GPS: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa: 1. lerroa:
G
[[Fitxategi:Navstar.jpg|thumb|250px|NAVSTAR GPS Satelitea]]
'''Global Positioning Sistem''' ('''GPS''') edo '''Kokapen Sistema Globala''', [[satelite]] bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrek [[Lurra|Lur]] osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro gutxiko errorearekin. Sistema hori Belgikako eta Frantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] Defentsa Sailak kudeatzen du.

GPSak 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurretik 20.000 [[kilometro|km]]-tara orbitatzen daude. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat edukitzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin, GPSak erretardoa kalkulatzen du eta [[triangulazio]] efektuaren bidez, objektu edo ibilgailuaren kokapen zehatza lortzen du.

Antzinako [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBak]], antzeko sistema bat zuen [[GLONASS]] izenekoa, gaur egun [[Errusia]]k kudeatua. Gaur egun, [[Europar Batasuna]]k bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortzen ari da, [[Galileo (satelite bidezko nabigazio sistema)|Galileo kokapen proiektua]]. [[2010]]. urterako prest egongo dela espero da.

== Historia eta garapena ==
[[1973]]an Estatu Batuetako Defentsa Sailak ''[[Global Navstar]]'' kokapenerako sistema sortu zuen, nabigazioko arazo gero eta ugariagoak konpontzeko asmoz. Berehala lortu zuen arrakasta, eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko ekipo txiki eta merkeak behar direnez, erabilera berri ugari aurkitu zaizkio.

=== Ezaugarriak. ===
Bi motatakoak daude: ''SPS'' (''Standard Positioning Service'', Kokapenerako Zerbitzu Estandarra), kokaera 100 metroko zehaztasunez ematen duena, eta ''PPS'' (''Precise Positioning Service'', Kokapen Zehatzerako Zerbitzua), 20 metro baino gutxiagoko zehaztasunez eman dezakeena. Azken hori [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] militarren eta beren aliatuen esku bakarrik dago. Badira zehaztasuna hobetzeko teknikak ere, ''GPS diferentziala'' ''(DGPS)'' adibidez, 3 metroko zehaztasuna lor dezakeena, eta ''teknika garraiatzaileak'', 1 cm-ko zehaztasuna dutenak. Erabiltzaile guztien eskura daude ''SPS'', ''DGPS'' eta ''teknika garraiatzaileak''.

== Funtzionamendua ==
''GPS'' [[satelite]]ek [[ordulari atomiko]] zehatzak dituzte. Satelitetik erabiltzailearenganaino informazioa igortzeko behar izan den denbora kontuan hartuz, erabiltzaileak satelitearen kokaera kalkulatzen du, eta hiru sateliterekiko duen distantzia kalkulatuz, bere kokaera zehatza hiru dimentsiotan ezagutu dezake. Distantzia zuzenean kalkulatu nahi badu, erabiltzaileak ''GPS''arekin sinkronizatutako ordulari atomikoa behar du. [[Latitude]]a, [[longitude]]a, [[altitude]]a eta denbora neurtzeko, lau satelite erabiltzen dira. Horrez gainera, ''GPS''aren erabilerarako bi eremu nagusi bereizten dira: kokaera satelite bidez baizik ezagutzen ez den sistema, batetik, eta kokaera errepikatzaile finkoz ezagutzen dena bestetik. Lehenengo sistema itsasoan erabiltzen da gaur egun batez ere, itsasoan errepikatzaile finkorik ezin jar daitekeelako. Lehorrean, berriz, geroz eta zabalduago daude beren latitude eta altitude zehatza finkaturik duten errepikatzaile finkoak, eta errepikatzaile horiek erreferentzia gisa harturik itsasoan baino askoz ere zehaztasun handiagoz ezagutu daitezke une oro edozer gauzaren latitude eta altitudeak; merkatuan saltzen diren lehorrerako ''GPS'' arruntek, kamioietan edo autoeta
# o nabigazioa. Gaur egun [[automobil]] askok erabiltzen dute, helbide edo ibilbideak aurkitzeko.
# [[Topografia]] eta [[geodesia]]. Nekazal kokapena.
# [[Salbamendu]]a.
# Kirola eta aisia.
# Elbarri eta gaixoentzat.
# Landa-lanen aplikazio zientifikoentzako (ikus [[geomatika]]).
# ''[[Geocaching]]'', beste erabiltzaileek ezkutatutako altxorren bilaketan datzan jarduera.
# Automobilen araketa eta berreskurapena.
# Kirol nabigazioa
# Airezko kirolak: [[Parapente]]a, [[Aladelta]] etab.

== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}

* [[Satelite artifizial]]
* [[Bide-puntu]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}


[[Kategoria:Satelite bidezko nabigazio sistemak]]
[[Kategoria:Satelite bidezko nabigazio sistemak]]

18:09, 30 martxoa 2017ko berrikusketa

G