Bretainia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t zuz
47. lerroa: 47. lerroa:
Jendetsua izan da beti, baina emigrazio handia nozitu behar izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Milioi bat gaztek utzi zuten Bretainia mende bakarrean. Biztanle-galera hori 1960tik aurrera eten zen nolabait.
Jendetsua izan da beti, baina emigrazio handia nozitu behar izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Milioi bat gaztek utzi zuten Bretainia mende bakarrean. Biztanle-galera hori 1960tik aurrera eten zen nolabait.


[[2007]]ko [[urtarril]]an Bretainia osoak 4.365.500 biztanle zituen. Horietako % 71 [[Bretainia (eskualdea)|Bretainiako eskualdean]] bizi zen etaz % 29 [[Pays de la Loire]] eskualdean. [[1999]]ko erroldaren arabera, [[Nantes]] hirigunean, 711.120 biztanle bizi ziren; [[Rennes]] hirigunean, 521.188; eta [[Brest]] hirigunean, 303.484.
[[2007]]ko [[urtarril]]an Bretainia osoak 4.365.500 biztanle zituen. Horietako % 71 [[Bretainia (eskualdea)|Bretainiako eskualdean]] bizi zen eta % 29 [[Pays de la Loire]] eskualdean. [[1999]]ko erroldaren arabera, [[Nantes]] hirigunean, 711.120 biztanle bizi ziren; [[Rennes]] hirigunean, 521.188; eta [[Brest]] hirigunean, 303.484.


== Ekonomia ==
== Ekonomia ==
61. lerroa: 61. lerroa:
Bretainiako [[industria]] ahula da. Industriagune nagusiak [[Nantes]], [[Rennes]] eta [[Brest]] dira. Industri sektoreei dagokienez, janari-industria da nagusi ([[esneki]]ak eta kontserbak) eta, ondoren, [[elektronika]]. [[Automobilgintza]]k ere nolabaiteko garrantzia badu, Rennes hirian [[Citroën]] etxearen lantegi bat baitago. Bretainia Frantziako iraultza industrialetik at geratu zenez, horren ondorioz bere landa eta paisaiak industrializazioaren eragin kaltegarrietatik kanpo ere geratu zen. Bestalde, azken urteetan, kostaldean [[haize-sorgailu]] ugari ere ipini dira.
Bretainiako [[industria]] ahula da. Industriagune nagusiak [[Nantes]], [[Rennes]] eta [[Brest]] dira. Industri sektoreei dagokienez, janari-industria da nagusi ([[esneki]]ak eta kontserbak) eta, ondoren, [[elektronika]]. [[Automobilgintza]]k ere nolabaiteko garrantzia badu, Rennes hirian [[Citroën]] etxearen lantegi bat baitago. Bretainia Frantziako iraultza industrialetik at geratu zenez, horren ondorioz bere landa eta paisaiak industrializazioaren eragin kaltegarrietatik kanpo ere geratu zen. Bestalde, azken urteetan, kostaldean [[haize-sorgailu]] ugari ere ipini dira.


[[Fitxategi:Bretagne Finistere Locronan1 tango7174.jpg|thumb|200px|[[Locronan]]go plaza. Udalerri horrek Bretainia osoko ederrentako bat izatearen ospea du; bertako jarduera nagusiak turismoa eta artisautza dira.]]
[[Fitxategi:Bretagne Finistere Locronan1 tango7174.jpg|thumb|200px|[[Locronan]]go plaza. Udalerri horrek Bretainia osoko ederrenetako bat izatearen ospea du; bertako jarduera nagusiak turismoa eta artisautza dira.]]


Zerbitzuei dagokienez, garrantzi berezia hartu du turismo handiak: [[Rennes]], administrazio-, ekonomia- eta unibertsitate-hiriburua da eta [[Brest]], merkataritza-portu handia. Lorient-ekin batera, hirurak dira Bretainiako hiri nagusiak, [[Saint-Brieuc]], [[Quimper]], [[Saint-Malo]], [[Vannes]], [[Fougères]] eta [[Morlaix]] hirixkekin batera. Horietaz gainera, [[Nantes]]<nowiki/>ek eta [[Saint-Nazaire]]<nowiki/>k, [[Loire-Atlantique]] departamendukoak biak, industria-maila handia dute.
Zerbitzuei dagokienez, garrantzi berezia hartu du turismo handiak: [[Rennes]], administrazio-, ekonomia- eta unibertsitate-hiriburua da eta [[Brest]], merkataritza-portu handia. Lorient-ekin batera, hirurak dira Bretainiako hiri nagusiak, [[Saint-Brieuc]], [[Quimper]], [[Saint-Malo]], [[Vannes]], [[Fougères]] eta [[Morlaix]] hirixkekin batera. Horietaz gainera, [[Nantes]]<nowiki/>ek eta [[Saint-Nazaire]]<nowiki/>k, [[Loire-Atlantique]] departamendukoak biak, industria-maila handia dute.
88. lerroa: 88. lerroa:
{{sakontzeko|Bretainiako historia}}
{{sakontzeko|Bretainiako historia}}


{{aipu|''Bretainia matxinatu zahar bat da. Baina 200 urtetatik honuntz matxinatu den aldi bakoitzeko, horretarako beti arrazoi bat izan duela aipatzekoa da. Bai [[Frantziako Iraultza|Iraultza]] edo [[monarkia]]ren aurka, bai eta [[Errepublika]]ren ordezkarien edo [[Errege]]aren agintarien aurka ere, Bretainiak dakarren borroka beti berbera da.''|[[Victor Hugo]].<ref>Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.</ref>}}
{{aipu|''Bretainia matxinatu zahar bat da. Baina 200 urtetatik honantz matxinatu den aldi bakoitzeko, horretarako beti arrazoi bat izan duela aipatzekoa da. Bai [[Frantziako Iraultza|Iraultza]] edo [[monarkia]]ren aurka, bai eta [[Errepublika]]ren ordezkarien edo [[Errege]]aren agintarien aurka ere, Bretainiak dakarren borroka beti berbera da.''|[[Victor Hugo]].<ref>Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.</ref>}}


=== Historiaurrea ===
=== Historiaurrea ===
97. lerroa: 97. lerroa:


=== Antzinaroa ===
=== Antzinaroa ===
[[Fitxategi:Kartenn Galianed.jpg|thumb|right|300px|Aintzinaroa gaur egungo Bretainian bizi ziren [[galia]]r herri edo tribuen kokapen mapa:
[[Fitxategi:Kartenn Galianed.jpg|thumb|right|300px|Antzinaroa gaur egungo Bretainian bizi ziren [[galia]]r herri edo tribuen kokapen mapa:
{{legend|#66CC80|[[Osismii]]}}
{{legend|#66CC80|[[Osismii]]}}
{{legend|#80FFCE|[[Veneti (Galia)|Veneti]]}}
{{legend|#80FFCE|[[Veneti (Galia)|Veneti]]}}
126. lerroa: 126. lerroa:
{{sakontzeko|Bretainiako erresuma}}
{{sakontzeko|Bretainiako erresuma}}


Azkenik, [[826]]. urtean Karlomagnoren seme[[Luis Errukitsua|Ludoviko Piok]] [[Bretainiako erresuma|Bretainiako Errresuma]] sortu eta haren agintean, [[Nominoe]] Bretainiako lehenbiziko erregea izan zen. [[842]]. urtean, [[Karlos II.a Burusoila]] agintera iritsi eta [[Mendebaldeko Frantzia]]ren independentzia aldarrikatu zuen, [[842]]. urtean [[Redongo gudua]]n enperadorea garaitu eta mende batez dinastia independiente baten menpe egon zen.
Azkenik, [[826]]. urtean Karlomagnoren seme[[Luis Errukitsua|Ludoviko Piok]] [[Bretainiako erresuma|Bretainiako Errresuma]] sortu eta haren agintean, [[Nominoe]] Bretainiako lehenbiziko erregea izan zen. [[842]]. urtean, [[Karlos II.a Burusoila]] agintera iritsi eta [[Mendebaldeko Frantzia]]ren independentzia aldarrikatu zuen, [[842]]. urtean [[Redongo gudua]]n enperadorea garaitu eta mende batez dinastia independente baten menpe egon zen.


=== Bretainiako Dukerria ===
=== Bretainiako Dukerria ===
142. lerroa: 142. lerroa:


=== XVI-XVII. mendeak ===
=== XVI-XVII. mendeak ===
Frantziako monarkiak Bretainia gobernatzeko saikerak egin zituen; horren ondorioz, mugimendu autonomistak garatu eta hainbat matxinada jazo ziren, frantziar gudarosteak gogorki apalduak. Matxinada haietako ospetsuena [[1675]]ko ''[[Txapelgorrien matxinada]]'' izan zen, baserritarrek zerga altuen aurka protesta egin baitzuten
Frantziako monarkiak Bretainia gobernatzeko saiakerak egin zituen; horren ondorioz, mugimendu autonomistak garatu eta hainbat matxinada jazo ziren, frantziar gudarosteak gogorki apalduak. Matxinada haietako ospetsuena [[1675]]ko ''[[Txapelgorrien matxinada]]'' izan zen, baserritarrek zerga altuen aurka protesta egin baitzuten


=== XVII-XVIII. mendeak ===
=== XVII-XVIII. mendeak ===
Ohialgintza industriari esker, Bretainiako [[ekonomia]]<nowiki/>k garapen handia izan zuen. Hala ere, [[Nantesko Ediktua]]ren ezetatzearekin batera, [[hugonoteak|hugonote]] askok Bretainia laga eta ekonomia gainbehera hasi zen.
Ohialgintza industriari esker, Bretainiako [[ekonomia]]<nowiki/>k garapen handia izan zuen. Hala ere, [[Nantesko Ediktua]]ren ezeztatzearekin batera, [[hugonoteak|hugonote]] askok Bretainia laga eta ekonomia gainbehera hasi zen.


=== Frantziako Iraultza ===
=== Frantziako Iraultza ===
153. lerroa: 153. lerroa:
{{Sakontzeko|Frantziako Iraultza}}
{{Sakontzeko|Frantziako Iraultza}}


[[1789]]an [[Frantziako Iraultza]]ren ondorioz, Bretainiak ordurarte mantendu ahal izan zituen burujabetza eskubideak galdu eta bost departamendutan zatitu zuten: [[Côtes-d'Armor|Aodoù an Arvor]] (Côtes-d'Armor), [[Finistère|Penn-ar-Bed]] (Finistère), [[Ille-et-Vilaine|Il-ha-Gwilen]] (Ille-eta-Vilaine), [[Morbihan|Mor-Bihan]] (Morbihan) eta [[Loire-Atlantique|Liger-Atlantel]] (Loire-Atlantique). Departamendu horietako laurekin [[Bretainia (eskualdea)|Bretainia eskualdea]] sortu zuten, eta Liger-Atlantel kanpoan utzi zuten, [[Pays de la Loire]] eskualdean sartu baitzuten.
[[1789]]an [[Frantziako Iraultza]]ren ondorioz, Bretainiak ordura arte mantendu ahal izan zituen burujabetza eskubideak galdu eta bost departamendutan zatitu zuten: [[Côtes-d'Armor|Aodoù an Arvor]] (Côtes-d'Armor), [[Finistère|Penn-ar-Bed]] (Finistère), [[Ille-et-Vilaine|Il-ha-Gwilen]] (Ille-eta-Vilaine), [[Morbihan|Mor-Bihan]] (Morbihan) eta [[Loire-Atlantique|Liger-Atlantel]] (Loire-Atlantique). Departamendu horietako laurekin [[Bretainia (eskualdea)|Bretainia eskualdea]] sortu zuten, eta Liger-Atlantel kanpoan utzi zuten, [[Pays de la Loire]] eskualdean sartu baitzuten.


Bretainiak kontserbadurismoarekin zituen lotura estuak zirela eta [[1793]]-[[1815]] bitartean [[Chouannerie]] matxinaden gotorlekuetako bat izan zen. Matxinada hau baserritarrek antolatu zuten eta eragile nagusienetako batzuk hauek izan ziren: derrigorrezko soldadutza, [[bretainiera]]ren debekatzea, apaiz eta elizgizonen euskako gehiegikeriak.
Bretainiak kontserbadurismoarekin zituen lotura estuak zirela eta [[1793]]-[[1815]] bitartean [[Chouannerie]] matxinaden gotorlekuetako bat izan zen. Matxinada hau baserritarrek antolatu zuten eta eragile nagusienetako batzuk hauek izan ziren: derrigorrezko soldadutza, [[bretainiera]]ren debekatzea, apaiz eta elizgizonen euskako gehiegikeriak.


[[1795]]an Britainiar Itsas Gudarostea laguntzaz erregezaleek iraultaren aurkako matxinada bati ekin zioten. Atzerriratutako frantiar noble batzuk [[Quiberon]] penintsulan lehorreratu eta chouan baserritarrekin elkartu ziren. Halere, [[Lazare Hoche]] frantziar jeneralak eta Frantziako Gudaroste Errepublikarrak matxinada hura gogorki zanpatu zuen.
[[1795]]an Britainiar Itsas Gudarostea laguntzaz erregezaleek iraultaren aurkako matxinada bati ekin zioten. Atzerriratutako frantziar noble batzuk [[Quiberon]] penintsulan lehorreratu eta chouan baserritarrekin elkartu ziren. Halere, [[Lazare Hoche]] frantziar jeneralak eta Frantziako Gudaroste Errepublikarrak matxinada hura gogorki zanpatu zuen.


=== XX. mendea ===
=== XX. mendea ===
163. lerroa: 163. lerroa:
[[1914]]-[[1918]] bitartean, [[Lehen Mundu Gerra]] jazo zen: Bretainiak biztanleriaren galera ikaragarria jasan zuen, gazte asko eta asko hil baitziren, garai hartako Bretainia osoko biztanleriaren % 10. Gerratean hil ziren [[frantzia]]r gudarietatik 250.000 bretainirrak ziren. Usadioz, bretainiarrek Frantziako Itsas Gudarostean izen ematen zuten, baina gerra hartan adar militar guztietan sarrarazi zituzten, eta nagusiki lubakietan.<ref>La Primera Guerra Mundial. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.</ref>
[[1914]]-[[1918]] bitartean, [[Lehen Mundu Gerra]] jazo zen: Bretainiak biztanleriaren galera ikaragarria jasan zuen, gazte asko eta asko hil baitziren, garai hartako Bretainia osoko biztanleriaren % 10. Gerratean hil ziren [[frantzia]]r gudarietatik 250.000 bretainirrak ziren. Usadioz, bretainiarrek Frantziako Itsas Gudarostean izen ematen zuten, baina gerra hartan adar militar guztietan sarrarazi zituzten, eta nagusiki lubakietan.<ref>La Primera Guerra Mundial. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.</ref>


Mende haren hasieran gaur egungo [[bretainiar nazionalismo]]a garaikidea eratu zen; [[XIX. mendea]]ren erdi eta amaieraldeko nazionalismoak baino [[politika]] ideologia eta [[kultura|kultur]] programa garatuagoak zituen. [[1918]]an, [[Unvaniez Yaovankiz Breiz]] ("Bretainiako Gaztediaren Batasuna") erakundea sortu eta hurrengo urtean [[Breiz Atao]] aldizkaria argitaratzen hasi zen, bretainiar kulturgintzan eragin handia izan zuelarik. [[1925]]an [[Gwalarn]] aldizkaria ere agitaratu zen.
Mende haren hasieran gaur egungo [[bretainiar nazionalismo]]a garaikidea eratu zen; [[XIX. mendea]]ren erdi eta amaieraldeko nazionalismoak baino [[politika]] ideologia eta [[kultura|kultur]] programa garatuagoak zituen. [[1918]]an, [[Unvaniez Yaovankiz Breiz]] ("Bretainiako Gaztediaren Batasuna") erakundea sortu eta hurrengo urtean [[Breiz Atao]] aldizkaria argitaratzen hasi zen, bretainiar kulturgintzan eragin handia izan zuelarik. [[1925]]an [[Gwalarn]] aldizkaria ere argitaratu zen.


[[1927]]an [[Partie Autonomiste Breton|Parti Autonomiste Breton]] edo PAB ("Bretainiar Alderdi Autonomista") sortu eta Bretainiako ekonomia, kultura eta politikari buruzko eztabaida abian jarri zuen; geroago, banaketa batzuk jazo, eta beste bi alderdi sortu ziren: [[1930]]an [[Ligue Fédéraliste de Bretagne]] ("Bretainiako Liga Federalista") eta [[1932]]an [[Parti National Breton]] edo PNB ("Bretainiar Alderdi Nazionalista"). [[1931]]an [[Paris]] hirian bizi zen bretainiar talde batek [[Bretons Emancipés|Bretons Émancipés]] taldea sortu zuen. [[1933]]an [[Ar Falz]] aldizkaria agertu zen.
[[1927]]an [[Partie Autonomiste Breton|Parti Autonomiste Breton]] edo PAB ("Bretainiar Alderdi Autonomista") sortu eta Bretainiako ekonomia, kultura eta politikari buruzko eztabaida abian jarri zuen; geroago, banaketa batzuk jazo, eta beste bi alderdi sortu ziren: [[1930]]an [[Ligue Fédéraliste de Bretagne]] ("Bretainiako Liga Federalista") eta [[1932]]an [[Parti National Breton]] edo PNB ("Bretainiar Alderdi Nazionalista"). [[1931]]an [[Paris]] hirian bizi zen bretainiar talde batek [[Bretons Emancipés|Bretons Émancipés]] taldea sortu zuen. [[1933]]an [[Ar Falz]] aldizkaria agertu zen.
181. lerroa: 181. lerroa:
[[Fitxategi:Road signs bilingual Breton in Quimper.jpg|thumb|right|270px|[[Frantses]] eta [[bretainiera]]zko [[seinaleztapen elebiduna]], [[Quimper|Kemper]] hirian.]]
[[Fitxategi:Road signs bilingual Breton in Quimper.jpg|thumb|right|270px|[[Frantses]] eta [[bretainiera]]zko [[seinaleztapen elebiduna]], [[Quimper|Kemper]] hirian.]]


{{aipu|''Geure hizkuntza ez da elkar ulertzeko lanabes bat bakarrik, baita arimaren ondarea ere. [[Zelta|Zelten]] misterioak bere bidez bakarrik uler ditzazkegu.''|Gwenc'hlan Le souzec.<ref>Lengua. Cultura. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.</ref>}}
{{aipu|''Geure hizkuntza ez da elkar ulertzeko lanabes bat bakarrik, baita arimaren ondarea ere. [[Zelta|Zelten]] misterioak bere bidez bakarrik uler ditzakegu.''|Gwenc'hlan Le souzec.<ref>Lengua. Cultura. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.</ref>}}


Bretainiera [[indoeuropar hizkuntzak|indoeuropar hizkuntza]] bat da, [[zelta hizkuntzak|zelta hizkuntzen]] adarrekoa. Hizkuntza zeltak [[Mendebaldeko Europa]]n hitz egiten dira. Gaur egun hizkuntza multzo honetatik bizirik direnak hauexek dira: bretainiera, [[Eskoziako gaelera]], [[gales (hizkuntza)|galesera]], eta [[irlandako gaelera|irlandera]], alduz [[kornubiera]] eta [[manxera]] berpizkunde saiakeran daude. Bretainiera [[Britoi hizkuntzak|britoi hizkuntzen]] adarrekoa denez, [[gales (hizkuntza)|galesera]] eta [[kornubiera]] hizkuntzekin lotura estua du.
Bretainiera [[indoeuropar hizkuntzak|indoeuropar hizkuntza]] bat da, [[zelta hizkuntzak|zelta hizkuntzen]] adarrekoa. Hizkuntza zeltak [[Mendebaldeko Europa]]n hitz egiten dira. Gaur egun hizkuntza multzo honetatik bizirik direnak hauexek dira: bretainiera, [[Eskoziako gaelera]], [[gales (hizkuntza)|galesera]], eta [[irlandako gaelera|irlandera]], alduz [[kornubiera]] eta [[manxera]] berpizkunde saiakeran daude. Bretainiera [[Britoi hizkuntzak|britoi hizkuntzen]] adarrekoa denez, [[gales (hizkuntza)|galesera]] eta [[kornubiera]] hizkuntzekin lotura estua du.


Bretainiako jatorrizko hizkuntza da. Gaur egun, gutxi gorabehera 250.000 hiztun ditu (Broudic 1999), baina [[XX. mendea]]ren hasieran 1.400.000 ziren. Bretainieraren egoera oso larria da (Wurm 2001). Gero eta jende gutxiagok daki eta egoera errotik aldatzen ez bada, galtzeko atarian egongo da. Hiztunen adinari begiratzen badzaio, nabaria da oso gazte gutxik dakitela (ikus 1. irudia). Hain zuzen ere, 15-20 urte bitartekoen artean, % 0,6k baino ez daki.<ref>[http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&zein=48 Bretainiera. Europako hizkuntzak. Amarauna-languages.com] {{eu}}</ref>
Bretainiako jatorrizko hizkuntza da. Gaur egun, gutxi gorabehera 250.000 hiztun ditu (Broudic 1999), baina [[XX. mendea]]ren hasieran 1.400.000 ziren. Bretainieraren egoera oso larria da (Wurm 2001). Gero eta jende gutxiagok daki eta egoera errotik aldatzen ez bada, galtzeko atarian egongo da. Hiztunen adinari begiratzen bazaio, nabaria da oso gazte gutxik dakitela (ikus 1. irudia). Hain zuzen ere, 15-20 urte bitartekoen artean, % 0,6k baino ez daki.<ref>[http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&zein=48 Bretainiera. Europako hizkuntzak. Amarauna-languages.com] {{eu}}</ref>


[[1977]]. urtetik aurrera, zenbait ikastetxetan irakasten da eta gaur egun nagusiki [[Bretainia Beherea]]n mintzatzen da (Bretainiako mendebaldeko muturrean). [[Kornubiera]] eta [[gales (hizkuntza)|galeserarekin]] estuki lotua dago eta lau dialekto nagusi ditu:
[[1977]]. urtetik aurrera, zenbait ikastetxetan irakasten da eta gaur egun nagusiki [[Bretainia Beherea]]n mintzatzen da (Bretainiako mendebaldeko muturrean). [[Kornubiera]] eta [[gales (hizkuntza)|galeserarekin]] estuki lotua dago eta lau dialekto nagusi ditu:
213. lerroa: 213. lerroa:
[[Fitxategi:Triskele-hollow-triangle.svg|thumb|150px|[[Triskel|Triskell]]<nowiki/>a.]]
[[Fitxategi:Triskele-hollow-triangle.svg|thumb|150px|[[Triskel|Triskell]]<nowiki/>a.]]


* [[Pardon]]s<nowiki/>ak: Bretainiar kulturako musika ospakizun ospetsu eta garrantzitsuenak dira. Musika ospakizun horien jatorria erlijio ospakizunetan dago: haietan antzina santu zaindariaren eguna ospatu eta bertan indulgentziak ematen ziren.
* [[Pardon]]s<nowiki/>ak: Bretainiar kulturako musika ospakizun ospetsu eta garrantzitsuenak dira. Musika ospakizun horien jatorria erlijio ospakizunetan dago: haietan antzina santu zaindariaren eguna ospatu eta bertan induljentziak ematen ziren.


[[Fitxategi:FIL 2009 - Coiffes bretonnes - bigoudènes - cercle ar vro vigoudenn.JPG|thumb|150px|left|Usadiozko bretainiar [[buruko (argipena)|burukodun]] emakumeak.]]
[[Fitxategi:FIL 2009 - Coiffes bretonnes - bigoudènes - cercle ar vro vigoudenn.JPG|thumb|150px|left|Usadiozko bretainiar [[buruko (argipena)|burukodun]] emakumeak.]]


:''Pardon'' ospakizunetan milaka erromes eta sinisdun nahiz pertsona arrunt inguratzen dira, haietako asko bretainiar herri janzkeraz, kalez kale eta landaz landa doazen martxa eta prozesioetan ereserki eta abestiak kantatuz eta estandarteak, banderak, santuen irudiak, gurutzeak eta erlikiak erakutsiz.
:''Pardon'' ospakizunetan milaka erromes eta sinestun nahiz pertsona arrunt inguratzen dira, haietako asko bretainiar herri janzkeraz, kalez kale eta landaz landa doazen martxa eta prozesioetan ereserki eta abestiak kantatuz eta estandarteak, banderak, santuen irudiak, gurutzeak eta erlikiak erakutsiz.


:Ondoren [[meza]] ospatutakoan, bretainiar joko profanoetan lehiatu (adibidez, bretainiar borrokan) eta herri-musika jotzen da: [[biniou]] gaitaz lagundutako dantza eta musika, ''[[bonbarda|bombarde]]'' ([[oboe]]ren familiako musika-tresna), ''[[telenn]]'' ([[harpa]]) edota ''[[bouèze]]'' ([[akordeoi]]a).
:Ondoren [[meza]] ospatutakoan, bretainiar joko profanoetan lehiatu (adibidez, bretainiar borrokan) eta herri-musika jotzen da: [[biniou]] gaitaz lagundutako dantza eta musika, ''[[bonbarda|bombarde]]'' ([[oboe]]ren familiako musika-tresna), ''[[telenn]]'' ([[harpa]]) edota ''[[bouèze]]'' ([[akordeoi]]a).


* [[Triskel]]l: Bretainiako apainduera ikur ohikoenetako bat [[lurra]], [[su]]a eta [[haize]]a ordekatzen dituen hiru burudun [[gurutze]]a da. Anitz oroigarritan ikus daiteke.
* [[Triskel]]l: Bretainiako apaindura ikur ohikoenetako bat [[lurra]], [[su]]a eta [[haize]]a ordekatzen dituen hiru burudun [[gurutze]]a da. Anitz oroigarritan ikus daiteke.


* [[Buruko (argipena)|Burukoa]]: bretainiar emakumeek antzina erabiltzen zuten janzkera da. Gaur egun, kultur topagune eta musika zein dantza erakustaldi eta jaialdietan janzten da.
* [[Buruko (argipena)|Burukoa]]: bretainiar emakumeek antzina erabiltzen zuten janzkera da. Gaur egun, kultur topagune eta musika zein dantza erakustaldi eta jaialdietan janzten da.
232. lerroa: 232. lerroa:
* [[Fest-noz]] edo "gaueko festa" oraindik ere herri askotan ospatzen da eta antzinako [[druida|druiden]] erritu magikoetan omen du jatorria. Bretainiar herri-dantzak ezagutzeko aukera ezin hobea da: [[Bro Kernev]] Garaia eta [[Pontivy]] eskualdeko ''gaveta'', [[Vannes]] eskualdeko ''larid'' dantza, [[Carhaix-Plouguer|Carhaix]] aldeko ''dans tro plin'' eta ''fisel'' dantzak, [[Bro Dreger]] eskualdeko ''dans tro'' dantza...
* [[Fest-noz]] edo "gaueko festa" oraindik ere herri askotan ospatzen da eta antzinako [[druida|druiden]] erritu magikoetan omen du jatorria. Bretainiar herri-dantzak ezagutzeko aukera ezin hobea da: [[Bro Kernev]] Garaia eta [[Pontivy]] eskualdeko ''gaveta'', [[Vannes]] eskualdeko ''larid'' dantza, [[Carhaix-Plouguer|Carhaix]] aldeko ''dans tro plin'' eta ''fisel'' dantzak, [[Bro Dreger]] eskualdeko ''dans tro'' dantza...


* [[Ka ha diskan]]: e[[Euskara|uskara]]z, "kantua eta deskantua". Bretainiar herri-kantagintzako modurik ohikoena da: bi abeslarik [[biniou]] gaitaren musikaz lagundurik, elkar zirikatu eta elkarri erantzuteko bertso jarioa da.
* [[Ka ha diskan]]: [[Euskara|euskara]]z, "kantua eta deskantua". Bretainiar herri-kantagintzako modurik ohikoena da: bi abeslarik [[biniou]] gaitaren musikaz lagundurik, elkar zirikatu eta elkarri erantzuteko bertso jarioa da.


* [[Lorienteko Interzeltiar Jaialdia]], [[Lorient]] hirian ospatua. [[Zelta nazioak|Nazio zelten]] bilgunea da: bertan hainbat herrialde eta eskualdetako kulturak, musikak eta ohiturek topo egiten dute. [[Abuztu]]ko lehen egunetan ospatzen da eta hamar eguneko iraupena du. Ezaugarri horietako munduko jaialdirik handiena da. [[1971|1971n]] sortu zenez, gisa hartako beste hainbat jaialdiren aitzindaria ere bada.
* [[Lorienteko Interzeltiar Jaialdia]], [[Lorient]] hirian ospatua. [[Zelta nazioak|Nazio zelten]] bilgunea da: bertan hainbat herrialde eta eskualdetako kulturak, musikak eta ohiturek topo egiten dute. [[Abuztu]]ko lehen egunetan ospatzen da eta hamar eguneko iraupena du. Ezaugarri horietako munduko jaialdirik handiena da. [[1971|1971n]] sortu zenez, gisa hartako beste hainbat jaialdiren aitzindaria ere bada.
277. lerroa: 277. lerroa:
[[Fitxategi:Far-breton.jpg|thumb|left|250px|''[[Far breton]]''.]]
[[Fitxategi:Far-breton.jpg|thumb|left|250px|''[[Far breton]]''.]]


Zalantzarik gabe, Bretainiako edari nagusia [[sagardo]]a da: [[Bro Kernev]] eskualdeko sagardoak ''Jatorrizko Izendapena'' du. Sona handiko beste edari bat [[garagardo]]a da: herrialde osoan garagardotegi ugari daude, hala nola, [[Coreff]] garagardoa edota [[Lancelot garagardotegia]]. Bestalde, Bretainiako usadiozko edaria ''[[chouchen]]'' izeneko [[ezti]]dun [[pattar]]ra da. Horiekin batera, gazteen artean, [[Breizh Cola]] fraskagarri alternatiboak ere ospea du.
Zalantzarik gabe, Bretainiako edari nagusia [[sagardo]]a da: [[Bro Kernev]] eskualdeko sagardoak ''Jatorrizko Izendapena'' du. Sona handiko beste edari bat [[garagardo]]a da: herrialde osoan garagardotegi ugari daude, hala nola, [[Coreff]] garagardoa edota [[Lancelot garagardotegia]]. Bestalde, Bretainiako usadiozko edaria ''[[chouchen]]'' izeneko [[ezti]]dun [[pattar]]ra da. Horiekin batera, gazteen artean, [[Breizh Cola]] freskagarri alternatiboak ere ospea du.


Jaki eta edariok erosteko aukera ezin hobea Bretainia osoko asteroko merkatu eta azokak dira. Garrantzitsuenen artean, honako hauek daude: [[Cancale]] (igande goizetan), [[Dinan]] (ostegun goizetan), [[Josselin]] (larunbat goizetan), [[Rennes]] (egunero, igandeak izan ezik), [[Vannes]] (asteazken eta larunbat goizetan, barazkiak; asteartetik larunbat goizera, arrainak) eta [[Saint-Malo]] (astearte eta ostiral goizetan).
Jaki eta edariok erosteko aukera ezin hobea Bretainia osoko asteroko merkatu eta azokak dira. Garrantzitsuenen artean, honako hauek daude: [[Cancale]] (igande goizetan), [[Dinan]] (ostegun goizetan), [[Josselin]] (larunbat goizetan), [[Rennes]] (egunero, igandeak izan ezik), [[Vannes]] (asteazken eta larunbat goizetan, barazkiak; asteartetik larunbat goizera, arrainak) eta [[Saint-Malo]] (astearte eta ostiral goizetan).

17:57, 11 apirila 2017ko berrikusketa

Artikulu hau Bretainia eskualde historiko eta nazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bretainia (argipena)».
Bretainia
Breizh
Bertaèyn
Bretagne
Ereserkia: Bro Gozh ma Zadoù

Bretainiako bandera

Localisation Duché de Bretagne.svg
Geografia
HiriburuaNantes eta Rennes
48°0′0″N 3°0′0″W
Azalera34.034
Punturik altuenaRoc'h Ruz (en) Itzuli
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Gobernu-sistema Frantzia
Demografia
Biztanleria4.687.381 (2016)
Dentsitatea137,77 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua
Internet domeinuaPoint BZH

Bretainia[1] (bretoieraz, Breizh, /bʁejs/ ahoskatua; frantsesez, Bretagne; galoz, Bertaèyn) eskualde historiko eta kulturala da, sei nazio zeltetako bat.

Frantzia ipar-mendebaldeko Armorika penintsula osoa hartzen du Bretainiak, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean. Lau departamendu ditu: Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan eta Ille-et-Vilaine (27.000 km2). Berez, Loire-Atlantique departamendua historikoki Bretainiakoa zen, baina eskualdetik kanpo laga zuten Frantziako Iraultzaren ondoren.

Orografia

Petit Bé uhartea (Saint-Malo)

Mendebaldeko Bretainiak edo Bretainia Behereak barnealdean mendi apalak ditu (Arrée mendiak, 384 m; Mendi Beltza, 325 m). Lurralde zelaiak zabaltzen dira mendi horien eta kostaldearen artean. Ibai sakonek urratzen dituzte eremu lauak. Itsasora orduko, ibaiak zabaldu eta bokale handiak osatzen dituzte. Kostaldea guztiz malkartsua da, penintsulak eta uharteak ugari dira, eta badiek, golkoek eta lurmuturrek etengabe mozten dute itsasertza. Iparraldeko kostaldea hegoaldekoa baino garaiagoa eta malkorragoa da. Bretainiako kostaldea 1.200 kilometro luze da, hots, Frantzia osoko kostaldearen heren bat baino gehiago da.

Bitan banatzen dira, bestalde, Behe Bretainiako lurraldeak: Armor («Itsasaldeko herria») eta Argoat («Oihan-herria»). Ekialdeko Bretainia edo Bretainia Garaia eremu zabal eta irekiagoa da, eta lurrak askoz ere lauagoak dira.

Klima

Bretainiak klima ozeanikoa du, hezea eta ez oso hotza. Euria urte osoan eta noiznahi egiten du, baita egun eguzkitsuetan ere. Bisitari askok diotenez, egun bakarrean lau urtaroak bizi ahal izatea ohikoa omen da. Bretainiar atsotitz batek dioenez:[2]

« Lurralde honetan egunero euria egiten du; igandean, berriz, bitan. »

Barnealdean elurra egin ohi du neguan. Hegoaldea, Loira ibaiaren aldea, eguzkitsuagoa da. Halere, Bretainian urte osoan orokorrean klima nahiko egonkorra da. Kostaldean haize bolada bortitzak izatea ohikoa da, bereziki Finistèren. Bretainian neguan tenperatura ohikoena 6 eta 8 ºC bitartekoa da; udan, aldiz, 18 eta 20 ºC artekoa.

Biztanleria

Sakontzeko, irakurri: «Bretoi»

Jendetsua izan da beti, baina emigrazio handia nozitu behar izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Milioi bat gaztek utzi zuten Bretainia mende bakarrean. Biztanle-galera hori 1960tik aurrera eten zen nolabait.

2007ko urtarrilan Bretainia osoak 4.365.500 biztanle zituen. Horietako % 71 Bretainiako eskualdean bizi zen eta % 29 Pays de la Loire eskualdean. 1999ko erroldaren arabera, Nantes hirigunean, 711.120 biztanle bizi ziren; Rennes hirigunean, 521.188; eta Brest hirigunean, 303.484.

Ekonomia

Mendeetan zehar, ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza izan dira. Hala ere, garrantzi txikiagoa du egun, lanpostuen % 30 nekazarienak badira ere. Lursail txikiak dira nagusi oraindik (146.000, 13 ha batez beste, 1970ean). Espezializazioak (behi-aziendak ekoizpenaren % 83 hartzen du) emaitza onak ekarri ditu: Frantzia osoko esnekien % 12 eta haragien % 10 ekoizten ditu Bretainiak. Zerri-azienda ere garrantzizkoa da: Frantzia osoko % 30. Garagar-, lekadun- eta barazki-produkzioaren maila handia da.

Arrantza

Concarneau udalerriko portua.

Bretainian usadioz eta gaur egun ere arrantza izugarrizko garrantzia du, bretainiar kulturan oso sustraituta dagoen jarduera ere baita. Arrantza industriala Saint-Malotik hasi eta Douarnenez eta Étel udalerrietara doazen portuetan egiten da; aldiz, eskuzko arrantzak, ipar eta hegoaldeko kostaldeetan, urteko 200.000 tona arrain ematen ditu (Frantzia osoko arrantzaren % 45). Bretainiako arrantza-portu nagusiak Lorient, Concarneau eta Douarnenez dira.

Industria eta merkataritza

Bretainiako industria ahula da. Industriagune nagusiak Nantes, Rennes eta Brest dira. Industri sektoreei dagokienez, janari-industria da nagusi (esnekiak eta kontserbak) eta, ondoren, elektronika. Automobilgintzak ere nolabaiteko garrantzia badu, Rennes hirian Citroën etxearen lantegi bat baitago. Bretainia Frantziako iraultza industrialetik at geratu zenez, horren ondorioz bere landa eta paisaiak industrializazioaren eragin kaltegarrietatik kanpo ere geratu zen. Bestalde, azken urteetan, kostaldean haize-sorgailu ugari ere ipini dira.

Locronango plaza. Udalerri horrek Bretainia osoko ederrenetako bat izatearen ospea du; bertako jarduera nagusiak turismoa eta artisautza dira.

Zerbitzuei dagokienez, garrantzi berezia hartu du turismo handiak: Rennes, administrazio-, ekonomia- eta unibertsitate-hiriburua da eta Brest, merkataritza-portu handia. Lorient-ekin batera, hirurak dira Bretainiako hiri nagusiak, Saint-Brieuc, Quimper, Saint-Malo, Vannes, Fougères eta Morlaix hirixkekin batera. Horietaz gainera, Nantesek eta Saint-Nazairek, Loire-Atlantique departamendukoak biak, industria-maila handia dute.

Turismoa

Turismoak ere Bretainian garrantzi handia du. Kostalde, itsaslabar eta hondartza ederrek, barnealdeko landa paisaia berde eta bukolikoek eta jatorrizko kulturak Frantzia osoko turimogune ospetsu bilakatu dute.

Nekazaritza

Bretainiako soro eta zelaietan usadioz garia eta barazkiak ereiten ziren. Halere, egun zerealak, abeltzaintza eta esnekiak nagusi dira. Baserri eta etxalde ugari nezakari-kooperatiba bilakatu dira eta bretainiar maila txikiko laborarien ustiapena industria bihurtu da; dena den, gaur egun oraindik familiaren jabegoko baserri eta etxalde ugarik ere diraute.

Bretainiako lurralde historikoak

Bretainia osatzen duten lurralde historikoak

Bretainiar abertzaleek aldarrikatzen duten Bretainia historikoak Loire-Atlantique departamendua ere barne hartzen du, egun Bretainia izena duen eskualdeaz landa. Horrela, bederatzi lurralde historikook ditu:

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako historia»
« Bretainia matxinatu zahar bat da. Baina 200 urtetatik honantz matxinatu den aldi bakoitzeko, horretarako beti arrazoi bat izan duela aipatzekoa da. Bai Iraultza edo monarkiaren aurka, bai eta Errepublikaren ordezkarien edo Erregearen agintarien aurka ere, Bretainiak dakarren borroka beti berbera da. »
Victor Hugo.[3]

Historiaurrea

Bretainian antzinako gizakiek lagatako aztarna zaharrena K. a. 8000 ingurukoak dira. Lurralde honetako lehenbiziko biztanleak ehiztari eta fruitu biltzaileak ziren. Hain zuzen ere, Historiaurreko gizaki hauek izan ziren Bretainian hain ugari diren zutarri, trikuharri eta harrespilen eraikitzaileak. Berez, Bretainia mota honetako aztarna ugarien dituen munduko herrialdeetako bat da, horren adibide nabariak Carnac-eko harri lerroak, La Roche-aux-Fées, Champ-Dolenteko zutarria, Kergadiouko zutarria, Kerloasko zutarria edota Manioko Erraldoia direlarik.


Carnaceko harri lerroen ikuspegi panoramikoa.
Carnaceko harri lerroen ikuspegi panoramikoa.

Antzinaroa

Antzinaroa gaur egungo Bretainian bizi ziren galiar herri edo tribuen kokapen mapa:      Osismii      Veneti      Coriosolites      Redones      Namnetes

Antzina, gaur egungo Bretainiak Armorika izena zuen (Armor "Itsasoa", aldiz Argoat "Basoa") eta bertan zelta jatorriko hainbat herri edo tribu bizi ziren. Zelta haiek K.a. IV eta K.a. III mendeetan iritsi ziren. Jada K. a. II. mendean lurralde hartan Osismii, Veneti, Coriosolites, Redones eta Namnetes tribu edo herriak bizi ziren.

K. o. 56. urtean erromatarrek Julio Zesarren zuzendaritzapean herrialdea konkistatu eta Galia Lugdunensis (Galia Zelta) erromatar probintziaren barnean sartu zuten.

Britainiar migrazioak

Sakontzeko, irakurri: «Britoi»

Erromatar Inperioa eroritakoan, jada V. eta VI. mendeetan zehar Britaniak anglo eta saxoien inbasioak eta bultzada jasan eta britoi ugarik Mantxako kanala itsasoz zeharkatu ondoren Armorikan babes hartu zuten (bereziki Kornualles eta Galeseko britoiek). Britaniako britoi horiek Armorikari gaur egungo Bretainia izena eman zioten, horregatik handik aurrera bi Bretainia edo Britainia egon ziren: Britainia Handia (Erresuma Batua) eta Britainia Txikia (Bretainia). Gerora Armorikako britoi edo britainiar haiek bretainiar izena jaso zuten.

Bestalde, britoiek Armorikara bretainiera hizkuntza ere eraman zuten: hau da gaur egungo bretainiera, kornubiera eta galeseraren ahaidekotasunaren arrazoi nagusia. Britainiar migrazio mugimendu horrekin batera, San Korentin, San Gwenole, San Ronan, San Pol eta San Brieuc santu ebanjelariak ere iritsi eta bretainiarrak kristautzen hasi zirela.

Bretainiako marka

Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako marka»
Nominoe, Barzaz Breiz edo Bretainiako Baladen arabera.

497. urtean, Klodoveo errege frankoak Bretainia konkistatu eta Frankoen Erresumara gehitu zuen. Halere, Nantes hiriko barrutia gobernatzea besterik ez zuen lortu, Bretainiako mendebaldeak bere independentzia berreskuratu eta IX. menderarte tribu ezberdinetan banaturik egon zelarik. 799. urtean Karlomagno berak bretainiarren aurkako jarraieko hiru guda izan zituen, denboraldi labur batez lurraldea osoa menpean izatea lortu bezain azkar, bretainiarrak berriz ere altxamendu eta matxinada ugari burutu zituztelarik. Garai honetan Bretainiako marka sortu zen.

Bretainiako Erresuma

Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako erresuma»

Azkenik, 826. urtean Karlomagnoren semeLudoviko Piok Bretainiako Errresuma sortu eta haren agintean, Nominoe Bretainiako lehenbiziko erregea izan zen. 842. urtean, Karlos II.a Burusoila agintera iritsi eta Mendebaldeko Frantziaren independentzia aldarrikatu zuen, 842. urtean Redongo guduan enperadorea garaitu eta mende batez dinastia independente baten menpe egon zen.

Bretainiako Dukerria

Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako dukerria»

936-939. urtean, Bretainiako Dukerria eratuta, independentzia berreskuratu zuen, anglo-normandiar eta Frantziako botereen artean nolabaiteko oreka larri batean mantenduz.

Ana Bretainiakoa.

1066. urtean, normandiarrek Bretainia konkistatu zuten. Ordutik aurrera eta denbora luzez, Bretainiako historia Frantzia eta Ingalaterraren arteko harreman zailen eraginpean egongo da. 1337. urtean Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteetako Gerra piztu eta 1341-1365 bitartean, Bretainiako Ondorengotza Gerran zehar bi herrialde horien arteko guduleku bilakatu zen, honetatik Joan Montfortekoa garaile atera eta Bretainiako duke berri bilakatu zen. Haren leinuak Bretainian 1368-1468 bitartean agindu eta bakea ezarri zuen oparotasun eta kultura hedapen handiko garai hartan.

1491an, Ana Bretainiakoa eta Karlos VIII.a Frantziakoa ezkondu ziren. Errege hura hildakoan, 1499an Luis XII. Frantziakoarekin berriz ezkondu eta Frantziako Erresumako erregina bilakatu zen.

1532an Anaren alaba eta Frantzisko I.a Frantziakoaren emazte Klaudia Frantziakoak Bretainiako Dukerria Frantziako Koroari eman zion. Nahiz eta Bretainiak bere administraritza, lege eta militar burujabetasuna mantendu, jada Bretainiako Dukerria desegin eta Frantziako Erresumako eskualde bilakatu zen.

XVI-XVII. mendeak

Frantziako monarkiak Bretainia gobernatzeko saiakerak egin zituen; horren ondorioz, mugimendu autonomistak garatu eta hainbat matxinada jazo ziren, frantziar gudarosteak gogorki apalduak. Matxinada haietako ospetsuena 1675ko Txapelgorrien matxinada izan zen, baserritarrek zerga altuen aurka protesta egin baitzuten

XVII-XVIII. mendeak

Ohialgintza industriari esker, Bretainiako ekonomiak garapen handia izan zuen. Hala ere, Nantesko Ediktuaren ezeztatzearekin batera, hugonote askok Bretainia laga eta ekonomia gainbehera hasi zen.

Frantziako Iraultza

Chouannerie matxinadaren irudia Bretainiako Rochefort-en-Terre udalerrian. (Alexandre Bloch margolaria, 1885.
Sakontzeko, irakurri: «Chouannerie»
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Iraultza»

1789an Frantziako Iraultzaren ondorioz, Bretainiak ordura arte mantendu ahal izan zituen burujabetza eskubideak galdu eta bost departamendutan zatitu zuten: Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor), Penn-ar-Bed (Finistère), Il-ha-Gwilen (Ille-eta-Vilaine), Mor-Bihan (Morbihan) eta Liger-Atlantel (Loire-Atlantique). Departamendu horietako laurekin Bretainia eskualdea sortu zuten, eta Liger-Atlantel kanpoan utzi zuten, Pays de la Loire eskualdean sartu baitzuten.

Bretainiak kontserbadurismoarekin zituen lotura estuak zirela eta 1793-1815 bitartean Chouannerie matxinaden gotorlekuetako bat izan zen. Matxinada hau baserritarrek antolatu zuten eta eragile nagusienetako batzuk hauek izan ziren: derrigorrezko soldadutza, bretainieraren debekatzea, apaiz eta elizgizonen euskako gehiegikeriak.

1795an Britainiar Itsas Gudarostea laguntzaz erregezaleek iraultaren aurkako matxinada bati ekin zioten. Atzerriratutako frantziar noble batzuk Quiberon penintsulan lehorreratu eta chouan baserritarrekin elkartu ziren. Halere, Lazare Hoche frantziar jeneralak eta Frantziako Gudaroste Errepublikarrak matxinada hura gogorki zanpatu zuen.

XX. mendea

1914-1918 bitartean, Lehen Mundu Gerra jazo zen: Bretainiak biztanleriaren galera ikaragarria jasan zuen, gazte asko eta asko hil baitziren, garai hartako Bretainia osoko biztanleriaren % 10. Gerratean hil ziren frantziar gudarietatik 250.000 bretainirrak ziren. Usadioz, bretainiarrek Frantziako Itsas Gudarostean izen ematen zuten, baina gerra hartan adar militar guztietan sarrarazi zituzten, eta nagusiki lubakietan.[4]

Mende haren hasieran gaur egungo bretainiar nazionalismoa garaikidea eratu zen; XIX. mendearen erdi eta amaieraldeko nazionalismoak baino politika ideologia eta kultur programa garatuagoak zituen. 1918an, Unvaniez Yaovankiz Breiz ("Bretainiako Gaztediaren Batasuna") erakundea sortu eta hurrengo urtean Breiz Atao aldizkaria argitaratzen hasi zen, bretainiar kulturgintzan eragin handia izan zuelarik. 1925an Gwalarn aldizkaria ere argitaratu zen.

1927an Parti Autonomiste Breton edo PAB ("Bretainiar Alderdi Autonomista") sortu eta Bretainiako ekonomia, kultura eta politikari buruzko eztabaida abian jarri zuen; geroago, banaketa batzuk jazo, eta beste bi alderdi sortu ziren: 1930an Ligue Fédéraliste de Bretagne ("Bretainiako Liga Federalista") eta 1932an Parti National Breton edo PNB ("Bretainiar Alderdi Nazionalista"). 1931an Paris hirian bizi zen bretainiar talde batek Bretons Émancipés taldea sortu zuen. 1933an Ar Falz aldizkaria agertu zen.

1939an, Ar Brezoneg er Skol ("Bretainiera Eskolara") elkartea sortu eta bretainieraren aldeko mugimenduak urrats garrantzitsu bat eman zuen. Erakunde horrek bretainieraren alde luzatutako aldarrikapenei 500 inguru bretainiar udalerrietatik 346ek babesa erakutsi zieten.

Bigarren Mundu Gerran naziek Bretainia osoa okupatu zuten. Alde batetik, biztanleriaren zati batek alemaniarren aurkako erresistentzia mugimendua parte hartu zuen; nolanahi ere PNB alderdiko zati bat eta Breiz Atao eta Bezem Perrot talde independentistek alemaniarrek Bretainiari independentzia emango ziotelakoan, haiekin elkarlanean jardutera ere iristi ziren, baina bretainiar nazionalismoaren gehiengoak ez zuen talde horren jarrerarekin bat egin. Gerra ostean, frantziar nazionalismoak talde horien alemaniarrekiko lotura bretainiar nazionalismo osoari kolaborazionalismoa leporatzeko saiakeratan erabili izan zuen.


Saint-Malo hiriko harresien ikuspegi orokorra.
Saint-Malo hiriko harresien ikuspegi orokorra.

Hizkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Bretainiera»
Sakontzeko, irakurri: «Galo»
Koloretan, bretoieraren dialekto desberdinak (grisez, galoaren eremua).
Frantses eta bretainierazko seinaleztapen elebiduna, Kemper hirian.
« Geure hizkuntza ez da elkar ulertzeko lanabes bat bakarrik, baita arimaren ondarea ere. Zelten misterioak bere bidez bakarrik uler ditzakegu. »
Gwenc'hlan Le souzec.[5]

Bretainiera indoeuropar hizkuntza bat da, zelta hizkuntzen adarrekoa. Hizkuntza zeltak Mendebaldeko Europan hitz egiten dira. Gaur egun hizkuntza multzo honetatik bizirik direnak hauexek dira: bretainiera, Eskoziako gaelera, galesera, eta irlandera, alduz kornubiera eta manxera berpizkunde saiakeran daude. Bretainiera britoi hizkuntzen adarrekoa denez, galesera eta kornubiera hizkuntzekin lotura estua du.

Bretainiako jatorrizko hizkuntza da. Gaur egun, gutxi gorabehera 250.000 hiztun ditu (Broudic 1999), baina XX. mendearen hasieran 1.400.000 ziren. Bretainieraren egoera oso larria da (Wurm 2001). Gero eta jende gutxiagok daki eta egoera errotik aldatzen ez bada, galtzeko atarian egongo da. Hiztunen adinari begiratzen bazaio, nabaria da oso gazte gutxik dakitela (ikus 1. irudia). Hain zuzen ere, 15-20 urte bitartekoen artean, % 0,6k baino ez daki.[6]

1977. urtetik aurrera, zenbait ikastetxetan irakasten da eta gaur egun nagusiki Bretainia Beherean mintzatzen da (Bretainiako mendebaldeko muturrean). Kornubiera eta galeserarekin estuki lotua dago eta lau dialekto nagusi ditu:

  1. Bro Leongoa: Finistèreko iparraldean.
  2. Bro Dregerrekoa: Finistèreko ipar-ekialdean eta Côtes-d'Armorreko ipar-medebaldean.
  3. Bro Kernevekoa: Finistèreko hegoaldean, Côtes-d’Armorreko hegoaldean, Morbihango zati batean eta Belle-Île en mer / Enez ar Gerveur-en.
  4. Bro Gwenedekoa: Morbihango lurralde gehienean.

Bretainiako leku-izen ugaritan bretainieraren oso antzinako aztarna agertzen da. Adibidez:

  • Men ("harri"), mor ("itsaso"), menz ("mendi"), avel ("haize") eta goat edo göet ("baso").

Bestalde, arkitektura elementuekin loturiko leku eta herri izenak ere maiz topa daitezke:

  • Pors ("portu"), ker ("herri" edo "baserri"), plou edo tré ("parrokia"), loc ("leku sakratua"), lan ("santutegi") edo iliz ("eliza").

Herrialdean toki, horma, seinale eta txoko askotan bretainieraren ofizialtasunaren aldeko irudi eta esaldiak margotuak irakur daitezke. Adibide gisa, honako esaldi hau:

« Hep brezhoneg, Breiz ebed.
"Bretainierarik gabe, Bretainiarik ez."
»

Gaur egun, Bretainia Beherako seinale gehienak elebidunak dira, 1985an Côtes-d'Armor departamendua seinaleak bretainieraz nahiz frantsesez jartzen lehenbiziko departamendua izan zen. Hona hemen Bretainiako hiri eta udalerri nagusien bretainierazko izenak: Roazhon (Rennes), Sant-Malo (Saint Malo), Sant-Brieg (Saint Brieuc), Gwengamp (Guingamp), Kastell-Paol (Saint-Pol-de-León), Brest (Brest), Kemper (Quimper), Kemperle (Quimperlé), An Oriant (Lorient), Gwened (Vannes), Sant-Nazare (Saint-Nazaire), Naoned (Nantes) eta Poñdy (Pontivy).

Bretainian mintzatzen den beste jatorrizko hizkuntza galoa da, Bretainiako ekialdean —Bretainia Garaian—. Gainera, Bretainiako hegoaldeko muturrean, Bro-Raez edo Pays de Retz eskualdean Oïl hizkuntzen dialektoa den Poitevin hizkuntza ere mintzatzen da.

Kultura

Triskella.
  • Pardonsak: Bretainiar kulturako musika ospakizun ospetsu eta garrantzitsuenak dira. Musika ospakizun horien jatorria erlijio ospakizunetan dago: haietan antzina santu zaindariaren eguna ospatu eta bertan induljentziak ematen ziren.
Usadiozko bretainiar burukodun emakumeak.
Pardon ospakizunetan milaka erromes eta sinestun nahiz pertsona arrunt inguratzen dira, haietako asko bretainiar herri janzkeraz, kalez kale eta landaz landa doazen martxa eta prozesioetan ereserki eta abestiak kantatuz eta estandarteak, banderak, santuen irudiak, gurutzeak eta erlikiak erakutsiz.
Ondoren meza ospatutakoan, bretainiar joko profanoetan lehiatu (adibidez, bretainiar borrokan) eta herri-musika jotzen da: biniou gaitaz lagundutako dantza eta musika, bombarde (oboeren familiako musika-tresna), telenn (harpa) edota bouèze (akordeoia).
  • Triskell: Bretainiako apaindura ikur ohikoenetako bat lurra, sua eta haizea ordekatzen dituen hiru burudun gurutzea da. Anitz oroigarritan ikus daiteke.
  • Burukoa: bretainiar emakumeek antzina erabiltzen zuten janzkera da. Gaur egun, kultur topagune eta musika zein dantza erakustaldi eta jaialdietan janzten da.

Musika

Kevrenn Alre musika taldearen bretainiar biniou gaitajoleen bagad edo kale-martxa batean, 2009ko Lorienteko Interzeltiar Jaialdian.
  • Fest-noz edo "gaueko festa" oraindik ere herri askotan ospatzen da eta antzinako druiden erritu magikoetan omen du jatorria. Bretainiar herri-dantzak ezagutzeko aukera ezin hobea da: Bro Kernev Garaia eta Pontivy eskualdeko gaveta, Vannes eskualdeko larid dantza, Carhaix aldeko dans tro plin eta fisel dantzak, Bro Dreger eskualdeko dans tro dantza...
  • Ka ha diskan: euskaraz, "kantua eta deskantua". Bretainiar herri-kantagintzako modurik ohikoena da: bi abeslarik biniou gaitaren musikaz lagundurik, elkar zirikatu eta elkarri erantzuteko bertso jarioa da.
  • Lorienteko Interzeltiar Jaialdia, Lorient hirian ospatua. Nazio zelten bilgunea da: bertan hainbat herrialde eta eskualdetako kulturak, musikak eta ohiturek topo egiten dute. Abuztuko lehen egunetan ospatzen da eta hamar eguneko iraupena du. Ezaugarri horietako munduko jaialdirik handiena da. 1971n sortu zenez, gisa hartako beste hainbat jaialdiren aitzindaria ere bada.

Abestiak

Bretainiako herri-kanta ospetsuenen artean, honako hauek daude: Bro Gozh ma Zadoù bretainiar ereserkia, Tri martolod, Kerfank 1870, La Jument de Michao edota An Alarc'h. Bestalde, Gwendal bretainiar musika taldearen Irish Jig abestiak Europan ospe handia bereganatu zuen.

Abeslariak

Bretainiako abeslari edo musikari ospetsuenetako batzuk hauek dira: Alan Stivell, Nolwenn Leroy, Dan Ar Braz, Youenn Gwernig, Iwan B eta Yann Tiersen.

Musika taldeak

Bretainiako musika talde ospetsuenak Gwendal eta Tri Yann dira.

Mitologia

Ankouren irudia La Roche-Maurice udalerriko elizan.
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiar mitologia»
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako materia»
  • Ankou: heriotzaren pertsonifikazioa da. Haren gurdi zaharrean (bretainieraz, karr an Ankoù, euskaraz "Ankouren gurdia") hilberrien arimak biltzea du betebeharra. Usadioaren arabera, gizaki bizi batek gurdiaren soinu kirriskatua (wig ha wag) entzun ezkero, bera edo bere inguruko norbait laster hilko delako iragarpena da. Esaten denez, Ankou ikusten duen edonor urte bateko epean hilko da.
  • Bugul Noz: maitagarri baten izpiritua da, Bretainiako landetan bizi omen dena. Bere izaki arrazako azkena izanik, itxura erabat ikaragarria omen du. Ezbeharrak sortzen ditu bere inguruan. Itxura hain nardagarria duenez, basoetako abereak ihesari eta umeek negarrari ematen diote, haiek ikaratzeko asmorik ez badu ere. Nahiz eta zitalak ez izan (jator eta zintzoak ere badira), beti bakarrik ibiltzen da, bere ezkutuko izakerarengatik.[7].
  • Ys: Bretainiako kostaldean eraikitako hiri mitologikoa zen, geroago itsasoak irentsi izuena. Bertsio gehienek Douarnenezeko badian kokatzen dute. Atlantidako historiarekin duen antza nabarmena da.

Gastronomia

Ostradun platera, Cancale udalerrian.

Bretainia itsasoz inguraturiko eta arrantzale herri ugari dituen herrialdea izanik, Bretainiako gastronomian itsaskiek oso paper garrantzitsua dute; hortaz, edozein motatako arraina eta moluskuak topa daitezke. Ostrak dastatzeko garairik onena iraila eta apirila artean da, bereziki Cancale udalerrian.

Bretainiar plater edo errezeta ospetsuenak —nazioartean halaber— krepeak eta galetteak dira. Bestalde, usadiozko plater batzuk honako hauek dira: kig ha farz, kouign-amann, far breton, kouign, farz buan, yod kerc'h, cotriade eta bardatte.

Far breton.

Zalantzarik gabe, Bretainiako edari nagusia sagardoa da: Bro Kernev eskualdeko sagardoak Jatorrizko Izendapena du. Sona handiko beste edari bat garagardoa da: herrialde osoan garagardotegi ugari daude, hala nola, Coreff garagardoa edota Lancelot garagardotegia. Bestalde, Bretainiako usadiozko edaria chouchen izeneko eztidun pattarra da. Horiekin batera, gazteen artean, Breizh Cola freskagarri alternatiboak ere ospea du.

Jaki eta edariok erosteko aukera ezin hobea Bretainia osoko asteroko merkatu eta azokak dira. Garrantzitsuenen artean, honako hauek daude: Cancale (igande goizetan), Dinan (ostegun goizetan), Josselin (larunbat goizetan), Rennes (egunero, igandeak izan ezik), Vannes (asteazken eta larunbat goizetan, barazkiak; asteartetik larunbat goizera, arrainak) eta Saint-Malo (astearte eta ostiral goizetan).

Kirolak

Hainbat kirol jokatzen dira Bretainian baina futbolak du arrakastarik handiena. Bretainiako lau futbol taldek jokatzen dute Frantziako lehen mailan eta emaitza bikainak izan dituzte:

Taldea Ligak Kopak Europan
FC Nantes 8 3 Europako Kopa eta Errekopa finalerdietan
Alpeetako Kopa (1)
Stade rennais FC 2 2 -
FC Lorient 1 1 -
En Avant de Guingamp 0 2 UEFA Intertoto Kopa (1)

Txirrindulari onak ere eman ditu Bretainiak, denetan aipagarriena Bernard Hinault, palmares bikaina duena. Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen eta Espainiako Vuelta birritan.

Leku interesgarriak

Hona hemen Bretainiako leku interesgarri eta erakargarrien zerrenda:

Iruditegia

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. (Gaztelaniaz) Clima, Bretaña. Max Wooldridge. 1999, Bretaña. Guias de Viaje. Könemann argitaletxea.
  3. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  4. La Primera Guerra Mundial. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  5. Lengua. Cultura. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  6. Bretainiera. Europako hizkuntzak. Amarauna-languages.com
  7. (Ingelesez) Edain McCoy, A witch's guide to faery folk: reclaiming our working relationship with invisible helpers, Llewellyn's new age series, Llewellyn Worldwide, 1994, ISBN 0-87542-733-2 9780875427331, p. 193.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bretainia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bretainia