Georgia: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
104. lerroa: | 104. lerroa: | ||
=== Barne gatazkak === |
=== Barne gatazkak === |
||
[[Fitxategi:AbchazijaGruzijoje.png|thumb| |
[[Fitxategi:AbchazijaGruzijoje.png|thumb|right|220px|[[Abkhazia]]ren kokapena]] |
||
* [[Abkhazia]]ko eskualdea independentea da ''de facto'' [[1992]]tik. Eskualdeko lurraldearen % 83 Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, [[Errusia]]ko armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen % 17 —Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarra— Georgiako gobernuak kontrolatzen. |
* [[Abkhazia]]ko eskualdea independentea da ''de facto'' [[1992]]tik. Eskualdeko lurraldearen % 83 Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, [[Errusia]]ko armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen % 17 —Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarra— Georgiako gobernuak kontrolatzen. |
||
111. lerroa: | 111. lerroa: | ||
== Demografia == |
== Demografia == |
||
=== Biztanleria |
=== Biztanleria === |
||
Georgiako [[urbanizazio]] tasa (% 58, 1995ean), Sobietar Batasun ohikoaren batez bestekoa baino apalagoa da, eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomiaren adierazgarri da hori. Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), [[usadio|tradizio]] eta balio [[patriarkatu|patriarkalak]] gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria. |
Georgiako [[urbanizazio]] tasa (% 58, 1995ean), Sobietar Batasun ohikoaren batez bestekoa baino apalagoa da, eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomiaren adierazgarri da hori. Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), [[usadio|tradizio]] eta balio [[patriarkatu|patriarkalak]] gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria. |
||
14:06, 2 maiatza 2017ko berrikusketa
- Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Georgia (argipena)».
Georgia[1] (georgieraz: საქართველო, translit.: Sakartvelo, sɑkʰɑrtʰvɛlɔ ahoskatua) Eurasiako Kaukasia eskualdeko estatua da. Bi kontinentetan banaturik dago, Europaren ekialdean eta Asiaren hego-mendebaldean[2],[3],[4]. Mendebaldean Itsaso Beltza dauka, Errusia iparraldean, Azerbaijan ekialdean, eta Armenia eta Turkia hegoaldean. 1991. urtera arte Sobietar Batasuna ohiaren errepublika federatuetako bat izan zen. Georgiako mugen barruan, Itsaso Beltzaren ondoan, Abkhaziako eta Adjariako errepublika autonomoak daude, eta baita Hego Osetiako lurralde autonomoa ere. 69.700 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 3.713.804 biztanle zituen. Hiriburua Tbilisi da.
Geografia
Georgia Itsaso Beltzaren ekialdeko kostan kokatua dago, Hegoaldeko Kaukasian[5], 41° eta 44° N latitudeen, eta 40° eta 47°E longitudeen artean. Kaukaso mendikatea Europa eta Asiaren arteko muga naturala izanik, herrialdea bi kontinenteetan dagoela esan daiteke.
Erliebea
Kaukaso Handia mendikateak, iparraldean, Errusiatik banatzen du eta bertan kokatzen da Xkhara mendia (5.047 m)), Georgiako tontorrik garaiena eta Europako bigarrena. Hegoaldeko Kaukaso Txikiak (3.301 m) Turkia eta Armeniatik banatzen ditu. Mendilerro hauek eragiten dute bertako berezkotasun kultural eta linguistikoa, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar.
Hidrografia
Georgiako mendilerro handien artean bi ibai nagusi daude, Mtkvari, Kaspiar itsasora isurtzen dena, eta Rioni, Itsaso Beltzera doana. Hauek ordoki zabalak osatzen dituzte estatuaren erdialdean.
Klima
Georgia bi arro oso desberdinetan banatzen du Suram goi-ordekak (900 m). Mendebaldeko Georgia emankorra da eta jende asko bizi da bertan; bertan dira Itsaso Beltza eta Rioni ibaia; klima hezea eta beroa da hangoa. Ekialdeko Georgia barnealdekoa da; eremu zabal menditsua da, eta klima kontinentala du, lehorragoa; landareak estepakoak dira.
Historia
Egungo Georgiako lurraldean Harri Arotik etengabe finkatu da gizakia. Kaukaso hegoaldean bizi diren herriak K.a. VII. urtean iritsi bide ziren hara Mesopotamiatik ihesi, hiriak osatuz eta metalurgia menderatuta. Hiru erreinu eratu ziren garai hartan: Kaket ekialdean, Kartili erdialdean, eta Kolkida mendebalean. K. a. IV. mendean, Georgiako Erresuma batua sortu zen. Persiarren mende erori ondoren, Alexandro Handia jabetu zen Georgiaz. K.a. 65. urtean Ponpeiok herrialdea hartu eta Erromaren mende geratu ziren georgiarrak. Gero persiarren esku geratu ziren berriro.
Kristautasuna IV. mende inguruan sartu zen eta estatuko erlijiotzat 319an jo zen. Elizak eta monasterioak eraiki ziren, eta horiekin batera literatura indartu zen. Herrialdearen batasunean ere lagundu zuen.
Azkenik arabiarrak VII. mendeko bigarren erdialdean sartu ziren Georgian. VIII. mende bukaeran eskualde batzuek askatasuna erdietsi zuten berriro, eta Bagrat III.ak (974-1014) batu zituen Georgiako ekialdea eta mendebala, Tbilisi hiria izan ezik. David III.a Eraikitzaileak (1089-1125) kendu zien hiri hura arabiarrei (1122). Thamar (1184-1213) erreginaren garaietan izan zen handiena Georgiaren indarra, Itsaso Beltzetik Kaspiar Itsasora eta Iparreko Kaukasotik Irango Azerbaijanera eta Erzerum-era zabaldu baitzuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu musulmanarekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak XII. eta XIII. mendeetako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita filosofia zein politika arloetako aurrerapenak (erlijio eta etnia tolerantzia esaterako). XI. mendetik XIII. mende erdia arte, Georgiako kultura asko indartu zen, batez ere arkitektura (Bagrat eliza, Kutaisi [XI. m.], Ghelatiko monasterioa) eta literatura aldetik (Rustaveli). Garai horri mongoldarren inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. Timur-i-Lang-ek (Tamerlan) xahutu zuen 1386. eta 1401. artean, eta Konstantinopla erori zenean (1453) mendebaleko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta azkenik persiarren babespeko lurralde bilakatu zen (1736).
1783an Errusiaren laguntza eskatu zuen, eta 1801ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta XIX. mendean zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, 1893an alderdi sozialdemokrata sortu zen ezkutuan, Stalin buru zuelarik.
Zenbait hamarkada geroago, elite nazionalista eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. 1918an, ametsa gauzatu zen Georgiako Errepublikako jaiotzarekin (1918-1921), mentxebikeen kontrolpean eta Alemaniaren babespean. Nolanahi ere, sobietar Errusiak okupatu zuen berriro, 1922an SESBeko errepublika bat izateko, Transkaukasiako parte gisa. 1936ko abenduan, ordea, Transkaukasiatik banatu zen eta errepublika sozialista izan zen.
1989tik aurrera matxinada nazionalistak gertatu ziren, eta Zviad Gamsajurdiak Georgiaren burujabetasuna deklaratu zuen 1991n. 1991. urteko abenduan Sobietar Batasunetik banatu zenetik, gatazka etnikoak eta zibilak ugariak izan ziren independentziaren lehen urteetan, eta 1994. urtea arte ez zen hasi herrialdea egonkortzen. Hego Osetiako arazoa baretu samarra egon da 1994ko udaberriaz geroztik, baina Georgia mendebaldean istiluak ez dira baretu abkhaziar indarren eta georgiarren artean. Errusiar bakegileak daude eskualde batean zein bestean, eta NBEko batzorde begirale bat dago Abkhazian. Gatazka horiek direla-eta, Georgiak oraindik 250.000 bat lagun ditu herrialdearen barnean bere jaioterritik alde eginak. 1995ean, konstituzio berri bat onartu zen, eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, aski libreak eta egiazkoak. 1996an, ekonomia berrikuntzak bideratzeko, eta Legebitzarra profesionalagoa egiteko, egitarau zorrotz bat jarri zuen gobernuak abian. Bortizkeria eta krimen antolatua errotik moztu ziren 1995ean eta 1996an, baina ustelkeria handia da oraindik ere. Hainbat urrats egin du Georgiak azken urteotan Errusiarekiko mendekotasuna gutxiagotzeko, besteak beste, kosta zaintzeko itsasontziak erosi ditu 1997an, Itsaso Beltzean errusiar itsasontzien ordez haiek ezartzeko. 1998an, Errusiarekin izenpeturiko hitzarmen baten ondorioz, Itsaso Beltzeko bere kosta partearen kontrola hartu zuen Georgiak bere gain, eta Turkiarekiko lehorreko mugaren erdiaren kontrola. 1997tik aurrera, Georgiako Legebiltzarra gero eta gogorrago agertu da Errusiako militarrek georgiar lurraldean duten presentziaren kontra. 1998. urtean, Shevardnadze presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari Gamsakhurdiaren aldekoek egina. 1999an Abjaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, baina Tiblisik ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abjaziak ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren. 2003ko parlamenturako hauteskundeetan Shevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Arrosako Iraultza deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin ziren Mikhail Saakashvili hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez. NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.
2004an Saakashvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (%96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tblisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakashvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi eta Europar Batasunera hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak. 2008an Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abjaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen eta Tskhinvali bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakachvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Banaketa administratiboa
Georgia bederatzi eskualdetan (georgieraz მხარე, Mkhare), estatus bereziko hiri batean (Tbilisi) eta bi autonomia errepublikatan (Abkhazia eta Adjaria) banatuta dago.
|
Barne gatazkak
- Abkhaziako eskualdea independentea da de facto 1992tik. Eskualdeko lurraldearen % 83 Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, Errusiako armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen % 17 —Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarra— Georgiako gobernuak kontrolatzen.
- Hego Osetia ere independentea da de facto, Errusiako armadaren laguntzaz.
Demografia
Biztanleria
Georgiako urbanizazio tasa (% 58, 1995ean), Sobietar Batasun ohikoaren batez bestekoa baino apalagoa da, eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomiaren adierazgarri da hori. Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), tradizio eta balio patriarkalak gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.
Banaketa etnikoa
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (% 70). Gainerakoen banaketa hau da: % 8,1 armeniarrak, % 6,3 errusiarrak, % 7,5 azerbaijandarrak, % 3,2 osetiarrak, % 2 abkhaziarrak, beste batzuk, % 5. Emigrazioa ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, turkieraz mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), Stalinek 1943-1944 urteetan Asiako erdialdera deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.
Gainerako talde etniko edo nazioei dagokienez, batzuk aspalditik bizi dira lurralde honetan. Hala, abkhaziar herria, paleokauskasiarra, Erdi Aroan erreinu indartsua izandakoa, biztanle guztien % 2 baino ez da gaur egun (bere lurraldean ere gutxiengoa da, % 17), sobietar aroaren aurreko Errusiar konkistaren eta kolonizazioaren bortizkeriaren ondorioz, ikaragarriak izan baitziren orduan abkhaziarrek pairatu zituzten txikizioak eta deportazioak. Osetiarrak biztanle guztien % 3,2 dira, baina Hego Osetian % 70 dira. Gehienbat kristau ortodoxoak dira, eta hizkuntza indo-europarra erabiltzen dute. Hego Osetiak Ipar Osetiarekin elkartu nahiak (Ipar Osetia Errusiar Federazioaren baitan dago), oso gatazka gogorrak eragin ditu Georgian 1991z gero. Armeniarrak dira oraindik Georgiako gutxiengo nagusia (% 8,1). Oso aspalditik bizi dira hiriburuan eta kostaldeko hirietan, eta batez ere, Armeniako mugako lurraldeetan (hango biztanleen % 70-90 dira). Azerbaijandarrak ere (% 7,5) hegoaldean bizi dira gehienbat, eta errusiarrak (% 6,3), militarrak izanik asko, oso banatuak daude. Judu gehienak Israelera joan dira. Georgiar biztanleen proportzioa, oro har, handitu egin da mendearen hasieraz geroztik, eta aldi berean murriztu egin da gutxiengoena, nahiz eta gutxiengoen emakortasun tasa handiagoa den.
Hizkuntzak
Hizkuntza ofiziala georgiera da (% 71), baina garrantzitsuak dira halaber errusiera (% 9), armeniera (% 7) eta azeria (% 6).
Erlijioa
Biztanle gehienak georgiar ortodoxoak dira (% 75), baina badira errusiar ortodoxoak (% 10), musulmanak (% 11), armeniar apostolikoak (% 7), eta beste batzuk ere.
Ekonomia
Herri menditsua den arren, Georgiak abantaila handiak ditu, nekazaritza, industria, turismoa eta merkataritza aldi berean gara daitezen. Sobietar Batasunaren garaian, oso izen ona zuen gainerako errepubliken artean, beren Mediterraneoko fruituak eta barazkiak saltzera joaten zirenean Moskuko kolkhoz tristeetara. Bizi mailaren adierazleak Sobietar Batasuneko garaienak ziren. Gaur egun, ordea, Sobietar Batasuna erori zenez gero, krisiak gogorren jo duen herrialdeetako bat da. Ekonomiaren sektore nagusi guztiak nekazaritza espezializatua, elikagai industria, garraioak (kamioiak), aeronautika militarra, mea eraldaketa, turismoa geratu ziren kaltetuak, orduko trukeak hautsi izanaren, errusiar-sobietar merkatuaren galeraren, energia baliabideen eta lehengaien hornikuntzaren gorabeheren, sistema komunistaren erortzearen eta Georgiako barneko krisi politiko eta etnikoen ondorioz.. Ekonomiaren erreforma, estatuak abian jarria eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntzaz, erritmo eta emaitza desberdinez ari da egiten, sektore eta eskualdeka. Ekonomia pribatuaren sobietar aroaren bukaeran hasi zen indartzen, baina 1992an pribatizazioa hasi zelarik, 1996. urtean lurren erdia baino ez zen pribatizatu. Nekazaritzaren emaitzak gora egin du, baina halere ez aski laboretan herrialdea beregain izan dadin. Nekazaritzaren hazkunde hori industriaren osotasunaren (nekazaritza-elikagaien industriarena izan ezik) krisiaren ondorio da segur aski. Lantegi handien pribatizazioa motel doa, erosle faltagatik askotan, nahiz eta atzerritar inbertsoreak erakartzeko politikagintza bultzatu den. Enpresa txiki eta ertainak, aldiz, ugaldu egin dira. Inbertsio ez produktiboak egiteko joerak, eta atzerrian erositako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzekoak (Turkiari batez ere, inportazioen % 25), auzitan jarri du nazio ekonomiaren berregituratzea, ekonomia hori gainera ez baitago Mendebaldeko merkatuetara egokitua, eta finantza baliabideen faltan baitago (nazio diru bat, laria, sortu zen 1995ean). 1992an Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzako Eremuko kide egin zen Georgia, Turkiak bultzatuta. Kaukaso barneko korridorearen europar egitasmoak, zenbaitentzat zetaren bide berria delarik, balio estrategikoa eman dio Georgiari Asia Erdialdeko sarbide gisa. Era berean, azpiegiturak sendotzeko asmoa du georgiar gobernuak, Kaspiar Itsasoko petrolioaren esportazioan parte hartzeko, baina horrek arrisku egoeran jartzen ditu errusiar interesak: 1999an, bigarren oliobide bat zabaldu zen Azerbaijandik (Bakutik), petrolio gordina Mendebaldeko Europara eramateko, Georgiako Soupsa portutik, Itsaso Beltzean (aurrekoa ere Bakutik ateratzen zen, baina Errusiatik igarotzen zen). Adjariaren garapena, bestalde, muga bikoitza du: itsasokoa eta lehorrekoa, Turkiarekin, susmo txarrez ikusten du Georgiako gobernuak, adjariarren separatismoa dela-eta.
Azpiegiturak
Aireportuak
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kirolak
Errugbia oso kirol arrakastatsua da, Lelo burti joko tradizionalaren antz handia baitu:Georgiako errugbi selekzioak behin baino gehiagotan Munduko Txapelketetara joan da.
Futbola ere badago Georgian. Georgiako liga eta Georgiako kopa urtero jokatzen dira. Dinamo Tbilisi da garaipen gehien dituen taldea, Sobietar Batasuneko Futbol Liga eta Kopak ere irabazi zituen, baina lorpenik handiena 1981eko Europako Errekopa izan zuen. Beste talde ezagun batzuk Torpedo Kutaisi eta Lokomotivi Tbilisi dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Foster, Ruth, Take Five Minutes: Fascinating Facts about Geography, Teacher Created Resources, 1 avril 2003, 176 pages, p.55
- ↑ Encyclopedic World Atlas, George Philip & Son, Oxford University Press, USA, 26 déc. 2002, 280 pages, p.104
- ↑ (Ingelesez) Encyclopedia of World Geography, Volume 1, R. W. McColl, Infobase Publishing, 14 mai 2014, 433 pages, p.366
- ↑ Caucasus. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgia |
- (Ingelesez) Georgiako Presidentziaren webgunea
- Georgia TVNews (english, german, russian, georgian)
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- (Ingelesez)(Alemanez)(Errusieraz)(georgiera) Georgiari buruzko informazioa