Jasangarritasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
31. lerroa: 31. lerroa:


[[Kategoria:Iraunkortasuna]]
[[Kategoria:Iraunkortasuna]]
[[Kategoria:Landa geografia]]

19:59, 1 apirila 2017ko berrikusketa

Lurra, espaziotik ikusia.
Sostengagarritasuna lortuz gero, Lurrak giza bizitza sostengatzen jarraitu ahalko du.

Ekologian, jasangarritasuna, iraunkortasuna edo sostengagarritasuna sistema biologikoak aniztasunez eta produktibo mantentzeko ahalmena da. Bizi luzeko hezegune eta basoak dira sistema biologiko jasangarrien adibide garbia. Definizio orokorragoa hartuta, jasangarritasuna sistemen eta prozesuen irauteko ahalmenari ere esaten zaio. Jasangarritasuna antolatzeko printzipioa berez garapen jasangarria da. Azken honek lau domeinu lotzen ditu; ekologia, ekonomia, politika eta kultura. Jasangarritasunaren zientzia arduratzen da garapen jasangarria eta ingurumena aztertzeaz.

Definizioa

Jasangarritasun izena jasan aditzetik eratorria da, -garri atzizkia gehituaz jasateko ahalmena azaltzeko sortua. Ingelesez sortutako sustainability kontzeptuaren itzulpen gisa eman zen. Bestalde, jasangarritasun izenarekin batera, iraunkortasun eta sostengagarritasun ere erabiltzen dira kontzeptu honetarako.

1980ko hamarkadatik gaur egunera, jasangarritasun kontzeptuaren erabilera giza jasangarritasunera edo Lur planetaren jasangarritasunera mugatuz joan da, eta horren ondorioz jasangarritasuna garapen iraunkorra kontzeptuaren partetzat erabili ohi da. Garapen iraunkorra 1987ko martxoak 20an definitu zuen Nazio Batuetako Brundtland Batzordeak, honela: «garapen iraunkorra da etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak ase ahal izatea arriskuan jarri gabe egungo beharrak asetzen dituen garapena».

Jasangarritasunaren hiru zutarriak

2005eko Giza Garapenari buruzko Munduko Goi Bilerak garapen jasangarriaren helburu eta jomugak identifikatu zituzten, esaterako, garapen ekonomikoa, giza garapena eta ingurumenaren babesa. Ikuspuntu hau elipsez osatutako diagrama sinpleez azaltzen da, non hiru elipseak gainjarriz hiru pilareak batera eta sistema baten barne bezala ulertu behar direla esplikatzen den.

Historia

Jasangarritasunaren historiak antzinako gizarteetatik egungorako gizartearen menpe dagoen sistema ekologikoa irudikatzen du. Historia, beraz, gizarte mota baten zonaldekako arrakastaz ezaugarritzen da, zeinak, krisialdiak jasan dituen eta hauek ebatzi dituzten produkzioaz, jasangarritasunaz batzutan eta hau gabe bestetan. Hala, jasangarritasuna ez da historikoki helburu bat izan, nahigabeko ondorio bat ordea.

Ehunekotan azalduak jasangarritasunaren eustea eta gizarteak inguruarekiko izandako kezka historian. Aditu, antzinaroko kezkak soilik uztaren beharraren ondorioa zela eta XXI. mendeko kezkak jasangarritasun kontzeptua jasotzen duela.

Antzinako zibilizazioetan suaren erabilerak eta jaki espezifiko batzuen nahiak landare eta animalien komunitateen bizi naturalak alteratzen zituzten. Duela 8.000-10.000 urte laborantza komunitateak azaldu ziren, ingurugiroaren dependentzia altuaz baina, jadanik euren bizi sistema sortuz, iraunkortasun egitura bat sortuz.

Geroztik mendebaldeko industria iraultza azaldu zen, 18. eta 19. mendeetan, hazkuntza gradualaren proportzioa brutalki aldatuz. Produkzioa esponentzialki hazi zen eta honekin batera erregai fuelez lortutako energi gastua. Ikatza motorrak eragiteko eta beranduago elektrizitatea sortzeko botere oinarria bezala erabiltzen zen. Medikuntza sistema berriak eta garatutako tratamendu berriek gizartea gaixotasunetatik babesten zuten. Bide horretan munduak bere beharrak aski ase zitzakeen baina, ez zuen geroan izango zenan erreparatzen; jasangarritasunaren oinarria aputzen hasi zen.

20. mende erdialdera, jasangarritasunaren aldeko mugimenduak munduari ezagutarazi zion bazeudela ingurugiroarekin lotutako kostoak jasotako onura materialei lotuak. Erantzukizunaren ideia pizten zen, nahiz askoren gustokoa ez izan. Hala ere, 20. mendean zehar ingurugiroaren arazoek eskala global bat hartu zuten, 1973 eta 1979ko energi krisiak igaro ziren eta garbi geratu zen gizarte globala energia berriztaezinen dependente bihurtu dela.

21. mendean gizartearen kezka zeharo handitu da giza negutegi efektuaren mehatxua (deforestazio eta fuel erregaien erretzearen ondorioa) nabaritzen hasia baita.

Printzipio eta kontzeptuak

Jasangarritasunaren bilbadura analitikoak hainbat diziplina eta esparru konektatzen ditu, Jasangarritasun Zientzia ere definitu duen arte.

Eskala eta testuingurua

Jasangarritasuna eskala anitzetan aztertzen da, denboran eta espazioan eta ingurugiroa, gizartea edo antolakuntza ekonomikoa jasotzen ditu.