonio Agustín, Jerónimo Ramírez, Gabriele Altilio, Giovanni Gigli eta Martín Ivarra.[1]

Gaur egun

Mendebaldean bakana da genero hau, ez bada hotsandiko zeremonietan, ezkontzetan zein hileta-elizkizunetan.

Erreferentziak

  1. Antonio Serrano Cueto: "La novia remisa y el novio ardiente en el epitalamio latino: una imagen que pervive en el Renacimiento". Cuadernos de Filología Clásica. Estudios Latinos, 2003.

Kanpo loturak