«Txinako Herri Errepublika»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
Rabo gordooooo wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
(Orriaren edukiaren ordez, «HOLA A TODODS HIJOS MIOS» jarri da)
Etiketa: blanking
t (Rabo gordooooo wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
{{redirect|Txina|Txina (argipena)}}
HOLA A TODODS HIJOS MIOS
{{Herrialde infotaula
| gentilizioa = txinatar<ref name="Euskaltzaindia"/>
| ohiko_izen = Txinako Herri Errepublika
| nongo = Txinako Herri Errepublikako
| ohiko_izen_luze = Txinako Herri Errepublika
| bertako_izen = 中华人民共和国<br />Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó
| bandera_irudi = Flag of the People's Republic of China.svg
| armarri_irudi = National Emblem of the People's Republic of China.svg
| lema_nazional =
| mapa_irudi = People's Republic of China (orthographic projection).svg
| hizkuntza_ofizialak = [[Txinera]] {{sup|1}}
| ereserki_nazional = [[Boluntarioen martxa]]<br/>(义勇军进行曲)<br />[[File:March of the Volunteers instrumental.ogg|center]]
| hiriburu = [[Pekin]]
| hiriburuaren_koordenatuak = 36°55′ I 116°23′ E
| gobernu_mota = [[Estatu]] [[Sozialismo|sozialista]]
| buru_titulu1 = Presidentea
| buru_izen1 = [[Xi Jinping]]
| buru_titulu2 = Lehen ministroa
| buru_izen2 = [[Li Keqiang]]
| hiri_handien = [[Shanghai]]
| eremu_rankin = 4.
| eremu_km2 = 9.596.961 {{sup|2}}
| ur_portzentaia = 2,8 {{sup|2}}
| biztanle_zenbatespen = 1.376.049.000 {{sup|2}}
| biztanle_zenbatespen_urte = 2015
| biztanle_zenbatespen_rankin = 1.
| erroldatutako_biztanle_zenbatespen = 1.339.724.852
| biztanle_errolda_urte = 2010
| biztanle_dentsitate_km2 = 145 {{sup|2}}
| biztanle_dentsitate_rankin = 83.
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = Herri Errepublikaren<br />sorrera
| subiranotasun_urtea = {{data|1949|10|1}}
| txanpon = [[Renminbi]] (元)
| txanpon_kode = CNY
| ordu_eremu = CST
| utc_offset = +8
| DST_ordu_eremu =
| utc_offset_DST =
| domeinu = cn
| aurrezenbaki = 86 {{sup|2}}
| oharrak = {{sup|1}} [[Mandarin txinera]] batua (''pǔtōnghuà'') da hizkuntza ofizial bakarra Txina osoan, nahiz eta beste hainbat hizkuntza ere mintzatu: [[uigurrera]], [[mongoliera]], [[tibetera]] eta, batik bat, mandarinaren familia bereko txinerak, hala nola, [[kantonera]] (66 milioi hiztunetik gora). [[Hong Kong]]en kantonera eta [[ingeles]]a dira ofizialak eta [[Macau]]n [[kantonera]] eta [[portugesa]]. <br />{{sup|2}} [[Hong Kong]] eta [[Macau]] sartu gabe.<br />{{Txineraz}}
}}
'''Txina'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-zh| t=中國| s=中国| p=Zhōngguó}}), ofizialki '''Txinako Herri Errepublika''', [[ekialdeko Asia]]ko estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.berria.info/hara/741/txinatarrak_1340_milioi_dira_jada.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Txinatarrak 1.340 milioi dira jada|data= 2011-04-28}}</ref>, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da, ''CIA World Factbook''aren arabera, eta hirugarrena, [[India]]k eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.
 
Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga. [[Pekin]] (''Beijing'') du hiriburua.
 
== Izena ==
{{sakontzeko|Txinaren izenak}}
Euskaraz eta [[Europa]]ko hizkuntza gehienetan erabiltzen den Txina izenaren jatorria [[Qin dinastia]]n datzala dirudi, lehenengo dinastia inperialean. Iraganean, Catay izena ere erabili zen, kitan herri altaikotik datorrena. Horixe da [[Marco Polo]]ren bidaietan emaniko izena. [[XVII. mendea]]n, Bento de Goes [[portugaldar]] jesuitak Txina eta Catay leku bera zirela frogatu zuen. Txineraz, ''Txina'' esateko '''Zhongguo''' izena erabiltzen da eta '''Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó''' ({{ahoskera|Zh-Zhonghua renmin gongheguo.ogg|Entzun}}) ''Txinako Herri Errepublika'' izena esateko.
 
== Geografia ==
{{sakontzeko|Txinako geografia}}
[[Fitxategi:Ch-map cropped.jpg|thumbnail|ezkerrera|150px|Txinako mapa]]
Mugakide hauek ditu: [[Errusia]] eta [[Mongolia]] iparraldean; [[Ipar Korea]], [[Itsaso Horia]] eta [[Txinako Itsasoa]] ekialdean; [[Vietnam]], [[Laos]], [[Myanmar|Myanmar edo Birmania]], [[India]], [[Bhutan]], eta [[Nepal]] hegoaldean; eta [[Pakistan]], [[Afganistan]], [[Tadjikistan]], [[Kirgizistan]] eta [[Kazakhstan]] mendebaldean.
 
Azalera, berriz, 9.600.000&nbsp;km²-koa du. [[Tibet]] konkistatu zuenetik, munduko hirugarren herrialderik handiena da, [[Errusia]]ren eta [[Kanada]]ren ondoren. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru ditu, oso ezberdinak. Ekialdean, [[Itsaso Horia]]ren eta [[Txinako Itsasoa]]ren kostaldean, ordoki oso populatu eta handiak daude. Hegoaldeko Txinako Itsasoko kostaldea menditsua da eta hegoaldean muino txikiak daude. Erdigunean, [[Ibai Horia]] eta [[Yangtze]] ibaiak daude, beren [[delta]] handiekin eta horiez gainera, besteak beste, [[Mekong]], [[Brahmaputra]], [[Amur]], [[Huai He]] eta [[Xi Jiang]] ere bai.
 
Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, [[Himalaia]] kasu; hango gailurra [[Everest]] mendia, iparraldeko isurialdea Txinan duena. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo desertuaren antzeko eremuak, [[Takla-Makan]] eta [[Gobi]] kasu.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Txinako historia}}
:''Txinako Errepublikak (Taiwan) Txinaren ondorengoa dela aldarrikatzen duenez, hemengo atal gehienak Taiwaneko artikuluan ere jaso dira.''
 
Txina milaka urtez okupatua izan den lurraldea da, eta oso historia luze eta zabala du.
=== Antzinaroa ===
[[Fitxategi:AltechinesischeMuenzen.jpg|thumbnail|150px|[[Zhou dinastia|Zhou]] eta [[Xin dinastia|Xin dinastietako]] txanponak]]
Gaur egungo Txinako lurraldea oso antzinatik populatua izan da. Historiaurreko hainbat herriren aztarnak aurkitu dira. [[Ibai Horia]]ren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira eta txinatar kulturaren jatorria toki hori dela jotzen da.
 
''[[Homo sapiens]]a'' orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. Lehenagoko ''[[Homo erectus]]'' espeziearen hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gorabehera, [[arroz]]a [[Yangtze]] ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira, [[Henan]] probintzian [[artatxiki]]a ereiten zuten. [[K. a. 8. milurtekoa]]n [[Ibai Horia]]ren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Haietan, milurteko bat geroago, [[abeltzaintza]] hasi zen.
 
Ibai Horiaren kostaldean [[Shang dinastia]]ren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kulturarenak. Dinastia hark [[K. a. XVII. mende]]tik [[K. a. XI. mende]] arte iraun zuen. Haren ondoren [[Zhou dinastia]]k hartu zuen boterea, [[K. a. XI. mende]]tik [[K. a. 256]] urtera. Zhou dinastiaren garaian jaio ziren [[Konfuzio]], [[Mencio]], [[Laozi]] eta [[Zhuangzi]] pentsalari eta filosofo handien ideiak.
 
[[Sima Qian]]ek, bere memorietan, haien aurretik [[Xia dinastia]] bizi zela idatzi zuen. Baina ez da oso datu fidagarria, kontuan hartuta liburu hori 15 mende geroago idatzi zela (Xia dinastiak [[K. a. XXII. mende]]tik [[K. a. XVII. mende]] arte iraun zuela idatzi zuen).
 
Shang dinastiaren garaian, herrialde bat baino gehiago, hainbat hiriren sarea zen lurraldea. Lurralde haietan erregea errespetatzen zen, baina baziren beste hiri batzuk, Shang dinastia onartzen ez zutenak. Haietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.
 
=== Inperioa ===
[[Fitxategi:Qinshihuang.jpg|thumbnail|150px|Qin Shihuang enperadorea]]
==== Qin dinastia ====
{{sakontzeko|Qin dinastia}}
[[Qin dinastia]] Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. [[K. a. 221]]. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak ere bazituen. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen. Lehenengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere unifikatu zen. Aurrekoen liburuak erre ziren, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. [[Qin Shihuang]]en heriotzaren ondoren, [[Ershi Huangdi]] semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, [[K. a. 209]]an. Hala ere, presioak handiak ziren eta [[K. a. 206]]an [[Liu Bang]]ek bere burua enperadore izendatu eta [[Han dinastia]]ren erregealdia hasi zen.
 
==== Han dinastia ====
{{sakontzeko|Han dinastia}}
[[Han dinastia]]ren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak kortea mendebaldean zuen eta bigarrenak, presioak zirela eta, kortea ekialdera eraman zuen, [[Luoyang]] hirira. Bi epeen artean, [[Xin dinastia]]ko [[Wang Mang]]ek bere burua enperadore izendatu zuen eta [[konfuzianismo]]an oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.
 
Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. [[Zetaren bidea]] sortu zen eta [[Sima Qian]]ek Txinako historia idatzi zuen. [[Xian enperadorea]], Han dinastiako azkena, erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea hartzea. Haren heriotzaren ondoren [[192]]an estatu kolpe bat egin zuen [[Cao Cao]]k, baina horrek Txina batzea ez zuen lortu.
 
==== Hiru erreinuak ====
Cao Caok [[Luoyang]]en zuen boterea txikia zen eta [[Liu Bei]] eta [[Sun Quan]] militarrekin liskarrak izan zituen. [[206]]an [[Hegi Gorrietako Bataila]]<nowiki/>n, inperioa hirutan zatituta geratu zen. [[220]]an [[Cao Pi]]k hartu zuen boterea eta azken Han enperadorea garaitu eta [[Wei dinastia]] sortu zuen. [[221]]an Liu Bei]]k bere burua Han dinastiaren ondorengoa izendatu zuen [[Chengdu]]n, eta [[Shu]] estatua aldarrikatu. [[Sun Quan]]ek [[Yangzi]]aren inguruan [[Wu erreinua]] aldarrikatu zuen [[222]]an eta [[229]]an enperadore izendatu zuen bere burua. Modu horretan, hiru erreinu sortu ziren Txinan, bakoitzak [[Han dinastia]]ren ondorengoa zela zioela.
 
==== Jin dinastia ====
{{sakontzeko|Jin dinastia}}
[[265]]tik [[420]]ra [[Jin dinastia]]k berriro ere bildu zuen Txina osoa. [[263]]an Weiren tropek Shu estatua konkistatu zuten, eta modu horretan hiru erreinuetatik bira igaro ziren. [[265]]ean [[Sima Yan]]ek, [[Sima Qian]]en ondorengoak, Wei enperadorea boteretik kendu eta Caoren familiaren boterearekin bukatu zuen, Jin dinastia ezarriz. [[280]]an Jinek Wu erreinua konkistatu zuten eta beraz iraganeko Han inperio osoa biltzea lortu zuten.
 
[[304]]tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren kortea [[Nanjing]]era mugitu zen eta bertan egon zen [[420]] urtea arte.
 
==== Hamasei erreinuak ====
[[304]]tik [[439]]ra Txinako iparraldea Jin dinastiaren kontroletik aldendu zen, eta hantxe hainbat tribuk euren erreinuak ezarri zituzten, hamasei guztira.
 
==== Iparraldea eta Hegoaldea ====
[[440]]an Tuoba herriak (txinatarra ez zen herri bat) iparraldeko hamasei erreinuak konkistatu zituen eta, berriro batuz, Iparraldean estatu bakarra sortu zuen. Halaxe, Txina bi erreinutan banatu zen, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Bakoitzean hainbat dinastia izan ziren gobernatzen urte gutxian.
 
==== Sui dinastia ====
{{sakontzeko|Sui dinastia}}
[[581]]an [[Yang Jian]] iparraldeko [[Zhou dinastia]]ko generalak boterea eskuratu eta [[Sui dinastia]] ezarri zuen. Zortzi urte geroago, [[589]]an hauek hegoaldeko [[Chen dinastia]] garaitu eta iparraldea eta hegoaldea berbatu zuten.
 
Garai honetan [[Kanal Handia]] eta [[Txinako Harresia]] eraiki ziren. [[Budismo]]aren aldeko hautua egin zen.
 
[[604]]an [[Yang Guang]]ek bere aita ordezkatu zuen, eta insurjentzia militarrak egon ziren. [[617]]an Sui dinastiako bigarren enperadorea erail zuten eta [[Tang dinastia]] ezarri zen.
 
==== Tang dinastia ====
{{sakontzeko|Tang dinastia}}
[[618]]an [[Li Yuan]]ek boterea hartu zuen [[Gaozu]] enperadore moduan eta Tang dinastia ezarri. Haren semeetako batek [[624]]an bere bi anaiak hil zituen [[Xuawu]]<nowiki/>ko atean; [[Chang'an]]en eta aitaren abdikazioa behartu ondoren , [[Taizong]] bigarren Tang enperadore bilakatu zen.
 
Aitaren eta semearen konkubina izan zen emakume batek botere handia hartu eta [[Zhongzong]] bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren, [[Wu enperatriz]] izendatu zuten, Txinako historian izan den goi agintari emakumezko bakarra. Emakume hori [[Zhou dinastia]]ko kidea zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere, [[705]]ean [[Zhongzong]]ek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Horrek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Tang dinastiakoa [[Xuanzong]] enperadoreak lortu zuen boterea.
 
Arazo horiek guztiak kontuan izanda ere, Txinako historiako garairik oparoena izan zen. [[Xinjiang]] probintzia erreinuari gehitzeak Txinaren tamaina sekulan ez bezala emendatu zen, [[Qing dinastia]]n lortu zuen tamainara iritsi ez bazen ere.
 
[[755]]an [[An Lushaneko matxinada]]k estatuaren boterea izugarri murriztu zuen. Haren eragina mendetan nabaritu zen eta [[uigur]] eta [[tibetar]] herriei eskubide batzuk eman behar izan zizkieten, Txinaren errekurtsoak gutxiagotuz.
 
[[X. mendea]]n itzali zen dinastia. [[904]]an [[Zhu Wen]]ek [[Chang'an]] konkistatu zuen, [[907]]an azken Tang enperadorea hil eta [[Liang dinastia]] aldarrikatu zuen.
 
==== Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia ====
Hurrengo urtean oso ezegonkorrak izan ziren Txinan, [[907]]tik [[960]]ra. Urte horiek ''Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia'' izenarekin ezagutzen dira. Iparraldean bost dinastiak agindu zuten garai horretan eta hegoaldean hamar erreinu sortu ziren.
 
==== Song dinastia ====
{{sakontzeko|Song dinastia}}
[[Fitxategi:China 11b.jpg|thumbnail|150px|Txinako egoera Song dinastiaren Hegoaldeko garaian]]
[[960]]an Iparraldeko [[Zhou dinastia]]ko [[Zhao Kuangyin]] militarrak [[Song dinastia]] sortu zuen [[Tang dinastia]]ren ondoren egon ziren 5 dinastien ondorengo moduan. [[Kaifeng]]en ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen eta Txinak [[Tang dinastia]]rekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratu. Komertzioa izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normaldu. Dinastia honen agintean [[kitan herria|kitan]], [[tangut herria|tangut]] eta [[yurchen herria|yurchen herriek]] euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azken herri horrek [[1127]]an [[Song dinastia]] hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herriok txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez, txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.
 
[[1127]]tik [[1279]]ra Hegoaldeko Song erreinua sortu zen, iparraldetik ihes egitean. Hiriburua [[Hangzhou]]n jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.
 
Txinaren batasuna [[1279]]an gertatu zen, baina [[mongolia]]rrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu zutelako.
 
==== Yuan dinastia ====
{{sakontzeko|Yuan dinastia}}
Mongoliarrak herri altaiko nomada ziren, baina munduan inoiz egon den lur-inperiorik handiena konkistatu zuten. Euren mugak [[Europa]] ziren mendebaldean, [[Iran]] hegoaldean eta Txina ekialdean.
 
[[Genghis Khan]]ek Xiak konkistatu zituen eta bere semea [[Ogedei Khan]]ek Jinak [[1234]]an. [[1271]]an [[Kublai Khan]] [[Yuan dinastia]] sortu zuen [[Pekin]]en. [[1279]]an [[Song dinastia]] garaitu zuen guztiz. Garai horretan, Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hori dela eta, ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.
 
==== Ming dinastia ====
{{sakontzeko|Ming dinastia}}
[[Fitxategi:Portrait of the Kangxi Emperor in Court Dress.jpg|thumbnail|200px|Kangxi Enperadorea, Qing dinastiakoa]]
[[Yuan dinastia]]ren garaian sortu zen ezegonkortasun sozialak [[Zhu Yunzhang]] errebeldeak boterea lortzea ekarri zuen eta [[1369]]an [[Ming dinastia]] sortu zuen, hiriburutzat [[Nanjing]] hartuz. Haren semeak [[Pekin]]era eraman zuen gortea.
 
[[Yongle]]ren garaian Txina munduko itsas potentziarik handiena izan zen: [[Zheng He]]k [[Asia]] eta [[Afrika]] inguruan bidaiak egin zituen, baina kostu ekonomiko handiegiarekin.
 
Ming garaian paper moneta erabiltzeari uko egin zioten eta [[zilar]]ra erabili zen berriro. Zilarra lortzeko negozio bideak ireki ziren [[Japonia]]rekin, eta [[XVI. mende]]tik aurrera, [[Portugal]]ekin [[Macao]] hiriaren bitartez. Horiek zilarra [[Filipinak|Filipinetatik]] [[Amerika]]ra bidaltzen zuten.
 
==== Qing dinastia ====
{{sakontzeko|Qing dinastia}}
[[Qing dinastia]]k [[1644]]tik [[1911]]rarte agindu zuen Txinan. [[Mantxuria]]tik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. [[Taiwan]], [[Tibet]], [[Mongolia]] eta [[Xinjiang]] konkistatu zituzten.
 
Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. [[1851]]tik [[1864]]ra [[Taiping matxinada]] izan zuten, milioika hildako eragin zituena. [[XIX. mendea]]n [[Opioaren Gerrak]] egin zituzten [[Britania Handia]]ren aurka, [[Hong Kong]] galduz.
 
[[1894]] eta [[1895]]an [[Korea]]ren inguruko gaiengatik [[Lehen Txina-Japonia Gerra]] izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta [[errepublika]]ren aldeko aldarri handiagotu zen.
 
=== Txinako Errepublika ===
{{sakontzeko|Txinako Errepublika}}
 
 
[[1911]]ko [[urriaren 10]]ean [[Wuchangeko altxamendua]] gertatu zen, [[Qing dinastia]]en aurka. Horrek [[Xinhaiko iraultza]] sortu zuen. [[Puyi]], azken Qing enperadorea, kargutik kendu zuten [[1912]]an.
 
[[Sun Yan-sen]] iraultzaile txinatarra [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtik]] etorri eta [[Txinako Errepublika]]ko presidente izendatu zuten. Horrek [[Yuan Shikai]] Qing militarrarekin akordioa lortu eta bera izendatu zuten presidente berri. Bere anbizioak bultzatuta [[1915]]an bere burua enperadore izendatu zuen. Orduan Sun Yat-senek bere alderdi [[Kuomintang]] zuzentzeko berriro erbestetik itzuli zen. [[Guangzhou]] bere indarrak bildu eta bertatik [[Chiang Kai-shek]]ek zuzendutako armadak Txinako zati handi bat konkistatu eta [[Nanjing]]en jarri zuten hiribura.
 
Chiang Kai-shek Errepublikako presidente izendatu zuten. Hasieratik bi arazori aurre egin behar izan zion. Alde batetik, [[Txinako Alderdi Komunista]] eta estatu komunista bat sortzeko asmoa. Bestetik, Japoniak Txinarekiko zuen jarrera. [[1931]]n Japoniak [[Mantxuria]] konkistatu zuen eta bertan [[Manchukuo]] estatua sortu. [[1937]]an Japoniak Txina inbaditu zuen.
 
[[1945]]an [[II. Mundu Gerra]] bukatu ostean Japoniak Asia kontinentalan zituen lurrak utzi zituen eta Txinak Manchuria eta Taiwan bereganatu zituen. Hala ere [[1947]]an komunistek berriro ere ekin zioten eta [[1947]]an [[Txinako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi zen. Komunistek irabazi eta Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuten; gauzak horrela, Txinako Errepublikako agintariek ihes egin eta Taiwanen finkatu ziren.
 
=== Txinako Herri Errepublika ===
{{sakontzeko|Txinako Herri Errepublikaren historia}}
[[1949]]ko [[urriaren 1]]ean [[Mao Zedong]]ek Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen [[Tiananmen plaza|Tiananmen]]eko atean, [[Hiri Debekatua]]n.
 
Maok Txinan [[1976]]an hil zen arte agindu zuen. Bere politikarik garrantzitsuenak [[Aurrerako Jausi Handia|Aurrerapausu Handia]] eta [[Iraultza Kulturala]] izan ziren.
 
Mao hiltzean [[Hua Guofeng]]ek ez zuen lortu boterean indartsu egotea eta [[Deng Xiaoping]]ek hartu zuen azkenean gidaritza. Honek irekitze politiko eta ekonomikoa egin zuen eta Txina hazkuntza handiko garai batea sartu zuen. [[1989]]an [[Tiananmen plazako protestak|Tian'anmenen bilduta zeuden ikasleen aurka]] jazarri ziren tankeekin.
 
Dengen ostean, [[Jiang Zemin]]ek hartu zuen boterea eta [[2004]]n [[Hu Jintao]]k hartu zituen kargu guztiak. [[2014]]ko [[irailaren 17]]an, [[Ilham Tohti]] akademiakide [[uigur]]ra epaitzen hasi ziren [[Xinjiang]]en. [[2014]] hasieran atxilotu, eta salaketa ofiziala egin zuen gobernuak. Zortzi laguneko talde «separatista» bateko buru izatea leporatu zion. Disidentziarako aukerarik ez zutela salatu zuten uigurrek<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5202322/021/004/2014-09-18/ilham_tohti_akademiakide_uigurraren_aurkako_epaiketa_hasi_dute_txinan.htm «Ilham Tohti akademiakide uigurraren aurkako epaiketa hasi dute Txinan»], ''Berria'', 2014-09-18</ref>.
 
== Banaketa administratiboa ==
{{sakontzeko|Txinaren banaketa administratiboa}}
Txinako Herri Errepublika 32 entitate administratibotan banatzen da: 22 [[Txinako probintziak|probintzia]] (省 shěng) (23, [[Taiwan]] sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 [[udal-probintzia]] eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. Bost [[Eskualde autonomo (Txina)|eskualde autonomoak]] (自治区 zìzhìqū) [[tibet]]ar, [[uigur]], [[mongoliar]], [[hui etnia|hui]] eta [[zhuang]] herriei dagokie. Lau [[udal-probintzia]]k (直辖市 zhíxiáshì) ([[Tianjin]], [[Pekin]], [[Chongqing]] eta [[Shanghai]]) eskualde metropolitarrak dira. [[Administraturiko Lurralde Bereziak]] (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū) [[Hong Kong]] eta [[Macao]] dira, beren sistema ekonomiko eta judizial berezi, diru, Interneteko domeinu, telefono aurrizki eta banderekin. Txinako Herri Errepublikak [[Taiwan]] berea dela aldarrikatzen du, baina uhartea ''de facto'' independientea da eta [[Txinako Errepublika]] izena darabil. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde horiek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.
 
Probintzia, lurralde autonomo eta udal-probintzia horiek 17 [[Prefektura (Txina)|prefektura]] (地区 dìqū), 30 [[prefektura autonomo]] (自治州 zìzhìzhōu), [[Prefektura mailako hiri|prefektura mailako]] 283 hiri (地级市 dìjíshì) eta hiru [[Liga (Barne Mongolia)|ligatan]] (盟 méng) banatzen dira.
 
=== Probintziak ===
{|
|
* [[Anhui]] (安徽)
* [[Fujian]] (福建)
* [[Gansu]] (甘肃)
* [[Guangdong]] (广东)
* [[Guizhou]] (贵州)
|
* [[Hainan]] (海南)
* [[Hebei]] (河北)
* [[Heilongjiang]] (黑龙江)
* [[Henan]] (河南)
* [[Hubei]] (湖北)
|
* [[Hunan]] (湖南)
* [[Jiangsu]] (江苏)
* [[Jiangxi]] (江西)
* [[Jilin]] (吉林)
* [[Liaoning]] (辽宁)
|
* [[Qinghai]] (青海)
* [[Shaanxi]] (陕西)
* [[Shandong]] (山东)
* [[Shanxi]] (山西)
* [[Sichuan]] (四川)
|
* ([[Taiwan]])'' (台湾)
* [[Yunnan]] (云南)
* [[Zhejiang]] (浙江)
|}
 
=== Eskualde autonomoak ===
{|
|
* [[Zhuang]]en [[Guangxi]] (广西壮族自治区)
* [[Barne Mongolia]] (内蒙古自治区)
|
* [[Hui etnia|Huien]] [[Ningxia]] (宁夏回族自治区)
* [[Uigur]]en [[Xinjiang]] (新疆维吾尔自治区)
|
* [[Tibet]] (西藏自治区)
|}
 
=== Udal-probintziak ===
{|
|
* [[Pekin]] (北京市)
* [[Chongqing]] (重庆市)
|
* [[Shanghai]] (上海市)
* [[Tianjin]] (天津市)
|}
 
=== Lurralde bereziak ===
* [[Hong Kong]] (香港特别行政区)
* [[Macao]] (澳门特别行政区)
 
== Politika ==
{{sakontzeko|Txinako politika}}
Txinako Herri Errepublikako boterea hiru adar nagusitan oinarritzen da: [[Txinako Alderdi Komunista|Alderdia]] eta haren menpeko Armada eta Estatua. Estatu burua Txinako Herri Errepublikako presidentea da eta, aldi berean, Alderdiaren burua, idazkari orokorra baita. [[Askapenerako Herri Armada]]ko burua (hau da, Txinako [[gudaroste]]ko burua) izatearekin batera, Batzorde Militar Zentraleko Presidente ere bada. Gaur egun hiru karguok pertsona bakarrak betetzen ditu, [[Hu Jintao]], aurretik zegoen [[Jiang Zemin]]ekin gertatu bezala. Pertsona berak hiru karguak edukitzea aurreko urteetan egon ziren hiru buruzagien arteko borrokak ekiditeko egin ohi da. Horren aurrekari bat [[1960ko hamarkada]]n gertatu zen [[Mao Zedong]] alderdiburuak [[Liu Shaoqi]] estatuburua kargutik aldendu zuenean gertatu zen, eta horrek Txina [[1980]]ra arte estatubururik gabe utzi zuen.
 
Presidentearen azpian [[Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua]] dago, Gobernu organua. Gobernu horren burua lehen ministroa da, gaur egun [[Wen Jiabao]]. Horrek duen ministro taldea aldakorra da eta gaur egun lau lehen ministro orde daude. Presidenteak eta Estatu Kontseiluak botere exekutiboa osatzen dute.
 
Botere legislatiboa 3.000 delegatu urtean behin biltzen dituen [[Txinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarra]]k osatzen du. Horren tamaina dela eta, eta kideak 5 urtez aukeratzen direnez, 150 kidek osatutako lantalde batek haren iraunkorra osatzen du.
 
Txinan ez dago botere judizial independenterik eta Alderdiaren esku dago. [[1970eko hamarkada]]tik aurrera hainbat saiakera egin dira [[Europa]]ko sistema judizialean oinarritutako sistema bat eratzen, baina saiakerak antzuak izan dira. Hong Kong eta Macao beren sistemak dituzte, [[Britania Handi]]ko eta [[Portugal]]go sistemetan oinarrituta, hurrenez hurren.
 
Txinako Alderdi Komunistaz gain beste 8 alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta beraz, sinbolikoak dira. Paper kontsultiboa ematen zaie. [[1980]]tik aurrera herrietako buruak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira eta azken urteetan, hirietako auzoetan ere bai. Barruti bakoitzean Alderdi Komunistako ordezkariak ere hauteskunde bitartez aukeratzen dira. Hong Kong eta Macaok hauteskunde legislatiboak dituzte, baina kideen heren bat aukeratzeko bakarrik.
 
== Ekonomia ==
{{sakontzeko|Txinako ekonomia}}
[[Txinako Gerra Zibila]] bukatuta Herri Errepublikako gobernuak izaera [[sozialismo|sozialistako]] hainbat aldaketa egiten hasi ziren, enpresa pribatuen nazionalizazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa kasu. [[1953]] eta [[1957]] artean [[Sobietar Batasuna]]ren laguntzaz Bost Urteko Lehen Plana garatu zuten.
 
Honen ostean Mao Zedongek beste bide bati ekin zion, industrializazioa handitzeko. [[Aurrerako Jausi Handia]] moduan ezagutzen den politika egin zuen, baina ez zuen ezer lortu eta [[1958]]an bertan atzera egin zuten. Aldentze honek, gainera, SESBekin zituen harremanak tenkatzea ekarri zuen eta [[Iraultza Kulturala]] abiatu zen, alderdiaren barruan zeuden disidentziarekin amaituz.
 
Maoren heriotzarekin bere jarraitzaileak gartzelaratu zituzten eta [[Deng Xiaoping]]ek hartu zuen boterea, maoismoaren oinarriak alde batera utziz. Estatuak planifikatzen jarraitzen bazuen ere enpresa pribatuen sorrera baimendu zen, eta atzerriko dirua onartzen hasi ziren. Hazkuntza ekonomikoa handia izan zen [[1980ko hamarkada]]n. [[1992]]an hegoaldean zegoen hazkuntza ekonomikoaren alde egin zuen Alderdiak eta urte horretan %14,2 hasi zen ekonomia. Hurrengo urteetan %10a inguru hazten jarraitu zuen.
 
Txinako munduko [[elektratresna]] eta [[oihalgintza]] sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira. [[2004]]tik aurrera [[Europar Batasuna]] da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.
 
[[2006]]an Txinak [[Italia]] gainditu zuen Barne Produktu Gordinaren estatistikan estatistikak birkalkulatzean eta [[2005]]eko hazkuntza kontutan hartzean [[Erresuma Batua]] eta [[Frantzia]] ere gainditu zituen munduko laugarren potentzian bilakatuz. Gaur egun 2.228.862.000.000 [[dolar]] da bere BPGa.
 
== Demografia ==
{{sakontzeko|Txinako demografia}}
[[Fitxategi:China-demography.png|thumbnail|150px|Txinako populazioa [[FAO]]aren datuen arabera]]
[[Fitxategi:Chinapop.svg|lang=eu|thumbnail|150px|Txinako populazio piramidea]]
Txinak [[2004]]ko [[urtarrilaren 6]]an 1.300 milioi biztanle zituen eta, beraz, munduko herrialderik jendetsuena da. Txinako Herri Errepublikak bere burua etnianitzatzat du, nahiz eta %91 [[han etnia]]koak diren. Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.
 
Txinako populazioaren gorakada ekiditeko [[ume bakarraren politika]] jarri zuen martxan. Politika horrek hirietako familiak haur bakarra izatera derrigortzen ditu; herriguneetan bi izan ditzakete, baldin eta lehena emakumea bada. Halakorik gertatzen denean, emakume askok [[abortu]]a egiten dute bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomiaren aldetik hobea dela uste baitute. Hori dela eta, 100 emakume jaiotzen direnean, 199 gizonezko jaiotzen dira. Egoera saihesteko neurriak hartu ditu gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte eta bestetik, diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.
 
Politika horrek kritika handiak jaso ditu, baina baita txalo ugari ere. [[NBE]]k populazioa 200.000.000 pertsonatan jaitsi dela kalkulatu du.
 
Gaur egun populazioa 10.000.000 biztanletan gehitzen da urtero eta horrela [[2043]]an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta zenbaki horren inguruan geldituko dela.
 
=== Txinako herriak ===
{{sakontzeko|Txinako talde etnikoak}}
Txinak ofizialki 56 etnia ezberdin aitortzen ditu bere herrialdearen barnean. Horietatik handiena Han etnia da, baina badira beste asko populazio handikoak, nahiz eta portzentaje txikian. Hauek dira 10 talde etniko handienak:
# [[Han etnia|Han]] (汉族 : Hàn Zú)
# [[Zhuang etnia|Zhuang]] (壮族 : Zhuàng Zú)
# [[Mantxu]]ak (满族 : Mǎn Zú)
# [[Hui etnia|Hui]] (回族 : Huí Zú)
# [[Miao etnia|Miao]] (苗族 : Miáo Zú) (Hmong)
# [[Uigur etnia|Uigur]] (维吾尔族 : Wéiwúěr Zú)
# [[Yi etnia|Yi]] (彝族 : Yí Zú)
# [[Tujia etnia|Tujia]] (土家族 : Tǔjiā Zú)
# [[Mongol]]ak (蒙古族 : Měnggǔ Zú)
# [[Tibet]]arrak (藏族 : Zàng Zú)
 
== Azpiegiturak ==
==== Aireportuak ====
{{Graph:Street map with marks | lat= 35.5 | lon= 103 | zoom=4 | width = 900 | height = 600 | wdqs=
SELECT DISTINCT ?airport ?coord ?range
WHERE
{
?airport wdt:P31 wd:Q1248784 ;
?range wd:Q148;
wdt:P625 ?coord.
}
}}
 
== Kultura ==
=== hizkuntza_ofizialak ===
[[Fitxategi:Ethnolinguistic_map_of_China_1983.jpg|thumbnail|200px|Txinako mapa etnolinguistikoa]]
Txinako hizkuntza nagusia [[txinera]] (汉语/漢語, Pinyin: Hànyǔ, 华语/華語, Huáyǔ edo 中文, Zhōngwén) da. [[Txinako Herri-Errepublika]]n eta [[Txinako Errepublika]]n ([[Taiwan]]en) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. [[Sinotibetar]] familiakoa da. Munduan hiztun gehien dituen hizkuntza da.
 
Txinera estandarra ''putonghua'' da, «herriaren mintzaira». [[Mandarin txinera|Mandarin]] dialekto multzoaren [[Pekin]]eko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.
 
Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak [[tibetera]], [[zhuangera]] eta [[hmong]] hizkuntzak dira [[sinotibetar]] familian. [[Indoeuropar familia]]n, [[errusiera]] eta [[tadjikera]] daude eta [[koreera]] hizkuntza isolatua salbu, Txinako beste hizkuntzak familia [[altaiko]]an, familia [[austroasiatiko]]an, [[tai-kadai]] familian eta familia [[austronesiar]]rean kokatzen dira.
 
Kolonizazio europarraren ondorioz, [[Macau]]n [[portugesa]] ere ofiziala da eta [[Hong Kong]]en, [[ingeles]]a.
 
==== Txinera ====
{{sakontzeko|Txinera}}
Txinera estandarra da munduan hiztun gehien dituen hizkuntza eta Txinako hizkuntza ofiziala. Bertan ''zhōngwén'' izena hartzen du baina badira beste izendapen batzuk. Txinako Herri Errepublikan ''hànyǔ'' (漢語 / 汉语, "Han herriaren hizkuntza") izena hartzen du. Hizkuntza batuari ''pǔtonghuà'' (普通話 / 普通话, "hizkera komuna") deitzen zaio Txinako Herri Errepublikan ''guóyǔ'' (國語 / 国语, "nazio hizkuntza") [[Taiwan]]ek kudeatutako Txinako Errepublikan. ''huáyǔ'' (華語 / 华语, "txinera") izenez ere ezagutzen da, batez ere [[Singapur]], [[Malasia]] eta Asiako hego-ekialdean. Euskaraz hizkuntza ofizial estandarrari txinera dei dakioke, baina askotan [[mandarina|mandarinera]] erabiltzen da, baina hitz hori tentuz erabili behar da, eskualdez eskualde mintzatutako dialektoak ezberdinak izan arren, mandarinera izena hartzen baitute. Hizkuntzalari batzuen arabera, eskualdeetan hitz egiten den txinerak desberdintasun handiak ditu, [[hizkuntza erromantze]]ek dituztenen gisakoak.
 
=== Erlijioa ===
[[Fitxategi:WeiBuddha.jpg|thumbnail|200px|Buda baten eskultura harrian egina]]
Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, % 59, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere [[Konfuzianismo]] eta [[Taoismo]]ak. Populazioaren %33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta "Siniskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.
 
Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, [[Budismo]]a eta [[Taoismo]]a nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera [[neolitiko]]tik datorren [[animalia|animalien]] gurtza eta [[eguzkia]], [[ilargia]], [[zeru]]a eta hainbat [[izar]]ren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.
 
Populazioaren %6a [[Budismo|Budista]] da eta horren barruan batez ere [[Mahāyāna|Mahayana Budismoa]] (大乘) eta bere azpian dauden [[Lur Puroa]] (净土宗) eta [[Zen]] (禅宗) dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. [[Theravada Budismoa]] eta [[Tibetar budismo|Tibetar Budismoa]] ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. [[Hui herria|Huien]] artean 20 milioi [[musulman]] daude eta gainera 15 milioi [[protestantismo|protestante]] eta 5 milioi [[katoliko]].
 
[[Falun Gong]], [[1990eko hamarkada]]n garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.
 
Azken urteetan [[Feng shui]]aren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. [[Yin eta yang]]arekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek [[Tang dinastia]]ren garaian hedatu ziren, [[VII. mende]]tik [[X. mende]]ra.
 
=== Mitologia ===
{{sakontzeko|Txinatar mitologia}}
[[Fitxategi:Anonymous-Fuxi_and_Nüwa3.jpg|thumbnail|200px|Nuwa eta Fuxi agertzen diren irudi bat]]
Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da. [[Jainko]] ugarikoa da eta [[indoeuropar]] eta [[japonia]]rren eragina du. [[Han dinastia]]n idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.
 
Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:
 
* [[Nuwa|Nüwa]]. Gizateria sortu zuen jainkoa. Zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, [[ortzadar]]ra sortuz.
* [[Fuxi]]. Nuwaren senarra edo anaia. Arrantza, ehiza eta idazkeraren asmatzailea.
* [[Shen Nong]]. [[Nekazaritza]]ren sortzailea.
* [[Yu Handia]]. [[Xia dinastia]] erdi-legendazkoaren lehen enperadorea. [[Ibai]]en ibilgua eta emaria kontrolatzen du. Batzuetan [[dragoi]] bat da.
* [[Gong Gong]]. Uretako demonio gaizto bat.
* [[Zhu Rong]]. Suaren jainkoa, Gong Gong garaitu zuen.
* [[Pangu]]. Lurra eta Zerua bereiztu zituen.
* [[Cangjie]]. [[Alfabeto]]a sortu zuen.
* [[Chi You]]. Huang Diren aurka borroka egin zuen jainkoa. Metalezko armak asmatu zituen.
* [[Huang Di]]. Enperadore Horia, txinatar zibilizazioaren aurrekaria.
* [[Xuan Nu]]. Huang Di lagundu zuen Chi Youren kontra.
* [[Hiru Garbiak]]. [[Daoismo|Daoisten]] trinitatea, hiru jainkorik garrantzitsuenak.
* [[Jadezko enperadorea]]. [[Taoismo|Taoistentzat]] Lurra eta Zeuraren gobernadorea.
* [[Zortzi hilezkorrak]]. [[Taoismo|Taoisten]] zortzi jainko: [[He Xiangu, [[Cao Guojiu]], [[Li Tieguai]], [[Lan Caihe]], [[Lu Dongbin]], [[Han Xiang Zi]], [[Zhang Guo Lao]] eta [[Zhongli Quan]].
* [[Lau Errege Zerutiarrak]]. Jainko budistak.
* [[Bi Fang]]. Suaren jainkoa.
* [[Bi Gan]]. Oparotasunaren jainkoa, tigre baten gainean.
* [[Hai Re]]. Itsasoen jainkoa.
 
Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, [[dragoi]]a kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. [[Fenghuang]]a txinatar [[fenix]]a da, [[Qilin]] [[jirafa]] bat da eta [[Kun]] arrain bat.
 
=== Artea ===
[[Fitxategi:Court ladies pounding silk from a painting (捣练图) by Emperor Huizong.jpg|thumbnail|150px|[[Zeta]]n eginiko Txinatar koadroa]]
Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. Alde batetik [[kaligrafia]] artetzat dute, eta beraz [[estetika]] oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. Bestalde zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik [[brontze]]a, [[jade]]a, [[keramika]] eta [[terrakota]] erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk ([[laka]]k, [[zeta]], [[zur|egurra]]...).
 
Garrantzi handia dute [[Ming dinastia]]ko keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira eta [[arkitektura]]k ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, [[Debekatutako Jauregia]] kasu.
 
=== Antzinako gizartea ===
Antzinako familia txinatarrak oso oparoak izaten ziren, kide ugariz osatutakoak. Teilatupe berean aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita ilobak ere bizi ohi ziren. Semeek, gainera, ezkondu eta gero, gurasoen etxean bizitzen jarraitzen zuten. Horrela, etxe berean lauzpabost belaunaldi biltzen ziren, antolaketa patriarkal zorrotz baten menpe beti, aitarekiko errespetuan oinarrituta. Beraz, familia-buruak izaten zuen beti familian barruan sortzen ziren gatazketan erabateko erabaki-ahalmena, baita arlo ekonomikoan ere, eta, alderantziz, gazteenek ez zuten deliberazio edo ebazte-aukerarik izaten. Hala, familiako gizonezko zaharrenari zegokion agintaritza gorena eta haren menpean geratzen ziren etxe horretan bizitzen ziren gainontzeko guztiak.
 
Neskak, ezkondu ondoren, etxetik atera eta senarraren familia berriaren kide bihurtzen ziren eta, horregatik, mutilek baino balio gutxiago izaten zuten sortze-familientzat. Ondorioz, landa-ingurunetan bereziki, gehienetan ez zituzten eskolaratzen. Etxe oneko neskek aukera gehiago izaten zuten eta etxean bertan ikasteko aukeraz probetxatzen ziren.
 
Irakaskuntza alorrean berriz, Antzinako Txinak, oro har, hiru maila izaten zituen:
* Etxeko hezkuntza: 7 urte bitartekoa. Haurrek hitz egiten eta familiako oinarrizko arauak ikasten zituzten.
* Oinarrizko hezkuntza: 7 eta 14 urteko ikasleentzat, etxean bertan zein eskolan egiten zena. Haurrei idazten eta irakurtzen irakasteen zitzaien, Hiru Hitzak izeneko liburuan oinarrituta. Kaligrafia, matematika, musika eta arku-tiroa lantzen zituzten.
* Hezkuntza gorena: 14 eta 18 edo 19 urte bitarte: historia, filosofia, literatura, naturaren zientziak eta abar ikasten zituzten. Familiaren administrazioa eta herriaren gobernua ere irakasten zitzaien.
 
Aisiari dagokionez berriz, haur txinatarrek, munduko gainontzeko lekuetakoek bezala, jolasteko grina handia erakusten zuten. Bazituzten aktibitate fisikoari lotutako jokoak: gure oilo-itsuaren antzekoa, korrika-lehiak… Oso ohikoa izaten zen herensuge baten irudikapena egitea eta, norbaitek harat-honat zebilkiela, gainontzeko haurrek haren isatsaren muturra harrapatzen saiatzea. Nonahi zabalduta zegoen, baita ere, cuju izeneko jokoa (Cu: ostikoa, Ju: pilota), gure gaurko futbolaren antzekoa zena.
 
Bazituzten, noski, joko lasaiagoak ere: xakea, dominoa… Azpimarratu behar da Go izeneko estrategia-joko korapilatsua bezain herrikoia, tablero baten gainean pasatzen dena eta bi partaideren artean jokatzen dena.
 
=== Kirolak ===
Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki [[ping-pong]], [[badminton]] eta [[boleibol]]ean. [[Xake]]a, [[Go]] eta [[Xiangqi]] jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.
 
Txinak guztira [[Joko Olinpiko]]etan 278 domina irabazi ditu [[1984]]tik.
 
[[Barne Mongolia]]n eta [[Tibet]]en zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.
 
== Gizateriaren ondarea ==
Txinak 38 leku izendatu ditu, eta munduko hirugarren postuan aurkitzen da, [[Italia]] eta [[Espainia]]ren atzetik (44 eta 41, hurrenez hurren).
 
{{Gizateriaren ondarea Txinan}}
 
== Turismoa ==
Txinara joateko pasaportea eta bisa behar dira. Txinako dirua, [[Renminbi|yuana]] (renminbi) ezin da Europan erosi, baina hoteletan eta Txinako Bankuan aldatzen dute. Yuana ezin da Txinatik atera, eta atzerako trukea egiteko lehen trukearen ziurtagiria eskatzen dute, Txinako Bankuaren zigiluarekin.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.chinaeuskaletxea.com/eu_quienes.asp Txinako Euskal Etxea] {{eu}} {{zh}} {{en}}
* [http://commons.wikimedia.org/wiki/Atlas_of_China Txinako WikiAtlasa Commonsen] {{en}}
* [http://www.gov.cn/ Txinako Herri Errepublikako Gobernu Herritar Zentrala] {{en}} {{zh}}
* [http://www.china.org.cn/ Txinako berri eta informazio ofizialak] {{en}} {{zh}} {{fr}} {{de}} {{ja}} {{ru}} {{es}} {{ar}} {{eo}} {{ko}}
* [http://www.china21th.net.ms/ Information, Links, History and more of China - Txinako informazioa] {{en}}
{{CIA|ch}}
* [http://www.people.com.cn/ Pueblo en Linea - Txinako egunkaria] {{es}} {{zh}} {{en}} {{fr}} {{ar}} {{ja}} {{ru}}
 
{{Asiako herrialde eta lurralde aurkibidea}}
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Txina| ]]
627

edits

Nabigazio menua